Zuzenean
21:09 - BIDEOA | Elkarrekin Podemosen iritziz, PSEk "PP eta Ciudadanosekin" egingo luke ituna Irunen
20:53 - BIDEOA | EH Bildu: "Estatus berriaren gaineko testu artikulatu bat erregistratuko dugu"
20:40 - BIDEOA | Eneko Goia: "EAJren eredu originala ala EH Bilduren kopia kaskarra: horixe da hautua"
20:29 - BIDEOA | PPk abertzaleak ez diren arabar guztien botoa batu nahi du
20:23 - BIDEOA | PSE-EE: "Ez da EAJren eta EH Bilduren arteko dema"
15:11 - Bideoa: Bizkaiko Batzar Nagusietako EH Bilduren hautagaiak Gernikan elkartu dira
15:11 - Bideoa: Gasteizko Auditoriaren proiektua aurkeztu du EAJk
15:11 - Bideoa: Borja Semperrek gol bat sartu nahi dio Donostiako Udalean omen dagoen geldotasunari
15:10 - Bideoa: Groucho Marxen balioak egotzi dizkie Elkarrekin Podemosek sozialistei
15:10 - Bideoa: Talde independente eta auzo-elkarteek bere hautagaitza aurkeztuko dute 97 herritan
15:10 - Bideoa: EAJri irabaztea da Basauriko PSE-EEren helburu nagusia
15:06 - Bideoa: Berdintasuna, kultura eta hirigintza izan dituzte izpide Iruñeko alkategaiek
14:12 - Joseba Asiron Iruñeko alkate eta EH Bilduren hautagaiak azpimarratu duenez, Iruñeak "harro egon behar du berdintasun politiketan eta indarkeria matxistaren aurkako borrokan erreferente delako". Asironen aburuz, "EH Bildu da apustu horri helduko zaion berme onena".
EH Bilduren zerrendaburuak uste du Iruñea erreferente bada, "batuta jardun duelako, 'nahikoa da' esan duelako, eta erakundeak mugimendu feministekin egon direlako da. Argi dugu indarkeria sexista ezkutatzea erasotzaileei inpunitatea ematea dela".
13:48 - Maider Etxebarria PSE-EEren Gasteizko alkategaiak Tokiko Garapenerako Agentzia bat sortzea proposatu du, enpresak, ekintzaileak eta denda txikiak bultzatzeko.
Azaldu duenez, urtero 10 milioi euro bideratuko dituzte Agentzia horretara, eta erabat independentea izango da, enpresen, sindikatuen, unibertsitatearen eta merkataritzaren ordezkariek osatuko baitute.
¿¿Debemos invertir YA en nuestro futuro económico. Me comprometo a crear una Agencia de Desarrollo Local para apoyar a empresas, emprendedores y al comercio local.¿Este #26M #HazQuePase en #VitoriaGasteiz #SiempreHaciaDelante #BetiAurrera pic.twitter.com/pL0EdlYuQL
— Maider Etxebarria (@md_etxebarria) 22 de mayo de 2019
13:36 - Javier Esparza Navarra Sumaren Presidentetzarako hautagaiak uste du euskara "despolitizatu" behar dela. Horren ildoan, lauko gobernuak administrazioan lanpostu bat lortzeko ezartzen duen "gehiegizko exijentzia" kendu behar dela erantsi du.
"Euskara hizkuntza bat da Nafarroan, baina ez da lurralde honen hizkuntza propioa", adierazi du. Euskara babestearen alde azaldu da, baina "inposatzea" baztertu du: "Are gutxiago, ezagutzen ez den lekuetan. Hori ari da egiten nazionalismoa, eraikuntza nazionalerako erreminta gisa erabiltzen".
¿ .@JavierJesparza
— Navarra Suma (@navarra_suma) 22 de mayo de 2019
¿ “El euskera no puede ser un carné de trabajo para acceder a la función pública”
¿ “La mayoría de los ciudadanos no deben sentirse acomplejados por no saber euskera. No son ciudadanos de segunda”.#NavarraSuma #Contigohttps://t.co/rIwuxXDTxa
13:10 - Bea Ilardia EH Bilduren Bizkaiko ahaldungaiak nabarmendu duenez, koalizio abertzalea da berme bakarra Bizkaia "justu, orekatu eta kohesionatu bat lortzeko".
Gernikan egindako ekitaldi batean, Ilardiak esan du EH Bilduk "Bizkaia hobe bat lortzeko proiektu argia" duela. Izan ere, horren ustez, "ezin da onartu eskualde batean edo bestean bizitzeak pertsona baten oraina eta etorkizuna baldintzatzea".
¿¿@beailardia: "Ezin da onartu 2019. urtean lanpostu bat ez izatea hil bukaerara heltzeko bermea. Ezin da onartu gure nagusien zaintza bermatua ez egotea. Ezin da onartu eskualde batean edo bestean bizitzeak pertsona baten oraina eta etorkizuna baldintzatzea" #ZurekinBizkaiaGara pic.twitter.com/ZZunN6f93G
— EH Bildu (@ehbildu) 22 de mayo de 2019
13:10 - Elkarrekin Podemosek fiskalitate "feminista, berde eta progresibo" baten alde egin du gaur. Hala, indarkeria matxistaren biktimei eta ama bakarrei hobari fiskalak ematea, "zerga berdeak" ezartzea edota politika fiskal progresibo bat (gehien duenak gehiago ordain dezala) jartzea proposatu du.
Gemma Zubiaurre eta Oscar Fernandez Gasteizko alkatetzarako eta Jose Damian eta Itxaso Roldan Arabako Batzar Nagusietarako hautagaiek ekitaldia egin dute Gasteizen neurriok aurkezteko. Horrez gain, iruzur fiskalaren kontrako neurriak gogortzea, eta jokoaren zerga % 10 handitzea proposatu dute. Izan ere, euren kalkuluen arabera, lau milioi euro inguru bilduko lirateke zerga igota.
Vamos a implementar una fiscalidad feminista, con atención a las mujeres víctimas de violencia machista y a familias monomarentales" Gemma Zubiaurre#ElkarrekinPodemos #BizitzazBete26M #ContamosContigo pic.twitter.com/CgB5qHNrn0
— Elkarrekin Podemos Irabazi (@ElkarrekinVG) 22 de mayo de 2019
12:48 - Iñigo Urkullu lehendakariak Gorka Urtaran Gasteizko alkategairen eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldungaiaren "elkarrizketarako eta kudeaketarako gaitasuna" nabarmendu ditu gaur Gasteizen egindako hauteskunde ekitaldi batean. Urkulluren iritzian, biek ala biek gizartearentzat "onuragarriak" diren akordioak lortu dituzte, eta horren aurrean, denari "ez" esaten dioten politikarien jarrera kritikatu du.
Lehendakariak ez du alderdirik aipatu, baina Urtaranek eta Gonzalezek EH Bildu izan dute jomuga. Euren ustez, "zatiketa eta erradikalismoa" inposatzen ari da koalizio abertzalea.
.@ramirogonza: "Hauteskunde hauetan bakarrik bi aukera daude. Batetik EH Bildu, eta hori ezetz esatea da, ezetz abiadura haundiari, errepide berriei, ureztatzeari, ezetz #Auditorioa-ri. Eta bestea, berriz, @eajpnv. Eta EAJ #Araba-rentzat aurrerapena da, garapena da". #M26 pic.twitter.com/ZeZTl2imvh
— EAJ-PNV (@eajpnv) 22 de mayo de 2019
12:31 - Alderdi Popularrak Bilbon (Colon de Larreategi kalea) duen hauteskunde egoitza gorriz pintatuta agertu da goizean. PPk gogor salatu du.
Una pena tener que seguir viendo como algunos no entienden más que de vandalismo para hacerse oír.https://t.co/2DdlEnMdTt pic.twitter.com/kJDQwnEn5G
— PP Bizkaia (@PPBizkaia) 22 de mayo de 2019
12:07 - Bart, Voxek Deustun (Bilbo) duen egoitzaren aurka harriak jaurti dituzte, eta kristalak apurtu eta kalteak eragin dituzte bertan aparkatuta zegoen auto batean.
Harriek hainbat kristal apurtu dituzte. Argazkia: @VoxVizcaya
11:59 - Mikel Buil Nafarroako Ahal Duguren Presidentetzarako hautagaiak gogor salatu ditu Elizaren baitan izandako sexu abusuren kasuak eta orain arteko "inpunitatea" mahai gainean jarri behar dela azpimarratu du.
Hala, Nafarroako Parlamentuan Egiaren Batzorde bat osatzea eta biktimak artatzeko baliabideak eskatu ditu. Iruñeko Artzapezpikutzaren aurrean egindako ekitaldi batean, Builek eskerrak eman dizkie biktimei: "Hainbat hamarkaden ostean, pausoa eman, itzalen artean atera, eta pairatutakoa salatzeagatik. Iraganeko, orainaldiko eta etorkizuneko inpunitatea saihestea izan behar da gure helburua"
11:49 - Denis Itxaso PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungaiak emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna izan du hizpide gaurko ekitaldian. Itxasoren hitzetan, "berdintasuna bizitzaren eta politikaren oinarrizko baldintza etikoa da; berdintasuna alor guztietan: soldata berdintasuna, aukera berdintasuna eta lan berdintasuna".
Clara Campoamor feministak Donostian duen estatuaren ondoan egin ditu adierazpenok Itxasok. Besteak beste, "berdintasuna bultzatzeko pizgarri fiskalak eta Gipuzkoako gizarte zerbitzuak hobetzeko, handitzeko eta sendotzeko neurriak" agindu ditu.
11:24 - Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPren Arabako ahaldungaiak Kongresuko eta Senatuko osaketa hartu du hizpide EAJ eta EH Bildu kritikatzeko. Buruzagi popularraren hitzetan, EAJ eta EH Bildu "komanditan" izan ziren atzo.
Txio batean EAJko diputatuak Jordi Turull preso eta diputatu katalanarekin argazki bat egiten ari direla erakusten duen albistea jarri du Oyarzabalek, eta galdera bota du: "Hau nahi al dugu Gasteizentzat eta Arabarentzat?"
"¿Queremos esto para Vitoria y Álava?. Aplauden y apoyan a quienes incumplen las reglas y ahuyentan empresas y turismo. Álava no es nacionalista, unamos el voto para ganarles, Defendamos Álava", ha concluido.
PNV y Bildu en comandita. ¿Queremos esto para Vitoria y Álava? Aplauden y apoyan a quienes incumplen las reglas y ahuyentan empresas y turismo. #Alava no es nacionalista, unamos el voto para ganarles. #DefendamosÁlava pic.twitter.com/dXL8ULSTQe
— Iñaki Oyarzabal (@InakiOyarzabal) 22 de mayo de 2019
11:06 - Ana Viñals Elkarrekin Podemosen Bilboko alkategaia elkarrizketatu dute gaur ETB1eko hauteskunde tartean.
Ikusi berriro elkarrizketa EiTB Nahieranen.
Viñals, elkarrizketaren une batean. Argazkia: EiTB
10:49 - Euskadi Irratiko hauteskunde elkarrizketen tartean, bestalde, Miren Larrion EH Bilduko Gasteizko alkategaia izan dute gaur.
Miren Larrion, Radio Vitoriako estudioetan. Argazkia: EiTB
10:30 - Gipuzkoako Batzar Nagusien inguruko hauteskunde eztabaida izan da bart ETB1en.
Markel Olano (EAJ), Juan Karlos Izagirre (EH Bildu), Denis Itxaso (PSE-EE) eta Maria Valiente (Elkarrekin Podemos) ahaldungaiek eta Laura Garrido Euskadiko PPko bozeramaileak hartu zuten parte.
Eztabaidaren une bat. Argazkia: EiTB
Berriro ikus dezakezu EiTB Nahieranen.
10:23 - Azken txanpan sartu da M26ko hauteskunde kanpaina, 13. egun hau ere zuzenean jarraituko dugu.