Zuzenean
20:01 - Quim Torra Generalitateko presidenteak auzipetutako buruzagi katalanak berehala aske utz ditzatela eta Auzitegi Gorenean abiatutako epaiketa bertan behera utz dezatela eskatu du.
"Inoiz hasi behar ez zuen epaiketaren lehen saioa ikusi dugu gaur. Kontseilariak eta gizarte zibileko buruzagiak akusatuen aulkian eserita egotea Demokraziaren kontrako erasoa da", azpimarratu du.
18:49 - Amaitu da Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketaren lehen jardunaldia. Bigarren saioa bihar izango da, 10:00etatik aurrera.
18:46 - Molinsek gogoratu du Santi Vilak dimisioa eman zuela independentzia aldarrikatzearen aurka zegoelako.
18:45 - Pau Molins Santi Vilaren abokatuak hartu du hitza.
18:40 - Fiskaltzak aurkeztu zuen dokumentazioa eskuratzeko defentsek izan dituzten "oztopoak" ere salatu du Ribak.
18:36 - Josep Ribak "defentsarako oinarrizko eskubidea urratu" dela salatu du, defentsek eskatutako frogak ukatu dituztelako.
18:33 - Josep Riba Carles Mundoren abokatuak hartu du hitza.
18:26 - Genek esan du herri-akusazioaren gaizki eginda dagoela, "auzipetzerakoan egotzi ez dizkioten akusazioak leporatu dizkiotelako" Borrasi.
18:14 - Judit Gene abokatuak ohartarazi du Meritxel Borras auzipetzeko autoan aipatzen ez diren gertakariak leporatzen dizkiola herri-akusazioak.
18:10 - Judit Gene Meritxell Borrasen abokatuak hartu du hitza.
18:05 - Bergesek ukatu egin du matxinada deliturik izan denik: "Matxinada 1981eko otsailaren 23an gertatu zena izan zen".
17:48 - Mariano Berges abokatuak salatu du instrukzio fasean defentsak eskatutako izapide gehienak atzera bota dituztela eta dokumentu guztiak aztertzeko denbora ukatu dietela.
17:38 - Mariano Berges Dolors Bassaren abokatuak hartu du hitza orain.
Mariano Berges eta Olga Arderiu abokatuak. Argazkia: EFE
17:31 - Olga Arderiu abokatuak esan du Carme Forcadellen "errugabetasun-presuntzioa urratu" egin dela, eta "bere ideia politikoengatik" epaitzen ari direla salatu du.
17:04 - Olga Arderiuk gogora ekarri du A-9ko kontsultagatik Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak nahiz Auzitegi Gorenak ez zutela matxinada edo sedizio deliturik egotzi.
16:55 - Carme Forcadellen abokatu Olga Arderiuk hartu du hitza orain.
Defentsako abokatuak. Argazkia: EFE
16:19 - Jordi Cuixarten abokatuak hartu du hitza. Benet Salellasek salatu du "oinarrizko giza eskubideak urratu" direla, fiskalak bere akusazio autoan "50 orrialde" erabili dituela "manifestazio baketsu batez hitz egiteko" eta, besteak beste, "webgune bat sortzea eta babes politikoa bilatzea" leporatzen dietela.
16:11 - Hasi da arratsaldeko saioa Auzitegi Gorenean. Auzipetuen defentsak ari dira azalpenak ematen.
15:35 - Josu Erkorekaren esanetan, "arazo politiko eta instituzionalak bideratzeko modua ez da sekula epai bidezkoa izan behar"
Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. ETBren bideo batetik ateratako irudia
15:30 - Carles Riera CUPeko diputatua Bartzelonako protestatik atera dute Esquadra Mossoek
Carles Riera, diputat de la @cupnacional, expulsat pels Mossos d'Esquadra de la concentració de protesta a Barcelona pel #JudiciFarsa.
— CUP Poble Actiu AMB (@CUP_AMB) 12 de febrero de 2019
Nosaltres #HoTornariemAFer ¿ pic.twitter.com/JdxloG2Iom
15:15 -16:00etan berrekingo diote epaiketari, aurreikusitakoa baino beranduago
15:10 -BIDEOA: Tentsio uneak Auzitegi Gorenaren kanpoaldean, baina ez da istilurik izan
15:09 - BIDEOA: Historikoa da Madrilgo Auzitegi Gorenean egiten ari diren epaiketa
15:05 -Protestak, Kataluniako Fiskaltzaren aurrean
Los Mossos retiran a los concentrados que protestaban ante la Fiscalía de Cataluña por el inicio del #JuicioProces https://t.co/Bw6ATxEvFK pic.twitter.com/H0fPlAD7w4
— Europa Press (@europapress) 12 de febrero de 2019
14:52 -Goizeko saioaren laburpena:
Oinarrizko eskubideen urratzea eta "epaiketa politiko" baten salaketa izan ditu ardatz 'proces' auziaren epaiketaren lehenengo saioak. Horiexek izan dira, hain zuzen, 2017ko urriaren 1eko galdeketa antolatzeagatik akusatutako buruzagi independentistak defendatzeko abokatuek emandako arrazoibideak
Hainbat komunikabidetako kazetariak izan dira goizeko epaiketan. Argazkia: EFE
13:10 - Atsedenaldia. 14:30ean berrekingo diote epaiketari
12:53 - Epaiketa hasi eta batera, Turullen, Rullen eta Sanchezen abokatuak gogora ekarri du akusatuek katalanez deklaratzea eskatu dutela. Horregatik, aldibereko itzulpena exijitu du
12:38 - Epaiketak ikusmina piztu du: Auzitegi Gorenaren kanpoaldea jendez lepo egon da goiz osoan
Argazkia: EFE
12:30 - Fornen abokatuaren ostean, Sanchezen, Rullen eta Turullen defentsak hasi du deklarazioa
12:30 -Josu Erkoreka epaiketari buruz:
#Procés Espero y deseo un juicio justo, imparcial y en el que no se sobrepongan los impulsos políticos pic.twitter.com/QOkyx3o5Ea
— Josu Erkoreka (@jerkoreka) 12 de febrero de 2019
12:26 -BIDEOA: Sant Jaume plazan egin den bilkuran hartu dute parte Elsa Artadik eta Ada Colauk
12:15 - Puigdemont: "Estatuak atzera egiteko aukera dauka"
12:00 - Fornen abokatuak hartu du hitza, aurretiazko eginbideak tarteko
11:56 - Bukatu da Andreu Van den Eynde bokatuaren deklarazioa
11:44 -Kontseilari ohiek Kataluniako Gobernuaren entseina daramate. Jordi Sanchezek, berriz, lazo horia
Argazkia: EFE
11:39 - Andreu Van den Eynde: "Independentisten protestarako eskubidea urratzen du auzi honek eta prentsa artikuluak, webguneak, hautetsontziak, oihuak edota aldarrikapenak kriminalizatzen ditu"
Argazkia: EFE
11:23 -BIDEOA: Zer iritzi dio Martin Aranburu Artur Masen aholkuariak Kataluniako prozesuaren epaiketaz?
11:13 - "Noizbehinkako indarkeria aldarrikapen bat da, ezin du biltzeko eta manifestazioak deitzeko eskubidea desagerrarazi"
¿ @eyndePenal: "La existencia de violencia esporádica en una manifestación no puede hacer desaparecer el derecho de reunión y manifestación".#JuicioProces #EnJakeETB
— En Jake (@enjakeETB) 12 de febrero de 2019
¿ https://t.co/OY83zEh0fK@Xlapitz pic.twitter.com/9zWN2RHWkk
11:08 - "Zuzenbide penal demokratikoaz hitz egin behar dut, ez dugu defentsa politikorik egingo, baloreak eta giza eskubideak defendatuko ditugu", esan du Junquerasen eta Romevaren abokatuak
Argazkia: EFE
11:05 -BIDEOA: Falangearen banderak, Auzitegi Gorenaren kanpoaldean
11:00 - Junquerasen abokatuak esan du 'proces' auziak disidentzia politikoaren aurka egiten duela
10:47 - Preso dauden bederatzi auzipetuen lehen irudia
¿
La primera imagen fuera de prisión de Junqueras, Romeva, Forn, Turull, Forcadell, Sánchez, Cuixart, Bassa y Forn.
— Boulevard R. Euskadi (@Boulevardeitb) 12 de febrero de 2019
¿El sonido al #JuicioProcés se lo ponemos en ¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿
¿¿¿¿¿¿¿¿/https://t.co/zOtmNweC2T pic.twitter.com/m3337zSepa
10:35 - Andreu Van den Eynde, Oriol Junquerasen eta Raul Romevaren abokatua, deklaratzen lehena
10:32 - Akusatu bakoitzari egotzitako delituen berri ematen ari da idazkaria
10:27 - BIDEOA: Abascalek 'inpunitaterik' eta 'indulturik' gabeko epaiketa justua eskatu du
10:24 - Marchena epaileak hartu du hitza
10:23 - Hasi da buruzagi independentisten aurkako epaiketa
10:12 - Behatzaileak eta akusatuen senitartekoak auzitegi barruan daude dagoeneko
10:11 - ARGAZKIAK: 'Proces' epaiketa, iruditan
Argazkia: EFE
15:12 -
10:00 - BIDEOA: Aitor Esteban: 'Hau konpontzeko bide bakarra elkarrizketa da'
09:41 -BIDEOA: Maddalen Iriarte: 'Hemen erabakitzeko eskubidea epaitzen da'
09:38 -Matxinada delitua: zer da eta zenbatekoak dira zigorrak
09:37 - Zer da sedizioa eta zeintzuk dira horren ondorioak?
09:32 - Buruzagi independentistak "prest" daude epaiketari aurre egiteko, Twitter bidez jasotako eta Europa Press albiste agentziak zabaldutako hainbat iruzkinen arabera
09:26 -Bederatzi kontseilari, Parlamentuko presidentea eta ANC eta Omnium Cultural erakunde zibiletako buruzagiak epaituko dituzte Auzitegi Gorenean
09:23 -Kataluniako erreferendum legearen gako nagusiak
09:21 -BIDEOA: Akusatuei babesa emateko bilkuran parte hartu dute Quim Torrak eta Roger Torrentek
09:15 -Matxinada eta sedizio delituen arteko ezberdintasunak: Zeintzuk dira bi delituen arteko aldeak? Zer nolako zigorrak ezar daitezke? Zeintzuk dira baldintzak?
09:12 - Hainbat kazetari goizeko lehenengo ordutik daude Auzitegi Gorenaren kanpoaldean
Argazkia: EFE
09:07 -CDRek AP-7 autobidea eta Bartzelonako Gran Via itxi dituzte, epaiketaren hasieragatik
09:05 -Fiskaltzak eta Abokatutzak 18 auzipetuentzat eskatutako zigorrak
09:02 -Akusatuen aldeko elkarretaratzea
Concentración de apoyo delante del Supremo #JuicioProces https://t.co/O6t640xDhc pic.twitter.com/FMmxiUS1L8
— ElNacional .cat (@elnacionalcat_e) 12 de febrero de 2019
08:46 - BIDEOA: Iritsi dira akusatuak
08:46 - Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa: Kronologia
08:42 - Eusko Legebiltzarrak ordezkaritza bidaliko du buruzagi katalanen aurkako epaiketara
08:35 - Akusatuak Gorenera iritsi direneko unea
Argazkia: EFE
08:23 - Urriaren 1eko erreferenduma antolatu eta Kataluniaren independentzia aldarrikatu zuten buruzagi independentisten aurkako epaiketa 10:00etan abiatuko da Auzitegi Gorenean.