Zuzenean

Zuzenean

Hauxe izan da hauteskunde egun hirukoitzak eman duena

Actualizar

01:42 - Albiste honetan jaso dugu gaurko hauteskunde egun potoloan jasotako informazio guztia.

00:57 - Andoni Ortuzar: 'Euskal gizarteak bere konfiantza eman dio EAJri'

00:53 - EAJ alderdirik bozkatuena (%33,87) izan da EAEn, Europako hauteskundeetan. EH Bildu bigarren, botoen % 22,01ekin. Biek eutsiko diote europarlamentariari.

00:45 - Idoia Mendia: 'Euskadiko funtsezko indar bat garela erakutsi dugu'

00:43 - EH Bilduk irabazio du Argantzunen, Trebiñun (Burgos), botoen % 44,03 eta 3 zinegotzi eskuratuta.

00:35 - Maria Chivite: "Ez dizkiegu gure botoak Esparzari emango, eta ez dugu Bildurekin itunik egingo. Hurrengo Nafarroako Gobernuaren buru izatera atera gara".

00:21 - Uxue Barkosek (Geroa Bai) Nafarroan gobernatu ahal izateko eskaintza egin dio Maria Chiviteri (PSN).

00:11 - Arnaldo Otegi: 'EH Bilduk ateratako emaitzarik onenaz hitz egiten ari gara'

00:05 - EAJk 1995etik ez zituen Gasteizko udal-hauteskundeak irabazten.

23:48 - Sozialistek euren plazei eutsi diete: hala nola, Irun, Eibar, Lasarte-Oria, Zumarraga. Berrobin ere PSE-EE nagusi, baina berea izan zen aurkeztu zen zerrenda bakarra.

23:45 - EAJ Arrasaten, Eskoriatzan, Aretxabaletan, Elgoibarren, Zarautzen edo Tolosan gailendu da, besteak beste. 

23:44 - Agurainen, EAJk irabazi ditu hauteskundeak, 7 zinegotzirekin. EH Bilduk 6 eskuratu ditu.

23:43 - Amurrion, EAJk 8 zinegotzi eskuratu ditu, EH Bilduk baino bat gehiago. PSE-EEk eta Orain Amurriok zinegotzi bana lortu dute.

23:40 - EAJk garaipena lortu du Barakaldon, eta, ondorioz, Amaia del Campok alkate karguan errepikatuko du; izan ere, jeltzaleek bi zinegotzi gehiago izango dituzte, 8tik 11ra pasatuta.

23:39 - PSE-EEk irabazi ditu udal hauteskundeak Portugaleten. Mikel Torres izango da alkatea berriro; laugarren legealdia izango du jarraian.

23:38 - Basaurin, EAJk hauteskundeak irabazi ditu berriro, 10 zinegotzi bereganatuta; iragan legealdian zuen kopuru bera. PSE-EEk bigarren indarra izaten jarraitzen du, baina zinegotzi bat gehiago lortuta: 5.

23:35 - Idiazabalen EH Bilduk gehiengo osoa berreskuratu du.

23:34 - Pasaian EH Bilduk lehen postua berreskuratu du, eta EAJ hirugarren posturaino jaitsi da.

23:31 - Irunen Jose Antonio Santano PSE-EEkoak alkatetzari eutsiko dio, 10 zinegotziei eutsi baitie.

23:24 - Geroa Baik ordezkari kopurua bikoiztu du Altsasun, eta 13 zinegotzitatik 10 eskuratu ditu, botoen % 62 baino gehiago.

23:24 - EH Bilduk gehiengoa galdu du Laudion, eta EAJ gailendu zaio bi zinegotzi gehiagorekin.

23:20 - Tafallan Navarra Sumak 5 botogatik irabazi dio EH Bilduri.

23:19 - Getxon EAJk irabazi du, PPrekiko aldea handituta.

23:16 - Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, aldaketako alderdiek ezin izan dute duela lau urteko gairapena berretsi. Navarra Suma koalizioak (UPN, PPN eta Ciudadanos) eskuratu du garaipena, 19 eserlekurekin, duela lau urte UPNk eta PPNk lortutakoak baino 2 gehiago.

23:13 - Tuteran eskuindarrek Udala berreskuratu dute, Navarra Sumak gehiengo osoa lortu baitu.

23:10 - EAJk Arabako foru hauteskundeak irabazi ditu, lehen postua orain laugarrena den Alderdi Popularrari kenduta. Euskal Herria Bilduk bigarren postua eskuratu du, eta Alderdi Sozialistak, higurarrena.

23:07 - Navarra Suma koalizioak irabazi ditu 2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeak Iruñean, eta 12 hautetsi izango ditu udaletxean, botoen % 69 zenbatuta.

23:04 - Bermeon hauteskunde mapa irauli egin da, eta EAJ EH Bilduri gailendu zaio alde nabarmenarekin.

23:02 - Errenterian EH Bilduk irabazi du berriro, eta are alde handiagoarekin.

22:51 - Lehia estua aurreikusten zen Gipuzkoan, eta emaitzek —botoen % 68 kontatuta dagoela— hala baieztatu dute. EAJk irabazi ditu bozak, baina EH Bildu gertu du. Jeltzaleek 20 batzarkide lortu dituzte, duela lau urte baino bi gehiago. Koalizio abertzaleak ere gora egin du, eserleku bat gehiagorekin (18).

22:37 - EAJk garaipen garbia lortu du Bizkaian, igande honetako udal eta foru hauteskundeetan, Batzar Nagusietan hegemonia historikoa mantenduz. Horrela, EAJk 24 batzarkide lortu ditu, EH Bilduk 9, PSE-EEk 9, Podemosek 6 eta PPk 2, botoen % 78 zenbatuta.

22:31 - EAJk irabazi ditu udal hauteskundeak Gasteizen, PSE-EEren eta EH Bilduren aurretik. Horrela, Gorka Urtaranek emaitza onak lortu ditu Arabako hiriburuko alkate izateko beste lau urtez.

22:21 - Eneko Goia jeltzaleak eutsi egin dio Donostiako Alkatetzari, duela lau urte baino zinegotzi bat gehiagorekin, gainera. EH Bilduk PSE-EE gainditu, eta bigarren postua erdietsi du, 2015ean lortutako ordezkari kopuru bera lortu badu ere (6).

22:16 - EAJ gehiengo osoaren atarian geratu da Bilboko Udalean, 14 zinegotzi eskuratuta, igande honetan egindako udal eta foru hauteskundeetan, botoen % 88 zenbatuta.

22:15 - % 62 zenbatuta, Gasteiz horrela geratuko litzateke:

EAJ 7 (+2)

PSE-EE 6 (+2)

EH Bildu 6

PP 5 (-4)

Podemos 3

21:57 - Donostian, % 32 zenbatuta:

EAJ 10 (+1)

EH Bildu 6

PSE-EE 5 (-2)

Podemos 3

PP 3

21:55 - EAJ gehiengo osoaren atarian geratuko litzateke Bilboko Udalean. % 62 zenbatuta:

EAJ 14 (+1)

PSE-EE 5 (+1)

EH Bildu 5 (+1)

Podemos 3

PP 2 (-2)

21:52 - Ia % 20 zenbatuta, Gasteiz horrela geratuko litzateke:

EAJ 7 (+2)

PSE-EE 6 (+2)

EH Bildu 6

PP 5 (-4)

Podemos 3

21:47 - Ia % 20a zenbatuta, horrela geratuko lirateke Bizkaiko Batzar Nagusiak:

EAJ 24 (+1)

PSE-EE 10 (+3)

EH Bildu 9 (-2)

Podemos 6

PP 2 (-2)

21:17 - Lehenengo behin betiko emaitzak ematen hasi dira, herri txikienen kasuan: Zerain (EH Bildu), Mendexa (EAJ), Gizaburuaga (Ibaibaso), Berriatua (EH Bildu), Munitibar (EH Bildu)...

20:35 -Gogoratu lehenengo emaitza ofizialak 21:00etatik aurrera jakinaraziko dituztela, udal-hauteskundeen kasuan. Foru-hauteskundeetakoak 22:00etatik aurrera emango dituzte, eta europarrak 23:00etan.

20:05 - Iruñean, Navarra Suma izango litzateke hauteskundeetako irabazlea (% 34,4), eta zinegotzi bat irabazteko aukera luke (10-11), UPN, PP eta Ciudadanosen arteko batuketarekin alderatuta 4 puntu behera egingo badu ere.

EH Bildu izango litzateke bigarren indarra (% 23,3), 7 puntu igota eta bi zinegotzi gehiago irabazita, 7ra arte. PSN izango litzateke hirugarren indarra (% 13,4), 3 puntu igota eta zinegotzi bat gehiago lortuta, 4 eskuratuta. Geroa Baik 3 puntu behera egingo luke (% 12,8), laugarren indarra izanda eta bat edo bi ordezkari galduta, 3-4 lortuta.

Izquierda-Ezkerrak berdin jarraituko luke (% 6), zinegotzi bat gehiago lortzeko aukerarekin, 1 edo 2 eskuratuta. Unidas Podemos Nafarroako hiriburuko udalean sartuko litzateke zinegotzi batekin eta botoen % 5,7rekin. Aranzadik dituen hiru zinegotziak galduko lituzke.

20:04 - Donostian, EAJk botoen % 37,2rekin irabaziko luke (7 puntu gehiago), eta 11 zinegotzi lortuko lituzke (2 gehiago).

EH Bildu izango litzateke bigarren indarra, 3 puntu gehiagorekin (% 24,3) eta 7 zinegotzirekin, PSE-EE (% 18,3) gailenduta. Bi zinegotzi galduko lituzkete sozialistek, 5 lortuta.

Elkarrekin Podemosek 2 zinegotzi izaten jarraituko luke (% 7,9), eta PPk bat galduko luke, 2rekin geldituta (% 7,3).

20:02 - Bilbon, EAJk, botoen % 44,2ra igota, 14 eta 15 zinegotzi artean lortuko lituzke. Horrela, gehiengo absolutua (15) lortzeko aukera luke.

EH Bildu 4 puntu igoko litzateke (% 18,3), bi zinegotzi gehiago lortuta, 6ra arte. PSE-EE (% 12,3)  4 zinegotzirekin mantenduko litzateke, eta Elkarrekin Podemosek (% 9) 3 eta 4 zinegotzi artean lortuko lituzke. PPk botoen % 7,4 lortuko luke, 2 zinegotzirekin, bi zinegotzi galduta.

20:02 - Gasteizen, jeltzaleen garaipena estua izango da. EAJk (% 24,4) bost hamarren eskaseko aldea izango luke EH Bildurekin (% 23,9). Biek lortuko lituzke 7 eta 8 zinegotziren artean.

PPk 12 puntu gutxiago lortuko (% 18,3) eta 3 edo 4 zinegotzi galduko lituzke, 5 edo 6rekin geratuta. PSE-EE laugarren indarra izaten jarraituko litzateke (% 14,1), 4 zinegotzirekin. Elkarrekin Podemosek behera egingo luke (% 11,6), baina zinegotzi kopurua mantenduko luke Gasteizko udalean (3).

20:00 - Eusko Alderdi Jeltzaleak Euskal Autonomia Erkidegoetako hiru hiriburuetako udal hauteskundeak irabaziko lituzke, eta Navarra Sumak Iruñean irabaziko luke, Gizakerrek EiTBrentzat egindako hauteskunde galdeketaren arabera.

19:30 - 20:00etan, Gizakerrek egindako EiTB M26 Inkestaren emaitzak ezagutzera emango ditugu. Hauteslekuetan egindako galdeketaren ordez, asteburuan telefono bidez egin zaizkie inkesta hauek 2.400 laguni.

19:15 - Jarrai ezazu 19:30etik aurrera hauteskundeei buruzko saio berezia ETB1en edo eitb.eus-en

18:56 - Europako hauteskundeei dagokienez, parte-hartzea % 18 hazi da EAEn (% 52,38), eta % 20,7 Nafarroan (% 55,26), 18:00etarako.

18:51 - 18:00etarako, udal hauteskundeetan % 49,48koa zen parte-hartzea Araban (% 49,37 2015ean), % 53,17koa Bizkaian (% 49,91 2015ean), eta % 53,51koa Gipuzkoan (% 51,42).

18:32 - Ipar Euskal Herriko hautesleek Europako Parlamentuko ordezkariak hautatu dituzte, Frantziar estatuko hautesleekin batera, Bruselan egongo diren 79 legebiltzarkideak aukeratzeko barruti bakarra dago eta. 18:00etan itxi dira hauteslekuak.

18:21 - Udal hauteskundeetako parte-hartzeak gora egin du aurreko hauteskundeen aldean EAEn % 52,7ra arte, 18:00etarako, eta % 2tik gora igo da, Espainiako Barne Ministerioak jakitera eman duenez.

Nafarroan, berriz, ia ez da aldaketarik izan dela 4 urteko datuen aldean, baina apur bat igo da % 56,13koa baita, eta 2015ean % 55,64koa zen ordu berean.

17:52 - PPk eta Ciudadanosek kexak aurkeztu dituzte Gasteizen eta Bilbon, boto "libre" eta "sekreturako" eskubidea urratzen ari direla salatzeko.

Azaldu dutenez, ez zegoen boto-paperik kabinetan, baizik eta agerian, mahaien gainean.

17:41 - Moda-modan dagoen Berri Txarrak talde nafarrak ere hauteskundeetan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

17:09 - Alfonso Alonso EAEKo PPren buruak "sentimenduarekin" eta "arrazoiarekin" bozkatzeko deia egin du.

17:07 - Ahal Duguko idazkari nagusi eta Elkarrekin Podemoseko bozeramaile Lander Martinezek parte-hartze handia egon dadila eskatu du, eta gogorarazi du "Euskadiko erakundeetako boterearen zati handi bat" jokoan dagoela.

17:07 - PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak ere botoa emateko deia egin du, hiriak eta Europa aldatzen eta hobetzen jarraitzeko.

17:05 - Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan duenez, koalizioa "hauteskunde gaueko sorpresa izango da berriro", "beste jauzi" bat emango duelako eta aurreko hauteskundeetan "martxan jarritako olatua handiago egingo duelako".

17:04 - EAJko EBBko presidente Andoni Ortuzar ziur agertu da euskal herritarrek, aurreko hauteskunde orokorretan bezala, "mezua ulertuko dutela eta masiboki bozkatzera joango direla". "Botoa da demokrazia mantentzeko eta indartzeko eta Euskadi defendatzeko erremintarik onena", gehitu du.

17:01 - Boto guztien garrantzia azpimarratu du Miren Larrionek.

16:58 - Markel Olanok Hondarribiko frontoiean bozkatu du.

16:56 - Jokoan asko dagoela azpimarratu dute Nafarroako hautagaiek.



16:51 - Jokoan asko dagoela azpimarratu dute hautagaiek Gipuzkoan



16:50 - Azkunak utzi zuen gehiengo absolutua berreskuratzeko 2. saiakera du Juan Mari Aburtok.

16:49 - Izagirre: 'Kontent gaude, oso lan txukuna egin dugu'



16:45 - Gorka Urtaran eta Miren Larrion, alkatetzarako lehian



15:43 - Hauteskunde egun honetako zenbait bitxikeria

15:27 -Normaltasuna nagusi izan da goizean hauteslekuetan

15:25 -Mikel Buil Nafarroako Podemoseko presidentegaiak gaurko egunaren "garrantzia" azpimarratu du, hiritarrek "lau urtean behin" baino ezin dutelako haien ordezkariak hautatu; hori dela eta, parte hartzerako deia egin du.

15:18 -Marisa de Simon Nafarroako Presidentetzarako I-Eren hautagaiak  ere botoa emateko deia egin du, dioenez, gaur "asko, pila bat, dugulako jokoan".

15:11 -Eneritz de Madariaga Bizkaiko ahaldun nagusi izateko Elkarrekin Podemosen hautagaiaren esanetan, "aldaketa norberaren tokitik hasten da", "mundua justuagoa"egiteko

Hoy votamos por el cambio y la alternativa, por la Bizkaia con la que soñamos. Cada voto cuenta. #SíSePuede26M #26MUnidasPodemos #ElkarrekinPodemos @EneritzAhalDugu pic.twitter.com/PFXQ6zf3uw

14:51 -Nafarroan, aldiz, 15 puntuko aldea dago 2014ko parte-hartze datuekin erkatuta; % 24,84koa izan zen aurrekoan, eta % 39,62koa aurtengoan

14:43 -Europako hauteskundeei dagokienez, parte hartzea 12 puntu baino gehiago igo da Euskadin: % 24,38koa izan zen 2014an, eta % 36,92koa aurten

14:43 -Jokoan asko dagoela azpimarratu dute Nafarroako hautagaiek

14:42 -Kominunikazioaren Estatu idazkaria agerraldia egiten ari da, parte-hartze datuen berri emateko

14:30 -EAEn, 14:00ak arte botoa eman duten pertsona kopuruak gora egin du % 35,55etik (2015) % 36,86ra, Espainiako Barne Ministerioak aurreratutako datuen arabera.

14:17 -Nafarroan, parte hartzea (14:00k arte) % 40,66koa izan zen, eta gaur % 38,07koa izan da

14:14 -Parte hartzea 14:00ak arte igo egin da Euskadin 2015ko bozketa egunarekin alderatuta, eta jaitsi Nafarroan

13:37 - Maria Chivite 'oso baikor' agertu da botoa eman ondoren



13:35 - Uxue Barkosek parte-hartze handiaren garrantzia azpimarratu du

13:21 -Reyes Carrere EH Blduren Donostiako alkategaiak "ametsak egia bihurtzeko botoak" ematea eskatu du.

13:16 -Amaya Fernadezek, Bizkaiko ahaldun nagusi izateko PPren hautagaiak, "ilusio eta indar handiarekin" bozkatzea eskatu du "Bizkaiarentzat oso garrantzitsua den" egun honetan

13:12 -Ana Viñals Elkarrekin Podemoseko Bilboko alkategaiak esan du "oso garrantzitsua" dela hiritarren parte hartzea handia izatea, udal, foru eta Europako hauteskundeetan

13:03 -Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak ziurtatu duenez, koalizioa "hauteskunde gaueko ezustekoa izango da berriz ere", beste "jauzi bat" emango duelako, aurreko bozketan "martxan jarritako olatua handituz".

12:56 -Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusi eta EAJren hautagaiaren arabera, "Arabako etorkizuna parte-hartzearen eskuetan dago"

12:49 -Maria Valiente Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko Elkarrekin Podemoseko hautagaia ziur agertu da koalizioak "emaitza onak" izango dituela.

12:41 -Teresa Laespada PSE-EEren Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaiaren hitzetan, hauteskundeak "inkestarik onenak dira, demokrazia lau urtean behin berrabiarazi egiten delako"

12:36 -Joseba Asiron, Iruñeko EH Bilduren alkategaia, Zizur Nagusian izan da botoa ematen

12:30 -Idoia Mendiak bozkatzera joateko deia egin du: "Denok bozkatu behar dugu"

12:30 -Idoia Mendia bozkatzera joatea eskatu du: "Oso garrantzitsua da etxean inor ez geratzea"

12:18 -Leticia Comeron eta Iñaki Oyarzabalek (PP) botoa emateko deia egin diete hiritarrei, Gasteizek eta Arabak "jauzia egin dezaten"

12:14 -Bakartxo Ruiz Nafarroako presidente izateko EH Bilduren hautagaia "ziur" agertu da hiritarrek duela lau urteko aldaketa berretsiko dutela, eta koalizioa "hauteskundeetan indartuta" egotea ospatzeko moduan egotea espero du

12:08 -Maria Chivite Nafarroako Presidentetzarako PSNren hautagaia "superbaikor" agertu da gidatzen duen alderdiak gaurko bozketan lortuko dituen emaitzei begira

12:02 -Uxue Barkos Nafarroako presidente eta Geroa Baiko hautagaiak parte hartzea "ahalik eta handiena eta osasuntsuena" izatea espero duela esan du.

11:42 -Urtaran: 'Gasteiztarrak animatu nahi ditut parte hartzera, bozkatzera'

11:42 -Unai Rementeria EAJren Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak Mundakan eman du botoa

11:37 -Goiak parte hartze handia izatea eskatu du "asko dagoelako jokoan"

11:36 -Raquel Gonzalez Bilboko PPren alkategaiak esan duenez, igande honetako hauteskundeak "aukera paregabea dira Bilbaorentzat", "azken 40 urteetako erritmoa aldatu" eta hiriburu bizkaitarrari bultzada eman lekizkioke eta.

11:30 -Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusiak ere parte-hartze altua espero duela adierazi du.

11:22 -Xabier Benito Ziluaga Elkarrekin Podemoseko hautagaiaren esanetan, "Europari buelta emateko ordua da".

11:13 -Eider Gardiazabal, PSE-EEren Europarako hautagaia, bozkatzen:

11:08 -Kike Fernandez de Pinedo EH Bilduren Arabako ahaldun nagusirako hautagaiak esan duenez, "etxeko lanak egin ditugu, ametsa gertu dago eta azken bultzada baino ez da falta, beraz... denak bozkatzera".

11:08 -Miren Larrion EH Bilduren Gasteizko alkategaiak botoa emateko deia egin die hiritarrei, eta zerrenda bozkatuenak agintea hartu behar ote lukeen galdetuta, esan du "proiekturik onenak" hartu beharko lukeela gidaritza, eta hori errespetatzea eskatu du.

10:59 -Francisco Samir Lahdou Bilboko Ganemos Goazeneko alkategaiak hiritarrei, orokorrean, eta auzoetako bizilagunei, "bereziki", zuzendu zaie bozkatzera joateko eskatuz, hiria "zentrora begiratzeari utzi eta auzoei eta haien beharrei begira jar dadin".

10:38 -Espainiako Gobernuaren agerraldia zuzenean, mahaien osaketa eta hauteskunde egunaren hasierari buruz informatzeko

10:37 -Enrique Maya Navarra Sumako Iruñearako alkategaiak parte hartzeko deia egin du, hiriaren "etorkizuna" aukeratuko baita, eta "oso une garrantzitsua" dela adierazi du.

10:31 -Izaskun Bilbao EAJren europarlamentari eta CEUS koalizioaren hautagaiak parte-hartze handia izatea eskatu du udal, foru eta Europako hauteskundeetan, europar proiektuan arriskuan ez jartzeko, "ikusten ari garen populismoen aurrean".

10:22 -Iñigo Urkullu lehendakariak hauteslekuetara joateko deia egin du, "udalez udal eta Lurraldez Lurralde" Europan "dagoen Euskadi" eraikitzeko

10:00 -Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak gaurko hauteskundeen ostean "politikan egonkortasun epea hastea" eskatu du.

09:53 -Juan Mari Aburto EAJren Bilborako alkategaiak adierazi du parte-hartze handia espero duela udal, foru eta Europako hauteskundeetan, eta hiritarrek "normaltasunez" jardutea.

09:42 -Euskal hautagaietako batzuk botoa eman dute dagoeneko. Denis Itxaso, horietako bat izan da.

09:31 -Ohi legez, Gobernu espainiarrak hiru prentsaurreko emango ditu egunean zehar, bozketaren nondik norakoak azaldu eta parte-hartze datuen berri emateko.

Lehenengo agerraldia 10:30ean izango da, eta hauteslekuen irekiari buruz hitz egingo dute.

14:30ean, parte-hartze datuak emango dira, hain zuzen, 09:00etatik 14:00etara zenbatek eman duen botoa zehaztuko dute.

Hirugarren agerraldia 18:30ean izango da, eta parte-hartze datuak berritzea izango du helburu.

09:17 -Botoak zenbatzeko orduan, Europako hauteskundeetarako boto kutxak irekiko dituzte lehenik eta behin, ondoren udal eta foru hauteskundeetakoak.

09:15 -Nafarroan 358 hautesleku irekiko dituzte maiatzaren 26an eta 976 mahai osatuko dira horietan. Batetik, udal hauteskundeak egingo dituzte 272 herritan (horietako 31tan ez da inor aurkeztu) eta, bestetik, kontzeju-hauteskundeak izango dira 60 udalerriren baitan dauden 346 kontzejutan. Foru Erkidegoko administrazio lokalaren berezitasuna dira kontzejuak, eta guztira, 1.124 ordezkari hautatuko dira horietan.

08:49 -2015ean baino 14 zinegotzi gehiago izango ditu EAEk, maiatzaz geroztik. Duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta, bereziki Gipuzkoan egin du gora biztanle kopuruak. Guztira, 986 zinegotzi aukeratuko dituzte lurralde horretan, 2015ean baino 18 gehiago.

08:46 -Gutxi falta da hauteslekuetako ateak irekitzeko, hiritarrek botoa eman dezaten.

08:45 -251 udalerritan, 2.651 zinegotzi aukeratuko dira igande honetan Euskal Autonomia Erkidegoan: 112 udal Bizkaian, 88 Gipuzkoan eta 51 Araban. Gainera, Bizkaian 4 entitate lokal txiki hautatuko dira eta Gipuzkoan 2.

08:42 -09:00etan irekiko dira hauteslekuak eta 20:00arte zabalik izango dira. Botoa emateko NANa, pasaportea edota gidatzeko baimena erakutsi beharko da.

08:42 -Nafarroan, gainera, laugarren sobre bat ere izango da, berdea, kontzejuak aukeratzeko. Kontzejuak udal baten menpe dauden baina konpetentzia propio batzuk dituzten udalerri txikiak dira.

08:40 -Hiru gutun-azal mota egongo dira botoa emateko: txuriak udaletarako, sepia edo laranja foru aldundietarako edo Nafarroako Parlamenturako, eta urdinak Europako Parlamenturako. 

08:39 -Maiatzaren 26ko hauteskundeak zuzen-zuzenean eta bertatik bertara jarraitzeko aukera eskainiko du EiTBk Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta eitb.eus-en bidez. Europako bozei, udal eta foru hauteskundeei, eta Nafarroako parlamentukoei erreparatuko die EiTBk 19:20ean hasiko diren saio berezietan.

08:28 -Igande honetan, maiatzak 26, udal hauteskundeak ospatuko dira Espainiako Estatu osoan. Gainera, foru hauteskundeak izango dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Nafarroan, kontzejuetarako hauteskundeak zein Nafarroako Parlamentua aukeratzeko bozak izango dituzte. Eta hori guztia gutxi balitz, Europako Parlamenturako hauteskundeak ospatuko dira Euskal Herri osoan: EAEn, Nafarroan zein Iparraldean.