Cargando...

Zuzenean

Epaiketa Kataluniako prozesuari

Horrela jarraitu dugu epaiketaren bosgarren saioa Auzitegi Gorenean

Actualizar

21:30 -Epaiketaren bosgarren saioa amaitu da.

21:26 -Fiskalaren eta Estatuko abokatuaren galdeketa tirabiratsuak bukatu dira. Mundo bere abokatuaren galderei erantzuten ari da orain.

21:19 -"Erreferendumaren antolakuntzan gastu publikorik izan zela ziur genekien", defendatu du.

21:11 -Jordi Cuixarten abokatuak epaimahaiari orduaz ohartarazi dio; izan ere, bere bezeroak ostegun goizean deklaratu behar du: "Goizeko seietan esnatzen dira presoak hona etortzeko".

21:03 -Fiskalaren zenbait galdera erantzuteari uko egin dio Mundok behin baino gehiagotan, bere ustez leporatzen zaizkion delituekin zerikusirik ez duelako.

20:53 -"Nahiz eta behin eta berriro errepikatu faktura bat zela, ez da horrela, aurrekontu bat zen", argudiatu du Justizia kontseilari ohiak Unipost enpresan atzemandako agiriei buruz. "Gainera, azkenean gastu hori ez zen egin, egiaztaturik geratu den bezala", erantsi du.

20:38 -"Ez ditudan eskumenak egotzi dizkidazu", esan dio Mundok Javier Zaragoza fiskalari galdeketan zehar.

20:25 -"Dekretu bat Governako kide guztiek sinatzea ez da ohikoa; une horren izaera politikoa nabarmendu nahi genuen", adierazi du Mundok erreferendum deialdiaren inguruan.

20:22 -"Enfocats dokumentua erabat xelebrea da", esan du Mundok.

20:15 -Meritxell Borrasen deklarazioa amaitu da. Carles Mundo Justizia kontseilari ohia galdekatzen hasi dira.

20:03 -Borras hunkitu egin da senitarteko baten heriotza gogoratzean, eta negarrari ezin izan dio eutsi, baina aurrera jarraitu ahal izan du.

20:01 -Estatuko Abokatutzak bukatu du; defentsaren txanda da orain.

19:55 -"Nire Departamentuak ez du sekula Unipost kontratatu", nabarmendu du kontseilari ohiak.

19:50 -"Governaren ekintza guztiek Espainiako Gobernuarekin akordio batera heltzeko helburua zuten, baina aurreko eserlekuan ez zegoen inor, Junqueras presidenteordeak gogorarazi bezala", azpimarratu du Borrasek.

19:48 -Fiskaltzak galdeketa amaitu du; Estatuko Abokatutzaren txanda da orain.

19:36 -"Independentzia aldarrikapena adierazpen politiko bat izan zen", adierazi du Borrasek.

19:34 -"Erreferendumarekin konpromisoa genuen, baina ez gasturik izan; hori horrela da", errepikatu du Gobernazio kontseilari ohiak.

19:22 -"Nire Departamentuak ez zuen diru publikorik gastatu erreferendumean", nabarmendu du Borrasek fiskalaren galderen aurrean.

19:13 -"Alde batetik, Kataluniako Parlamentaren gehiengo absolutuaren agindu demokratikoa zegoen, eta bestetik, Auzitegi Konstituzional politizatu bat", gogorarazi du Borrasek.

18:49 -Meritxell Borras Gobernazio kontseilari ohia galdekatzen hasi dira. Bassak egin bezala, Fiskaltzaren, Estatuko Abokatutzaren eta defentsaren galderei erantzungo die.

18:45 -Dolors Bassaren deklarazioa bukatu da. Bost minutuko atsedenaldia.

18:23 -"Estatuko Gobernuak hartzekodunei ordaintzen zien, kontrol zorrotza zen", azaldu du Bassak Generalitateko kontuen kontrolaz; "saihestea ezinezkoa zen".

18:20 -"U-1ean ezer ez zela gertatuko pentsatzen zuen Generalitate osoak", azpimarratu du.

18:12 -"Sekula, modu adostu eta baketsu batean aurrera eraman behar zela esan du beti Govern osoak", erantzun dio bere abokatuari, indarkeriaren aukeraz galdetu dionean.

18:08 -Bassa Auzitegi Gorenean, deklarazioaren beste une batean. Argazkia: EFE

18:04 -Estatuko Abokatutzak amaitu du, orain Bassak defentsaren galderei erantzungo die.

18:00 -"Hasieratik ez genituen erabaki judizialak desobeditu nahi", adierazi du.

17:54 -"Negoziazioari lehentasuna eman genion beti", nabarmendu du kontseilari ohiak.

17:51 -Fiskaltzak bukatu du, orain Estatuko Abokatutzaren txanda da.

17:45 -"Barre ironikoak, zurrumurruak, keinuak..." errepikatzen baldin badira aretoa hustuko duela ohartarazi du auzitegiko presidenteak.

17:38 -Dolors Bassa Auzitegi Gorenean. Argazkia: EFE

17:33 -"U-1ean Estatuko segurtasun indarretako kide batzuen jokabide neurrigabea aurretik jakiterik ez zegoen", salatu du Bassak.

17:31 -"Horren froga: hemen gaude eta ez da independentziarik izan", jarraitu du.

17:20 -"Independentzia zerbait adostu bezala planteatu izan dugu beti, ez matxinada edo antzekoekin", azpimarratu du.

17:14 -Unipostekin egindako gastu batzuen fakturak Generalitatekoak balira bezala aurkeztu ditu fiskalak, baina Dolors Bassak eta haren abokatuak ukatu dute. Baina aldez aurretik Unipostekin lan egin izana onartu du Bassak.

17:07 -"Ez da inolako gasturik izan", errepikatu du.

16:59 -Erreferendumaren gastuei buruzko dekretuaz, galdeketara ezer bideratu ez zutela erantzun dio Bassak fiskalari, Auzitegi Konstituzionalak dekretu hori bertan behera utzi zuelako.

16:51 -"Delitua ez zenaren uste sendoa genuen, eta Kataluniako herritarren % 80aren babesa", errepikatu du Bassak.

16:48 -"Iragankortasun Legea onartu genuen, beti ere ondoren Espainiako Gobernuarekin negoziatzeko asmoarekin", gogorarazi du kontseilari ohiak.

16:46 -Bassak ez dio Voxen herri-akusazioari erantzungo.

16:44 -"Hautestontziak nondik atera ziren ez dakit", azaldu du Lan kontseilari ohiak.

16:38 -"Erreferenduma delitua izango zenik ez nuen sekula pentsatu", adierazi du Bassak.

16:35 -Enfocats agiriaren berririk ez zuela esan du kontseilari ohiak, Governako gainerako kideek egin bezala.

16:27 -Dolors Bassa Lan, Gizarte Gaietarako eta Familia kontseilaria deklaratzen hasi da. Estatuko Abokatutzaren eta Fiskaltzaren galderei erantzungo diela iragarri du Bassak.

14:14 -Bukatu da goizeko saioa. 16:30ean berrekingo diote epaiketari

Epaiketaren bosgarren saioa. Argazkia: EFE

13:56 - Josep Rull kontseilari ohiak ez zekien Generalitateak Palamoseko (Girona) portura sartzea eragotzi zion ontziak poliziak zeramatzanik

13:54 -Defentsaren txanda da orain

13:35 -Hasi da Estatuko abokatuaren galdeketa

13:16 -Fiskaltzaren galderei erantzuten ari da, oraindik ere, Josep Rull. Ondoren, Estatuko abokatuaren txanda izango da

13:00 -Rullek ere ez daki urriaren 1eko hautetsontziak eta boto-txartelak nondik atera zituzten

12:55 -Polizien aurkako mobilizazioetan "indarra eta presioa" erabili izana gaitzetsi du Rullek

Josep Rull, epaiketaren bosgarren saioan. Argazkia: EFE

12:49 -Rull: "Fiskaltzaren arabera, irailaren 20an istiluak gertatu ziren. Nire ikuspuntua da manifestatzea eskubide bat dela"

12:46 -Quim Torrak eskerrak eman dizkio Josep Rulli demokrazia defendatzeagatik

12:36 -Epaiketari berrekin diote

12:12 -Rull: "Ama hizkuntza erabiltzea eskubide bat da"

12:05 -Generalitateak Unipostekin akordioak sinatu zituela ziurtatu du Fiskaltzak. Kontrara, Lurralde kontseilari ohiak argi utzi du ez dagoela enpresa horri egindako ordainketarik, "ez delako existitzen"

12:04 -Generalitatearen kontuak Espainiako Gobernuak kontrolatzen zituela gogorarazi du Rullek

11:55 -30 minutuz eten dute epaiketa

11:42 -"Begiraleak txundituta geratu ziren Estatuko Segurtasun Indarrek erabilitako indarkeriagatik", esan du Rullek

11:37 -Rullek ez daki nork ordaindu zien nazioarteko begiraleei

11:13 -"Erreferenduma antolatzeko orduan, ez genuen diru publikorik erabili", argitu du Rullek

11:09 -Fiskalak 'EnfoCATs' dokumentuari buruz galdetu dio Rulli, eta ez duela ezagutzen erantzun dio

Consuelo Madrigal, Josep Rull galdekatzen

11:00 -"Herri mobilizazioen kontzeptua zalantzan jartzen ari da Estatua?", galdetu du Carles Puigdemontek Twitter bidez

10:56 -"Agerikoa da Espainiako Auzitegi Konstituzionalak agintaritza moral urria duela. Nire iritzia bada ere, asko dira horixe bera pentsatzen dutenak", nabarmendu du Rullek

10:51-"Erreferendumaren deialdia sinatu zeneko unea, nire ibilbide politikoan bizi izan dudan momenturik gogoangarrienetakoa da", azpimarratu du Rullek epaiketaren bosgarren saioan

10:44 -Rull: "Generalitateak hainbat idatzi aurkeztu zituen Auzitegi Konstituzionalean, erabakietako asko zalantzan jarriz"

10:38 -Rull: "Posible zen Generalitatearen eta Espainiako Gobernuaren artean erreferendumarekin lotutako akordioa lortzea"

10:34 -Auzitegi Gorenak epaiketa "bizkortzea" erabaki du, apirilaren 28ko hauteskundeak direla eta. Martxoan, aurreikusitakoa baino saio gehiago egingo dituzte

10:32 -"Ohitura ona da alderdi politikoek herritarrek bozkatutakoa betetzea. Hauteskunde programa ez zuten inpugnatu", nabarmendu du

10:27 - Rull: "Mandatu demokratiko onena ez dira hauteskundeak, erreferenduma baizik"

10:23 -"Mobilizazioak mugimendu ohikoak dira edozein demokraziatan", esan du Rullek

Josep Rull, epaiketan deklaratzen

10:18 -Consuelo Madrigal fiskala ari da Josep Rull galdekatzen

10:18 -Herri akusazioaren galderak salbu, gainerako guztienak erantzungo ditu Josep Rullek

10:05 -Hasi da epaiketaren bosgarren saioa. Marchenak martxoko kronograma aurkeztu du

10:02 -Romeva, astearteko saioan: "Europaren printzipioak mehatxatzen dituztenak akusazioen artean daude"

09:52 -Bassak, epaiketan deklaratu aurretik: "Egia entzungo dute"

09:48 -Rullen ondotik, Dolors Bassa Enplegu eta Gizarte Gaietako kontseilari ohiaren txanda izango da. Behin behineko espetxealdian dagoen Carles Puigdemonten Gobernuko emakume bakarra da Bassa

09:39 -'Proces' auziaren aurkako epaiketari berrekingo diote gaur, 10:00etan, Auzitegi Gorenean. Josep Rull Lurralde eta Jasangarritasun kontseilari ohia izango da hitza hartzen lehena. Fiskaltzak 16 urteko espetxe zigorra eskatu du harentzat, baita 16 urteko gaitasungabetzea ere

Josep Rullen artxiboko irudia. Argazkia: EFE