Zuzenean
18:43 -Jordi Sanchez ANCko presidente ohiari egindako galdeketaren une bat Auzitegi Gorenean. Argazkia: EFE
18:40 -BIDEOA: Kataluniako mobilizazioak baketsuak zirela esan du Jordi Sanchezek
18:29 -Jordi Sanchezen agerraldia bukatu da, eta auzitegiak Jordi Cuixarten eta Carme Forcadellen galdeketak atzeratzea erabaki du. Honenbestez, saioa amaitu da, eta datorren asteartean 09:30ean berriz helduko diote.
18:27 -"Legerik gabeko demokraziarik ez dago, ezta demokrazia itotzen duen legerik ere", ohartarazi du Jordi Sanchezek.
18:13 -Abokatuak eskatuta, irudi batzuk erakutsi dituzte saioan. Kazetariak Guardia Zibilaren autoen gainean ikusten dira, I-20an. Gainera, beste argazki batzuetan guardia zibilak Kontseilaritzaren ateetan agertzen dira, "eraikin barruan babes hartzeko beharrik gabe", nabarmendu du Sanchezen abokatuak.
18:08 -"Saltzen saiatu diren ernegazio giroa ez zegoen Katalunian", defendatu du Jordi Sanchezek.
17:59 -"Urteetan zehar egindako mobilizazioetan istilurik ez zen izan, nahiz eta milaka pertsona elkartu; I-20an liskarrik gertatzea pentsaezina zen", azpimarratu du ANCko presidente ohiak.
17:55 -ANCren helburua argi eta garbi utzi du du Sanchezek: "Kataluniako independentzia lortzea. Hori da gure ideario politikoa".
17:47 -"Enfocats dokumentuak ez du batere asmatzen", erantsi du.
17:28 -"Enfocats dokumentuaren berri izan nuen instrukzio-epailearen aurrean, ordura arte ez nuen ikusi", azaldu Sanchezek, bere abokatuak galdetu ondoren. "Agiri apokrifo eta generikoa da", gaineratu du.
17:22 -"Protestaren normaltasuna eta jai giroa ikustea esanguratsua da", adierazi du Sanchezek.
17:15 -I-20ko manifestazioaren bideo bat ikusten ari dira, defentsako abokatu batek eskatuta.
17:14 -Estatuko abokatuak galdeketa amaitu du.
17:05 -"Herritarren erresistentzia baketsuak ez du zertan Poliziaren erantzun biolentorik izan behar", nabarmendu du Sanchezek. "Polizien jarrera oso garrantzitsua da", erantsi du. Mossoek eta Estatuko segurtasun indarrek atzemandako hautesontzi kopurua gogorarazi ditu ANCko presidente ohiak; izan ere, mossoek hautestontzi gehiago atzeman zituzten.
17:01 -Estatuko abokatuak Sanchez "manifestazioak deitzeko eta antolatzeko aditu" bezala aurkeztu du galdera egiteko orduan, baina ANCko presidenteak ukatu egin du: "Nire ogibideak ez du zerikusirik horrekin".
16:55 -"I-20ko mobilizazioan arazoa Guardia Zibilaren ibilgailuei bidea uzteko tokirik ez zegoela izan zen, manifestazioa oso jendetsua izan zelako, ez zegoen lekurik herritarrak beste nonbaitera mugitzeko", erantzun dio Estatuko Abokatutzari.
16:49 -Javier Zaragoza fiskala Jordi Sanchez ANCko presidente ohia galdekatzen. Argazkia: EFE
16:46 -Fiskalak galdeketa bukatu du. Orain Estatuko abokatuaren txanda da.
16:42 -Gutxienez bi aldiz kargu hartu dio auzitegiko presidenteak Javier Zaragoza fiskalari, galderak egitera mugatzea eskatuz.
16:35 -"U-1ean, hautesleku gutxi batzuetan, Poliziak eta Guardia Zibilak indarkeria neurrigabea, inolako justifikaziorik gabe, erabili zuten", azpimarratu du ANCko presidenteak. "Herritar batek begia galdu zuela ere badakit", gaineratu du.
16:23 -"15 eguneko kanpainan parte hartu nuen, eta horregatik ez nuen inolako gaitzespen edo jakinarazpen judizialik jaso", azaldu du Sanchezek.
16:03 -"ANCko kideek ez zituzten U-1ko hautestontziak ezkutatu", ziurtatu du Jordi Sanchezek. "Kazetarien irudimenak ez du mugarik", erantsi du.
15:35 -Jordi Sanchezen deklarazioari berriz heldu diote arratsaldean. Fiskala galdekatzen ari da.
13:57 -16:00etan ekingo diote berriro saioari
13:51 -ANCko presidente ohiak argitu du idazkari judizialak "atetik ateratzeko" aukera izan zuela, I-20aren miaketen ostean, baina "segurua ez zela iritzita", handik ez irtetea erabaki zuen
13:30 -ANCko presidente ohiak, irailaren 20an, Josep Lluis Trapero Mossoen arduradunari jakinarazi zion Guardia Zibilaren autoetan "arma luzeak" zeudela
13:11 -Sanchez: "Operatibo judizialak normaltasunez egin zuen bere lana. Ez dut nik bakarrik esaten, Guardia Zibilak ere horixe bera aitortu zuen Lamela epailearen aurrean"
13:08 -Sanchez: "Eskubide garrantzitsua da manifestazio eskubidea, betiere, beste eskubide batzuk urratzen ez dituen bitartean. Nahi izango banu ere, ez nintzateke mobilizazioa geratzeko gai izango. Gauera arte ez genuen lortu gelditzea"
12:43- "Mossoen ardurapean egon zen uneoro ordena publikoa", ekarri du gogora Sanchezek
12:34 -"Harrituta geratu ginen mobilizazioak izandako erantzunarekin. Protesta deitu genuenean, 2.000 lagunek parte hartuko zutela kalkulatu genuen. Zifrak ematea ez da erraza, baina Poliziak 40.000 lagun zenbatu zituen, eta Fiskaltzak 60.000", azpimarratu du Sanchezek
12:34 -Jordi Sanchezen galdeketari berrekin diote
11:59 -30 minutuko atsedenaldia hartuko dute
11:56 -Sanchez: "Giza harresia bai, baina ez nuen ibilgailurik ikusi heldu nintzenean"
11:48 -Sanchezek lau txio bidali zituen "mobilizazioan parte hartzeko deia egiteko", ANCko presidentearen esanetan
11:32 -Sanchez: "Hiruzpalau aldiz hitz egin nuen Marta Rovirarekin, baina ez dut gogoratzen bera izan ote zen irailaren 20an gertatutakoaren berri eman zidana. Jakin badakit irratian entzun nuela albistea"
11:26 -"ANCk legezkotasuna errespetatzen du, eta betidanik errespetatu izan du. Horretarako, besteak beste, mobilizazio eskubideaz eta adierazpen askatasunaz baliatzen da", nabarmendu du Sanchezek
11:19 -Bide orriari buruz galdetuta, zera esan du Sanchezek: "Bide-orria ez zen ni presidente nintzela onartu, baina bai, ezagutzen dut"
11:15 -Fiskalaren eta Estatuko abokatuaren galderei erantzungo diela argitu du Sanchezek, preso politikoa duela adierazi ostean
11:15 -Bukatu da Santi Vilaren galdeketa. Jordi Sanchezen txanda da orain
11:05 -"Egin nuen guztia Puigdemonten oniritziarekin egin nuen", esan du Vilak
11:04 -Auzipetuen abokatuen galderak erantzun beharko ditu orain Vilak
11:02 -"Gauzak beste modu batera" egin behar zirela uste du Vilak
10:58 -Aldebakarreko erabakirik ez hartzearen eta hauteskundeak deitzearen alde azaldu zen Vila
Santi Vila, el único miembro del Govern que no firmó la declaración unilateral de independencia, dice que dimitió "frustrado tras desbaratarse un pacto" con altos cargos de Madrid antes de la DUI y defiende que era partidario de no hacer nada unilateral y convocar elecciones pic.twitter.com/AOox7TJ98i
— Europa Press (@europapress) 21 de febrero de 2019
10:52 -Aldebakarreko independentzia adierazpenaren bezperan eman zuen dimisioa Santi Vilak. Horren harira, onartu egin du U-1aren ondotik Kataluniako Gobernuan "desadostasuna" egon zela. Vilaren ustez, baina, "guztion Gobernua izateko betebeharra zeukaten, etxean geratu ziren horiena baita"
10:48 -Estatuko abokatuaren galderei erantzuten ari da orain Vila
10:42 -Vilak adierazi duenez, Kataluniako enpresariek finantzatu zuten erreferenduma, Carles Puigdemontek zera esan baitzion: "Egon zaitez lasai, ez dugu diru publikorik erabiliko"
10:35 -Auzitegi Konstituzionalak erreferenduma bertan behera uzteko erabakia hartu zuenean, urriaren 1eko galdeketa "mobilizazio politiko" bihurtu zen, Vilaren hitzetan. "Horregatik, ez nuen berriro erreferendum gisa ikusi", esan du
10:32 -Santi Vilaren esanetan, Gobernua hitz egiteko prest agertu zen, "baina ez ginen akordio batera iristeko gai izan"
10:25 -Vila: "Egia da Lamela epaileari esan niola programa independentista bat geneukala, eta egia da, baita, babestu egin nuela, baina horren helburua erreformak bultzatzea zen"
10:22 -Fidel Cadena fiskala ari da Santi Vila galdekatzen, epaiketaren seigarren saioan
10:19 -Aldibereko itzulpena ukatzeagatik kexu agertu ez den auzipetu bakarra izan da Vila
10:16 -"Banekien, mobilizazioa antolatzeko orduan, nire departamentuko inork ez zuela diru publikoa erabiltzea ekarriko lukeen erabakirik hartuko", nabarmendu du Vilak
Santi Vila, epaiketaren seigarren saioan deklaratzen
10:10 -"Legealdia presio handiarekin hasi zen, Gobernu krisi handia egon zen. Puigdemontek, ezustean, erreferendum baten alde lanean hasiko zela iragarri zuen, orduan. Testuinguru horretan onartu zen erreferendumaren legea
10:09 -Santi Vila: "2017ko urriaren 26an eman nuen dimisioa, hots, egun bat lehenago"
10:03 -Hasi da epaiketa, Santi Vilaren deklarazioarekin
09:53 -Quim Torra, Generalitateko presidentea, Auzitegi Gorenera heldu deneko unea
Quim Torra. Argazkia: EFE
09:46 -Bosgarren saioaren laburpena: Rullek 'demokrazia' eskatu du, Konstituzionalak 'aginte moralik' ez duela iritzita
09:40 - Carme Forcadell Parlamentuko presidente ohia izango da hitza hartuko duen azkena. Jordi Sanchezen eta Jordi Cuixarten zigor bera eskatu du fiskalak Forcadellentzat, alegia, 17 urteko espetxealdia
09:30 -Ondoren iritsiko dira Jordi Sanchezen eta Jordi Cuixarten adierazpenak. 2017an Kataluniako Asanblea Nazionaleko (ANC) presidentea zen lehena, eta Omnium Cultural erakundeko presidentea, bigarrena
09:19 -10:00etan berrekingo diote Kataluniako prozesuaren aurkako epaiketari. Santi Vila Enpresa kontseilari ohia izango da hitza hartzen lehena. Fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eskatu du harentzat, dirua bidegabe erabiltzeagatik eta desobedientziagatik