Cargando...

Zuzenean

M26

Kanpainako laugarren eguna, zuzenean

Actualizar

21:00 - Teresa Laespada PSE-EEko Bizkaiko ahaldungai nagusiak esan du indarkeria matxista desagerraraztea dela bere alderdiaren agenda sozialeko puntu nagusia, eta itun sozial eta instituzional bat proposatu du horren kontra. Getxon egindako ekitaldi batean, hautagaiak esan du "ukaezina" dela bere alderdiaren apustua berdintasunaren alde.

19:35 - Elkarrekin Podemosek aldarrikatu du "bizkar ez ematea" gazteei. Portugaleten egindako ekitaldi batean, Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusiak esan du bere belaunaldiak "oso errotuta" dituela hainbat balio, hala nola "elkartasuna eta feminismoa".

19:32 - Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du EAJ "Pablo Casadoren (PP) eta Albert Riveraren (C's) eremuetan" ari dela boto bila, koalizio abertzalearen "olatu subiranista, feminista, euskaltzale eta ezkertiarra geldiarazteko". Irunen egindako ekitaldi batean, Otegik esan du EAJk ezin duela "bost minutuz ere" hitz egin "ezker independentista iraindu barik".

18:51 -

18:33 - Markel Olano Gipuzkoako Aldundiko diputatu nagusi izateko EAJren hautagaiak esan duenez,  azken lau urteotan gipuzkoar guztientzat gobernatzen ari da EAJ, eta ez, 'Bilduren garaian bezala, inposatzen'.

18:17 - Juan Carlos Cano Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusi izateko PPren hautagaiak langabeziari aurre egiteko neurriak aurkeztu ditu Irunen. Besteak beste, Aldundiaren LEPetan eskaintzen diren lanpostuen % 20 langabezian dauden 45 urtetik gorako pentsonei zuzenduta egotea proposatu du.

15:14 - Pablo Casado PPko burua Iruñean izan da goizean, Navarra Suma koalizioaren kanpaina-ekitaldi batean. Buruzagi popularraren arabera, 'ezkerrari eta nazionalismoei' aurre egiteko 'bide egokia' dela erakutsi du UPNk, PPk eta Ciudadanosek osatutako taldeak.

15:02 - BIDEOA: EAEko hiriburuetako EH Bilduren alkategaiak Bilbon izan dira gaur goizean 

15:00 - BIDEOA: Bizkaiko merkataritzari bultzada eman nahi dio EAJk 

14:59 - BIDEOA: Gasteizen Pintxo Truck furgoneta aurkeztu du PPk



 

14:57 - BIDEO: Gasteiz justuago bat nahi du Maider Etxebarria PSE-EEren alkategaiak 

14:51BIDEOA: Mugikortasun plana izan du hizpide Elkarrekin Podemoseko Ana Viñalsek, Santutxun

14:20 - M26-ko hauteskunde elkarrizketen ETB1eko errondan, Xabier Olabarrieta buruzagi popularra elkarrizketatu dute gaur.

 

13:42 - M26-ko hauteskunde elkarrizketen errondan, Iñaki Oyarzabal Arabako diputatu nagusi izateko PPren hautagaiaren txanda izan da gaur ETB2n (elkarrizketa, gaztelaniaz).

13:35 -

13:08 - Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusia Iruñean izango da asteazkenean, maiatzak 15, alderdi morearen Nafarroako hautagaiei babesa adierazten. Mikel Buil Foru Gobernurako presidentegaia, Gaxan Sad Iruñeko Udalerako alkategaia eta Idoia Villanueva Europako Parlamenturako diputatugaia izango dira ekitaldian, besteak beste.

Pablo Iglesias, artxiboko irudi batean

12:58 - Patxi Lopez lehendakari izandakoak eta PSOEren Politika Federalerako idazkariak ohartarazi du 'Europako oinarriak hankaz gora' jarri nahi dituen eskuin muturra EBko erakundeetan sartzear egon daitekeela M26ko hauteskundeen ondoren.

12:38 -Javier Esparza Nafarroako Gobernuko presidente izateko Navarra Sumako hautagaiak zergak jaitsiko dituela hitz eman du, hauteskunde kanpainako ekitaldi batean. "Barkosen gobernuak zigortuta" izan dituen  klase ertaineko familiei Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga murriztuko diela esan du.

12:19 - Arabako landa eremuko hainbat elkartek dekalogo bat plazaratu dute gaur, hauteskunde kanpainan murgilduta dauden politikariei zuzenduta. Caritas, UAGA edota Arabako Kontzejuen Elkarteak izenpetutako manifestuaren arabera, lurraldearen "erreserba ekologikoa" osatzen dute landa eremuan bizi diren pertsonek, eta euren aldarriak aintzat hartzeko eskatu diete alderdi politikoei.

12:01 - Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusi eta EAJren hautagaia Bilboko Zazpi Kaleetan izan da goizean, herriko merkataritza sustatzeko proposamenak aurkezten.

11:20 - Juan Mari Aburto Bilboko alkate eta EAJren hautagaiak hiriko segurtasuna izan du hizpide Onda Vasca irrati katean egin dioten elkarrizketan. Gainerako indar politikoei "adostasuna" eskatu die, "demagogia eta konfrontazioa" alde batera utzita.

11:05 - Horrez gain, Europako hauteskundeei buruzko debatea izango dugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en.

Izaskun Bilbao (EAJ), Pernando Barrena (EH Bildu), Iñigo Martinez (Elkarrekin Podemos), Jose Ignacio Asensio (PSE-EE) eta Laura Garrido (PP) politikariak izango dira mahaiaren bueltan, 22:30etik aurrera.

Saioa Martija aurkezle eta kazetariak gidatuko du debatea. Argazkia: EiTB

10:52 - Bea Ilardia EH Bilduko Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaia Euskadi Irratian izan da goizean.

Ilardia, Euskadi Irratiko estudioan. Argazkia: EiTB

10:44 - Indar politikoek kanpainaren laugarren egunarekin abiatu dute astea.