Cargando...

Zuzenean

Epaiketa Kataluniako prozesuari

Horrela jarraitu dugu Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketaren zazpigarren saioa

Actualizar

19:56 - Gaurko saioa amaitu da. Epaiketak asteazken honetan jarraituko du, lehendabiziko lekukoen testigantzekin.

19:55 - Forcadellek bide baketsuen aldeko apustua berretsi du: "Sarritan esan dut. Nire ideiei uko egingo nieke, indarkeriarik egongo balitz".  

19:54 - Forcadell: "Ez dut ulertzen ni auzitegi honetan epaitzea, Parlamentuko Mahaian kide izan ditudanak desobedientzia egotzita Katalunian epaitzen ari direnean". 

19:46 - Forcadell: "155a ezarri zutenean, Parlamentuaren Mahaia desegin eta Diputazio Iraunkorra deitu genuen, eta ekimen parlamentario guztiak bertan behera geratu ziren".

19:34 - Forcadell: "Erreferendumaren Itun Nazionalaren helburua erreferenduma Estatuarekin adostea zen".

19:31 - Forcadell: "Erreferenduma deitzea ahalbidetu zuen ebazpen ez zuten inpugnatu; beraz, erreferenduma legezkoa izan zen".

19:28 - Carme Forcadell bere abokatuaren -Olga Arderiu-  galderak erantzuten ari da orain.

19:22 - Forcadell, independentzia aldarrikapenari buruz: "Adierazpen politiko bat izan zen, baina ez zen erregistratu. Erregistratuta ez dagoenez, ez da existitzen, eta ondorioz, Auzitegi Konstituzionalaren aginduak ez dio eragiten".

19:20 - Forcadell: "Talde parlamentarioek lege bat premiaz tramitatzea eska dezakete eta ez dute azalpenik eman behar. Eskatzearekin nahikoa da".

19:10 - Forcadell, erreferendum legearen tramitazioari buruz: "Irakurketa bakarreko prozedura ohikoa da; Diputatuen Kongresuan ere erabiltzen dute prozedura hori".

19:03 - Forcadell: "Ez nuen erreferendumeko galdera erabakitzeko bileretan parte hartu".

19:00 - Forcadell: "Ohikoa zen Kataluniako Gobernuko kontseilariak Parlamentuko bilkuretan egotea, diputatu izan ez arren".

18:52 - Forcadell: "Ez zen ohikoa ni Puigdemontekin biltzea. Batzar hura ezohikoa izan zen, konfiantza mozioari buruz hitz egiteko, lehen aldia baitzen horrelako mozio bat aurkezten zela".

18:43 - Forcadell: "Independentzia lortzeko ANCren ibilbide-orrian Parlamentua ez da eragile moduan agertzen, ezta erreferenduma ere".

18:42 - Estatuko Abokatuaren txanda hasi da orain.

18:24 - 15 minutuko etenaldia egingo dute orain, Manuel Marchena epaimahaiko presidenteak aginduta.

18:17 - Forcadell, independentzia aldarrikapenaren harira: "Urriaren 27an bi ebazpen onartu ziren eta adierazpen politiko bat irakurri zen".

Carme Forcadell epaiketan. Argazkia: EFE

18:09 - Forcadell: "Urriaren 1eko erabakia ontzat ematen nuela esan nuen, baina, elkarrizketa ahalbidetzeko, atzeratzea erabaki nuela erantsi nuen".

18:03 - Forcadell: "Baietz edo ezetz bozkatzeko eskatu nuen, erreferendum batean bozkatzea delitua ez dela ulertzen baitut".

17:48 - Fiskalak eskatuta, 2017ko irailaren 21ean izandako mobilizazioaren bideoa jarri dute. Forcadell ageri da bertan, atxilotuen askatasuna eskatzen. "Atxilotuen askatasuna eskatu nuen, eta bide baketsuetatik protestatzeko deia egin nien herritarrei, probokazioetan erortzea saihestuz", azpimarratu du Forcadellek

17:41 - Forcadell: "Nik ez nuen esan Mossoek ez zutela Estatuaren kontrolpean egotea onartuko. Hori gezurra da".

17:36 - Forcadell: "Esku-hartzeak arbitrarioak eta justifikaziorik gabekoak izango balira, Mossoen ondoan egongo nintzela esan nuen".

17:30 - Forcadell: "Mahaiak Auzitegi Konstituzionalaren eskakizuna bete nahi zuen, baina Parlamentuaren bortxaezintasuna babestu behar genuen. Onartezina da eztabaida parlamentarioa debekatzea".

17:27 - Forcadell: "Auzitegi Konstituzionalak erreferendum legea baliogabetu zuen, baina ez Parlamentuko Mahaiak hartutako erabakiak".

17:19 - Forcadell: "Parlamentuko abokatuek ohartarazi ziguten erreferendumaren legea ez zela legezkoa, baina txosten hura ez zen loteslea".

17:10 - Forcadell, 2017ko urriaren 1eko erreferenduma antolatzeko onartu ziren ekimenen harira: "Parlamentuko presidente karguari dagozkion funtzioak betetzea eta oinarrizko eskubideak bermatzea izan zen nire ardura bakarra".

17:00 - Forcadell, erreferendumari buruzko eztabaidaren harira: "Parlamentua soberanoa da. Mahaiaren ardura eztabaida antolatzea da. Auzitegi Konstituzionala errespetatzen dut. Baina Mahaiak Parlamentuko araudia eta oinarrizko eskubidea betetzen direla bermatu behar du".

16:53 - Consuelo Madrigal fiskalaren galdera: "Parlamentu batean denaz eztabaidatu daiteke? Baita pertsonen salerosketaz ere? Forcadellen erantzuna: "Eztabaida politiko batean muga bakarra giza eskubideen errespetua da".

Consuelo Madrigal fiskala. Argazkia: EFE

16:46 - Forcadell: "Parlamentuko Mahaiak beti babestu ditu oinarrizko eskubideak. Beti babestu dugu adierazpen askatasuna eta parlamentario guztiek eztabaidarako duten askatasuna".

16:40 - Forcadell: "Kataluniako Parlamentuaren historian bi ekimen soilik bota dira atzera. 2009an eta 2010ean gertatu zen. Bi herri ekimen legegile baztertu ziren. Herri ekimen legegileen kasuan soilik azter dezake Mahaian proposamenak araudia betetzen duen edo ez".

16:34 - Forcadell: "Mahaiaren funtzioa ez da Parlamentuko ekimenak Konstituzioaren baitakoak diren ala ez esatea".

16:12 - Forcadell: "Nik ez nuen inolako estrategiatan parte hartu eta ez nuen estrategiarik zuzendu; Kataluniako Parlamentuko presidente karguari dagozkion funtzioak betetzea izan zen nire ardura bakarra"

16:06 - Hasi da arratsaldeko saioa, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentearen deklarazioarekin. Consuelo Madrigal fiskalaren galderak erantzungo ditu orain.

15:50 - Carme Forcadellen abokatuak jakinarazi du bere zerbitzu juridikoak demanda bat aurkeztu duela Giza Eskubideen Europako Auzitegian.

13:55 -Jordi Cuixarten galdeketa bukatuta, 16:00etan berrekingo diote epaiketari

13:37 -Cuixartek argi utzi du "jarrera bakezalea" erakusteko eskatu ziela uneoro herritarrei

13:23 -Cuixart: "Omnium Culturaleko presidentea borondatezko langilea da, ez du dirurik jasotzen"

13:22 -Marina Roig abokatuak Omnium Cultural erakundearen jardunari buruz galdetu dio Jordi Cuixarti. Besteak beste, diru-laguntzak jaso izan dituzten ala ez galdetu dio

13:16 -Inoiz ez zela Forcadellekin bildu erantzun dio Cuixartek defentsari

13:15 -"Ezinezkoa zen Omnium Culturaleko presidenteak U-1aren antolakuntzan parte hartzea"

13:06 -Cuixartek, fiskalaren galderei erantzunez: "Inoiz ez genioke inori Poliziaren aurka egiteko eskatuko"

12:51 -Colauk babesa eman dio Cuixarti: "Animoak, Omniumeko presidentearentzat, kultura eta bakearen alde borrokatzen duen gizon horrentzat"

12:51 -Cuixart: "U-1eko Poliziek gauza bera lortuko lukete, indarkeria gutxiago erabilita ere"

12:34 -Cuixart: "Onartzen dut gure partetik desobedientzia zibila egon zela"

12:33 -Epaiketari berrekin diote

12:12 -Epaiketa ikusi ahal izateko pantaila erraldoia jarri du Omniumek Bartzelonan

11:56 -Atsedenaldia, 12:30 arte

11:36 -Jordi Cuixartek argitu du 2017ko irailaren 20an "ez zela istilurik egon, herritarren haserre handia baizik". Ildo horretan, argi utzi du kataluniarrek ongi asko dakitela haserre hori bideratzen, "indarkeriari iskin eginda"

11:25 - "Behar zaitugu, Jordi!"

11:21 -Cuixart: "Zuzenbidezko Estatua ez dago demokraziaren gainetik"

11:19 -Cuixart: "Inoiz ez dugu onartuko indarkeria elkarrizketarako tresna gisa erabiltzea. Inoiz ez dugu Estatuarekin harremanetan jartzeko erreminta gisa hartuko"

11:13 -Cuixart: "Kataluniako herritarrak bakezaleak dira"

11:10 -Cuixarten ustez, urriaren 1ean baino ez zen indarkeria erabili, eta kasu hartan Guardia Zibila eta Polizia izan ziren indarkeriaz baliatu zirenak. Dena dela, "erantzule nagusiak aginduak eman zituzten horiek dira", gaineratu du

11:08 -Omnium Cultural erakundeko presidenteak nabarmen du 2017ko irailaren 20ko manifestazioa bat-batekoa izan zela, eta zutela jarrera biolentorik izan

10:59 -Cuixart: "Ez nuen jakin autoak kaltetu zituztenik 00:30 arte"

10:47 -Cuixart: "Inoiz ez diot oinarrizko eskubideak defendatzeari uko egingo"

10:46 -Carles Puigdemontek babesa agertu dio Jordi Cuixarti

10:41 -Cuixart: "Nire helburua ez da kartzelatik irtetea, Katalunia eta Espainia arteko gatazka konpontzea eta oinarrizko eskubideak errespetatzea baizik"

10:31 -Cuixart: "Autogobernu sentimendua subiranotasun eta independentismo sentimenduetatik harago doa Katalunian"

10:22 -Cuixart: "Omniumek beti egingo du oinarrizko eskubideen alde. Urriaren 1ean mobilizazioa bultzatzeko lan egin genuela onartzen dugu. Konstituzionalak oinarrizko eskubideari uko egitea planteatu zuen, baina, Katalunian, bozkatzeko eskubidea bozka emanda irabazten da. Urriaren 1ean egin genuena duintasun ariketa bat izan zen"

10:13 -Cridademocracia.cat webgunearen domeinuari buruz ari da galdetzen fiskala. Hain zuzen ere, Cuixarti galdetu dio ea nor den horren egilea

10:05 -"Omniumek egiten duen guztia gardentasunez eta publikoki egiten du", azpimarratu du Cuixartek

09:50 -Jaime Moreno fiskala ari da Cuixart galdekatzen. Azken honek esan du ez zuela 'EnfoCATs' dokumentua ezagutzen

09:44 -Cuixartek onartu du Omnium Culturalek bide orri bateratua sinatu zuela 2015eko martxoaren 30ean

09:40 -Cuixart: "Erakunde independentista da Omnium, nahiz eta autodeterminazio eskubidearen alde borrokatu izan duen beti"

09:36 -Cuixart: "Omnium Culturalen helburua katalanaren eta Kataluniako kulturaren sustapena da"

09:36 -Hasi da Jordi Cuixarten galdeketa