Zuzenean

Denboralea, Hego Euskal Herrian

Segurtasun Sailak bertan behera utzi du Uholdeengatik ezarritako Larrialdi Plan Bereziaren alerta fasea

Actualizar

Eguerditik aurrera, egoera lasaitu eta ibaien emaria jaitsi egin da. Goizean, aitzitik, Bizkaiko eta Arabako zenbait ibaik gainez egin dute.

Ondorioz, eta errepideetan sortutako ur putzuengatik, arazo ugari sortu dira ibilgailuen joan-etorrietan. Arratsaldeko lehenengo orduan, bigarren mailako hainbat errepide itxita zeuden, oraindik ere.

Egoerak hobera egin duela ikusita, Segurtasun Sailak bertan behera utzi du Uholdeengatik ezarritako Larrialdi Plan Bereziaren alerta fasea.

16:04 - eitb.eus-eko erabiltzaileak denboraleak azken orduotan utzitako irudi ikusgarrien lekuko izan dira. Hemen duzue jasotako argazkien bilduma 



Muxika. Argazkia: Victor Uriarte

15:53 - Azken orduotan euri jasa handiak bota ditu Euskal Autonomia Erkidegoan. Hauxe da pilatutako ur kopurua

15:36 -Istripua gertatu da N-240 errepidean, Legutio parean. Ezbeharrean lagun bat zauritu da

15:31 - Ostiralera arte egongo da indarrean abisu horia euriagatik. Bizkaian eta Gipuzkoan metro koadroko 104 litro pilatu dira 24 orduan


Llodio. Foto: Andoni Iza

15:22 - Iruñeko Udalak bertan behera utzi du uholdeengatik ezarritako alerta

15:19 - BIDEOA: Cadagua ibaiak arazoak sortu ditu Sodupen eta Balmasedan https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/6151029/bideoa-euriak-eta-uholdeek-eragindako-arazoak-bizkaian-2019ko-urtarrilaren-24an/

15:18 -BIDEOA: Nafarroako ibaien ur mailak behera egin du goizean zehar 



14:24 - Beste auto bat geratu da harrapatuta azken orduan Billodan. Ibilgailu barruan dauden pertsonak atera nahian dabiltza suhiltzaileak

14:19 - Anuntzetan, Pobes ibaiaren jaitsierak irudi ikusgarriak utzi ditu

14:08 - Dagoeneko ireki dute GI-20 errepidea, bertan izandako istripuaren ondotik

14:07 -Nafarroako Gobernuak aurrealerta egoerari eutsi dio Arga ibaian, baina ez du uholde handirik aurreikusi

13:48 - Imanol Landa Getxoko alkateak Babes Zibileko udal Plana desaktibatu du, euriagatik eta olatuengatik ezarritako alerta laranja bertan behera geratu ostean

13:47 - Istripua gertatu da Gi-20 errepidean, Donostian, Bilborako noranzkoan. Errepidea itxi dute, eta auto ilarak daude

13:38- Auto bat harrapatuta geratu da Billodan

13:31 - Elurte Planaren aurrelarrialdi fasea desaktibatu du Gasteizko Udalak. Arratsaldean 1.300-1.500 metroan kokatuko da elur kota



Elurra, Araian. Argazkia: Rikardo Agirregomezkorta

13:24 -Nafarroa: Kamioi baten eta bi autoren arteko istripua AP-15 errepidean, 123. kilometroan

13:15 -Oraindik ere ura arazoak eragiten ari da Gue?esen.

13:12 -Estellerrian, Ega ibaiari begira jarraitzen dute, bereziki, Antzinen eta Murietan.

13:07 -Iru?ean, Arga ibaiak alerta egoeran jarraitzen du.

13:04 -Gainezka egindako ibaiek arazoak eragiten jarraitzen dute Araban, Pobesen esaterako.

12:54 -Uribarriko urtegia aurrealerta egoeran dagoela ohartarazi du Iberdrolak. Egoerak bere horretan jarraitzen badu, 10-12 orduko epean ura askatzen hasiko da (30 metro kubiko segundoko).

12:42 -Donostian, denboralearen ostean, Pasealeku Berria, Haizearen Orrazia eta Leizaola Pasealekua ireki dituzte.

12:39 -Zeanuriko estazioa, Nerbioi-Ibaizabal arroan, maila horira jaitsi da.

12:31 -Abisu eta alertak Nafarroan. Amaitu dira AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak elurragatik Foru Erkidegoaren erdialdean aktibatutako alerta laranja eta ipar isurialdean aktibatutako abisu horia.

Ordu honetan, abisu horian daude Nafarroako Pirinioetan, elur-jausi arriskuagatik.

12:18 -Abisuak eta alertak Euskal Autonomia Erkidegoan. Amaitu da euriagatik Bizkaian eta Gipuzkoan ezarrita zegoen alerta laranja, baita elurragatik barnealdean eta nabigaziorako arriskuagatik kostan aktibatuta zeuden abisu horiak.

12:00etan abisu horia aktibatu dute Bizkaian, euriagatik.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarri du kostaldeko eraginagatik 18:00etatik 20:00etara, itsasgorarekin bat eginez.

12:02 -Denboraleak irudi ikusgarriak utzi ditu EAEn eta Nafarroan 

11:45 -Nafarroan, elurra arazoak eragiten ari da Pirinio inguruan. Elurrak zuhaitz adarrak apurtu ditu eta horietako batzuk argindar sarearen gainera erori dira, argindarraren etena eraginez Izaban, Uztarrozen eta Urzainkin. Argindar enpresak jakinarazi duenez, matxura goizean zehar konpontzen ahaleginduko dira.

11:26 -BIDEOA: Auto bat irauli da Oriamendiko igoeran, Donostia

11:19 -Kadagua ibaiak gainezka egin du Sodupen eta Alonsotegin ere, azken orduetako euriteen ondorioz. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Sodupen pertsona bat bere etxetik atera behar izan dute, urak hartu ostean.

11:05 -Bilboko Udalak zirkulazioa berrezarri du Elorrietan, Zorrotzaurren eta Olabeagan. Azken orduetako euriteen ondorioz, ibaiak gainezka egin du hiru toki horietan eta arazoak sortu dira goizaldean eta lehen orduan.

10:39 -BIDEOA: Hiru lagun zauritu dira Ibirikun, eskolako autobus bat irauli ostean

10:34 -Omecillo errekak gainezka egin du Espejon

10:32 -Otxandioko estazioa, Zadorrako arroan, eta Zaratamoko estazioa, Nerbioi-Ibaizabaleko arroan, maila berdera jaitsi dira

10:26 -Kadagua ibaia ere arazoak eragiten ari da Gue?es parean. Hainbat errepide itxi dituzte eta Udalak krisi mahaia osatu du.

10:18 -Kadagua ibaia hazita dator Balmasedan eta zenbait garajeetatik autoak erretiratzen hasi dira

10:13 -Arabako arroen egoera

10:10 -Bizkaiko arroen egoera.

10:05 -Gipuzkoako arroen egoera

10:05 -Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien egoera, une honetan

09:58 -Euskal Autonomia Erkidegoko mendateen egoerari buruzko informazio eguneratua

09:50 -Gipuzkoan, Aizarnazabalgo estazioa, Urola ibaiaren arroan, maila horira iritsi da.

09:44 -Ozaetako estazioa, Zadorra ibaiaren arroan, maila horira jaitsi da

09:43 -Hazita dator ibaia Zumalde parean, Arraia Maeztun

09:38 -Errepide mozketak Araban, ur-putzuen eta gainezka egin duten ibaien ondorioz

09:33 -BIDEOA: Hazita dator Ultzama ibaia, Atarrabia parean 

09:29 -Auto-ilarak sortu dira A-1 errepidean Gasteizen, Donostiarako noranzkoan, hiru autok talka egin ostean 

09:14 -Ibaien egoera Nafarroan. Iruñean Arga ibaiak gainezka egin du Landaben parean eta Magdalena auzoan. Arakil ibaia ere bere bidetik atera da Uharte Arakilen, Arbizun eta Arrotzen. Halaber, Bidasoa ibaiak gainezka egiteko arriskua dago Igantzin eta Etxalarren

09:06 -BIDEOA: Ura bere bidetik atera da gaur ere Elorrieta

08:58 -Kamioi batek eta bi autok talka egin dute N121A errepidean, Endarlatsan, eta bi pertsona eraman dituzte zaurituta Bidasoa ospitalera.

08:48 -Nafarroan, eskolako autobus bat irauli da Ibirikun eta gutxienez hiru pertsona eraman dituzte Nafarroako Ospitale Gunera, zauri arinekin

08:35 -Nafarroako Gobernuak arretaz gidatzea aholkatzen du.

08:22 -Luiziak izan dira N-1 errepidean, Etzegaraten, Gasteizerako bidean. Errepidea zabalik dagoen arren, arretaz gidatzea eskatzen du Segurtasun Sailak

08:22 -Araban, Zadorra ibaiak gainezka egin du Iruña Okan eta Baias ibaiak, ostera, Kuartangon

08:12 -Errepideetako egoera Araban

08:04 - Suhiltzaileak lanean ari dira Abadi?on eta Sopuertan, uholdeengatik eta luiziengatik

07:57 -Bizkaian jarraituz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasu Sailak arretaz gidatzea gomendatzen du errepide sare osoan eta, bereziki, Urduñan eta Zeanurin, ur-putzuengatik.

07:52 -Ma?arian zuhaitz bat erori da Aldebaraieta auzoan

07:42 - Bilboko itsasadarrean urak gainezka egin du Zorrotzaurren, Elorrieta parean. Udaltzaingoa trafikoa bideratzen ari da eta arretaz gidatzea gomendatzen du.

Argazkiak: Iker Salgado








07:25 -Errepideen egoera Nafarroan

07:14 - Mendateen egoera EAEn