Zuzenean

'Proces' auziaren epaiketa

'Artekari' lana egin zuela eta Rajoyrekin bildu zela berretsi du Urkulluk

Actualizar

13:00 -Colau: "Urriaren 1ean herritar gisa parte hartu nuen lehenik, baina polizien kargek hala behartuta, alkate lanetan jardun behar izan nuen geroago. Karga horiek gelditzeko eskatu nuen. Egun horretan Katalunia osoan 1.000 pertsona inguru zauritu zituzten"

Colau: "El 1 de octubre comencé la jornada participando como ciudadana, pero después de las cargas tuve que actuar como alcaldesa. Exigí que pararán las cargas policiales. En Cataluña se produjeron unos mil heridos"

12:56 -Colau: "Urriaren 1a herriarena izan zen. Mobilizazio baketsua izan zen, herritarrek antolatutakoa. Herritarrez beteta zegoen. Milioika lagunek parte hartu genuen"

12:51 -Colauk, urriaren 1eko gertakariei buruz: "Poliziak egindako kargek mobilizazio baketsu bat zena asaldatu zuten"

12:49 -BIDEOA: Casado: 'Baliteke Urkullu solaskide izan izana, baina inola ere ez bitartekaria'

12:41 -Colau: "Irailaren 20 gertakariak testuinguru baten baitan jazo ziren, hau da, ez ziren gertakari isolatuak izan. Ni ez nintzen han egon, baina gobernukideek Ekonomia Kontseilaritzaren aurrean gertatzen zenaren berri eman zidaten"

12:38 -"Eskuin-muturreko alderdi baten akusazioei erantzun behar izateagatik", ezeroso agertu da Colau

12:37 -Ada Colauren txanda da orain

12:02 -BIDEOA: Lehendakariak agente ezberdinekin izandako bilerak eta emandako urratsak izan ditu aztergai Maria Suarezek ETB2ko 'En Jake' saioan (Jatorrizkoa gaztelaniaz)

12:02 -30 minutuko atsedenaldia

11:57 -BIDEOA Iriarte: 'Siglen gainetik, demokrazia dago jokoan'



11:31 -Ernest Benachek hartu du hitza, Forcadellen defentsak lekuko gisa deklaratzera deituta

11:31 -Ernest Benachek hartu du hitza, Forcadellen defentsak lekuko gisa deklaratzera deituta

11:24 -Erreferendumean independentziaren aurkako 300.000 boto egon zirela, eta hori aintzat hartzea garrantzitsua dela gogorarazi du Fachinek, "Poliziak independentziaren kontra dauden pertsonak ere jipoitu zituelako"

11:19 -Dante Fachinek berretsi du irailaren 20ko elkarretaratzean Ekonomia Kontseilaritzaren egoitza parean egon zela

11:03 -Hasi da Albano Dante-Fachinen testigantza

11:01 -Rufianek, bide-orriari buruz galdetuta: Ez dut "ideia madarikaturik"

10:54 -Rufian: "Irailaren 20an ikusi nuen indarkeria ekintza bakarrak Poliziak burutu zituen"

10:47 -BIDEOA Urkullu: 'Bitartekari lanak egin nituen, blokeo egoerari irtenbidea bilatze aldera'



10:46 -Gabriel Rufianek hartu du hitza

10:45 -Bukatu da Iñigo Urkullu lehendakariaren testigantza

10:36 -Urkullu: "Ez zidaten alde biek eskatu bitartekari lana egitea"

10:29 -Jaime Moreno fiskala ari da orain Urkullu galdekatzen

10:24 -"Espainiako Gobernuko presidenteak nik esandakoa entzun zuen, eta egindako galderak erantzutera mugatu zen", erantzun dio Urkulluk defentsak egindako galderetako bati

10:21 -Generalitatearen eta Espainiako Gobernuaren artean "erabateko blokeoa" zegoela jakinarazi zion Carles Puigdemontek Urkulluri, eta elkarrizketa "bideratzeko" eskatu zion

10:19 -Puigdemontek hasieratik erakutsi zuen hitz egiteko asmoa zuela, Urkulluren esanetan

10:18 -Urkullu: "Artekari lanak egin nituen, blokeo egoerari irtenbidea bilatze aldera"

10:18 -Urkullu: "Rajoyri esan nion beste bide bat hartu beharra zeukatela"

10:12 -Urkullu: "Ekainaren 19an Santamariarekin bildu nintzen, eta aurretik Puigdemontekin egon nintzela jakinarazi nion. Geroago, Rajoyrekin batu nintzen, nirekin harremanetan jarri zelako. Hortik aurrera, asko izan ziren Kataluniako prozesuaren harira izandako hitzorduak. Urriaren 4tik aurrera, bitartekari izateko eskatu zidaten"

10:06 -Defentsaren galderei erantzungo die lehenik Urkulluk

10:05 -Hasi da epaiketa Iñigo Urkulluren testigantzarekin

09:53 -BIDEOA Iturrate: 'Denok dakigu lehendakariak jokatu zuen papera zein izan zen'



09:49 -BIDEOA: Urkullu Auzitegi Gorenera iritsi deneko unea 



09:47 -Hauek dira gaurko saiorako aurreikusitako ordutegiak:

10:00etan, Iñigo Urkullu

10:30ean, Gabriel Rufian

12:00etan, Ada Colau

16:00etan, Juan Ignacio Zoido

09:37 -'Laguntzeko' asmoarekin deklaratuko du Urkulluk Kataluniako prozesuaren epaiketan

08:41 -Iñigo Alustizak (Euskadi Irratia) Auzitegi Gorenetik egingo du 'Faktoria' saioan Kataluniako buruzagi independentisten kontrako epaiketari buruzko kontaketa

08:11 - Deiak aurreratu duenez, lehendakariak hiru artxibotan gorde ditu bitartekaritzarekin lotutako paperak. Hain zuzen, Euskadiko Artxibo Historikoan, Sabino Arana Fundazioaren Artxiboan eta Tarragonako Tarradellas artxiboan

08:04 -10:00etan hasiko da Urkulluren deklarazioa. Ondoren Rufianen txanda izango da, eta geroago helduko dira Albano Dante-Fachinen eta Ernest Benachen adierazpenak. Aurreikusitakoaren arabera, gaur deklaratuko dute azken bi horiek ere, nahiz eta haien testigantzak bukaerarako uztea eskatu duten, akusazioak beharrean, defentsak soilik deitu dirla argudiatuta.

Ada Colau izango omen da eguerdiko etenaldia baino lehen hitza hartuko duen azken lekukoa.

Arratsaldeko saioan, berriz, Juan Ignacio Zoido Barne ministro ohiak deklaratuko du.

07:52 -Urkulluk, Twitterren: "Madrilera bidean, biharko testigantza prestatzen"

07:47 -Iñigo Urkullu lehendakaria izango da gaur Auzitegi Gorenean hitza hartuko duen lehen lekukoa. Hain zuzen ere, Kataluniako prozesu independentistan egindako "gestioak" argituko ditu, Espainiako eta Kataluniako gobernuen arteko talka baretze aldera

07:42 -Iñigo Urkullurekin hitz egin zuela, baina bitartekaririk izan ez zela azpimarratu zuen atzo Rajoyk