Zuzenean
21:43 - Cabacas auziko epaiketa astearte honetan hasiko da berriz, 10:00etan. Akusazioak proposatutako 10 lekuko daude deituta deklaratzera.
15:56 -BIDEOA: Iñigo Cabacas auziaren kronologia
15:52 -Epaiketaren lehen saioa bukatu da. Sei akusatuek deklaratu dute. Bihar 10:00etan bigarren saioa hasiko da.
15:47 -BIDEOA: Hasi da Iñigo Cabacas auziaren epaiketa
15:43 -"Egin beharrekoa egin genuen egoera horretan, baina ez naiz azti bat", azpimarratu du.
15:41 -"Orain nola jokatu behar den ez dut argi", adierazi du.
15:39 -"Beste furgonetako ofizialordeak tiro egiteko agindua eman zuen".
15:36 -"Beste furgoneta batzuetako ertzainak tiro egiten ikusi nituen".
15:33 -"Litekeena da nik lau tiro egitea, pilotekin, furgonetaren ondoan, beti parabolan", baieztatu du azken akusatuak.
15:32 -"Nik ez nuen borrokarik ikusi".
15:28 -"Aurreneko tiroa hutsik, eta berriz kargatu behar bada, berak esango du", azaldu du buruzagiaren aginduei dagokionean.
15:24 - Buruzagien aginduak "kontraesankorrak" izan daitezkeela onartu du ertzainak.
15:22 -Bosgarren ertzainaren deklarazioa amaitu da, eta seigarren eta azkena galdekatzen hasi dira.
15:19 -"Tiro gehiagorik ez agindua entzun nuen nik".
15:18 -"Jokabidea egokia izan zen".
15:17 -Aretoan ikuskatu den bideoan ez du bere burua identifikatu ertzainak.
15:13 -"Egin nituen tiro guztiak pilota barik izan ziren".
15:11 -"Nik bi edo hiru tiro egin nituen, guztiak airera".
15:09 -"Txanda bukatzear nengoen, eta nik guztia desmuntaturik nuen, ez nintzen furgonetatik berehala jaitsi".
15:06 -"Tiro egin behar izatekotan, aurrena airera, pilota barik, eta disuasio-neurri bezala; hori izan zen jasotako agindua".
15:02 -"Hasiera batean, furgoneta bat gidatzea izan behar zuen nire eginbeharra".
14:55 - Bosgarren ertzainak hartu du hitza epaiketan
14:53 - Agenteak berretsi du gorantza egin zuela tiro, eta plazaren eskuinalderantz. "Beste hiru tiro entzun nituen, baina ez genuen lortu erasotzaileak gelditzea. Objektuak jaurtitzen ziharduten etengabe", zehaztu du.
14:43 - Bere furgonetako arduraduna bat zetorren kargatzeko aginduarekin. Berak protokoloak esaten duena egin zuen: lehenengo tiroa airera bota zuen, baina geroago pilotak erabili zituen.
14:39 - "Baliteke nik jaurtitako pilotaren bat kalezulora sartu izana", adierazi du.
14:37 - Istiluak gertatu zireneko gauean jasotako irudiak ikusten ari dira, berriro.
14:34 - "Athleticen garaipena ospatzen zegoen jendea arriskuan zegoen", zehaztu du. Gainera, pilotak jaurtitzeak zeukan arriskuaren jakitun zela onartu du agenteak.
14:28 - Ofizialordeak hala aginduta egin zuen tiro, ez zuen bere kabuz hartu erabakia
14:25 - Airera egin nuen tiro, eta geroago plazaren eskuinalderantz zuzendu nituen tiroak.
14:22 - Furgonetatik jaitsi ziren, baina ez ziren barrura arte sartu, objektuak jaurtitzen ari zirelako. Agenteetako batek kolpe bat jaso zuen, eta tiro egiteko agindua eman zien.
14:21 - Istiluak jazo ziren lekura bertaratu zirenean ez zuten "borrokarik" ikusi.
14:19 - Areiltza Doktorearen zumarkalean ibili zen deklaratzen ari den agentea.
14:17 - Aginduak irratitik jasotzen zituela esan du agenteak
14:15 - Laugarren ertzainak hartu du hitza. Herri Segurtasuneko agentea zen, orduan.
14:13 - Ofizialordeak nabarmendu du sei akusatuetatik bera bakarrik dagoela gaur egun orduko karguan
14:12 - Istiluak gertatu zireneko gauean jasotako irudiak ikusten ari dira
14:09 - Mota horretako istiluetan agenteek "esperientzia handia" zutela adierazi du ofizialordeak.
14:07 - Lanean egin dituen urte guztietan "halako gertakari larririk" izan ez dela esan du, "baina bai antzeko istiluak".
14:05 - Bere furgonetako agenteak mota horretako istiluei aurre egiteko trebatuta zeudela azaldu du, nahiz eta onartu duen horretarako egokienak Brigada Mugikorrekoak zirela.
14:02 - Ofizialordearen arabera, Brigada Mugikorrak istiluei bukaera ematea zen egokiena, 300 metrora baitzeuden (San Mamesen).
13:59 - Gaineratu du ofizialaren lana zela ofizialordeei, "hitzez", tiro gehiagorik ez botatzeko eskatzea. "Irrati bidez ohartaraztea ezinezkoa zen", azaldu du.
13:58 - Goirizelaiak egindako galderei erantzunez, argitu du une hartan ez zekitela gomazko pilotek inor hil zezaketenik.
13:56 - Egindakoa defendatu du ofizialordeak: "Une hartan, horixe zen egokiena"
13:55 - Beste furgonetetan zeuden agenteek tiro egin zuten. Ezinezkoa da, ordea, pilotak jaurti zituzten ala ez jakitea.
13:49 - Eskopeta agente bakar batek zeukan, baina ataskatu egin zitzaion eta ezin izan zuen erabili. Bere furgonetan zegoen inork ez zuela tiro egin berretsi du.
13:49 - Berak ez zuela tiro egiteko agindurik eman esan du: "Gezurra da hori". Aitzitik, gainerako agenteek azpimarratu dute bera izan zela tiro egiteko agindua eman zuena.
13:49 - Berak ez zuela tito egiteko agindurik eman esan du: "Gezurra da hori".
13:49 -Ofiziala geroago iritsi zen, eta hasiera batean ez zuen harekin hitz egin.
13:48 - Beste ofizialordearekin hitz egin zuen, baina ez zuten ezer zehaztu.
13:42 - Furgonetan hiru eskopeta zituela adierazi du, baina bakarra erabili zuten. Beste guztiei "defentsa lana" egiteko eskatu zien, bere agindurik gabe inork ezer egin ez zezala argi utzita. Gau osoan jaka gorriekin egon zirela gaineratu du.
13:40 - San Mamesera joateko agindu zioten, lagun bat atxilotzeko laguntza behar zutelako, baina Maria Diaz de Haron errefortzua behar zutela entzun zuen irratitik, eta bertara joan zen.
13:34 - Maria Diaz de Haro kalea egokitu zitzaiola, eta 13. furgonetaren arduraduna zela esan du.
13:34 - Hirugarren agentea ari da deklaratzen. Ofizialordea zen bera istiluak gertatu zirenean.
13:34 - Epaiketari ekin diote berriro
13:20 - Hamar minutuz eten dute epaiketa
13:19 - Autobusa handik pasatu zenean, gelditzeko agindua eman zuen. Hori horrela, pilota jaurtiketa "neurtua" izan zela azpimarratu du.
13:15 - Ofizialordeak esan du eskopeta eskuan zuten agenteak 30-35 metroko distantzia batera zeudela, eta are handiagoa zela Iñigo Cabacasen eta haien arteko tartea. "Gorantza jaurtitzen zituzten pilotak, ez zegoen beste modurik, trafikoa ez zegoelako moztuta. Segurtasuna bermatzeko egin genuen", azaldu du.
13:14 - Nabarmendu du "erasoa" eteteko modu bakarra zela. "Bestela, Bilbo erreko ziguten", gaineratu du.
13:11 - Heldu ginenean, erasoa hasita zegoen. Objektuak jaurtitzen hasi ziren, eta karga egon zen ondoren", azaldu du.
13:09 - Kalean esperientzia handia zuela adierazi du: "Erabakitzeko autonomia neukan".
13:07 - Ofiziala bertara heldu orduko, tiro egiteko agindua eman zuen. Aldez aurretik prestatutako segada zela ziurtatu du.
13:04 - Ofizialordeak argitu du beste ofizialorde batekin eztabaida izan zuela, jokatzeko moduagatik: "Bere furgonetan ordena jartzeko esan nion, nik nirearen gaineko ardura neukalako".
12:59 - "Nire taldekoak tiro egiten ikusi nituen, eta 13. furgonetako agente batek eskopeta zeukan eskuetan. Ez nuen gehiagorik ikusi", kontatu du ofizialordeak.
12:57 - Inork ez ziola tiro egiteko agindurik eman onartu du. Beharrezkotzat jo zuen, ordea.
12:56 - Ofizialordeak ziurtatu du bizpahiru pilota jaurtiketa entzun zituela, eta pilotarik gabeko tiroekin tartekatzen zirela.
12:52 - Alderdi horretako burua ofiziala zela ulertu zuen ofizialordeak, baina ez zuen haren agindurik hartu. Ertzaintzaren mezuak jasotzen dituzten hainbat audio entzuten ari dira.
12:48 - BIDEOA: 'Auzitegiak Iñigo Cabacasen heriotza argitu dezala espero dugu', dio Beltran de Herediak
12:42 - Agenteek bere agindua entzun zutela uste du, nahiz eta "zarata" handia zegoela onartu duen. Ez zuen zehaztu nola jokatu behar zuten, eskopeta zutenek bazekitelako "zer egin". Argazkia: EFE
12:41 - Ofizialordeak: "Gure aurkako eraso izugarria zegoen, beharrezkoa zen pilotak jaurtitzea".
12:37 - "Plaza beteta zegoen, gure aurkako erasoa zegoela ikusi genuen, eta harritu egin nintzen beste ofizial ordea txapela jantzita jaistea. Jaurtitako hainbat botila belarri albotik pasatu zitzaizkion. besteok kaskoa geneukan. Orduan, 'tirokatu, tirokatu' esan zuen. Nik ere agindua eman nuen", azaldu du.
12:36 - Bertara iritsi arte ez zuela inolako mezurik entzun baieztatu du.
12:34 - "Eskopeta daukaten agenteek agindurik jaso gabe 'tirokatu' dezakete", ziurtatu du ofizial ohiak.
12:28 - Herriko Tabernaren kalezuloan "borroka jendetsua" zegoela ohartarazi zieten. Ez du argi nork eman zien horren berri.
12:27 - BIDEOA: Sei ertzainentzako inpunitaterik ez egotea espero du Goirizelaiak.
12:25 - Bere furgonetako agenteak Segurtasun Unitatekoak ziren, baina "trebetasun handiagoa" zutenei eman zizkieten eskopetak.
12:23 - Areiltza Doktorearen zumarkalea eta Poza Lizentziatuaren kalea zaintzea zen deklaratzen ari den ertzainaren lana.
12:20 - Beste ertzain batek hartu du hitza epaiketan. Istiluak gertatu zirenean ofizialordea zen deklaratzen ari den ertzaina.
12:16 - "Agintea zeukan 010 agenteak jakin beharra zeukan 'leku abertzale batera' uniformedun ertzainak bidalita istiluak gertatu ahal zirela", baieztatu du.
12:04 - "Ez nuen ulertu zergatik deitu ziguten guri lehenengo, zonalde hori ez baitzegoen gure esku. Sekulako 'kakanahastua' aurkitu genuen han", ziurtatu du ofizial ohiak.
11:55 - 'Ugarteko'rekin hitz egin zuela eta han jazotzen ari zena kontatu ziola esan du ofizial ohiak.
11:59 - Ofizial izandakoak azaldu duenez, "garai hartan edozein agentek tiro egin zezakeen bere nagusiaren agindu zehatzik gabe".
11:54 - Ofizial ohiak aitortu duenez, hainbat ertzain ikusi zituen tiroak egiten. "Ez genekien eskopeta horrek 'hilgarriak' zirenik. Ordura arte, sekula ez zen ezer gertatu", baieztatu du.
11:29 - Audioetan bere ahotsa entzuten dela dio. Egoera "kontrolpean" zegoela uste zuen, agenteak arriskuan ez zeudelako.
Audioetan "eremua garbitu behar" dela esaten du. Azaldu duenez, ertzain gehiago bidaltzea nahi zuen, oinez eta borrekin. "Garai hartan, ordea, eremuak eskopetekin garbitzen ziren", zehaztu du.
Argazkia: EFE
Azaldu duenez, bera ez zen sartzearen aldekoa. "Nigatik balitz, une horretan joango nintzateke, baina agindu zehatzak genituen", erantsi du.
11:18 - Gau hartan Ertzaintzaren komunikazioez grabatutako audioak entzuten ari dira.
11:14 - Jada erretiratuta dagoen ertzainaren esanetan, "gauzak aldatu egin dira eta ez dira lehen bezala".
11:10 - Goirizelaiak 'bokatzak' erabiltzeko araudiaz galdetu dio agenteari. Ertzaina izandakoak erantzun duenez, Herri Segurtasuneko Unitateko agenteek ez zuten "trebakuntzarik ezta ezagutzarik ere". Horretaz Brigada Mugikorreko eta Errefortzukoak arduratzen dira.
11:00 - Furgonetatik atera zirenean, bi kide ikusi zituen Iñigoren ondoan. Zaurituta zegoen gaztea. Eremua zaintzea eta anbulantzia eskatzea agintzen du.
10:57 - Plaza "lepo" zegoela azaldu du, baina une batean hustu egin zela. Ez daki pilotakadengatik izan ote zen. Salbak eta tiroak entzun zituen, hori bai.
10:52 - Agente ohiak azaldu duenez, bere furgonetakoei barruan geratzeko agindu zien, "seguruagoa" zelakoa. Informazioa biltzen saiatu zen.
10:50 - Berak ez zuen aurpegia estalita, baina beste agenteek bai. Horregatik dio zaila dela inor identifikatzea, dakien bakarra da tiro egin zutenak urdinez jantzita zeudela.
10:44 - Goirizelaiak galdera ertzain ohiari: Zergatik joan zineten Maria Diaz de Haro kalera? Erantzun duenez, operazioen buruak agindu zion, istiluak omen zeudela eta laguntzera joateko. Orduan izan zuen ika-miken berri.
Heldu zirenean, bospasei furgoneta zeuden. "Nahas-mahasa zen nagusi", erantsi du.
10:42 - BIDEOA: Manu Cabacas: 'Gertatu zena argitzea nahi dugu'
10:39 - Ertzaintzaren agente ohiaren arabera, 'Ugarteko'k ematen zituen aginduak irrati seinalearen bidez
10:33 - Ertzain ohiaren esanetan, egun hartan lanean zeuden agenteetako asko herri segurtasunekoak ziren; halako egoeratan esperientziarik gabekoak."Askatu" delako agenteak ere bazeuden, baina berari ez zioten ofizialki jakinarazi.
10:25 - Jone Goirizelaia familiaren abokatua lehen agentea galdekatzen hasi da. Gertakarien unean Ertzaintzaren ofiziala zen, orain ez dago jardunean.
10:24 - Epaimahaiak etena egin du hainbat erabaki hartzeko. Akusazioak sei ertzainak zelan galdekatuko dituen eta audioak nola erreproduzituko diren ebatzi du.
10:19 - BIDEOA: Lagun, senitarteko eta ordezkari politikoek elkarretaratzea egin dute gaur ere Bilboko justizia jauregiaren aurrean
10:09 - Hasi da epaiketa, aurreko eginbideekin. Auzitegiko seinaletik hartutako irudia
10:00 - Ordu honetan zen hastekoa epaiketa.
09:49 - Athletic taldeko jarraitzailearen senitartekoek eta lagunek protesta egin zuten atzo Bilboko Justizia Auzitegiaren aurrean, "justizia" aldarrikatzeko. Mobilizazioaren unea. ETBren bideo batetik jasotako argazkia.
09:42 - Astelehen honetan, 10:00etatik aurrera, Cabacas auziaren epaiketa hasiko da Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Sei ertzain epaituko dituzte, zuhurtziagabekeriazko giza hilketa egotzita.