Cargando...

Zuzenean

A28

Horrela kontatu dizugu hauteskunde gaua

Actualizar

01:50 - Kontsultatu hemen hauteskunde orokorren emaitzak herriz herri.

01:39 - Balizko itunak: Pedro Sanchezen aukerak gobernatzeko

00:57 - Unidas Podemosen balorazioa

00:57 - PSOEren balorazioa

00:53 - EH Bilduren balorazioa

00:21 - EAJren balorazioa hauteskundeen emaitzei buruz:

23:55 - Andoni Ortuzar EAJren presidenteak Espainiako Estatuan aro berria hasteko eskua luzatu du, "errealitate nazioanitza" aitortuta "elkarrizketak eta irtenbideak" bilatzeko.

23:30 - Pablo Iglesias Unidas Podemosen hautagaiak aitortu du ez dutela nahi zuten emaitza lortu, baina "nahikoa" dela eskuindarrak gelditzeko eta "koalizio ezkertiarreko" gobernua osatzeko.

23:25 - ERCk irabazi ditu hauteskunde orokorrak lehen aldiz Katalunian, botoen % 90a zenbatuta, 15 diputaturekin, eta EnComunPodemi lekua kendu eta hirugarren postura bidali du, PSC izan baita bigarren, 12rekin.

23:25 - PSdeGk irabaziko lituzke lehenengo aldiz hauteskunde orokorrak Galizian botoen % 96 zenbatuta, 10 eserlekurekin.

23:02 - Araban % 100a zenbatuta, Maroto eserlekurik gabe geratu dela baieztatu da.

22:55 - EH Bilduk eserlekua berreskuratu du PSOE-PSNren kaltetan Nafarroan, % 97 zenbatuta:

Navarra Suma 2

PSOE-PSN 1

Unidas Podemos 1

EH Bildu 1

 

22:30 - Estatuan % 81 zenbatuta:

PSOE 123

PP 67

Cs 57

PODEMOS 42

VOX 24

ERC 15

GUANYEM 7

JxCAT 7

EAJ 6

EH Bildu 4

NA+ 2

CCa-PNC 2

COMPROMIS 1

PRC 1

22:29 - Nafarroan, % 94 zenbatuta:

Navarra Suma 2

PSOE 2

Unidas Podemos 1

22:28 - EAEn % 93 zenbatuta:

EAJ 6

PSOE 4

Unidas Podemos 4

EH Bildu 4

PP 0

22:12 - PPren egoitza nagusia dagoen Genova kalea, hutsik, une honetan.

22:02 - Estatuko botoen % 57 zenbatuta:

PSOE 124

PP 67

Cs 57

PODEMOS 42

VOX 23

ERC 15

GUANYEM 7

JxCAT 7

EAJ 6

EH Bildu 4

NA+ 2

CCa-PNC 2

COMPROMIS 1

PRC 1

21:58 - EAEn % 82 zenbatuta:

EAJ 6

PSOE 4

Unidas Podemos 4

EH Bildu 4

PP 0

21:51 - Estatuko botoen % 46,66 zenbatuta:

PSOE 128

PP 67

Cs 55

PODEMOS 32

VOX 23

ERC 15

GUANYEM 7

JxCAT 7

EAJ 6

EH Bildu 4

NA+ 2

CCa-PNC 2

COMPROMIS 1

PRC 1

21:41 - EAEn % 76 zenbatuta:

EAJ 6

PSOE 4

Unidas Podemos 4

EH Bildu 4

PP 0

21:40 - Espainiako Estatuan % 33 zenbatuta:

PSOE 131

PP 67

Ciudadanos 53

Unidas Podemos 39

Vox 23

ERC 15
JxCat 7
EAJ 6
EH Bildu 3
Compromís 1 

21:34 - EAEn % 62 zenbatuta:

EAJ 6

PSOE 4

Unidas Podemos 4

EH Bildu 4

PP 0

21:33 - Espainiako Estatuan % 26 zenbatuta:

PSOE 128

PP 69

Ciudadanos 50

Unidas Podemos 38

Vox 23

ERC 15
JxCat 7
EAJ 6
EH Bildu 3
Compromís 1 

21:23 - EAEn % 51 zenbatuta:

EAJ 6

PSOE 4

Unidas Podemos 4

EH Bildu 3

PP 1

21:20 - Nafarroan, % 14 zenbatuta:

Navarra Suma 2

PSOE 2

Unidas Podemos 1

21:18 - EAEn % 42 zenbatuta:

PNV 6

PSOE 4

Unidas Podemos 4

EH Bildu 4

PP 0

21:17 - EAEn % 38 zenbatuta:

EAJ 6

PSOE 4

Elkarrekin Podemos 4

EH Bildu 3

PP 1

21:14 - Nafarroan, % 14 zenbatuta:

Navarra Suma 2

PSOE 2

Unidas Podemos 1

21:12 - EAEn % 33 zenbatuta:

EAJ 6

PSOE 4

Elkarrekin Podemos 4

EH Bildu 3

PP 1

21:09 - EAEn % 20 zenbatuta:

EAJ 6

PSOE 4

Elkarrekin Podemos 4

EH Bildu 3

PP 1

20:40 - Araban PSOE nagusi (% 25 eta 2 eserleku), Elkarrekin Podemos ondoren (% 22 eta 1), gero EAJ (% 16 eta 1), PP (%12 eta 0-1) eta EH Bildu (%12 eta 0).

20:36 -Bizkaian EAJ izango litzateke bozkatuena (% 29 eta 3 diputatu), PSOE bigarren (%20 eta 2), Unidas Podemos hirugarren (% 19 eta 2) eta EH Bildu laugarren (% 12 eta 1).

20:25 - Gipuzkoan lehen indarra PSOE izango litzateke botoen % 25ekin eta 2 diputaturekin. Bigarren EAJ, % 24ko babesaz eta 2 ordezkarirekin. Hirugarren Unidas Podemos izango litzateke botoen % 19 eta diputatu bat lortuta. EH Bildu laugarrena izango litzateke % 17arekin diputatu bat eskuratuta.

20:22 - Nafarroan Navarra Sumak irabaziko luke % 29ko babesarekin eta 2 ordezkarirekin. PSNrekin berdinduko luke bi diputaturekin (% 28). Hirugarren Unidas Podemos izango litzateke botoen % 20rekin eta eserleku bakar batekin. EH Bilduk, berriz, ez luke ordezkaritzarik lortuko botoen % 9a eskuratuta.

20:19 - EAEn, EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak 6 eserleku eta % 26ko babesarekin. PSOE bigarren izango litzateke % 22ko babesarekin eta 5-6 diputaturekin. Elkarrekin Podemosi emango lioke botoa % 19k, eta 4 eserleku lortuko lituzke. EH Bildu berdin geratuko litzateke 2 diputaturekin eta % 14ko babesarekin. Baliteke PPk EAEn diputaturik ez lortzea eta Maroto kanpoan geratzea.

20:16 - Katalunian ERCk gorakada handia izango luke 9 diputatutatik 13-14ra igota. Hala eta guztiz ere, PSC izango litzateke lehen indarra portzentaiari dagokionez. JxCatek 5 eserleku lortuko lituzke, eta Fachinen Front Republicak leku bat izango luke.

20:15 - Vox indartsu sartuko litzateke Kongresuan 36-38 diputaturekin, 12,1eko babesari esker.

20:14 - Ciudadanosek laugarren postuan jarraituko luke (%14,4). 48-49 diputatu ematen dizkio inkestak.

20:13 - Podemos hirugarren indarra izango litzateke botoen % 16,1ekin 42-45 diputatu eskuratuta (71 zituen).

20:08 - Bestalde, PPk porrot gogorra jasoko luke Estatuan, eserlekuen erdia galduta, eta boto kopurua % 33tik % 17,8ra jaitsita. Inkestaren arabera, 69-73 diputatu lortuko ditu, eta 137 zituen.

20:02 - PSOEk irabaziko lituzke hauteskundeak % 28ko babesarekin 116-121 diputatu lortuta (85 zituen), GAD3k FORTArentzat eta RTVErentzat egin duen telefono bidezko inkestaren arabera. Inkesta apirilaren 12tik 27ra egin zuten.

EAJ izango litzateke bozkatuena EAEn, eta eserleku bat gehiago eskuratuko luke, 6. EH Bilduk 2 diputatuei eutsiko lieke, eta Navarra Sumak 2 lortuko lituzke.

20:02 - PSOEk irabaziko lituzke hauteskundeak % 28ko babesarekin 116-121 diputatu lortuta (85 zituen), GAD3k FORTArentzat eta RTVErentzat egin duen telefono bidezko inkestaren arabera. Inkesta apirilaren 12tik 27ra egin zuten.

EAJ izango litzateke bozkatuena EAEn, eta eserleku bat gehiago eskuratuko luke, 6. EH Bilduk 2 diputatuei eutsiko lieke, eta Navarra Sumak 2 lortuko lituzke.

20:00 - Hauteslekuak itxi dituzte Penintsulan, baina Kanarietan ordubete dute oraindik bozkatzeko.

19:01 - PARTE-HARTZEA EAE-N

19:00 - PARTE-HARTZEA NAFARROAN

18:42 -PARTE-HARTZEA ESTATUAN

18:12 - PARTE-HARTZE DATUAK 18:00ETAN:

- Euskal Autonomia Erkidegoa: % 60,03 (% 51,36 2016an) +8,67

- Nafarroa: % 60,97 (% 51,77) +9,2

- Espainiako Estatua: % 60,75 (% 51,21) +9,54

- Katalunia: % 64,2 (% 46,38) +17,72

18:12 -Nazioarteko jarraipen zabala izaten ari dira Espainiako hauteskundeak.

 

17:34 - Albiste honetan ari gara jasotzen hauteskunde egunean gertatzen ari diren bitxikeriak: blusak, rockeroak, desalojoa...

17:24 - Albiste penagarria Donostiatik. Gizonezko bat hil egin da, modu naturalean, EHUren Zuzenbide fakultatean, botoa ematera joan denean.

17:07 - 'Rock izarrak' ere ez daude hauteskunde mahaian egotetik salbu.

16:54 -Eztabaida Quim Torra Kataluniako presidentearen eta Albert Rivera Ciudadanosen hautagaiaren artean Ines Arrimadasi hauteskunde mahaiko kide batek eskua ez eman ostean.

15:48 - Zizur Nagusiko (Nafarroa) hautesleku bat beranduago, 20:35ean, itxiko dute. Eguerdian hustu behar izan dute, berogailuko galdarak matxura izan baitu.

15:48 - BIDEOA: Adimen desgaitasuneko herritarrek botoa emateko eskubidea berreskuratu dute 

15:39 - BIDEOA: Ilara luzeak izan dira Katalunian, hauteslekuak zabaldu dituztenetik

15:37 - BIDEOA: Klausurako mojek komentutik ateratzeko baimena dute gaur

14:53 - Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, 14:00etan Estatuko herritarren % 41,49k bozkatu dute, 2016an baino 4,5 puntu gehiago.

14:46 - Parte hartzeak erkidego guztietan egin du gora, baina bereziki aipagarria da Katalunian izandako hazkundea. 14:00etan hautesleen % 43,52k bozkatu dute, 2016an baino 11 puntu gehiago (% 32,31). 

14:20 - 14:00etan, hautesleen % 41,75ek eta % 43,78k eman dute botoa EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren. Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, parte hartzea 5 puntu igo da, 2016ko datuekin alderatuta.

Estatuan, % 41,49koa da parte hartzea. Duela hiru urte baino 4,5 puntu handiagoa da.

14:10 - Hauteskunde egun lasai eta eguzkitsua dugu. Euskalmeten arabera, ez da aldaketarik izango eta tenperatura atseginak izango ditugu.

14:02 - Santos Cerdan PSNren Kongresurako zerrendaburuak ere parte hartzeko deia egin die herritarrei "Espainia atzera egiteko arrisku bizian" dagoelako. Milagron eman du botoa.

13:53 - BIDEOA: Hautagai sozialistak, hauteslekuetan

13:51 - A28ko hauteskunde hauetan marka guztiak hautsi ditu posta bidezko boto kopuruak. Correosek milaka langile jarri ditu beharrean, bozak dagozkien hauteskunde mahaietara eraman ditzaten.

13:43 - Igande honetako hauteskundeen emaitzekin, gutxienez lau itun dira posible: 

Ciudadanos eta PSOE.

PP, Ciudadanos eta Vox.

Unidas Podemos eta PSOE.

Unidas Podemos, PSOE, PP eta Ciudadanos.

13:25 - BIDEOA: Uxue Barkosek eta Koldo Martinezek Iruñean bozkatu dute

13:21 - Hautetsontziak "boto antifaxistez" betetzeko deia egin die euskal herritarrei Oskar Matute Kongresurako EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburuak.

Matutek Barakaldon bozkatu du. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

13:19 - Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidenteak "Euskadirentzat eta Espainiarentzat onena dena buruan edukita bozkatzeko" deia egin die herritarrei.

13:13 - BIDEOA: EH Bilduko buruzagi eta hautagaiek goizean eman dute botoa

13:05 - Carles Puigdemont presidenteak nabarmendu duenez, gaurkoa "Soto del Real, Alcala Mecon eta erbestean giltzapetuta dagoen demokrazia askatzeko eguna da".

Twitterren duen kontuan botatako mezu batean hauteslekura joateko deia egin die katalanei. Txioan Jordi Sanchez, Josep Rull eta Jordi Turull hautagaien argazki bat jarri du Puigdemontek.

12:56 - BIDEOA: Hautagai jeltzaleek eman dute boza

12:54 - Pilar Garrido Elkarrekin Podemosen Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak uste du hauteskunde hauek "historikoak" direla.

12:41 - Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak azpimarratu duenez, botoa da "populismoaren kontra eta balio demokratikoen alde borrokatzeko neurririk onena". Hori horrela, "Euskadi defendatzeko bozkatzeko" deia egin die herritarrei.

Ortuzar, bozkatzen Abanto Zierbenan. Argazkia: EFE

12:38 - BIDEOA: Santiago Abascalek eguerdian bozkatu du, Madrilen

12:26 - Pablo Casado PPko presidentegaiak "parte hartze handiena" espero du "azken urteotako hauteskunde erabakigarrienetan". 

"Gustatuko litzaidake gobernu egonkor bat ateratzea", azaldu du.

Casado, bozkatzen. Argazkia: EFE

12:23 - BIDEOA: Elkarrekin Podemosen hautagaiek goizean bozkatu dute

12:18 - Sergio Sayas Navarra Suma koalizioaren (UPNk, Ciudadanosek eta PPk osatutakoa) Kongresurako zerrendaburuak azpimarratu du gaurkoan "Nafarroako eta Espainiako etorkizuna" erabakitzen dela.  Ildo horretan, herritarrei parte hartzeko deia egin die, "beste inork etorkizuna zuen izenean erabaki ez dezan".

12:15 - Aitor Esteban EAJren Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak eta Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidenteak Zeberion bozkatu dute.

Esteban eta Atutxa, bozkatzen. Argazkiak: EFE

12:03 - Santiago Abascal Voxeko hautagaiak adierazi duenez, "milioika herritarrek itxaropenez eta beldur barik bozkatuko dute". Gainera, beste indar politikoei emaitzak errespetatzeko eskatu die.

Abascal, bozkatzen. Argazkia: EFE

12:01 - Odon Elorza PSE-EEko Gipuzkoako zerrendaburuak Donostian eman du botoa, egun "historiko batean".

11:51 - Uxue Barkos Nafarroako presidenteak "parte hartzeko" deia egin die herritarrei, "oraingoan bereziki garrantzitsua delako".

Barkos, bozkatzen. Argazkia: EFE

11:49 - BIDEOA: Pablo Iglesiasek Galaparren (Madril) bozkatu du

11:42 - Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Bilbon eman du botoa.

11:29 - Bel Pozueta EH Bilduren Kongresurako Nafarroako zerrendaburuak azpimarratu duenez, "hainbeste itxarotako eguna heldu da, espero dugu eskuinari irribarrea kentzea".

Bel Pozueta, bozkatzen. Argazkia: EH Bildu Nafarroa

11:28 - EAEko eta Nafarroako hautagai gehienek botoa eman dute dagoeneko, eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete.

Patxi Lopez, bozkatzen. Argazkia: EFE

11:07 - Kataluniako buruzagi politiko nagusiek, Quim Torra presidentea barne, bozkatu dute jada.

Torra, Rufian eta Colau, bozkatzen. Argazkia: EFE

11:03 - Hauteskunde egun honetako beste pasadizo bat: Mikel Legarda EAJren Kongresurako Arabako zerrendaburuak mahaiko kideei aitortu dienez, boto-paperak etxean utzita joan da hauteslekura.

11:01 - Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak nabarmendu duenez, "nazio zahar honek argi eta garbi frogatuko du gaur nazio ezberdindu bat dela. Gaur ikusiko da herri hau herri antifaxista, antiautoritario bat dela".

Otegik Elgoibarren bozkatu du. Argazkia: EFE

10:57 - BIDEOA: Euskadiko PPren hautagaiek bozkatu dute

10:50 - Iñigo Urkullu lehendakariak espero du gaurkoan herritarrek "demokrazian sakondu eta justizia sozialean aurrera egiteko" aukera egin dezaten euren botoekin.

Urkulluk Durangon bozkatu du. Argazkia: EFE

10:46 - Isabel Goicoechea Barne Ministerioko idazkariordeak prentsaurrekoan azaldu duenez, EAE izan da hauteskunde mahaiak osatzen azkarren ibili den erkidegoetako bat.

10:44 - Espainiako Presidentetzarako hautagai nagusi gehienek bozkatu dute jada.

Sanchez, Iglesias eta Rivera bozkatzen.

10:32 - Errioxako Villarroya herriak marka guztiak ondu ditu gaur. Bozkatzeko eskubidea zuten sei herritarrek 40 segundo behar izan dituzte horretarako, eta hauteslekua 09:05ean itxi dute.

10:28 - Roberto Uriarte Kongresurako Elkarrekin Podemosen Bizkaiko zerrendaburuaren aburuz, askatasunak "mundu justu eta solidarioago bat eraikitzeko erabakiak hartzeko aukera ematen du".

10:25 -

10:20 - BIDEOA: Albert Riverak Hospitalet de Llobregaten eman du botoa

10:15 - Pablo Iglesias Unidas Podemoseko zerrendaburuak espero du hauteskundeetan parte hartzea "oso altua" izatea.

10:12 - Roberto Uriarte Elkarrekin Podemosen Kongresurako Bizkaiko zerrenburuak Bilbon eman du botoa.

Uriarte, bozkatzen. Argazkia: EFE

10:07 - Albert Rivera Ciudadanoseko hautagaiak ere bozkatu du.

Rivera, bozkatzen. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

10:03 - Beatriz Fanjul Kongresurako Bizkaiko PPren zerrendaburuak Bilbon bozkatu du. Horren berbetan, "gaurko egunean herritarrak dira protagonista. Demokraziaren jaia da, eta denok parte hartu behar dugu".

09:56 - Pedro Sanchez PSOEko buruzagiak espero du herritarrek hauteskunde egunean parte hartzea, eta mezu "argi eta irmoa" ematea gobernu egonkor bat bermatuko duen gehiengo "zabala" lortzeko.

09:51 - BIDEOA: Sanchez, goiztiarrena

09:49 - Conchi Palencia Senaturako Unidas Podemoseko Arabako zerrendaburuak ere duela gutxi bozkatu du Gasteizen.

09:46 - Pablo Iglesias Podemoseko buru eta Unidas Podemoseko zerrendaburuak bozkatu du.

09:43 - Hauteskunde mahaiak arazo barik eratu dituzte bai EAEn zein Nafarroan. Hori horrela, zegokien orduan eta aparteko gorabeherarik gabe ireki dituzte bozkalekuak.

Bilboko hauteskunde mahai bat. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

09:30 - Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua eta PSOEren hautagaiak Pozuelo de Alarcon (Madril) herrian bozkatu berri du.

Sanchez botoa ematen. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

09:23 - A28ko lehen argazkiak:

09:12 - Herritarrek gaur aukeratzen dituzten diputatuek hilean 3.800 euro baino gehiago kobratuko dute, eta, lehen aldiz, euren ondasunen zerrenda egin beharko dute, zehaztuta zein enpresak ordaintzen zien.

Diputatuen Kongresua, aurreko legegintzaldian. Argazkia: EFE

09:08 - Espainiako Barne Ministerioak jakinaraziko ditu hauteskunde egunaren informazio ofiziala zein emaitzak. Parte hartze datuak 14:30ean eta 18:30ean emango dituzte. Emaitzak, berriz, 22:30etik aurrera.

09:00 - Abian da hauteskunde eguna, bozkalekuak behin zabalita.

08:58 - Zatiketa eta ikusmina. Horiexek apirilaren 28ko hauteskunde orokor hauetako ezaugarri nagusiak. Guztira, 4.106 hautagai, 2.105 gizonezko eta 2.001 emakumezko, Kongresuan aulki bat lortzeko lehiatuko dira.

08:40 - EiTB taldeak jarraipen berezia egingo die apirilaren 28ko hauteskunde hauei. eitb.eus-ek minutuz minutuko kontaketa egingo du. Gainerakoan, saio bereziak izango dira zortzirak aurretik ETBn, Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en.

08:30 - Guztira 3.643 hautesleku osatu dira goizean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan gaurko egunean botoa emateko eskubidea duten 3,2 milioi herritarrek hala egin ahal dezaten.

Funtzionario bat, Gasteizko hauteskunde mahai bat prestatzen. Argazkia: EFE