Zuzenean

M26

Hauteskunde-kanpaina, amaitzear

Actualizar

21:33 - Bideoa: EH Bilduk apirilaren 28an izandako gorakadari nahi dio eutsi, igandean

21:32 - Bideoa: Alonso: 'EAJren aurrean PP da alternatiba'

21:29 - Bideoa: Elkarrekin Podemos: 'Euskal eskuinak prekarietatea besterik ez du ekarri'

21:29 - Bideoa: Retortillo: ‘EAJren legegintzaldia galdutako legegintzaldia izan da Barakaldon’

21:28 - Bideoa: EAJk 'egonkortasuna bermatzeko' eskatu egin du botoa, kanpainaren amaieran

18:24 - Lander Martinez Elkarrekin Podemosen bozeramaile eta idazkari nagusiak zalantzan jarri du EAJk ekar lezakeen etorkizuna, "sortutako interesen, sare klientelarren eta erakundeen jabetza kontzeptuaren mende" dagoen alderdia delakoan. Gainera, PSE-EE "eskuindarrekin gobernatzen bakarrik dakien ezkerra" dela kritikatu du, jeltzaleei erreferentzia eginez.

18:13 - Joseba Egibar EAJren Gipuzkoako presidenteak EAJri botoa ematearen garrantzia azpimarratu du.

16:54 - Irungo Alardea kanpainan sartu da: Paco Carrillo San Martzial Alarde tradizionaleko generalak eskerrak eman dizkie PSE-EEri, EAJri eta PPri jaia babesteagatik, eta alarde parekidea babesten duten EH Bildu eta Elkarrekin Podemos kritikatu ditu.

15:58 - Jone Goirizelaia EH Bilduren Bilboko alkategaiak Aburto alkate eta EAJren hautagaiari leporatu dio ez duela bete Segurtasun Ituna, 2018ko martxoan Udaleko alderdi guztiek sinatu zutena hain zuzen ere. 

Goirizelaiak kritikatu duenez, "Aburtok langile kopuruaren igoera soilik aipatzen du, itun hartan adostutako gainerako neurriak bazterrean utzita".

15:13 - Hauteskunde gaueko xehetasun guztiak, igande honetan, 19:30etik aurrera, ETB1en.

15:01 - Goia eta Olano: 'Igandean ez dadila inor etxean geratu'



15:00 - Boto aurrerakoia kontzentratzeko deia egin dute Larrionek eta Fernandez de Pinedok



14:59 - Zalantzatien oroimenera jo du Elkarrekin Podemosek azken botoen bila.



14:58 - Ramon Jauregui Gasteizen izan da Arabako hautagaiak babesten

14:57 - Bilbotarrei ausartak izateko eskatu die Raquel Gonzalezek



14:56 - Orain lau urte izan zen aldaketa jokoan dago igandean Nafarroan.

13:41 - Ernesto Gasco PSE-EEren Donostiako alkategaiak esan du igandean "inteligentziaz bozkatzeko unea" dela, "aurrera egitearen alde apustu egiteko, benetan irabazteko aukerak dituen ezkertiarrei bozkatzeko, PSEri bozkatzeko". "Guretzat lehenengo dago Donostia, gero Donostia, eta Donostia gehiago", gaineratu du.

13:03 - Andoni Ortuzar EAJren presidenteak azpimarratu du EAJren aldeko botoa dela "aukera onena" etorkizunerako hilaren 26an, alderdiak "segurtasuna, bermea eta ziurtasuna" eskaintzen dituelako.

12:50 - Kike Fernandez de Pinedo EH Bilduren Arabako ahaldungai nagusiak esan du "sinesten genuen ametsa oso hurbil" dagoela.

12:34 -Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusi eta kargurako EAJren hautagaiak Batzar Nagusietako bozketa arautzen duen legea aldatzea proposatu du, "lurraldeko kuadrilla bakoitzak ordezkaritza zuzena eta ahots propioa" izan dezan.

12:29 - Bea Ilardia EH Bilduren Bizkaiko ahaldungai nagusiak "Bizkaiko udalerrien eta auzoen artean dauden desoreka ekonomiko eta sozialak" konpontzeko konpromisoa hartu du.

12:25 - Francisco Samir Lahdou Ganemos Goazenen Bilboko alkategaiak herritarrei esan die "talde munizipalista bakarra" GGB dela, "eskuak libre, loturarik gabe, goragoko egituren mende egongo ez dena".

12:18 - Nafarroako jarduneko presidente eta Nafarroako Gobernurako Geroa Bairen hautagaiak, Uxue Barkosek, esan du bozetan azken 4 urteetan egin duten lana epaituko dela.

12:13 - Borja Semper PPren Donostiako alkategaiak azken segundura arte esango du bere hautagaitza ez dela politikoa.

12:06 - Juan Maria Aburto EAJren Bilboko alkategai eta egungo alkateak esan du berak eta bere taldeak "dena" emango dutela Bizkaiko hiriburuko "herritar guztien alde", eta "kudeaketa zuhurrarekin, kontu osasuntsuekin, zero zorrarekin, gardentasunez eta proiektuak aurrera eramateko aliantza estrategikoekin" jokatuko dutela.

12:01 - Nafarroako Podemosek azpimarratu du "UPN-PP-C's koalizioa gelditu" behar dela "aldaketa bizkortzeko".

11:56 - Miren Larrion EH Bilduren Gasteizko alkategaiak ohartarazi du "boto bakar baten mende" egon litekeela datorren igandean bera hiriko alkate izateko aukera.

11:45 - Markel Olanok EAJren aldeko botoa eskatu du Gipuzkoan, "atzera egin edo etorkizunera jarraitu" aukeratu behar dela, EH Bilduri eta EAJri erreferentzia eginez.

11:30 - Hauteskunde eguna dute gaur Irlandan eta Txekian, Europako Parlamenturako ordezkariak aukeratzeko.

Europako hauteskundeak atzo hasi ziren eta igandera arte luzatuko dira, bost hilabeteko epean, Europar Batasuneko Parlamentua eta gobernua berritzea helburu.

Botoa ematen lehen herrialdeak Erresuma Batua eta Herbehereak izan ziren, atzo.

11:18 - Azkenean, iritsi da Europako Hauteskundeak astinduko dituen albistea: Theresa Mayk dimisioa iragarri du ekainaren 7rako.

11:08 - Radio Euskadin bertan, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako bost hautagairekin eztabaida egin dute gaur, eta lurraldeko gai nagusiak jorratu dituzte (gazteleraz).

11:05 - EiTBren korrespontsalek Europako Hauteskundeak aztertu dituzte Radio Euskadirentzat: Mikel Rotaetxe Londrestik, Nerea Reparaz Paristik, eta Ane Irazabal Erromatik.

10:52 - Kanpaina amaitzear den honetan, EBri zuzenean eragingo liokeen albiste baten atarian egon gintezke. Izan ere, Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak gaur iragar lezake kargua noiz utziko duen, BBCk jakitera eman duenez. Telebista britaniarraren arabera, ekainaren 10ean emango du dimisioa.  

10:45 - Iñaki Oyarzabal PPren Arabako ahaldungai nagusiarekin, Radio Vitoriak kanpainako elkarrizketen egutegia amaitu du. Hemen entzun ditzakezu hautagaiaren proposamenak (gazteleraz).

10:40 - EITBko Administrazio Kontseiluak erabakitako irizpideen arabera, Eneko Goia elkarrizketatu dute Euskadi Irratian, EAJk Donostiako alkategai aurkeztu duen hautagaia eta azken lau urteetan kargu hori bete duena.

09:46 - Hasi da hauteskunde-kanpainaren azken eguna, atzo ETB2n egindako eztabaiden ajearekin hasi ere.