Zuzenean
22:42 -"Gaur berriro" egingo dutela iragarri du Tsunami Democratic kolektiboak.
Comunicat 5: Demà, més! pic.twitter.com/LTchiqwOJM
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) October 14, 2019
22:19 -El Prat aireportuko 1 Terminalaren kanpoaldean eta aparkalekuan bildutako manifestari talde batek Espainiako polizien eta Esquadra mossoen aurka egin du.
22:10 -Bartzelonako aireportuko mobilizazioa 20:45 aldera bertan behera utzi du Tsunami Democratic kolektiboak. "Gaur tsunami bat izan gara. Mobilizazio bakoitza garaipen bihurtuko dugu. Indarkeriarik gabeko desobedientzia zibileko garai bati hasiera eman diogu", azpimarratu dute.
21:32 -BIDEOA: 'Proces' epaiaren aurkako protesta zaratatsuak, Euskal Herriko hiri eta herrietan
21:26 -8.000 pertsonak elkarretaratzea egin dute Lleidako udaletxearen aurrean, Udalak jakitera eman duenez. Era berean, milaka pertsonak manifestazioa egin dute gauean, Tarragonan; Font plazatik abiatu eta hiriko kale nagusietan zehar ibilbidea egin dute Imperial Tarraco plazara arte.
21:23 -Kataluniako "gatazkari konponbide politiko eta demokratikoa" emateko, "Espainia elkarrizketa mahaian esertzea lortzeko presio egitea", eskatu dio Pep Guardiola Manchester Cityko entrenatzaileak nazioarteari bideo batean.
Pep Guardiola posa veu a @tsunami_dem en un comunicat internacional emès per la @BBC i @AFP pic.twitter.com/8mWLgbanJr
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) October 14, 2019
21:20 -Ehunka pertsonak kazeroladak egin dituzte Euskadiko hiru hiriburuetan, epaiaren aurka protesta egiteko.
21:19 -BIDEOA: Milaka manifestarik Bartzelonako Sant Jaume plaza hartu dute
21:15 -25.000 bat pertsonak manifestazioa egin dute gauean eta euripean, Espainiako Gobernuak Gironan duen Ordezkaritza aurrean, bertako Udalak azaldu duenez.
21:14 -BIDEOA: Bartzelonako aireportuaren sarrerak kolapsatu dituzte
20:46 -CDRen manifestazioak Espainiako Poliziaren Buruzagitzaren aurrean geldialdia egin du gauean, Bartzelonan. Eraikin aurrean zabaldu diren poliziei txistu egin diete.
20:42 -Zazpi epaileek erabakia aho batez hartu izanak Auzitegi Gorenaren ebazpenari sendotasuna ematen dion arren, zigorra berrikustera behartzeko neurriak aztertzen ari dira defentsak, Estrasburgon amaitu eta urteak iraun dezakeen prozesu batean.
20:39 -Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak azaroaren 12an emango ditu Oriol Junqueras ERCko buruaren balizko immunitateari buruzko ondorioak.
20:34 -Milaka manifestarik Bartzelonako Sant Jaume plaza bete dute astelehen honetan, epaiaren aurka protesta egiteko. Quim Torra eta Roger Torrent Generalitateko eta Parlamenteko presidenteak, hurrenez hurren, bertan izan dira.
20:28 -Bartzelona eta Girona lotzen dituzten abiadura handiko eta aldiriko trenen zirkulazioa eten behar izan dute arratsaldean, trenbide-trabesak kiskali dituztelako, eta horren ondorioz trenbidea deformatu delako. Guztira, 50 bat trenek arazoak izan dituzte.
20:26 -Milaka pertsona bildu dira Prateko aireportuan. Argazkia: EFE/Quique Garcia
20:20 -"Estatuaren estrategia, akordio eta elkarrizketatik urrun, errepresio eta judizializazioarena dela aspalditik dakigu", adierazi du Anna Gabriel CUPeko diputatu ohiak.
20:16 -Milaka bidaiari, 6.000 eta 8.000 artean, Poliziaren arabera, El Prat aireportuko 1 Terminalean daude noraezean, lur hartu eta hirira hurbildu ezinik edo euren hegaldiak bertan behera geratu direlako.
20:11 -Esquadra Mossoek CUPeko militante bat atxilotu dute arratsaldean, Mataron (Bartzelona), "poliziei eraso egitea" egotzita.
20:10 -BIDEOA: Kataluniako Parlamenteko presidenteen balorazioa
20:08 -Kataluniako larrialdi zerbitzuek 37 zauritu artatu dituzte 19:00ak arte.
20:04 -Astic Nazioarteko Garraio Elkarteak Kataluniako Generalitateari eta Gobernu zentralari merkantzia eta herritarren mugimendu askatasuna bermatzea eskatu die, bestela "ondorio larriak" izango direlako.
19:35 -Kataluniako aireportuetan eta trenetan "kolapsoa" dagoenik gezurtatu du Espainiako Gobernuak, baina El Prateko aireportuan egoera "samurra" ez dela aitortu du.
19:31 -Gure Esku Dago plataformak deitutako elkarretaratze "zaratatsuetan" ehunka pertsonak parte hartu dute arratsaldean, Euskal Herriko hainbat txokotan, Kataluniako “erreferendumaren kriminalizazioaren” eta Gorenaren epaiaren kontra protesta egiteko.
19:28 -BIDEOA: Indulturik ez egotea exijitu dio Pablo Casadok Pedro Sanchezi
19:22 -Kataluniako prozesu independentistaren aurkako auzian Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaia "proportziorik eta oinarririk gabekoa" dela uste dute Juanjo Alvarez eta Jon-Mirena Landa legelariek.
19:09 -Vueling konpainiak 100 hegaldi bertan behera utzi behar izan ditu gaur protestengatik, eta beste 20 astearterako, baina oraingoz Aenak 67 zenbatu ditu soilik.
19:05 -Indarkeria ez zen 'proces'aren egitasmoaren parte izan, ez zen Konstituzioa botatzeko "benetako" arriskurik izan Katalunian, eta buruzagi independentisten "ameskeria" hutsa izan zen, Gobernuari presioa egiteko asmoz. Hala, Auzitegi Gorenak eztabaida itxi du: sedizioa izan zen, ez matxinada. Ebazpenaren 10 gakoak.
18:52 -Belgikako Justiziak deitzen duenean Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia agertuko dela ziurtatu du Paul Bekaert haren abokatuak. “Ez da ezkutatuko” eta Belgikako agintariei lagunduko die, esan duenez.
18:39 -Manifestariak abiadura handiko trenbidean, Gironan. Argazkia: EFE/ David Borrat
18:37 -BIDEOA: Istiluak izan dira Bartzelonako aireportuan Polizia eta manifestarien artean
18:32 -Rafael Ribo jarduneko Sindic de Greuges edo Kataluniako arartekoak azaldu duenez, 2017ko udazkeneko gertakariak "manifestazio eta adierazpen askatasuna oinarrizko eskubideen ariketa bat" izan zen, eta horregatik, sedizioa bezala jotzea "gehiegizkoa" da.
18:25 -Dagoeneko 20 bat hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte Bartzelonako aireportuan protesten ondorioz. Era berean, lur hartzen eta aireratzen ari diren hegazkin gehienek atzerapenak dituzte.
18:19 -"Zubiak zabalik mantentzea beti beharrezkoa da", adierazi du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak.
Debemos huir de las banderas que ocultan los problemas reales. La solución para #Cataluña pasa por la pluralidad, por el diálogo y los acuerdos, por una convivencia compartida, en el marco democrático de la Ley, las instituciones y las decisiones de la Justicia.
— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) October 14, 2019
18:18 -
Estem guanyant i és per això que ens volen dissoldre. Tenim molt clar com estem actuant: des de a noviolència.
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) October 14, 2019
Atenció: a les 18:30 h tenim una sorpresa! https://t.co/eW7b8MlZPC
18:15 -Larrialdi zerbitzuek 13 zauritu artatu dituzte, horietako hamar El Prat aireportuko 1 Terminalean.
18:10 -"Haserre demokratikoa" bideratzea eskatu du Roger Torrent Parlamenteko presidenteak. Frankismoa amaitu ondoren "unerik ilunetariko bat" bizitzen ari direla kritikatu du Torrentek. Kataluniako gizartea zigortu dutela erantsi du.
17:56 -Nazioarteko komunikabideek epaiaren eta Kataluniako protesten berri eman dute: 'The Guardian', 'De Standaard', 'Le Soir’, 'Le Figaro', 'Le Monde' , 'Público' , 'Corriere della Sera', 'La Reppublica' y 'Clarín', besteak beste.
17:53 -
Gaurko egunez, 1964an, Bakearen Nobel Saria jaso zuen Martin Luther King-ek desobedientzia aktiboa eta baketsua bultzatzeagatik. Espainiako Estatuan matxinada eta sedizioa leporatuko zizkioten pic.twitter.com/H3y8ZqsAza
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) October 14, 2019
17:47 -'Proces' auziko kondenatuak zuzenean hirugarren graduan sailkatu ahal izango dituzte, Kataluniako espetxe-administraritzak hala erabakiz gero; hain zuzen ere, administraritzak bi hilabeteko gehienezko epea du, epaia jaso eta gero, zehazteko zein kartzelatan eta espetxe-erregimenetan bete beharko dute kondenatuek zigorra.
17:37 -Epai "oso larria eta bidegabea" dela adierazi du Andoni Ortuzar EAJko presidenteak. Horregatik, zigortuak aske uztea eskatu du EBBko buruzagiak. Gainera, ebazpenak "gatazka areagotu" dezakeela ohartarazi du.
17:36 -
La lluita noviolenta sempre serà més poderosa que la violència institucional. Cap frustració i amb tota la tendresa i determinació, a l'aeroport i arreu, endavant amb #LaForçaDeLaGent pic.twitter.com/FV3ij8Vq5h
— Jordi Cuixart (@jcuixart) October 14, 2019
17:27 -Esquadra Mossoek manifestari bat atxilotu dute Bartzelonako metroan, "poliziei eraso egitea" egotzita.
17:24 -Manifestariak El Prat aireportuko sarbideetan. Argazkia: EFE/Quique Garcia
17:18 -Vueling konpainiak hiru hegaldi bertan behera utzi ditu Balearretako eta Bartzelonako aireportuen artean, Aenak jakitera eman duenez.
17:10 -
Ja som milers i estem donant la volta al món. N'hem de ser més. Molts més.
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) October 14, 2019
Per cert, l'aigua sempre troba un forat per on colar-se ;)#BeWaterMyFriend pic.twitter.com/ZYBk87BVeN
17:04 -Manifestariek AP-7 autopista itxi dute 16:45 aldera Gironan. Gutxienez mila bat pertsona autopistan sartu dira, eta bi noranzkoak itxi dituzte.
17:02 -Mobilizazioen ondorioz, orain arte Vueling konpainiak 15 bat hegaldi bertan behera utzi behar izan ditu Bartzelonako aireportuan, eta ez du baztertu egunean zehar gehiago bertan behera utzi behar izatea.
16:33 -Tren zerbitzua guztiz etenda dago Gironan, manifestariek abiadura handiko trenaren eta aldiriko trenen trenbideak itxi ondoren, Renfek baieztatu duenez. Gainera, trenetako bat independentziaren aldeko mezuekin margotu dute.
16:27 -Espainiako Polizia Bartzelonako El Prat aireportuan eta AVEren trenbidean, Gironan, zabaltzen hasi da, Esquadra Mossoei laguntzeko.
16:20 -Manifestariek barrikadak jarri dituzte AVEaren eta aldiriko trenen trenbideetan Gironako hegoaldean, bi garraiobideen zirkulazioa etenaz.
15:53 -Epaiak "errepresio" eta "mendeku" estrategia bat berresten duela uste du Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak. Sententziak "2017ko urriaren 1eko autodeterminazio erreferenduma posible egin zuten bi milioi pertsona zigortu ditu", adierazi duenez.
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia Bruselan. Argazkia: EFE/EPA/STEPHANIE LECOCQ
15:46 -Espainian eta Europan "instantzia guztien" aurrean helegitea aurkeztuko dutela esan du Oriol Junqueras ERCko presidentearen abokatuak, Andreu van den Eyndek.
15:45 -
¿ Bartzelonako aireportura iritsi berri da @JonInarritu, eta Auzitegi Gorenaren epaia salatzeko #TsunamiDemocratic-en lehen mobilizazioarekin topo egin du.
— EH Bildu (@ehbildu) October 14, 2019
¿¿ Egunotan Katalunian deitutako mobilizazioetan parte hartuko du @G_Elejabarrieta-rekin batera. #LlibertatPresosPolítics pic.twitter.com/SqrqM0VYm0
15:45 -Ehunka pertsonak Bartzelonako irteera itxi dute Kale Nagusian, baita Espainia plazan ere, Prateko aireportura bidean.
15:32 -Elkarte kultural eta sozialak, herritarrak eta sindikatuak mobilizazio "transbertsala" prestantzen ari dira urriaren 26rako, epaiaren aurka protesta egiteko.
15:23 -"Gaur epai baten zain egon behar zirenak jardunaldi hartako erasotzaileak dira. Boto-papera eskuan deliturik egiten ez zuten herritar baketsuen aurkako erasoa agindu zuena zigortu beharko lukete", azaldu die Torrak Espainiako erregeari eta Pedro Sanchezi bidalitako gutunetan.
15:17 -El Prateko aireportura sartzeko errepideetan auto-ilara luzeak dira, eta sarbide asko noizbehinka itxi behar izan dituzte. Ondorioz, taxietatik jaitsi eta azken metroak oinez egin behar izan dituzte bidaiari batzuek, euren hegaldiak ez galtzeko.
15:09 -BIDEOA: Ehunka manifestarik Prateko aireportura iritsi nahi dute
14:58 -Bartzelonako El Prat aireportuko T1 terminalera heltzeko saiakeran, Poliziaren hesia gainditu duten pertsona batzuen aurka kargatu dute Esquadra Mossoek. Gainera, aireportuko metro eta tren zerbitzuak bertan behera uzteko agindua eman diete mossoek Renferi eta TMBri.
MAJOR BREAKING: Police attacking protesters who are trying to occupy Barcelona's airport. pic.twitter.com/VWmMQ1XAwc
— Catalans for Yes ¿ (@CatalansForYes) October 14, 2019
14:51 - Auzitegi Gorenak epaiaren berri emanda, Pablo Llarena epaileak Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren entrega eskatzeko mekanismoa abiatu du. Alemaniak, bere garaian, matxinadagatik abiatutako entrega horri uko egin zion, auziaren instrukzioan.
Epaileak Fiskaltzak eskatuta hartu du erabakia; ostegunean helarazi zion Fiskaltzak idazkia, epaia segituan eman zutela kontuan izanik.
14:37 - BIDEOA | 9 eta 13 urte bitarteko espetxe zigorrak prozeseko buruentzat
14:37 - Miquel Iceta PSCko lehen idazkariak deia egin du etapa berria abiatzeko, elkarrizketarako borondatearekin, eta ikuspegiak berrikusteko unea aprobetxatzeko. Quim Torraren gainean hitz egin ditu adierazpen horiek Icetak; izan ere, Kataluniako presidenteak bilera eskatu die Espainiako errege Felipe VI.ari eta Pedro Sanchezi.
14:31 - Quim Torra Kataluniako presidenteak eguerdian egindako agerraldiaren zati bat txiokatu berri du:
Avui han estat condemnades entre 9 i 13 anys de presó unes persones que sempre van actuar amb sentit democràtic i pacífic. Per això rebutjo aquestes sentències, per injustes i antidemocràtiques, per formar part d’un judici polític i d’una causa contra el dret a l’autodeterminació pic.twitter.com/9orv1Q6pjT
— Quim Torra i Pla (@QuimTorraiPla) October 14, 2019
14:28 - Esquadra Mossoek El Prat aireporturako Aldirietako zerbitzua etetea agindu dute, Renferen iturriek ohar batean jakitera eman dutenez.
14:24 - Koordinazio aretoak Mossoak, Polizia eta Guardia Zibila aktibatu ditu, El Prat aireportua okupatzeko deia tarteko. Barne Ministerioak Mossoekin batera egiten ari den lanari eutsiko dio, "segurtasuna eta mugikortasunerako eskubidea bermatzea xede".
14:16 - Bartzelona-El Prateko Aireportuaren 1. terminalerako errepide-sarbideak kolapsatuta daude, Tsunami Democraticek azpiegitura horren jarduera geldiarazteko deia egin ostean.
Tsunamik 150.000 jarraitzaile baino gehiago ditu Telegramen, eta eskaera egin du aireportura joateko edozein garraio erabilita: autoa, Aerobusa, Metroa, motorra edo taxia.
14:07 - Erreakzioak: EH Bilduk eta Podemos Euskadik Auzitegi Gorenaren epaia kritikatu dute
13:58 - Pablo Llarena 'proces' auzia Auzitegi Gorenean ikertu duen epaileak berriro agindu du gaur Carles Puigdemont atxilotzea eta Espainiaren esku uztea.
Puigdemont Belgikan dago, eta matxinadagatik auzipetu zuten 2018ko martxoan.
13:55 - Marcel Mauri Omnium Culturaleko presidenteordeak iragarri duenez, 'proces' auziaren epaiaren aurrean autoinkulpazio kanpaina bati ekingo diote, eta parte hartzeko deia eskatu die herritarrei.
"Etor daitezela gure bila. Jordi Cuixartek ez zuen bere kasa jarduten, ez zituen erabakiak bakarrik hartzen, Omniumen izenean hartzen zituen", azpimarratu du.
13:40 - Maria Jose Segarra Estatuko fiskal nagusiak nabarmendu duenez, 'proces' auziko zigorrak espetxe arautegiaren arabera betetzen direla bermatuko du Fiskaltzak. "Modu indibidualean egingo dugu beti", erantsi du.
13:36 - Bartzelonako Katalunia plazan 25.000 pertsona bildu dira (Bartzelonako Udalak emandako datua) eguerdian Gorenaren epaiaren kontra protesta egiteko.
Katalunia plaza, lepo, gaur eguerdian. Argazkia: EFE
13:26 - BIDEOA | Urkullu: ' Politikaren judizializazioak emaitza negatiboak ekartzen ditu'
13:20 - Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, "amaiera judizial honek ez du ezer ixten". Hori da, hain justu, 'proces' auziaren epaiaren harira lehendakariak egindako lehen balorazioa.
Sabino Aranaren Fundazioan eskainitako agerraldi batean, Gorenaren erabakia deitoratu du. Izan ere, Urkulluren iritzian, "Auzitegi Gorenaren epaiak, momentuz, zorigaiztoko amaiera ematen dio zentzugabeko prozesu politiko eta judizial bati".
13:10 - Tsunami Democratic plataformak Bartzelonako aireportuaren jarduna eteteko eskatu die herritarrei 'proces' auziaren epaiaren kontrako lehen protesta neurri gisa.
Ha arribat l'hora de fer sentir la nostra veu al món!
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) October 14, 2019
Objectiu: aturar l'activitat de l'Aeroport de Barcelona
Ens ho intentaran impedir i només amb #LaForçaDeLaGent ho aconseguirem! pic.twitter.com/wy7AunxyEh
13:02 - Bien bitartean, borborka daude Kataluniako herri eta hiriak. Bartzelonan egiten ari dira protesta jendetsuenak. Hain justu, 8.000 bat lagun (Barne Kontseilariaren datuak) Katalunia Plazan bildu dira eguerdian.
'Tsunami Democràtic' plataformak deituta batu dira bertan, eta 13:00etan protesta ekitaldi gehiago iragarriko dituztela esan dute.
Una multitud de columnes en direcció a Plaça Catalunya. Suma't-hi! #laforçadelagent pic.twitter.com/MOE14kdqx5
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) October 14, 2019
12:55 - BIDEOA | 'Demokrazian pertsonak ez dira euren ideiengatik epaitzen, delituengatik baino'
12:50 - Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak pozez hartu du 'proces' auziaren epaia. Horren ustez, "gaur justizia egin da". Horrez gain, zigortutakoentzat espetxe onurarik onartuko ez dutela ohartarazi du.
"Gaur onek irabazi dute, eta galdu egin dute pasaporteak kendu nahi izan dizkigutenek eta sufriarazi gaituztenek", adierazi du.
12:42 - BIDEOA | Torra: 'Epaia demokraziaren aurkako iraina da'
12:30 - Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea agerraldia egiten ari da epaiaren inguruko balorazioa egiteko.
Azpimarratu duenez, buru duen Gobernuak epaia "errespetatzen du eta beteko du".
Sanchezen hitzetan, "demokrazian pertsonak ez dira euren ideiengatik epaitzen, euren delituengatik baino".
Sanchez, agerraldian. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
12:23 - Bien bitartean, mobilizazioak dira nagusi Katalunian.
Manifestariek Bartzelonako kale nagusiak itxi dituzte, besteak beste, Laietana, Diagonala, Kale Nagusia...
Ondorioz, tranbia eta autobus linea batzuk bertan behera geratu dira. Tren eta metro zerbitzua normaltasunez ari da eskaintzen.
12:18 - Espainiako alderdi nagusietako buruzagiek goizean egin dituzte 'proces' auziaren epaiaren inguruko lehen adierazpenak.
Casadok (PP) indulturik ez egotea eskatu du; Iglesiasek (Podemos), aldiz, elkarbizitzarako deia egin du.
12:05 - Quim Torra Generalitateko presidenteak agerraldia egin du gaur 'proces' auziko epaiaren balorazioa egiteko.
Torraren ustez, epaia "demokraziari egindako iraina eta Kataluniako gizarteari mesprezua da".
Nabarmendu duenez, "Kataluniako Gobernuak eta nik neuk epaia baztertzen dugu, bidegabea eta demokraziaren kontrakoa, epaiketa politiko baten eta independentismoaren kontrako auzi baten parte delako".
Torra, agerraldian. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
11:54 - BIDEOA | Espainiako bandera daraman gizon batek aurre egin die manifestariei Bartzelonan
11:46 - Gorenaren epaia "demokraziaren eta herritarren eskubideen kontrako erasoa" dela uste du Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak.
Parlamentuko diputatuek eta langileek elkarretaratzea egin dute Ganberaren eskailetan, protesta modu gisa:
Concentració al @parlamentcat amb motiu de la #SentenciaProces del Tribunal Suprem pic.twitter.com/60CdzMXlN7
— Parlament de Catalunya (@parlamentcat) October 14, 2019
11:35 - El programa de "En Jake" de ETB-2 se está emitiendo en directo desde Cataluña. Puedes seguirlo aquí.
11:31 - ANCk mobilizaziorako deia egin du. Manifestazio ugari eta dozenaka kontzentrazio egiten ari dira Bartzelonan eta Kataluniako hiri eta herri nagusietan.
¿¿¿¿¿ Contra la sentència, independència!
— Assemblea Nacional ¿ (@assemblea) October 14, 2019
Una de les manifestacions espontànies passa pel davant de la Sagrada Família.
¿ Surt al carrer, mobilitza’t! #ObjectiuIndependència pic.twitter.com/jezpyJShOM
ANCk Bartzelonan duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute. Argazkia: EFE
11:22 - Laster abiatuko da (11:30ean) Quim Torra Generalitateko presidenteak 'proces' auziko epaiaren harira egin behar duen agerraldia.
Ekitaldia Generalitateko Jauregiko Galeria Gotikoan egingo du Torrak.
11:18 - Gure Eskuk elkarretaratzeak deitu ditu 'larrialdi demokratikoari' erantzuteko, Auzitegi Gorenak emandako epaiaren ostean.
11:13 - Pedro Sanchez jarduneko Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egingo du 12:00etan epaiaren inguruko balorazioa egiteko.
Sanchez, aurreko agerraldi batean. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
11:09 - Esquadra Mossoen eta Espainiako Poliziaren presentzia oso nabarmena da Bartzelonako Sants geltokian. Kontzentrazio ugari egiten ari dira bertan.
BIDEOA | Protestak Santseko geltokian, 'proces' auziaren epaia dela eta
11:06 - Errepublikaren Defentsarako Batzordeek (CDR) "desobedientziarako" deia egin dute gaur sare sozialetan: "Herri matxinadaren ordua da"
"Zuen epaia zuen zigorra ere izango da. Espainiako Estatuaren eta bere konplizeen faxismo autoritarioaren kontra altxatzeko unea da", iragarri dute.
Lehen protesta gisa, Kataluniako Auzitegi Nagusiaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu dute "Errepresoreak seinalatu ditzagun, seinalatu dezagun (in)justizia".
La vostra sentència serà la vostra condemna.
— CDR Catalunya (@CDRCatOficial) October 14, 2019
¿ És l'hora d'alçar-nos contra el feixisme autoritari de l'estat espanyol i els seus còmplices.
¿ És l'hora de la #RevoltaPopular.
¿ Responem amb desobediència, poder popular i República!#CDRenXarxa pic.twitter.com/vE5SiEabZI
10:49 - Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuak adierazi duenez, 'proces' auziaren epaia "zentzugabekeria" da. Katalunian datozen egunotan izango diren protestez gain, Iñarrituk uste du A10ean "aukera bikaina" izango dela "Espainiako Estatuari esateko Kataluniako gizarteak zer uste duen".
BIDEOA | Iñarritu: "Zentzugabekeria baten aurrean gaude"
10:42 - BIDEOA | Jendea hasi da kalera ateratzen Katalunian
10:41 - Oriol Junqueras ERCko buruzagi eta Generalitateko presidenteordea ohiak (13 urteko zigorra) bere "uste demokratiko eta errepublikanoak" berretsi ditu 'proces' auziaren epaia ezagutu berritan. Estatuari "mendekuz" aritzea egotzi dio.
ERCko militantziari zuzendutako gutun batean adierazi duenez, "independentzia inoiz baino garrantzitsuagoa da gizarte askeago, bidezkoago eta demokratikoago batean bizitzeko. Epai horrekin gu garaitu nahi izan gaituzte, askatasunaren alde borrokatu duten kataluniar belaunaldi guztia".
10:31 - Mobilizazioak, elkarretaratzeak... Espero zen bezala, Kataluniako herritar batzuk kalera ateratzen hasi dira epaiaren kontra protesta egiteko. Kontzentrazioak daude Bartzelonan, Gironan, Tarragonan...
Kataluniako Herrialdeetako Ikasleek Sindikatuak (SEPC, katalanez) eta Ikasleen Sindikatuak deituta, ikasleek eskolak eten dituzte eta manifestazioan atera dira Bartzelonako eta Girona, Tarragona eta Lleidako beste zazpi campusetatik. Zutabe bana eratu dute, eta guztiek 13:00etan egingo dute bat Bartzelonako Catalunya plazan.
10:26 - Hainbat lagun Lledonerseko espetxearen aurrean batu dira goizean:
10:19 - Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak ere txio batekin erantzun dio epaiari:
"10 urteko kartzela zigorra guztira. Izugarrikeria bat. Orain, inoiz baino gehiago, zuokin eta zuon familiokin. Erreakzionatu behar dugu, inoiz ez bezala. Gure seme-alaben etorkizunagatik. Demokraziagatik. Europagatik. Kataluniagatik", nabarmendu du.
100 anys de presó en total. Una barbaritat. Ara més que mai, al vostre costat i al de les vostres famílies. Toca reaccionar, com mai. Pel futur dels nostres fills i filles. Per la democràcia. Per Europa. Per Cataunya.
— Carles Puigdemont (@KRLS) October 14, 2019
10:13 - Espainiako Gobernuak, bestalde, errespetua eskatu du epaiarentzat eta bete egin behar dela nabarmendu du. Horren ustez, "ez da egokia" zigortutakoak absolbitzea.
TVE telebista kateari eskainitako elkarrizketa batean, Jose Luis Abalos jarduneko Sustapen ministroak azpimarratu du epaiak frogatu duela "Zuzenbide Estatuak ondo funtzionatzen" duela eta ez dagoela "pasioen menpe". "Zorroztasunez eta lasaitasunez" aritu dira epaimahaiko kideak, ministroaren hitzetan.
BIDEOA | "Demokraziaren sendotasuna defendatzeko" bideo bat kaleratu du Espainiako Gobernuak
10:02 - Hasi dira epaia ezagutu osteko lehen erreakzioak.
Jordi Cuixart Omnium Culturaleko buruzagiak "berriro egiteko" deia egin du Lledonerseko espetxetik idatzitako mezu batean.
"Epaiari erantzuna, berriro egitea. Amnistia, demokrazia eta autodeterminazioa", idatzi du sare sozialean.
Missatge des de la presó:
— Jordi Cuixart (@jcuixart) October 14, 2019
La resposta a la sentència, reincidència #HoTornaremAFer Amnistia, Democràcia i Autodeterminació.
09:59 - Laburbilduz, honako zigor hauek ezarri dizkiete 12 akusatuei:
Oriol Junqueras: 13 urteko kartzela zigorra eta beste hainbesteko gaitasungabetzea sedizioaren eta bidegabeko erabileraren pilaketa mediala dela eta.
Jordi Turull, Raül Romeva eta Dolors Bassa: 12 urteko espetxe zigorra eta beste hainbesteko gaitasungabetzea sedizioaren eta bidegabeko erabileraren pilaketa mediala dela eta.
Carme Forcadell: 11 urteko eta 6 hilabeteko kartzela zigorra eta beste hainbesteko gaitasungabetzea sedizioagatik.
Joaquim Forn eta Josep Rull: 10 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra eta beste hainbesteko gaitasungabetzea sedizioa egotzita.
Jordi Sànchez eta Jordi Cuixart: 9 urteko kartzela zigorra eta beste hainbesteko gaitasungabetzea sedizio delituagatik.
Meritxell Borràs, Carles Mundó eta Santiago Vila: 10 hilabeteko isuna (eguneko 200 euro) eta 1 urte eta 8 hilabeteko gaitasungabetzea desobedientzia delituagatik. Diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik absolbitu egin dituzte hirurak.
09:40 - Gorenak ez ditu diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik zigortu Santi Vila, Carles Mundo eta Meritxell Borras aske ziren kontseilari ohiak. Horrenbestez, ez dira kartzelan sartuko. Hirurei 1 urte eta 8 hilabeteko gaitasungabetzea ezarri die, desobedientziagatik.
09:40 - Jordi Sànchezi (ANC) eta Jordi Cuixarti (Omnium Cultural) 9 urteko kartzela zigorra ezarri diete sedizioa egotzita.
09:35 - Jordi Turull, Raül Romeva eta Dolors Bassa kontseilari ohiek 12 urteko zigorra jaso dute sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.
09:32 - Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiari 11 urte eta erdiko zigorra ezarri diote, sedizio delitua leporatuta.
09:25 - Hasi gara 12 akusatuei ezarritako zigorrak ezagutzen:
- Oriol Junquerasi 13 urteko kartzela zigorra ezarri diote, sedizioaren eta bidegabeko erabileraren pilaketa mediala egotzita.
09:24 - Ordu honetarako, eta iturri judizialek albiste agentziei jakinarazi dietenez, magistratuek sinatu dute jada epaia.
09:22 - Manuel Marchena, 'proces' auziko 12 akusatuak epaitu dituen epaimahaiko presidentea, 08:20 aldera heldu da justizia jauregira, eta horren ondoren heldu dira gainerako magistratuak ere.
Marchena, Gorenera iristen. Argazkia: EFE
09:17 - Auzitegi Gorenak epai garrantzitsu baten berri emango du gaur: 'proces' auziko epaia. Ebazpenak A10eko hauteskunde kanpaina are gehiago astinduko du eta Kataluniako independentistak kalera ateraraziko ditu. Hemendik aurrera zuzenean kontatuko dizugu gai horren inguruko guztia.