Zuzenean
17:45 - Amaitu da Mariano Rajoyren deklarazioa.
17:30 - Rajoy: "Erreferendumik ez zela egongo esan nuen, eta ez zen erreferendumik izan. Hala dio Hauteskunde Batzorde Zentralak".
17:28 - Rajoy: "Urriaren 1eko polizia-operazioa nik ez nuen zuzendu".
17:25 - Andrey Van den Eynde abokatuaren txanda da orain.
17:19 - Francesc Homs abokatuak hartu du hitza. Erreferenduma antolatzeko diru publikoa erabili ote zen galdetu dio. Rajoyren erantzuna: "Erreferendumerako diru-sail guztiak aurrekontutik kendu genituen".
17:03 - Tentsio uneak, Jordi Pina abokatuaren eta Rajoyren artean. Kataluniako gatazkari irtenbide politikoa emateko asmoz Urkullurekin bildu zen ala ez argitzeko eskatu dio abokatuak.
"Urkullurekin hitz egin nuen, baita Ortuzarrekin ere. Ulertzen dut galdera. Baina hemen ez da inolako bitartekaririk izan. Batzuen eta besteen jarrerak oso argi zeuden, eta Gobernuak oso argi zeukan ez zuela legea betetzea eta subiranotasun nazionala negoziatuko".
Abokatuak berriro egin dio galdera, eta Rajoyk erantzun du ez duela gogoratzen lehendakariarekin bildu zen ala ez: "Pertsona batzuk Moncloan hartu nituen, eta beste batzuekin telefonoz hitz egin nuen".
16:55 - Jordi Turullen abokatuak hartu du hitza eta Urkullu lehendakariaren bitartekaritzari buruz galdetu dio: "Jende askok deitu zidan. Arduragatik, guztiei entzun nien, baina argi esan nien denei legea betetzea eta subiranotasun nazionala ez nituela inoiz negoziatuko".
16:44 - Urriaren 1eko erreferendumean eta azaroaren 9ko galdeketan jarduteko moduak ezberdinak izan zirela eta, ondokoa esan du Rajoyk: "Azaroaren 9koa ez zen galdeketa loteslea izan eta ez zen aldebakarreko independentzia aldarrikapenik egin".
16:42 - Estatuko Abokatuaren txanda da orain.
16:39 - Rajoy, erreferendumaren egunean Poliziak eta Guardia Zibilak erabilitako indarkeriaren harira: "Urriaren 1ean legea betearazi zen".
16:35 - Rajoy: "Arduraz jokatu genuen, ahalik eta adostasun zabalena bilatu genuen eta Generalitateari atzera egiteko aukera eman genion, baina Espainiaren batasuna hausteko moduaz soilik hitz egin nahi zuten. 155a ezartzea beste aukerarik ez genuen izan".
16:30 - Rajoy, 155. artikuluaren aplikazioaren harira: "Artikulu hori ezartzea edo ez Espainiako Gobernuko presidentearen eskumena da".
16:27 - Fidel Cadena fiskala hasi da galderak egiten.
16:24 - Rajoy: "Sei aldiz hitz egin nuen Mas jaunarekin, eta bi aldiz Puigdemontekin. Oso ondo zekiten zein zen nire jarrera".
16:23 - Rajoy, 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren harira: "Katalunian ez zen erreferendumik izan".
16:18 - Rajoyk esan du hasieratik utzi zuela argi ez zuela erreferendumik negoziatuko: "Espainiako presidente nintzen bitartean, Espainia hausteko erreferendumik ez nuen baimenduko".
16:10 - Rajoy: "Generalitateko kideen eta Estatuko ordezkarien arteko elkarrizketak izan ziren, baina bazekiten subiranotasun nazionala likidatu behar zuen erreferendumik baimenduko ez nuela".
16:07 - Javier Ortega-Smith Voxen abokatuaren galderak erantzungo ditugu lehendabizi Rajoyk.
Mariano Rajoy, epaiketan. Argazkia: EFE
16:05 - Hasi da arratsaldeko saioa. Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidente ohiaren txanda da.
14:33 -16:00etan berrekingo diote epaiketari
14:25 -Saenz de Santamaria: "Indarkeria eta jazarpena egon zen urriaren 1a baino lehen eta egunean bertan ere"
14:10 -BIDEOA: Jordi Cuixarten bikotekideak, Txell Bonetek, esan du oso lasai daudela, "baina ez dutela oraindik ezer ospatu nahi" (Jatorrizkoa gaztelaniaz)
13:54 -Saenz de Santamaria: "Edozein gobernuk legeak betetzeko eta betearazteko betebeharra dauka"
13:43 -Santamariak Poliziaren jokabidea defendatu du: "Haien profesionaltasunak egoera larriagoak saihestu zituen, Generalitatearen arduragabekeriagatik"
Santamaría defiende la actuación policial: "Su profesionalidad evitó circunstancias mucho más graves como consecuencia de la irresponsabilidad de la Generalitat"
— Europa Press (@europapress) 27 de febrero de 2019
"Las imágenes no son agradables de ver, pero si no se hubiera llamado a concentrarse, a lo mejor no hubiéramos visto" pic.twitter.com/oTkV551tgg
13:25 -Saenz de Santamaria: "Mariano Rajoyren Gobernuak ez zuen inoiz pentsatu 2017ko urriaren 27an Kataluniako Parlamentuak onartutako aldebakarreko independentzia aldarrikapena sinbolikoa zenik"
13:16 -Saenz de Santamaria: "Espainiako Gobernuak erabaki zuen setio-egoera baino egokiagoa zela Katalunian 155. artikulua ezartzea"
13:13 -Copernico polizia operaziotik aldendu nahian, Espainiako Gobernuko presidenteorde ohiak adierazi du ez zegoela bere eskumenen artean: "Horri buruz zerbait irakurri dut"
13:11 -Saenz de Santamaria: "Urriaren 1eko istiluetan ikusitako irudiak ez ziren atseginak izan, baina posible zen horrelako irudiak saihestea"
12:57 -155. artikuluaren ezarpena defendatu du Saenz de Santamariak
Soraya Saénz de Santamaría dice que el Gobierno aplicó el 155 cuando hubo "acuerdo político" y defiende que era el "mecanismo oportuno para actuar sobre los que actuaban en contra de la Constitución" pero no afectaba al resto de ciudadanos https://t.co/6nFZ6BO0QQ pic.twitter.com/ZdwxQqaWxe
— Europa Press (@europapress) 27 de febrero de 2019
12:53 -"Erreferendum bat deitzeko Konstituzioa aldatu beharra dago. Horregatik ez ginen inoiz galdeketa negoziatzeko prest agertu", esan du Saenz de Santamariak
12:50 -Saenz de Santamaria: "Gobernu ororen betebeharra da Konstituzioa ezagutzea, jarduna behar bezala betetze aldera"
12:39 -Saenz de Santamaria: "155. artikulua ezartzeko argi geneukan akordio politikoa behar genuela. Lan handia egin genuen babesa jasotzeko"
12:35 - Saenz de Santamaria: "Ez nuen Generalitateko inorekin urriaren 1eko aferaz hitz egin. Junquerasekin hiru aldiz bildu nintzen, baina erreferendumaren harira esan nion ez nuela gai horretaz jardungo"
12:35 -Turno de Soraya Saenz de Santamaria
12:32 -Artur Mas Generalitateko presidente ohiak onartu du 2016an hainbat bileratan parte hartu zuela, Carles Puidemontek deitutako batzarretan, hain zuzen. Horietan, 'proces' auzian auzipetutako beste hainbat lagun ere izan ziren
12:06- Atsedenaldia 12:30 arte
11:43 -Masek esan du asmoa zela urriaren 1eko galdeketaren emaitza juridikoki loteslea izatea, baina ez zutela lortu
11:36 -Mas: "Polizia Nazionalaren hainbat furgoneta ikusi nituen. Zauritutako jendea ere ikusi nuen"
11:20 -Mas: "Egindako guztiak euskarri legala izateko obsesioa geneukan"
11:18 -Abenduaren 21ean hauteskundeak egin zituztela eta independentismoak irabazi zuela gogorarazi du Masek
11:04 -Artur Mas Kataluniako presidente ohiak jakitera eman duenez, ez zen erreferendumaren aurka agertu, baina Carles Puidemonti "legez jokatzeko eta hauteskundeak deitzeko aukera ez baztertzeko" eskatu zion
Rosa Maria Seoane, Estatuko abokatua
11:01 -Mas: "Nik dakidala erreferenduma deitzeko erabakia ez zen CUP alderdiaren presioagatik hartu"
10:57 -Mas: 'Nik erabaki nuen presidentetza uztea'
10:48 -Mas: "Puigdemontek ideia ezberdinak entzuten zituen. Hortik aurrera, ideia horiek baloratzen dira, eta azkenik erabakiak hartzen dira, hori da gobernuburuen lana. Nik dakidala Puigdemont ez zen Omnium Culturalekin eta ANCrekin bildu"
10:45 -"Nik neuk proposatu nion Mariano Rajoyri bitartekariak izatea, elkarrizketa bideratzeko eta irtenbideak bilatu ahal izateko"
10:42 -Mas: "Kataluniako Gobernuak erabaki zuen urriaren 1eko erreferenduma antolatzea"
10:42 -Hasi da Artur Masen galdeketa
10:34 -Roger Torrenten adierazpena martxoaren 4ra atzeratu dute
10:31 - "Ezerk ez du indarkeria justifikatzen, ez Espainiaren batasunak, ezta Kataluniaren independentziak ere", esan du Tardak mobilizazioetan indarkeria erabili zutela ukatu ostean
10:27 -Tarda: "U-1a nire bizitzako unerik hunkigarrienetakoa izan zen'
10:23 -Tarda: "Herri mugimendua aldarrikapen eredu bat da, ideia sozialak aurrera eramateko modu bat, betiere, demokrazia aintzat hartuta. Hau da, norbanakoaren askatasun adierazpena da"
10:18 -Tardak ez zuen 'EnfoCATs' dokumentua ezagutzen
10:15 -Urriaren 1eko galdeketaz galdetuta, Tardak adierazi du "herri babesgabe eta demokratiko baten borondatea" izan zela
10:13 -Tarda: "Bai espainiarrek eta baita kataluniarrok ere, elkarrizketan oinarritutako prozesu bat nahi genuen"
10:09 -ERCko diputatua Pedro Fernandez abokatuaren galderak erantzuten ari da
10:05 -Joan Tardak iragarri du katalanez deklaratuko duela, baina Marchena epaileak debekatu egin dio
10:04 -Hasi da Joan Tardaren deklarazioa
09:41 -11:00etan Artur Masek deklaratuko du, eta ondoren Saenz de Santamariak. Azkenik, Montorok hartuko du hitza. Arratsaldeko txanda, berriz, Mariano Rajoyk abiatuko du, 16:00etan
09:39 -Joan Tarda ERC alderdiko diputatua izango da hitza hartzen lehena. Ordu erdi geroago helduko da Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentearen txanda
09:28 -Lekukoen txanda hasiko da gaur, Auzitegi Gorenean, proces auziaren aurkako epaiketan. Hamabi auzipetuen adierazpenak bukatuta, besteak beste, Mariano Rajoyk, Soraya Saenz de Santamariak, Artur Masek eta Cristobal Montorok hartuko dute gaur hitza