Cargando...

Zuzenean

M26

Hauteskunde kanpaina, zuzenean

Actualizar

21:23 - BIDEOA | Rajoyk babesa agertu die EAEko PPko hautagaiei, Gasteizen



21:17 - BIDEOA | "Egonkortasuna arriskuan ez jartzeko" eskatu du EAJk



21:10 - BIDEOA | EH Bildu: "Gizarte zerbitzuetan gehien inbertitzen duen udala da Errenteria"



21:06 - BIDEOA | Gobernuak aldatzeko giltza dela aldarrikatu du Elkarrekin Podemosek



21:00 - BIDEOA | Bizkaiko PSE: "Hau da ezkerra ordezkatzen duen alderdia"



17:44 -BIDEOA: Ezkerraldera itzuli da PSE-EE kanpainaren azken txanpan 

17:43 -BIDEOA: Muskizeko findegiaren emisioekin kezkatuta agertu da Elkarrekin Podemos 

17:43 -BIDEOA: Borja Semperrek Donostiako Amara auzorako erabilera anitzeko zentro bat proposatu du 

17:42 -BIDEOA: EAEko hiriburuetako alkateak Forum Europaren ekitaldian izan dira 

17:42 -BIDEOA: EH Bilduren Arabako emakume hautagaiak Gasteizen bildu dira 

17:37 -BIDEOA: VOXek EAEko 20 bat herritan aurkeztu du bere hautagaitza 

14:05 - Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungaia Irunen izan da gaur koalizioaren hautagai gazteekin, eta mahai gainean jarri du gazteen "prekarietatea". Nabarmendu duenez, gazteen % 22k bakarrik dute 900 euro baino gehiagoko hileko soldata.

Izagirreren arabera, "herri honen etorkizuna gazteek idazten dute, beraz, ezinezkoa da aurrera egitea gazteei ez badiegu aktibo izateko, formazio bat edukitzeko edota bizi proiektu bat garatzeko aukera ematen". Hori horrela, hainbat neurri agindu ditu egoera iraultzeko. Besteak beste, 1.200 euroko gutxieneko soldata jarriko dute Aldundiak azpikontratatutako langileentzat.

13:29 - Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak gogor kritikatu du Ciudadanosek gaur Ugaon egin duen ekitaldia. Horren ustez, "Albert Riverak eskubide osoa du Ugaora etortzeko, baina ugaotarrek ere manifestazio bat egiteko eskubidea dute".

Ortuzarrek nabarmendu du ezin dela "herri oso bat estigmatizatu. Biktimen gaia garrantzitsuegia eta delikatuegia da kanpaina sartzeko".

13:17 -

13:03 - Fernando Lopez Castillo Elkarrekin Podemosen Gasteizko alkategaiak hauteskunde kanpaina utzi behar izan du erretina-askatze bat tarteko.

Koalizio moreko iturriek azaldu dutenez, asteazkenean ebakuntza egin zioten zerrendaburuari, eta "ondo atera zen", baina hiru astez atseden hartu beharko du. Dena dela, igandean bozkatzera joango dela baieztatu dute Elkarrekin Podemosetik, hauteslekua etxetik gertu baitu.

Lopez Castillo, Radio Vitoriako estudioetan. Artxiboko irudia: EiTB

12:49 - Denis Itxaso PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungaiak "paradigma aldaketa" proposatu du Gipuzkoako mugikortasun eta konektibitatean.  Horrez gain, "ibilgailu elektrikoa garatu behar dugu garraiobide publiko zein pribatuan", nabarmendu du.

Itxasok Errenteriako tren geltokian egin ditu adierazpenok, hauteskunde ekitaldi batean. Buruzagi sozialistaren iritzian, "Gipuzkoako metropoliko garraio publikoa osatzeko tren azpiegiturak garatu,  ibilgailu elektrikoak bultzatu, eta Mugi sistema garatu eta indartu behar ditugu".

12:37 - Itziar Gomez Iruñeko Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako zinegotzi eta Geroa Bairen alkategaiak iragarri duenez, Santo Andia kalean gazteentzako alokairuko etxebizitzak eraikiko dituzte.

12:26 -

12:05 - Javier Esparza Navarra Sumaren Nafarroako presidentegaiak nabarmendu duenez, igandean UPNk, Ciudadanosek eta PPk osatutako koalizioari botoa ematen ez dionak "Uxue Barkosen eta Joseba Asironen proiektu nazionalista indartuko du".

Nafarroako Parlamentuaren aurrealdean egindako ekitaldi batean, Esparzak esan du Navarra Suma dela "Nafarroan erabakiak hartzen dituen bakarra". Esparzaren hitzetan, "Nafarroako bandera bihotzean daramagu, gurea delako, beste batzuk ikurrinaren irrikan dauden bitartean".

Esparza, gaurko ekitaldian. Argazkia: @JavierJesparza

11:50 - Gasteizko Mendizorrotzako estadioa handitzeko proiektuaren inguruan herri galdeketa bat egin behar dela uste du Elkarrekin Podemosek. Koalizio morearen ustez, ez dituzte halakoetan beharrezkoak diren "bideragarritasun" txostenak aurkeztu, eta gainera, ez da "premiazko edo onuragarria" den proiektu bat herritarrentzat.

Oscar Fernandez, Garbiñe Ruiz, Jose Damian Garcia eta Itxaso Roldan hautagaiek salatu dutenez, Alavesek bakarrik erabiltzen du estadioa, eta hortaz, "denon diruarekin gutxi batzuen mesedetan egindako zerbaiten adibiderik behinena da", Elkarrekin Podemosen ustez.

Elkarrekin Podemoseko hautagaiak, gaurko ekitaldian. Argazkia: @ElkarrekinVG

11:39 - Miren Larrion EH Bilduko Gasteizko alkategaiaren txanda izan da gaur ETB1eko hauteskunde elkarrizketen tartean.

Larrion, elkarrizketaren une batean. Argazkia: EiTB

EiTB Nahieran-en ikus dezakezu berriro elkarrizketa.

11:30 - Euskadi Irratian Gipuzkoari eta Donostiari buruzko hauteskunde eztabaida izan dute gaur.

Eider Mendoza (EAJ), Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu), Jose Ignacio Asensio (PSE-EE), Aitzole Araneta (Elkarrekin Podemos) eta Mikel Lezama (PP) izan dira mahaiaren bueltan.

Gipuzkoako eta Donostiako hautagaiak, Euskadi Irratiko estudioan. Argazkia: EiTB

11:15 - Albert Rivera Ciudadanoseko burua eta Maite Pagazaurtundua Europako hauteskundetako alderdi laranjaren hautagaia Ugaora (Bizkaia) joango dira gaur terrorismoaren biktimen aldeko omenaldi batera.

Udalerri horretan jaio zen, hain justu, Josu Urrutikoetxea berriki atxilotutako ETAko buruzagi historikoa.

Pankarta handi bat jarri dute gaur herrian, Ciudadanosi "ongietorria ez" dela ohartarazteko.

11:03 -

10:53 - Iñaki Oyarzabal PPren Arabako ahaldungaiak ez du baztertu Gasteizko inbestidura saioan Gorka Urtarani babesa ematea, beti ere Miren Larrion EH Bilduko alkategaiari aurre egiteko.

Dena dela, buruzagi popularrak uste du PP lehen indarra izango dela Araban eta Gasteizen.

10:15 - Kanpaina amaitzear dela, lau eztabaida handi, bana lurralde bakoitzeko, izango dira gaur gauean ETB2n. Hala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldungaiak eta Nafarroako Presidentetzarako hautagaiak izango dira eztabaida kide. 

22:30etik aurrera, deskonexioan emango dira debateak, eta lurralde bakoitzean bat ikusi ahal izango da LTD eta Euskaltel plataformaren bidez eta eitb.eus-en.

10:07 - Azkenetan dago M26ko hauteskunde kanpaina. Azken-aurreko eguna zuzenean jarraituko dugu.