Cargando...

Zuzenean

Gure Esku Dago Giza Katea

175.000 pertsonak baino gehiagok osatu dute erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea

Actualizar

14:19 - 175.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte igande honetan Gure Esku Dagoren giza katean, antolatzaileen arabera. Donostian hasi eta Gasteizen amaitu da, Bilbotik pasatu ostean.

14:13 - BIDEOA Mikel Urdangarin: 'Askoz ere hobeto biziko ginateke euskal estatu batean'

 

14:11 - Munichen ere bat egin dute giza katearekin

13:58 - BIDEOA Angel Oiarbide: 'Erronka handia zen, eta balantzea oso positiboa da'

13:52 - BIDEOA Arnaldo Otegi: 'Erabakitzeko eskubidearen aldeko akordio zabala egin beharko litzateke'

13:43 - Gure Esku Dagoren antolakuntzaren arabera, 175.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katean

13:41 - BIDEOA Maddalen Iriarte: 'Giza kate honen beste kate-begi bat da EH Bildu'

13:27

 

13:23 - BIDEOA Gabriel Rufian: "Prozesu hauek lapurtu zigutena berreskuratzeko balio dute"

13:09 - BIDEOA: Angel Oiarbidek eta Jone Amonarrizek irakurri dute azken agiria

12:59 - Jone Amonarriz: "Uste baitugu estatus politikoaz erabakitzeko eskubidea gauzatzeko formula denon artean, adostasun zabalak eraikiz, bilatu, eztabaidatu, eta adostu behar dugula, modu librean eta demokratikoan" #GizaKatea #BasquesDecide

12:50 - Jone Amonarriz: "Ez diogu beldurrik askatasunari. Bidean gara. Erabakiko dugu. Gure esku dago!"#GizaKatea #BasquesDecide

12:38 - Zornotzako herritar ugarik hartu dute parte giza katean

12:30 - BIDEOA Gorka Urtaran: "Euskadik, herri gisa, erabakitzeko eskubidea gu"

12:28 - BIDEOA Bakartxo Tejeria: "Erabaki nahi duen herri baten aurrean gaude"

12:25 - Angel Oiarbide: "Gure Esku Dagok lanean jarraituko du"

12:22 - Angel Oiarbide Gure Esku Dagoren bozeramailea Gasteizen ari da azken oharra irakurtzen

12:20 - BIDEOA: Jai giroa nagusi, Amurrion

12:15 - Gure Esku Dagoko Jone Amonarriz amaierako agiria irakurtzen ari da Gasteizen

12:11 - BIDEOA: Pablo Muñoa izan da giza kateko lehen pertsona

12:09 - BIDEOA: Andoni Mikelarena (antolakuntza)

12:05 - Giza katearen argazki-galeria

12:04 - Hasi dira elkarri eskua ematen giza katea osatzeko

11:51 - Giza kateari buruzko informazio guztia, ETB2n eta eitb.eus-en

11:49 - Elkarri eskua emateko prest daude Amurrion ere

11:46 - 10 minutu baino ez dira geratzen giza katea osatzeko

11:41 - Elkartasun kilometroak izango dira Kataluniaren eta Altsasuko gazteen alde

11:35 - Zaldibiako herritar ugari, Altubera joan dira, Araban

11:34 - 100 komunikabide baino gehiagok jarraituko dute Gure Esku Dagoren giza kate erraldoia

11:26 - 202 kilometroko giza kateak Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu

11:23 - Gure Esku Dagoren giza kateari buruzko saioa berezia, 11:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en

11:19 - Gopegin ere prest, Araban

11:16 - Jendetza biltzen ari da Arroa Behean giza katean parte hartzeko

11:08 - Gure Esku Dagok parte hartzeko deia egin du

11:07 - Ehunka pertsona abiatu dira Azkoitiatik giza katean parte hartzeko

10:53 - Europako telebistek ere jarraituko dute giza katea:

10:46 - 5.000 boluntariok baino gehiagok lan egingo dute gaurko giza katearen antolakuntzan

10:39 - 1.000 autobus baino gehiago mugiarazi dituzte gaur giza katean parte hartuko duten pertsonak eramateko.