Zuzenean

Epaiketa Kataluniako prozesuari

Horrela jarraitu dugu auziko laugarren saioa Auzitegi Gorenean

Actualizar

17:56 -"Ez nuen Espainiatik alde egin, legerik urratu ez nuela uste dudalako", azpimarratu du Romevak. "Nahiz eta deserosoa izan, karpeta hau politikaren esparrura itzultzea eskatzen dizuet", esan die magistratuei.

17:53 -Poliziaren jokabidea U-1ean "Espainiako demokraziaren historian orban handia da", kritikatu du Romevak.

17:51 -"Zoritxarrez, indarkeria izan zen U-1ean, Poliziaren aldetik", salatu du.

17:39 -"Govern gisa parte-hartze libre eta ez alderdikoia aldarrikatu genuen, askatasunez eta bortxarik gabe", azpimarratu du Romevak.

17:36 -"Pauso guztiak argitara eman genituen, nolatan izango da matxinada bat?", galdetu du kontseilari ohiak.

17:32 -"Nik ez dut sekula ikusi, ez dut bere edukiaren berri, ez dut haren berri duen inor ezagutzen", adierazi du Enfocats dokumentuaren inguruan.

17:29 -"Izan ziren arma bakarrak Guardia Zibilarenak dira", esan du Romevak.

17:26 -"U-1ean Poliziaren jokabidea neurrigabea izan zen, argi eta garbi", gogorarazi du Romevak. Hala ere, "errepresioaren aurrean, indarkeriarik ez", errepikatu du.

17:21 -"Erabat ukatzen dut, sekula, inoiz, ez dugu indarkeriaren bidea planteatu", nabarmendu du Generalitateko Atzerri kontseilariak.

17:16 -Autodeterminazio eskubidearen aldeko apustua "beti" egin duela gogorarazi du Romevak, "legezko eta bidezko helburu bat delako". "Aurretik beste guztia saiatu ondoren" eskubidea aurrera eramateko aukera badagoela uste du.

17:04 -"Europaren balioak mehatxatzen dituztenak akusazioen artean eserita daude", adierazi du Atzerri kontseilari ohiak, Voxen herri-akusazioari erreferentzia eginez.

16:53 -"Konstituzioak ez dira testu sakratuak, dinamikoak baizik", azpimarratu du Romevak. "Espainiako Estatuan, ordea, ez da apenas ukitu azken 40 urteetan", erantsi du.

16:48 -"Demokratatzat, errepublikanotzat eta europartzat" du bere burua Romevak, eta une honetan, "Junqueras bezala", "independentista" dela aitortu du

16:39 -"Betidanik defendatu izan dut autodeterminazio eskubidea. Denborarekin aurrera egin duen eskubide bat dela uste dut. Ez dago eskubide hori debekatzen duen xedapenik. Ez da utopikoa, ez da anekdotikoa", nabarmendu du Romevak

Raul Romeva, deklaratzen

16:31 -Abokatuaren galderei soilik erantzungo die Raul Romeva Kanpo Arazoetako kontseilari ohiak

16:30 -Turullen deklarazioa bukatuta, Raul Romevaren txanda da orain

16:15 -Puigdemontek Turull zoriondu du Fiskaltzaren aurrean erakutsitako "irmotasunagatik"

16:10 -Forcadell ez zen Gobernu bileretara joaten, Turullen hitzetan

16:03 -Epaiketari berrekin diote. Defentsaren galderei erantzun beharko die orain Turullek

14:04 -Eten egin dute epaiketa. 16:00etan berrekingo diote gaurko saioari

13:40 -Urkulluk otsailaren 28an deklaratuko du, 10:00etatik aurrera

Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko irudia

13:34 -Jordi Turull Presidentetzako kontseilari ohiaren esanetan, 2017ko urriaren 27an adostutako aldebakarreko independentzia aldarrikapena borondate politikoaren adierazle izan zen, eta kataluniar gehienek nahi zutenarekin bat zetorren"

13:26 -Fiskaltzaren galdeketa bukatuta, Estatuko abokatuak hartu du orain hitza

13:15 -"Ez nituen herritarrak hautetsontziak defendatzera deitu, eta ez dut uste Gobernuko inork egin zuenik", adierazi du

13:12 -"Azaroaren 9ko galdeketa geneukan aurrekari gisa. Guztiz baketsua izan zen", esan du Turullek

12:58 -"Independentista izan ala ez, Katalunian jendea bakezalea da", nabarmendu du Turullek

12:54 -Turullek hurrengo egunean jakin zuen, komunikabideei esker, Guardia Zibilaren zenbait ibilgailuk kalteak izan zituztela

12:51 -Quim Torrak eskerrak eman dizkio Turulli epaiketan egindako adierazpenengatik

 

12:47 -"Badira independentziaren aurka egon arren, erreferenduma babesten duten kataluniar asko", azpimarratu du Turullek

12:46 -Otsailaren 26an deklaratuko du Rajoyk, eta egun bat geroago egingo dute Saenz de Santamariak eta Montorok 

Mariano Rajoyren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

12:36 -Turullen departamenduak ez zion Uniposti inolako enkargurik egin, kontseilari ohiaren esanetan 

12:35 -Atsedenaldiaren ostean, epaiketari berrekin diote

12:10 -Boto-txartelak bost Kontseilaritzatan, tartean Turullek zuzentzen zuen horretan, ezkutatu zituztela ziurtatu du Fiskaltzak. Turullek, aitzitik, ukatu egin du fiskalak esandakoa

Epaiketaren laugarren saioa. Argazkia: EFE

11:59 -30 minutuz eten dute epaiketaren laugarren saioa

11:46 -Erreferenduma bultzatzeko egindako kanpainei buruz ari da galdetzen orain Moreno fiskala

11:15 -"Auto batengatik, gaitzespen penalik merezi ez duen zerbait egiteagatik, urtebete daramat kartzelan", nabarmendu du Turullek

11:13 -Turullek argi utzi du ez zutela diru publikorik erabili galdeketa antolatzeko

11:06 - "Kataluniako herritarrak ez dira ardiak, ez da militartutako herritarrak. Irizpidea dute, baieztatu du Turullek

10:59 -Erreferendumaren data eta galdera zehaztu zirenean, aurkezpen ekitaldian parte hartu zuela onartu du Turullek, baina Carme Forcadell egon ote zen gogoratzen ez duela adierazi du

10:46 -"Generalitateko presidenteak esan zuen poliziak bere lana egingo zuela, erabaki jusizialak errespetatuz", azaldu du Turullek Esquadra Mossoek noren aginduak betetzen zituzten galdetu diotenean

10:42 -Akusazio idatzian "Erreferendumaren Aldeko Hitzarmen Nazionala" itunari aipamen egin ez izana aurpegiratu dio kontseilari ohiak Fiskaltzari. 4.000 erakunde, elkarte eta sindikatu batzen zituen horrek, adostutako independentziaren aldeko galdeketa babeste aldera

10:35 - "Azken unera arte saiatu ginen erreferenduma hitzartzen", esan du Turullek

10:34 -Turullen hitzetan, Kataluniako Parlamentuak eta Gobernuak beti egin izan dute elkarrizketaren eta akordioaren aldeko apustua

10:32 -Torrentek, Benachek, De Gispertek eta Rigolek ekitaldia egingo dute bihar Madrilen, Forcadelli babesa emateko

10:27 -Gainerako auzipetuek bezala, Turullek ere ez zuen 'EnfoCATs' dokumentua ezagutzen. "Oraindik ez dut irakurtzeko aukerarik izan", esan du

10:18 -Turull: "Ez da inondik inora arraroa, modu baketsuan eta demokratikoan, Kataluniako herritarrei agindutakoa egiten saiatzea"

10:17 -Jordi Turulli Omnium Culturaleko bazkide den galdetuz hasi du galdeketa Jaime Moreno fiskalak 

Jaime Moreno fiskala. Bideo batetik ateratako irudia

10:08 -Katalanez deklaratzeko erraztasunik eman ez diotelako, kexu agertu da Turull

10:04 -Hasi da 'Proces' auziaren kontrako epaiketaren laugarren saioa

Jordi Turull, epaiketan. Bideo batetik ateratako irudia

10:01 - 16 urteko espetxe zigorra eskatu du Turullentzat Fiskaltzak. Estatuko Abokatutzak, berriz, 11 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri nahi dio sedizioagatik eta dirua bidegabe erabiltzearren

09:39 -Turullek alde guztiek egindako galderak erantzungo ditu (Fiskaltzarenak baita), salbuespen bakarrarekin: VOX herri akusazioaren galdeketari uko egingo dio

Auzitegi Gorena. Argazkia: EFE

09:25 -Auzitegi Gorenak proces auziaren aurkako epaiketari berrekingo dio gaur, asteartea, otsailak 19. Jordi Turull Presidentetzako kontseilari ohia izango da hitza hartzen lehena, eta geroago helduko dira, besteak beste, Raul Romeva Kanpo Arazoetako kontseilari ohiaren eta Josep Rull Lurralde kontseilari ohiaren deklarazioak