Zuzenean

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Abian dira arratsaldeko mobilizazio nagusiak

Actualizar

19:48 - Donostiako manifestazioa:

19:42 - Iruñeko manifestazioa:

19:31 - Gasteizko manifestazioa:

19:27 - Bilboko manifestazioa:

19:12 - Abian dira Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Baionako manifestazioak.

Donostiako manifestazioa. Argazkia: EFE

19:00 Arratsaldeko manifestazioak hastear, Mugimendu Feministak goizeko mobilizazioen arrakasta azpimarratu du, hiri, herri eta auzoetako kaleak emakumez bete direlako. Hala ere, borroka feminista egunero gauzatu behar dela erantsi du.

18:31 - BIDEOA: Osakidetzako langileen %11,53k egin dute greba 



16:35 - Honakoak dira arratsaldeko mobilizazioak hiriburuetan:

BILBO:

- 19:00etan: Manifestazioa Jesusen Bihotza plazatik abiatuta.

DONOSTIA:

- 19:00: Manifestazioa Antiguako tuneletik

 GASTEIZ:

- 18:30ean: Ekimen antiarrazista Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzan

- 19:00etan: Manifestazioa Iparralde Gizarte Etxetik

- 22:00etan: Emakume, trans eta bollerak Talkara

IRUÑEA:

- 19:00etan: Mobilizazioa Golem Zinemetan

BAIONA:

- 18:30ean: Manifestazioa Errepublika plazatik

16:21 - Marisol Vicente UGTko Politika Sindilakaren idazkariak Iruñeko manifestazioan esan duenez, emakumeen helburu partekatua berdintasuna izan behar da, "gaur egun ez sozialki ezta lanean ere ez dagoena".

16:13 - Goizeko mobilizazioetan izandako "identifikazioak" salatu ditu Mugimendu Feministak. Esan dutenez, Nafarroan 50 pertsona identifikatu dituzte, eta Araban, 10.

16:08 - BIDEOA: Emakumezkoek greba egin ahal izateko, ezinbestekoa da gizonezkoek zaintza lanen ardura hartzea. Hernanin eta Bilbon zaintza kolektiboko ekimenen ereduak izan dira.

15:03 - BIDEOA: Klaseak bertan behera geratu dira EHUko fakultate askotan.

15:01 - BIDEOA: Gaurko greban, berdintasuna aldarrikatu dute zaintza lana egiten duten emakumeek.

15:00 - BIDEOA: Bilbon 30.000 pertsona batu dira Jesusen Bihotzetik abiatu den manifestazioan.

14:33 -ELA sindikatuak esan duenez, gaurkoa egun "historikoa" eta "arrakastatsua" izaten ari da. Greba oso jarraipen zabala izaten ari dela esan du ELAk, hezkuntzan, ikastetxeetako jantokietan, zahar-etxeetan, Osakidetzan, hedabideetan, garraioan, udaletxeetan, telemarketing-ean, garbiketan eta merkataritza bezalako sektoreetan. Gainera, industrian ere, "emakume gutxi" dagoen sektore batean, "enpresa askotan" egin dute greba.

14:41 - BIDEOA: Lanuzteak eta manifestazioak egin dituzte Ipar Euskal Herrian.

14:36 -

14:34 - BIDEOA: Eguerdian izan da Gasteizko agerraldi jendetsuena. Plaza Berrian eta Andra Mari Zuriaren plazan milaka feminista bildu dira.

14:20 -BIDEOA: Boulevard Zumardia izan dute topaleku emakumeek Donostian 

14:16 -San Mames futbol-zelaia morez argiztatuko dute ostiral honetan, eta kolore bereko 45.000 kartoi mehe banatuko dituzte Athletic-Espanyol partidako publikoaren artean, jarraitzaileek mosaiko bat egin dezaten.

14:14 -BIDEOA: Pikete informatiboak Iruñean; hainbat denda eta taberna, itxita 

14:11 -

14:04 -Donostiako elkarretaratzean kolektibo ezberdinetako ordezkariek hartu dute hitza, besteak beste, Gipuzkoako pentsiodunek. "Oinarrizko eskubideak" eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatu dute. Emakume pentsiodun askoren egungo egoera "urte mordo baten desberdintasunaren emaitza dira", erantsi dute.

13:44 -Besteak beste, "gora borroka feminista", "kontuz, kontuz, borroka feminista kaleetan dago", "ez gaude guztiak, hildakoak falta dira", "bakarrik ibili nahi dut, argi eta farolarik gabe", "bakarrik, mozkor, etxera heldu nahi dut", "nik erabakitzen dut nola jantzi eta norekin biluzten naizen", "bizirik nahi ditugu, bat gutxiago ez", "hainbeste kendu digute, baita beldurra ere" eta "ni aske naiz" izan dira mezuak, oihuak eta pankartak mobilizazioetan.

13:38 -Greba feministaren jarraipena Osakidetzan % 11,53koa izan da goizeko txandan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

13:24 -Hezkuntza publikoko 4.755 profesionalek egin dute bat grebarekin, 26.000 profesional baino gehiagoren artetik. Parte-hartzea une honetan aztertutako ikastetxeetan profesionalen %47,9an kokatzen da, Eusko Jaurlaritzaren arabera.

13:15 -BIDEOA: EiTBko emakumeak, martxoaren 8ko aldarrikapenekin bat

13:08 -"Aukera eta eskubide berdintasuna zein askatasuna" aldarrikatzeko, "kalera ateratzea" eskatu du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, "eskuineko alderdiei eta sektore atzerakoienei aurre egiteko". Buruzagi sozialistak UGT Euskadiko elkarretaratzean parte hartu du Bilboko Moyua plazan.

13:05 -

12:54 -Mobilizazioak Nafarroa osoan errepikatzen ari direla nabarmendu du Foru Erkidegoko Mugimendu Feministak. Martxoaren 8ko greba "arrakastatsua" izaten ari dela eta "emakumeek kaleak hartu" dituztela azaldu du.

12:54 -

12:44 -Iruñeko Santo Domingo kalean dagoen San Fermin irudiari amantal bat jarri diote aurrean. Argazkia: EFE/Iñaki Porto.

12:39 -

12:28 -Gasteizko Mugimendu Feministak Poliziaren dispositibo "izugarria" salatu du. Segurtasun indarrek mobilizazioetan zortzi pertsona identifikatu dituztela erantsi du.

12:17 -Egun gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko borroka "eztabaidaezina" dela "inork ez du zalantzan jartzen" Foru Erkidegoan, "ez behintzat ordezkaritzaren bat dutenek, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak esan duenez. "Eguneroko, ordueroko, eta esparru guztien borroka" bat dela adierazi du.

12:15 -

12:11 -Grebaren jarraipenari buruzko datu zehatzen zain, lanuztea "batez ere sektore prekarioenetan eta feminizatuenetan" eragina izaten ari dela azaldu du Mugimendu Feministak. Kontsumo greba azpimarratu dute, "nahiz eta dendak zabalik izan, gehienak bezerorik gabe daudelako".

12:06 -Iruñean elkarretaratzea egiten ari dira Gazteluko plazan, eta manifestazio bat Udaletxe plazatik abiatuko da. Alba Pinto Iruñeko Martxoak 8 mugimenduko bozeramaileak adierazi duenez, "feminismoa eskuin muturreko diskurtsoen aurrean hesi bat da".

11:55 -Hiriburuetan mobilizazio nagusiak hasi dira. Manifestazioetan eta elkarretaratzeetan emakumeen parte-hartzea soilik eskatu dute mugimendu feministek.

11:53 -

11:51 -Ugaoko Udalak 30 bat toki publikotan agertutako pintadak gaitzetsi ditu.

11:12 -Garbitzaile bat pintada bat garbitzen Iruñeko alde zaharrean. Argazkia: EFE/Iñaki Porto.

11:10 -

11:08 -Elkarretaratzeek eta ekitaldiek ez dute etenik Euskal Herrian. Bilboko Moyua plazan ikasle mugimenduak deitutako mobilizazioa hastera doa orain.

11:03 -Nafarroako agintari politikoak elkarretaratzea egiten ari dira Iruñean, Diputazio Jauregiaren aurrean.

10:49 -Genero indarkeriagatik 1.887 salaketa aurkeztu zituzten iaz Nafarroan, 2017an baino % 2 gehiago. Horietako 1.828 emakumeek aurkeztu zituzten, Genero Indarkeria Behatokiak jakitera eman duenez.

10:44 -

10:43 -

10:32 -Emakumeen alde egiteko modurik onena "lanera joatea" dela adierazi du Laura Garrido PPko legebiltzarkideak.

10:28 -Eusko Legebiltzarreko saioa bertan behera geratu ondoren, Iñigo Urkullu lehendakariak feminismoari babesa adierazi dio, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko borrokarekin "konpromisoa" agertu du. Martxoaren 8ak "aldarrikapen legitimoa" sendotzeko balio behar duela azpimarratu du.

10:26 -BIDEOA: Mugimendu Feminista, Iruñean, goizeko lehen orduan 

10:16 -Aurrerapausoen aurrean "patriarkatuaren erantzun kezkagarria" izaten ari dela ohartarazi du Antonio Guterres NBEko buruzagiak. "Agenda nazionalistak, populistak eta murrizketak" desberdintasuna areagotzen ari dira berriro.

10:11 -Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak “Espainia feminista” bat defendatu du Twitter sare sozialean. Emakumeek gaur “berriz historia” egingo dutela uste du buruzagiak.

10:09 -

10:04 -

09:58 -BIDEOA: Eusko Legebiltzarreko kontrol saioa, bertan behera

09:56 -

09:51 -BIDEOA: Mugimendu feminista Basurtuko Kaputxinoen bidetik abiatu da 7:30ak aldera

09:42 -

09:40 -Eusko Legebiltzarrak kontrol saioa bertan behera utzi du quorum faltagatik. Emakume legebiltzarkide gehienek bat egin dute greba feministarekin.

09:28 -Bilbon, Kale Nagusiko zenbait dendatan pintadak egin dituzte erakusleihoetan.

09:21 -Bilbon, mugimendu feminista Basurtuko Kaputxinoen bidetik abiatu da goizean. Ehunka emakumek elkarretaratzea egin dute, "Heteropatriarkatu kapitalistari planto" lelopean. Ondoren ibilbidea egin dute hiriko kale nagusietatik.

09:11 -eitb.eus-ek zenbait erreportaje prestatu ditu Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira:

09:06 -Bilbon, San Mames eta Juan de Garaiko sarbideetan zailtasunak izan dira goizeko lehen orduetan, piketeen ondorioz.

08:58 -Bilbon manifestazioa: auto-ilarak izan dira, San Mameseko sarreran. Argazkia: Iker Salgado

08:54 -Martxoaren 8ko lehen orduak dira, feminismoaren helburuak betetzeko bidean: berdintasuna, zuzentasuna eta parekotasuna.

08:36 -Urtean behin bada egun bat mezuok zentralitatea hartzen dutena, egutegian morez margotuta dagoena: martxoaren 8koa, Emakumearen Nazioarteko Eguna, alegia. Aurten, gainera, bigarren urtez, greba feminista dago deitua. Euskal Herriko sindikatu guztiek adierazi diote babesa M8ko grebari, deialdi ezberdinak egin badituzte ere. Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, adierazpen instituzionalak kaleratu dituzte Euskal Herriko erakunde nagusiek.