Cargando...

Zuzenean

Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa

Fornek ukatu egin du Mossoei U-1aren aldeko aginduak eman izana

Actualizar

18:11 - Amaitu da hirugarren saioa. Epaiketak datorren asteartean jarraituko du, 10:00etatik aurrera. Ziurrenik, Raul Romeva Kanpo Gaietarako kontseilari ohiak deklaratuko du.

17:43 -Auzitegi Gorenak ez du epaiketa bertan behera utziko, hauteskunde orokorrak deitu arren, "dagoeneko martxan dagoelako"


Tribunal Supremo. Argazkia: EFE

17:38 -Fornek gaineratu du urriaren 27an Parlamentuak onartutako ebazpena "deklarazio politikoa" zela, eta atarikoan aldebakarreko independentziaz" hitz egiten zuela


Joaquim Forn, epaiketan deklaratzen

17:34 -Kontseilari ohiak adierazi du "bi aukera horiek" berorrek planteatu zituela, urriaren 25ean egindako bileran

17:32 -Forn: "Gobernuak ez zuen beste aukerarik ikusi: hauteskundeak aurreratzea edo 155.a onartzea"

17:29 -Zalantzak nagusi auzitegian, Melerok presidenteari aurkeztutako agiri baten harira


El abogado Xavier Melero. Foto: EFE

17:19 -Fornek esan du Puigdemontek "elkarrizketa bilatu nahian" erabaki zuela independentzia aldarrikapena atzera botatzea

17:15 -BIDEOA: ERCk bilkura egin du goizean Auzitegi Gorenaren atarian



17:03 -Defentsak hartu du hitza

17:02 -Fornen hitzetan, Esquadra Mossoen deklarazioek argi utzi dute agenteek ez zutela agindu polizialik jaso, erreferenduma egin ahal izateko. Gainera, argitu du Carles Puigdemonten Gobernuak ez ziela "jardunbidea ez betetzeko" eskatu


Epaiketaren bigarren saioa. Artxiboko irudia

16:59 -Forcadell ez zen Gobernu bileretara joaten, Fornen esanetan, eta ez ziren inoiz bildu

16:31 -Fiskalaren galdeketa bukatuta, Estatuko abokatuaren txanda da orain


Rosa María Seoane. Foto obtenida de un vídeo

16:26 -Fiskalak egindako galderari erantzunez, Fornek nabarmendu du bai bera eta baita Puigdemont ere hauteskundeak deitzearen alde zeudela


Fidel Cadena. Argazkia: EFE

16:24 -Fornek argi utzi du ez zuela polizia operatiboetan parte hartu, eta Esuqadra Mossoen eta Poliziaren artean istiluak egon izana ukatu du: "Tirabiraren bat egotekotan, oso txikia izan zen"

16:19 -Forn: "Mossoen jardunbidea hobe zitekeen, baina iragarritakoa izan zen", esan du Fornek urriaren 1eko gertakarien inguruan


Joaquim Forn. Argazkia: EFE

16:09 -Abian da epaiketaren arratsaldeko saioa. Oraindik ere, Forn galdekatzen ari dira

16:04 -Goizeko saioa: Joaquim Forn Kataluniako Barne ministro ohiak akusazio idatzian 'kontakizun fantasiatsuak' egitea aurpegiratu dio Fiskaltzari

14:35 -Atsedenaldia 16:00ak arte


Francesc Homs abokatua, Auzitegi Gorenetik irteten

14:06 -"Abenduaren 21eko hauteskundeetan urriaren 1eko erreferendumean baino agente gehiago egon ziren lanean, baina lanaldi laburragoak egin zituzten. Inoiz egin dugun polizia mobilizazio handiena izan zen"

14:05 -Puigdemontek "indarra" bidali dio Forni

13:58 - Fornek azpimarratu du urriaren 1eko erreferenduma eragozteko Fiskaltzak eta Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako jarraibide denak errespetatu zituztela Esquadra Mossoek 

13:47 -2017ko urriaren 1ean Guardia Zibilaren zenbait autok jasandako erasoak gaitzetsi ditu Fornek

13:41 -BIDEOA: Laura Masvida, Joaquim Fornen bikotekidea: 'Espetxeak harremanak sendotzen ditu, batez ere, preso guztien kasuan auzia berbera denean"

(Jatorrizkoa gaztelaniaz)

13:35 - Fornek ukatu egin du Mossoei aginduak eman izana

13:34 -Fornek ez zuen 'Enfocat' dokumentuaren berri izan, kartzelan sartu zutenera arte

13:25 -"Esquadra Mossoen jarrera ez zen Konstituzioaren aurkakoa izan", esan du Fornek

13:18 -Fiskaltzari eta Estatuko abokatuari erantzungo die Fornek, baina ez herri akusazioari


Joaquim Forn, epaiketan. Bideo batetik ateratako irudia

13:09 -Hasi da Joaquim Forn Barne kontseilari ohiaren deklarazioa

13:04 -Junquerasek ukatu egin du Kataluniaren independentzia modu baketsuan defendatzea ilegala denik


Oriol Junquerasen deklarazioa, epaiketaren hirugarren saioan. Argazkia: EFE

13:01 -Junquerasek "bitxitzat" jo du Enfocats dokumentua, eta auzipetu aurretik ezagutzen ez zuela adierazi du. Ustez independentziaren bide-orria laburtzen zuen horrek

12:50 -"Erreferenduma finantzatzeko ez zen diru publikorik erabili", esan du Junquerasek


Oriol Junqueras. Argazkia: EFE

12:45 -Junquerasen "adierazpenak" txalotu ditu Carles Puigdemontek

12:42 -Gorenak ez du epaiketa bertan behera uzteko asmorik, "hauteskundeak aurreratu arren"


Auzitegi Gorenaren kanpoaldea. EFEren artxiboko irudia

12:36 -Epaiketari berrekin diote. Junquerasek hartu du hitza, berriro ere


Epaiketaren hirugarren saioa. Argazkia: EFE

11:59 -30 minutuko atsedenaldia

11:54 -"Espainia maite dut. Espainiarrak eta Espainiako kultura maite ditut. Mila aldiz esan dut, egia delako", ziurtatu du Junquerasek galdeketan 


Epaiketaren hirugarren saioa. Argazkia: EFE

11:49 -"Non dago jasota Kataluniaren independentzia lortzeko lanean jardutea delitua dela?", galdetu du Junquerasek


'Proces' epaiketaren hirugarren saioa. Argazkia: EFE

11:41 -"Bozkatzea ez da delitua, indarrez eragoztea bai", dio Junquerasek

11:40 -Junqueras: 'Hau ez da konpontzen jendea kartzelan sartuta'


Oriol Junqueras. ETBren bideo batetik ateratako irudia

11:30 - Junqueras: "Autodeterminazio eskubidea oinarri demokratiko bat da, beraz, irtenbide politikoa eman behar zaio. Saiatu gara, eta aurrerantzean ere saiatuko gara"


Oriol Junqueras. ETBren bideo batetik ateratako irudia

11:27 -Junqueras: "Kataluniaren autodeterminazio eskubidea defendatzen jarraituko dugu, auzi honen emaitza gorabehera"

11:24 -"Modu positiboak konbentzitu nahi dugu", gaineratu du Junquerasek: "Ez gara inoren etsai, eta ez dugu nahi inork gu horrela ikustea" 

11:16 -BIDEOA:"Ez dugu inolako deliturik egin. Egotzi nahi dizkiguten delitu horietatik ez dugu bat bera ere burutu. Inondik inora, ez nator bat argudioekin", adierazi du Junquerasek 

11:13 - Junquerasek nabarmendu du beti gaitzetsi izan dutela indarkeria

11:03 -Ideiengatik auzipetu dutela azpimarratu du Junquerasek


Oriol Junqueras

11:02 -BIDEOA: Junquerasek argi utzi du 'proces' auziarena epaiketa politikoa dela. "Preso politikotzat dut neure burua", esan du

10:54 - Hasi da galdeketa

10:50 -Marchenak ez du onartuko Puigdemont "goizez akusatu eta arratsaldez lekuko" izatea 

10:49 -ERCko ordezkariak Catalonia hotelean daude, epaiketa ikusten


Argazkia: EFE

10:45 -Puigdemontek ezingo du epaiketan deklaratu

10:40 -BIDEOA: ERCk bilkura egin du Auzitegi Gorenaren atarian



10:31 -Hamabi akusatuentzat katalanez erantzuteak duen "izaera emozionala" ulertu du epaileak, "baina hori baimentzeak ez du ustezko defentsa-gabeziarekin zerikusirik", Marchenaren esanetan

10:30 -Junquerasek ez ditu Fiskaltzaren, Estatuko abokatuaren eta Vox alderdiaren galderak erantzungo

10:14 -Akusatuek katalanez egindako adierazpenek ez dute aldibereko itzulpenik izango 

10:07 -2017ko azaroaren 2tik dago espetxean Oriol Junqueras. 'Proces' auziaren erantzule nagusia izatea egotzi diote, eta Fiskaltzak 25 urteko kartzela zigorra eskatu du Junquerasentzat


Oriol Junqueras. Foto de archivo de EFE

10:04 -Behin Auzitegi Goreneko epailearen adierazpenak bukatuta, hamabi buruzagi independentisten galdeketei ekingo diete 

10:00 -Manuel Marchenak eman dio hasiera hirugarren saioari

09:58 - Junquerasen deklarazioa "etorkizuneko liburuetan" irakurriko dela esan du Torrentek


Roger Torren. Foto: EFE

09:46 -Puigdemontek "animoak eman" dizkio Junquerasi, epaiketaren atarian

09:35 -Aurretiazko eginbideak bukatuta, 'procés' auziak une garrantzitsua biziko du gaur: Auzitegi Gorenean, akusatuek deklaratuko dute. Oriol Junqueras Generalitateko presidente ohia izango da hitza hartzen lehena


Elkarretaratzea Madrilen, epaiketa hasi aurretik. Argazkia: EFE

09:30 -Bigarren saioaren laburpena: Fiskaltzaren kontraerasoa: Fiskaltzak irmoki erantzun zien akusatuen abokatuek aurkeztutako arrazoibideei. Bi orduz, Javier Zaragoza eta Fidel Cadena fiskalek aurreko eguneko saioan esandakoa ukatu zuten, besteak beste, "indarkeria", "demokrazia" eta "abentura" hitzak erabilita


'Proces' epaiketako epaileak. Argazkia: EFE