Zuzenean
13:27 -Bukatu da gaurko saioa. Auzitegiko presidenteak iragarri duenez, bihar 10:00etan berrekingo diote epaiketari
13:23 -Manuel Marchenak ez die eragozpenik jarriko epaiketara lazo horia eraman nahi dutenei, "ikur ideologiko" bat dela iritzita
Epaiketaren bigarren saioa
13:13 -Pedro Fernandez: "Ez dira oinarrizko eskubideak urratu"
13:08 -Pedro Fernandezen (VOX alderdiaren abokatua) agerraldia: defentsak emandako arrazoibideei entzungor egiteko eskatuko dio auzitegiari
Pedro Fernandezen (VOX) agerraldia
13:00 - "Berme guztiak dituen epaiketa penal baten aurrean gaude, ez dago besterik", adierazi du Estatuko abokatuak
12:59 -Seoane: "Cuixarti sedizioa egotzi diezaiokete"
12:30 -Estatuko abokatuaren adierazpenekin berrekin diote epaiketari
Rosa Maria Seoane, Estatuko abokatua
12:15 -Frantziakoak, Alemaniakoak edota Italiakoak ez bezala, "Espainiako Konstituzioak ez dio eztabaida politikoari mugarik ezartzen", hortaz, "ez dio inori ideologia bat uzteko eskatzen, betiere, modu baketsuan defendatzen badu"
'Proces' epaiketako epaileak. Argazkia: EFE
12:09 -Cadenak esan duenez, 'proces' auzia ez doa ideologia independentistaren aurka. Are, "aurreikusitako plana" izan zela esan du, "giza harresien bidez eta Esquadra Mossoak matxinatuen alde jarrita" gauzatu zena
Epaiketaren bigarren saioa. Argazkia: EFE
11:51 -30 minutuko atsedenaldia hartu dute epaiketan
11:47 -Santi Vila kontseilari ohiak beharrezkotzat jo du "politikariek bakeak egitea" eta Auzitegi Gorenak "irtenbide horretan parte hartzea, egoera larritu ez dadin"
Santi Vila, Auzitegi Gorenera heldu deneko unea. Argazkia: EFE
11:43 -Cadenaren esanetan, Kataluniako independentzia prozesua "abentura" izan zen
11:10 - Fidel Cadena fiskala ari da orain hitz egiten
Fidel Cadena, epaiketaren bigarren saioan
11:09 -Javier Zaragoza fiskalak adierazi du urriaren 1ean Poliziak "bi pertsona soilik" zauritu zituela
10:48 -Jone Goirizelaiak, hurbiletik jarraituko du epaiketa
Jone Goirizelaia Auzitegi Gorenera iritsi deneko unea. Argazkia: EFE
10:35 - "Estatua akusatuen aulkian esertzeko ahaleginetan, akusaziozko libeloak planteatu izana" egotzi die Zaragozak auzipetuen abokatuei
10:31 -Fiskalaren arabera, "ez da harritzekoa bizikidetzaren oinarrizko arauak urratzen dituztenen aurrean Justiziak neurriak hartzea", batez ere, "kontuan hartuta, ordena konstituzionalari eraso egiten dioten ekintza oso larriak buru dituztela"
Epaiketaren bigarren saioa
10:28 -"Inork ez du bere ideiak zabaltzeagatik jazarpenik jasan", esan du fiskalak atzoko saioan 12 auzipetuen defentsak emandako arrazoibideen harira
10:23 -Javier Zaragoza epaileak esan du "Espainiako demokraziaren eta ordena konstituzionalaren aldeko epaiketa" dela, eta ohartarazi du inor ez dagoela legearen gainetik. Beraz, "legea urratzeak zigorra izan behar du".
10:16 -Javier Zaragoza eta Fidel Cadena fiskalek hitz egingo dute saioaren hasieran. Ondoren, Estatuko Abokatutzaren eta Vox alderdiaren txanda izango da
Javier Zaragoza fiskala
10:13 -10:00ak jota hasi da epaiketaren bigarren saioa Auzitegi Gorenean. Fiskala izan da hitza hartzen lehena. Atzoko saioan defentsak emandako arrazoibideei erantzuten ari da
Auzitegi Gorenaren kanpoaldea. Argazkia: EFE
09:57 -Hasi da 'proces' epaiketaren bigarren saioa. Ikusi zuzenean eitb.eus-en
09:44 -Iritsi dira Auzitegi Gorenera Andreu Van Den Eyden, Oriol Junquerasen eta Raül Romevaren abokatua, eta Pau Molins, Santi Vilaren abokatua
Heldu dira Auzitegi Gorenera Andreu Van Den Eyden eta Pau Molins. Argazkia: EFE
09:39 - Epaiketaren bigarren saio honetan buruzagi independentisten aurkako akusazioen arrazoibideak entzungo ditu Auzitegi Gorenak. Atzo, aldiz, abokatuen txanda izan zen
Guardia Zibilen furgoia Auzitegi Gorenera iritsi deneko unea. Argazkia: EFE
09:23 - Epaiketaren lehenengo saioaren laburpena: Auzipetuen oinarrizko eskubideak urratu direla salatu dute defentsako abokatuek
'Proces' auziaren epaiketaren lehenengo saioa. Argazkia: EFE