Cargando...

Zuzenean

Diputatuen Kongresuan

Horrela kontatu dugu, zuzenean, Sanchez presidente egin duen zentsura-mozioa

Actualizar

12:24 - BIDEOA: Zentsura-mozioa aurrera atera da eta Pedro Sanchez da presidente berria

 

11:57 - Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia Espainiako Gobernuko presidente inbestitu dute, ostiral honetan, Mariano Rajoy PPko buruaren aurkako zentsura-mozioa aurrera atera ostean, Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

11:43 - Sanchez ofizialki presidente izateko izapide batzuk falta dira. Gaur Kongresuaren konfiantzarekin inbestitu dute.

11:37 -Orain Kongresuaren erabakiaren berri eman behar dio Ana Pastorrek erregeari.

Hortik aurrera, eta Konstituzioaren 114.2 artikuluaren arabera, Mariano Rajoyren Gobernuak dimisioa aurkeztu beharko dio erregeari. Horrek Pedro Sanchez izendatuko du presidente berri.

Sanchezek karguaren zina egiten duenean, Gobernua osatuko duten ministroen izen-abizenak jakinarazi beharko ditu, kargua har dezaten.

11:35 - Besarkada Pablo Iglesiasen eta Pedro Sanchezen artean.

11:35 - Txaloak Kongresuan. Podemoseko diputatuek 'Bai posible da' oihu egin dute.

11:32 - Mariano Rajoy Pedro Sanchez Espainiako presidente berria agurtzera hurbildu da.

11:31 - Amaitu da bozketa: 180 aldeko boto, 169 kontra eta abstentzio bat. Pedro Sanchez da Espainiako presidente berria.

11:29 - Baietzak gehiengo osoa eskuratu du: 176 boto

11:29 - Coalicion Canariako diputatu bakarrak zuri bozkatu du.

11:25 - Begoña Gomez Pedro Sanchezen emaztea gonbidatuen lekutik ari da bozketa jarraitzen. Argazkia: EFE

11:24 - Juan Lopez de Uralde Podemoseko diputatuak ere euskaraz bozkatu du.

11:14 - Zentsura-mozioaren aldeko botoek 100eko muga gainditu dute. 80 kontrako boto daude.

11:12 - Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak euskaraz bozkatu du: BAI

11:09 - Eloy Suarez PPko diputatuak (jaiotzez nafarra, baina Zaragozako ordezkaria) nahigabeko protagonismoa izan du bozketan. Oharkabean, "BAI" bozkatu du, baina berehalakoan zuzendu du.

11:04 - Hasierako une hauetan, baietza gailentzen ari da: 35 BAI, 22 EZ.

11:04 - Abian da bozketa. Diputatu bakoitzak bere botoa esan beharko du ozen.

10:53 - Eneko Andueza PSE-EEko legebiltzarkidea Euskadi Irratian izan da goizean. "Euskal sozialistaren bat edo beste espero dugu Sanchezen gobernuan", esan du.

10:42 - BIDEOA: Rajoy: 'Ohorea da Espainia jaso nuena baino hobeto uztea'

10:34 - Pastorrek saioa eten duen unea:

10:31 - Saioa eten du Ana Pastor Kongresuko presidenteak. Bozketa 11:01ean izango da.

10:29 - Rajoy: "Ohorea izan da Espainiako presidentea izatea. Ohorea Espainia jaso nuena baino hobeto uztea. Zortea opa dizut (Sanchezi), Espainiaren onerako"

10:25 - Rajok hitza hartu du.

10:24 - Mariano Rajoy Kongresuko bere eserlekuan dago. Txalo artean hartu dute 'popularrek'.

10:20 -Argi esan du Sanchezek: "Gobernu honek Katalunia Espainian egotea nahi du, eta Kataluniak dioena entzungo du".

 

10:18 - Pedro Sanchez ari da berbetan.

10:16 - Mariano Rajoy zentsura-mozioaren bozketan izango da, Moncloako iturriek baieztatu duenez.

10:13 - Hernadok kritikatu du Sanchez PPren Aurrekontuez baliatzea: "Zazpi alderdik egindako esfortzuaz baliatuko zara. Hori bizkarroia izatea da".

10:12 - Zentsura-mozioan 'ezinbesteko kolaboratzaile' izatea egotzi dio PPk Riverari.

10:09 - BIDEOA: Hernandok gogor kritikatu du Sanchez EH Bilduren babesa onartzeagatik

10:08 - BIDEOA: Hernando, EAJri: 'Hitzekoak zinetela uste nuen, oker nengoen'

10:06 - Rajoyrentzat "errespetua" eskatu dio Hernandok Sanchezi, eta gobernu programa azaldu ez duela salatu du.

10:03 - Amaitu da Sanchezen agerraldia.

09:59 - Sanchez: "Ez dizut onartuko terrorismoaren argudioa erabiltzea terrorismoaren atzaparkada jasan duen erakunde baten kontra".

09:55 - Pedro Sanchez erantzuna ematen ari da.

09:52 - "Oso harro nago Mariano Rajoy bezalako presidente bat izateaz... presidentea ez dago inoren menpe, ezta ezeren menpe ere, zerbitzu publikoari emana den pertsona bat da", esan du Hernandok.

09:48 - Hernandok amaitzear du bere hitzaldia: "Harro nago Alderdi Popularreko kide izateaz, oso harro". Diputatu popularrek txalo artean hartu dute, eta zutunik ipini dira.

09:46 - PPren bozeramaileak ohartarazi duenez, mozioak ondorio ekonomikoak ditu: "Burtsa igotzen ari zen EAJk babesa eman behar zizula jakin zuten arte".

09:44 - Hernandok Sanchezi: "Duintasun apur bat baduzu, erretira ezazu zentsura-mozioa".

09:39 - Hernandok Riveraren kontra ere egin du eta mozioaren "laguntzaile beharrezkoa" izan dela azpimarratu. "Ez aztoratu, Rivera jauna, ez egin keinurik", esan dio.

09:33 - Hernandok Gurtel auziaren epaia hartu du ahotan ("ustezko auzi" deitu dio). Gogorarazi duenez, Alderdi Popularra ez da penalki zigortua izan eta zigortuen artean ez dago PPko kiderik. "Epaiaren manipulazioa egin duzue".

09:29 - BIDEOA: Rajoy plenoan ez egotea kritikatu du Roblesek

09:27 - Hernando oso gogor ari da Sanchezen kontra. "Anbizio neurrigabeagatik kolpisten, populisten eta ETAren lagunak izandakoen babesa izango du". 

09:19 - Sanchezen hitzaldia oso laburra izan da, eta mozioa babesten duten taldeei eskerrak ematea izan du oinarri. Rafael Hernando ari da orain hizketan.

09:18 - Amaitu du hitzaldia Roblesek, Sanchezek hartu du hitza.

09:12 - Bozeramaile sozialistaren hitzetan, "ilusioarekin, itxaropenarekin eta elkarrizketarekin" lan egingo dute aurrerantzean, "1982ko ilusioa buelta dadin (Felipe Gonzalezen Gobernuarena) eta "Jose Luis Rodriguez Zapateroren ondareari jarraiki".

09:10 - Roblesek gogor kritikatu du Rajoy atzo arratsaldeko eztabaidan egon ez izana: "Errespetu instituzional falta" izan zen.

09:03 - Margarita Roblesek (PSOE) hartu du hitza, atzo mozioari babesa adieraziko zioela iragarri zuten taldeei eskerrak ematen abiatu du hitzaldia.

09:00 - Dena ondo bidean, Rajoyren Gobernua eroraraziko duen emaitza lortuko du Sanchez hautagaiak:

Aurreikuspenen arabera, aldeko 180 boto izan daitezke: 84 (PSOE), 67 (Unidos Podemos), 9 (ERC), 8 (PDeCAT), 5 (EAJ), 4 (Compromis), 2 (EH Bildu) eta 1 (Nueva Canarias).

 

08:59 - Behin eztabaida bukatuta, bozketari ekingo diote. Diputatu bakoitzak modu publikoan botoa ozen esan beharko du.

08:52 - Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea heldu da Kongresura.

08:49 - Eztabaida 09:00etan abiatuko dute, Legeak aurreikusitako eskemari jarraiki:

Azken bi talde parlamentarioen (handienak) bozeramaileek hartuko dute hitza: PSOE eta PP.

Talde Sozialistaren ordezkari gisa Margarita Roblesek hitz egingo du.

Talde Popularraren izenean, Rafael Hernando arituko da.

Pedro Sanchezek biei erantzun ahalko die, batez ere Alderdi Popularreko bozeramaileari.

 

08:31 - Heldu da 'E' eguna. Gaur, ekainak 1, Mariano Rajoyren kontrako zentsura-mozioaren bozketa izango da Diputatuen Kongresuan. Espainiaren historia demokratikoan lehen aldiz, boterean dagoen Gobernua eroraraziko du Ganberaren gehiengoak.

Rajoy, goizeko saioan parte hartu ostean, Kongresutik ateratzen. Argazkia: EFE

20:47 -Rajoyren aurkako zentsura-mozioaren eztabaida bertan behera utzi du Ana Pastor Diputatuen Kongresuko presidenteak. Saioak ostiral honetan jarraituko du, 09:00etan. Bozketa 12:00etan izango da.

20:18 -"Apaltasunez" eta "errealismo dosi handiekin" lanean hastea eskatu dio Sanchezek Iglesiasi, ezkerreko politiken "beharra" duen jende askoren "itxaropenak ez zapuzteko".

20:14 -Podemosek arbuiatu zituen aurrekontuak orain "patatekin jan" beharko dituela esan du Rajoyk goizean. "Egia da, hilabete batzuetan horrela izango da, baina otordu horretan ez da mahai inguruan ustelik eseriko", esan du Iglesiasek.

20:07 - Jardunaldi "historiko" batean, demokraziako laugarren zentsura-mozioa eztabaidatzen den egunean, Rajoy Kongresuan ez izatea gogor kritikatu du Pablo Iglesias Podemoseko buruzagiak. Gobernuko presidentearen eserlekua "zorro batek" betetzea salatu du Iglesiasek.

19:37 -"Gaur behingoz Alderdi Popularra etxera bidaltzea lortu dugu", zoriondu da Pablo Iglesias Podemoseko buruzagia. "Ciudadanos, zuek zarete ustelkeriaren beharrezko laguntzaileak", salatu du.

Pablo Iglesias Podemoseko buruzagia. Argazkia: EFE

19:32 -"Lurraldeen arteko gatazkaren kontura" bizi nahi izatea leporatu dio Pedro Sanchez PSOEko buruzagiak Albert Riverari. Diskurtso "arduragabe" honi aurre egiteko PPren "gaitasun ezan" oinarriturik inkestetan garaipena lortu nahi izatea egotzi dio sozialistak alderdi laranjari.

19:29 -"Badakizu zer gertatzen den Rivera jauna, ez duzula zure hitza betetzen", aurpegiratu dio Sanchezek alderdi laranjako buruzagiari.

19:09 -"Baiezko edo ezezko botoa emango ote duzun ez dut batere argi Rivera jauna", esan du Pedro Sanchez buruzagi sozialistak, erantzuteko txandan.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

19:03 -"Bildu Batasunaren adiskide zaharrek edo Puigdemont jaunak ala Torrak gure herriaren boterea hartzea ez da irtenbidea", adierazi du Riverak.

18:57 -Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidenteak dimisioa emateko "azken aukera" bat du oraindik, eta Ciudadanosekin legealdiari irtenbide "adostu" bat bilatu, epe ertainera hauteskundeak deituz, Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagiak esan duenez.

Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagia. Argazkia: EFE

18:47 -"Espainia akabatu nahi dutenekin Espainia gobernatzea posible al da? Ez", aurpegiratu dio Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagiak Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiari.

18:17 -Pedro Sanchezek Joan Tardari: "Espainiako botere judiziala independentea ez denik ez dut uste: baietz uste dut; ez dago preso politikorik, eta ez dut nik esaten: Amnistia Internazionalak dio".

18:11 -BIDEOA: Aitor Estebanen (EAJ) agerraldi osoa

17:57 -"Ez dugu sekula desobedientzia zibil baketsuaren kriminalizazioa onartuko", ohartarazi dio Joan Tarda ERCko bozeramaileak Pedro Sanchez PSOEko buruzagiari.

17:52 -PSOEren zentsura-mozioari emango dioten babesa, Pedro Sanchezi baiezko bat ez dela argitu nahi izan du Joan Tarda ERCko bozeramaileak, Mariano Rajoyri ezezkoa baizik.

Joan Tarda ERCko bozeramailea. Argazkia: EFE

17:46 -EAJren babesa eskertu du Pedro Sanchez PSOEko buruzagiak. Jeltzaleak "etorkizuneko lege aldaketetan lehentasunezko bazkideak" izateko konpromisoa hartu du sozialistak.

17:40 -"Baiezko botoarekin euskal gizartearen gehiengoa eta erantzukizuna ordezkatzen ari garela uste dugu; agindu duzun elkarrizketa egia izatea espero dut", esan dio Estebanek Sanchezi.

17:33 -BIDEOA: Marian Beitialarrangoitiaren (EH Bildu) agerraldi osoa

17:24 -Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Kongresura joango da ostiral honetan, zentsura-mozioa bozkatzeko, Exekutiboko iturriek berretsi dutenez. Nahiz eta ekimena aurrera aterako dela jakin, Rajoyk dimisioa emango ez duela erantsi dute iturriek.

17:19 -"Iragan osteguneko epaia mugarri bat da gizartearentzat", nabarmendu du Estebanek. Ondoren jeltzaleen baiezko botoa baieztatu du.

17:15 -"Estatuko toki batzuetan arazo nazionala dagoela onartzea da bidea", esan dio Estebanek Sanchezi, Katalunia eta Euskal Herriari erreferentzia eginez.

17:10 -"Auzitegi Nazionalaren epaiak eragina du, zalantza barik", azpimarratu du Aitor Esteban EAJko bozeramaileak Diputatuen Kongresuan.

16:58 -Kataluniak duen “nazio” nortasuna Konstituzioan ahokatzeko laguntza eskaini dio Pedro Sanchez PSOEko buruzagiak Carles Campuzano PDeCAT bozeramaileari, baita Kataluniako gizartearen “hausturak ixteko” ere.

16:51 -Talde mistoari erantzuteko txandan, bere Gobernuak testuinguru "oso konplexu" batean eta "mugekin" lan egin beharko duela onartu du Pedro Sanchez PSOEko buruzagiak, eta "babestu ez dituzten aurrrekontuak kudeatu" beharra adibidetzat jarri du.

16:39 -"Gurea aldeko botoa izango da higiene demokratikoagatik", argudiatu du Beitialarrangoitiak erantzuteko txandan.

16:15 -Zentsura-mozioa babesteko atea zabalik utzi du Carles Campuzano PDeCATeko bozeramaileak, baina Pedro Sanchezek ematen duen erantzunaren "menpe" egongo dagoela argi utzi du.

Carles Campuzano PDeCATeko bozeramailea. Argazkia: EFE

15:56 -Mariano Rajoyren aurkako zentsura-mozioa babestuko duela jakinarazi dio EAJk PPri, Alderdi Popularreko iturriek baieztatu dutenez.

Aitor Esteban EAJko bozeramailea bere eserlekuan, Diputatuen Kongresuan hitza hartu baino lehen. Argazkia: EFE

 

15:51 - Iñigo Alli UPNko bozeramaileak iragarri duenez, alderdi erregionalistako bi diputatuek ez dute zentsura-mozioa babestuko, alderdi "fidagagarri" bat direlako eta PPrekin itun bat dutelako. Hala ere, hauteskunde orokorrak aurreratzea eskatu du Allik.

Iñigo Alli UPNko bozeramailea. Argazkia: EFE

15:42 -Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagia ez zegoen Diputatuen Kongresuan, eztabaida berriro abiatu denean, Rajoy bezalaxe.

15:35 -"Rajoyk edo Sanchezek gobernatu, ez dago aukera demokratizatzailerik Estatuan", salatu du Beitialarrangoitiak. Hala ere, zentsura-mozioa babestuko duela iragarri du. "Rajoy eta Sanchez alde berdinean daude", azpimarratu du. "PSOE erregimenaren sostengua da; gaur gauza bat bozkatzen du, eta bihar kontrakoa", kritikatu du.

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko bozeramailea Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

15:25 - Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko bozeramaileak hitza hartu du Diputatuen Kongresuan.

15:22 -Zentsura-mozioaren eztabaida berriz abiatu dute 15:00etan. Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea ez dago Diputatuen Kongresuan.

15:18 -BIDEOA: Arratsaldeko saioa adi jarraitzeko esan die Estebanek kazeteriei

 

 

15:16 -BIDEOA: Sanchezek independentisten babesa bilatu izana kritikatu du Rajoyk

 

 

15:08 -BIDEOA: Sanchezek dimititzeko eskatu dio Rajoyri

 

 

 

14:10 - BIDEOA: Zentsura-mozioak pil-pilean jarri du Diputatuen Kongresua

14:06 - Joan Tardaren (ERC) esanetan, bere taldeak ez dio taktikari begiratuko, "begirada luzea" duelako. "Sanchezek arratsaldean emango digun erantzunaren zain egongo gara. Espero dugu elkarrizketa zintzo bat proposatzeko gai izango dela", erantsi du.

13:54

13:51 - BIDEOA: Esteban: 'Erabakia hartuta dagoela esango nuke'

13:45 - Juan Carlos Girautak (Ciudadanos) PSOE eta PP kritikatu ditu hauteskundeak ez deitzeagatik. Horren ustez, "Sanchezek ez digu garrantzitsuena kontatu: zer adostu duen separatistekin edo zer gertatuko den indultuarekin".

13:39 - Irene Montero (Podemos) pozik agertu da: "Ematen du duela urtebete erein genuen hazia gaur loratuko dela". "Badirudi ustelak Gobernutik atera ahalko ditugula, M puntu Rajoy Presidentetzatik aterako dugula", esan du.

13:34 - Margarita Roblesen (PSOE) ustez, "auzitegiek sinesgarria ez dela dioten pertsona batek ezin du Gobernuan jarraitu".

13:30 - Rafael Hernandoren (PP) hitzetan, "ikaragarria da terrorismoaren biktimentzat Sanchez presidente izan nahi izatea Bilduren botoekin"

13:27 - Talde parlamentarioen bozeramaileak azalpenak ematen ari dira Kongresuan.

13:20 - Sanchezen eta Rajoyren azalpenak entzun ondoren, EAJk hartu du protagonismoa. Kongresuko korridoreetan kazetariek egindako galderei erantzunez, Aitor Esteban diputatuak esan du "laster" jakinaraziko dutela euren erabakia eta bere agerraldiari egin dio erreferentzia.

13:18 - Kongresuko presidenteak 15:00ak arte eten du saioa.

13:10 - Mariano Rajoyk esan duenez, "hiru egun eman ditzaket azalpenak ematen, baina garrantzitsuena hauxe da: Sanchez jauna, zu ezin zara presidente izan ez duzulako espainiarren babesa eta ez duzulako inoiz hauteskunderik irabazi".

Hitzaldia amaitu eta berehala Ganberatik atera da presidentea, saioa eten baino lehen.

13:05 - Sanchezek aitortu duenez, "eztabaida honek ez du gehiagorako emango". Gainerako taldeei "eskua luzatuta" duela esan die.

13:00 - Rajoy berriro ari da Sanchezi erantzuten.

12:50 - Berriro egin dio eskaera Sanchezek Rajoyri: "Dimititzea da zure aukera bakarra, hemen eta orain. Eman pauso bat aurrera, eskatu barkamena eta Ganbera honen gaitzespena jaso baino lehen, dimititu ezazu. Dimisioa ematen ez badu, baztertu dezagun gainerakook".

12:49 - Sanchezek "Generalitateko presidente berriaren pentsamoldea" baztertu du, baina azpimarratu du bera presidente aukeratzen badute harekin bildu eta arazoa konpontzen saiatuko dela.

12:41 - Sanchezen ustetan, "Katalunian konpondu beharreko arazo politiko bat dago. Horri aurre egin beharrean, auzitegien atzean ezkutatu zara".

12:38 - Rajoyk amaitu du bere erantzuna. Pedro Sanchezen txanda berriro.

12:31 - Galdera egin dio Rajoyk Sanchezi: "Autodeterminazio eskubidea babestuko al duzu?". Halaber, gogorarazi dio bere garaian buruzagi sozialistak esan zuela ezin zela "Espainia apurtu nahi zutenek babestutako zentsura-mozioa"ren alde egin.

12:29 - Rajoy Sanchezi erantzuten ari da berriro: "Ez dut zure gobernu programari buruzko ezertxo ere entzun goiz honetan, horregatik diot zentsura mozioa Ganbera honi eta alderdi honi egindako xantaia dela".

12:22 - Sanchezek amaitu du bere agerraldia.

12:14 - Sanchezek Gurtel auziaren epaia hartu du berriro ahotan: "Auzitegi Nazionalaren epaiaren ondotik ezin duzu presidente izaten jarraitu, sentitzen dut".

12:12 - Sanchezek nabarmendu duenez, "Alderdi Popularra ez da alderdi ustela, bere militanteak, zinegotziak eta diputatuak zintzoak direlako, baina ustelkeria kasuekin lotsatuta daude".

12:07 - Pedro Sanchez ari da hizketan berriro.

12:06 - Amaitu du Rajoyk bere agerraldia. Ez du Gurtel auziaren epaia ia aipatu, eta PSOEk Aurrekontuak errespetatzeko hartutako konpromisoa hizpide izan du gehienbat.

11:59 - Kataluniako egoera hizpide hartu du orain Rajoyk: "Kataluniarekin ohiz kanpoko egoera bat dugu, baina zuretzat —Sanchezi zuzenduta— hori ez da oztopo".

11:52 - Rajoyrentzat argi dago Sanchezek kosta ala kosta heldu nahi duela Presidentetzara: "Berdin dio noren babesarekin egingo duen. Programa? Berdin dio. Aurrekontuak? PPrenak".

11:41 - Rajoyk kritikatu du sozialistek Aurrekontuen kontra bozkatu zutela "negargarriak" zirelako, orain errespetatuko dituela iragarri du Sanchezek. "Nork eskatu dizue aurrekontuak ez erretiratzea?", galdetu dio; "ah badakit, Podemosek eskatu diezue", erantsi du ironiaz.

11:40 - Rajoyk azpimarratu duenez, Sanchezek ez du berak egindako galderarik erantzun: ez du argitu Gurtelen epaiak PPko Gobernuko kideren bat zigortu ote duen, edota EREn epaia ateratzen denean dimitituko ote duten.

11:34 - Mariano Rajoyk hartu du hitza orain.

11:33 - Amaitu da Sanchezen hitzaldia.

11:30 - Kataluniako auzia hartu du hizpide Sanchezek: 'Espainiako Gobernuaren eta Kataluniako Gobernu berriaren arteko elkarrizketa berrabiatzeko konpromisoa hartzen dut'. Jaurlaritzari eta lehendakariari ere egin dio elkarrizketarako gonbita.

11:27 - Alderdi Popularrak Twitter bidez erantzun dio Sanchezen iragarpenari. Kritikatu dutenez, PSOEk ez zituen Aurrekontuak babestu, baina orain kontu horiekin izan nahi du presidente.

11:14 - Sanchezek hitza eman du 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak errespetatuko dituela zentsura-mozioa irabaziz gero. "Ez dira gure aurrekontuak, baina babestuko ditugu ardura instituzionalagatik", azaldu du.

EAJk egindako eskaeretako bat zen Proiektua atzera ez botatzearena.

11:13 - Sanchezek egonkortasun gobernua osatzeko proiektua proposatu du, lau ardatz dituena: 1). Egonkortasun instituzionala eta demokrazia berrenoratzekoa 2).  Egonkortasun makroekonomikoa 3). Egonkortasun sozial eta laborala 4). Lurralde egonkortasuna.

11:07 - Galdera bota dio Sanchezek Espainiako presidenteari: "Zer gehiago pasatu behar da uler dezazun herrialdearentzat eta alderdiarentzat berantzat zama bat zarela ulertzeko?"

11:04 - Sanchezen hitzetan, "legegintzaldi hau zaurituta jaio zen, gobernua zaurituta zegoelako, alderdiak berak ustelkeriak utzitako zauriak zituelako". Buruzagi sozialistak azpimarratu duenez, ustelkeria ezin da normaltzat hartu.

11:01 - Sanchezek, Rajoyri: "Dimititu ezazu eta mozioa hemen eta orain bukatuko da".

10:57 - Bien bitartean, Kataluniatik, Quim Torra Generalitateko presidenteak mezua bidali dio Sanchezi: "Kataluniarentzat eta Kataluniako preso politikoen eta erbesteratuen krisia konpontzeko duen proiektua azalduko duela espero dut".

10:52 - Zentsura-mozioaren hautagai sozialistak Rajoyri esan dionez, "herrialdearen, demokraziaren eta zure alderdiaren hobe beharrez zuk dimisioa eman beharko zenuke".

10:50 - Galdera bota dio Sanchezek Rajoyri: "Dimituko al duzu? Eman dimisioa, eta dena bukatuko da".

10:46 - Sanchezek gogorarazi duenez, zentsura-mozioa "gertakari oso larri batzuengatik" aurkeztu dute, "denboran zehar behin eta berriz gertatu diren jazoera lotsagarri batzuengatik".

10:42 - Marian Beitalarrangoitia EH Bilduko diputatua elkarrizketatu dute Euskadi Irratian. Adierazi duenez, 'EAJk mozioa babesten badu, orain arte egin duen hanka sartzetik aterako da'.

10:41 - Pedro Sanchezek hartu du hitza.

 

10:38 - PSOEren buruzagi batzuek egindako adierazpenak aipatu ditu Rajoyk. Sanchez kritikatu eta independentisten babesa baztertzen dute.

10:37 - BIDEOA: Urkullu: 'Lasai nago, egun guztiak dira zailak'

10:35 - Podemosek aurkeztutako mozioa gogora ekarri du Rajoyk. Presidentearen hitzetan, Abalosek orduko hartan esan zuen ez zutela babesten "arrazoiak umeek ere bazekizkitelako". "Bada orain arrazoi horiengatik beraiengatik aurkeztu dute mozioa", erantsi du.

10:24 - Abalosen agerraldia amaitu da, apenas 10 minutukoa. Rajoyk erantzungo dio orain.

10:23 - Abalosen esanetan, Rajoy "errealitatea ukatzen" ari da, ez du onartu nahi "ez gaudela herenegun bezala".

10:20 - Jose Luis Abalosek erantzuna emango dio Rajoyri.

10:17 - Amaitu du hitzaldia Rajoyk.

10:12 - Rajoyren ustez, Sanchez kezkatuta dago konturatu delako ez dela "presidente izango hauteskundeak irabazita". "Ez al da hau oportunista izatea?", galdetu du.

10:10 -

10:07 - Alderdi Popularreko buruzagiak PSOEren baitan ustelkeriarik ote dagoen galdetu dio Abalosi: EREn auziaren epaia ateratzen denean zentsura-mozioa jarriko al diozue zeuen buruari?

10:05 - Rajoyk aitortu duenez, "PPn kide ustel batzuk egon dira, baina PP ez da alderdi ustela".

10:02 - Espainiako presidenteak PSOEri gogorarazi dionez, herritarrek babesa kendu zieten, eta berari hiru aldiz jarraian eman diote konfiantza.

09:56 - Mariano Rajoyk azken egunotan erabilitako argudio berberak errepikatu ditu: Gurtel auziko epaiak ez du Espainiako Gobernuko kiderik zigortu, ezta PPko kiderik ere. Gainera, Alderdi Popularra erantzukizun zibilagatik zigortu dute, ez erantzukizun penalagatik.

09:51 - Rajoyren hitzetan, Abalosek eta PSOEk Gurtelen epaiaren "interpretazio interesatua, librea eta manipulatua" egin dute.

09:51 - Mariano Rajoyk erantzun egingo dio Abalosi.

09:48 - BIDEOA: Zutik eta txaloka hartu dute PPko diputatuek Mariano Rajoy

09:45 - Hitzaldia amaitzear du Abalosek. Hemendik aurrera eman beharreko pausoak gogorarazi ditu: "Zentsura, egonkortasuna, hauteskundeak".

09:44 - Zentsura-mozioa ezin da instrumentala izan, Abalosen hitzetan: "Lehenik Ganberaren gaitzespena, eta gero hauteskundeak".

09:39 -

09:37 - Abalosen hitzetan, ustelkeria "onartezina", eta beraz, ezin da normaltzat hartu, "saihestu ezin den gauza bat balitz moduan".

09:36 - BIDEOA: Pedro Sanchez txalo artean iritsi da

09:31 - Jose Luis Abalos PSOEko Antolaketa idazkaria: "Ez dago suposiziorik jada, ziurra da; PP Gurtel zen, Gurtel PP zen".

09:28 - Abalosek kritika gogorrak egin dizkio Rajoyri: "Ez zaituzte presidente on gisa gogoratuko, ez duzu dimititzeko begirune politikoa ere eduki".

09:25 - Abalosek azpimarratu duenez, ez dira iritziak, epaiak jasotakoak dira esandako guztiak: "Gurtel PP zen, eta PP, Gurtel".

09:20 - Abalosen adierazpenen aurrean barre egin dute PPko diputatu batzuek. PSOEko Antolaketa idazkariaren hitzetan, "onartezina da Justizia ministro bat Auzitegi Nazionalaren epai baten kontura barre egitea; horregatik gaude hemen".

09:13 - Irmo mintzatu da Abalos, ustelkeria eta Alderdi Popularra lotuz: "Jada ez dira susmoak, ziurtasunak dira".

09:08 - Jose Luis Abalos PSOEko Antolaketa idazkariak hartu du hitza.

09:07 - Mariano Rajoy txalo artean hartu dute PPko diputatuek.

09:04 - Saioa hastear zela heldu da Aitor Esteban EAJren diputatua.

09:02 - Pedro Sanchez PSOEko burua Margarita Roblesen eserlekuan jesarrita dago. Hautagaia ez da diputatua, eta alderdiaren Kongresuko bozeramaileak lekua utzi dio gaurko eztabaidarako.

08:55 - Diputatuak Kongresura heltzen hasi dira. Ganberara sartu baino lehen egindako adierazpenetan itxaropentsu agertu da Jose Luis Abalos PSOEko Antolaketa idazkaria.

EAJk ekimena babestuko duelakoan dagoela esan du Abalos. "Itxaropena badugu, onartu ezin diren gauzak badaudelako, politikak eta hauteskunde interesak gorabehera. Mozioa aurrera atera behar dugu, bestela kolpatuta aterako gara".

08:46 - 14 minutu eskasen buruan abiatuko da eztabaida. Streaming bidez jarraitu ahal duzu, Kongresutik zuzenean.

08:37 - Begirada guztiak bi lekutara begira egongo dira gaur: batetik, Diputatuen Kongresura, bertan baita egitekoa Mariano Rajoyren kontrako legegintzaldi honetako bigarren zentsura-mozioa. Bigarrenik, Sabin Etxera, EAJk —erabakigarriak dira bere bost botoak— bere egoitzan erabakiko du zer egin, behin Pedro Sanchezen azalpenak entzunda.

Rajoy, atzo, Gobernuaren kontrolerako saioan. Argazkia: EFE