Zuzenean
12:53 - BIDEOA | Mossoen furgoneta batek bi manifestari arrastaka eraman zituen protestetan
12:45 - Intersindical-CSC eta IAC sindikatuek greba orokorra deitu dute ostiralerako, urriaren 18rako, "Eskubideen eta askatasunen alde. Greba orokorra" lelopean.
Eguneko mobilizazio handiena arratsaldean (17:00etan) egingo dute, Bartzelonan.
La @I_CSC convoquem la #18oVagaGeneral: "Pels drets i les llibertats, VAGA GENERAL"
— Intersindical-CSC ¿¿ (@I_CSC) October 15, 2019
Manifestació a les 17hores als Jardinets de Gràcia.
No et quedis a casa, fes vaga i vine a la manifestació https://t.co/ruI1qeJRO6 pic.twitter.com/QMb2O3Te8y
12:39 - BIDEOA | Puigdemontek Parlamentuko diputatu gisa dituen eskubideak berreskuratu nahi ditu
12:37 - Bartzelonako Prateko Aireportua blokeatzeko deia Tsunami Democratic-ek egin zuen. Zer da erakunde hori eta nortzuk ditu atzean?
12:31 - Ciudadanosek eta PPk Bartzelonan dituzten egoitzetan pintadak egin dituztela salatu dute bi alderdiek. Pintada batean 155 zenbakia zirriborratuta ageri da, eta beste batean, svastika bat.
Lorena Roldan Kataluniako Cs-n buruak salatu du Twitterren. Esan duenez, "irainek eta mehatxuek" ez dituzte isilaraziko. "Askatasuna, demokrazia eta bizikidetza defenditzen jarraituko dugu", erantsi du.
Esta madrugada integrantes de los comandos radicales separatistas han vuelto a atacar la sede de @CiutadansCs en Barcelona. Que os quede muy claro: vuestros insultos, amenazas y señalamientos #NoNosCallarán. Seguiremos defendiendo la libertad, la democracia y la convivencia ¿¿¿ pic.twitter.com/Elp5CIuC2u
— Lorena Roldán (@Lroldansu) October 15, 2019
12:22 - Carles Puigdemont presidente ohiak esan du Kataluniako Parlamentuko diputatu gisa dituen "eskubide politiko eta ekonomikoak" itzultzeko eskatuko duela. Pablo Llarena Goreneko epaileak matxinada delituarengatik auzipetutako hautetsi guztiei eskubideok kendu zizkien, baina epaiaren ondotik (matxinada delitua baztertu du Gorenak), bertan behera geratu da debeku hori.
"Gaur egin ez badugu, bihar eskatuko dut eskubide horiek leheneratzea", esan du Europako Parlamentuan egindako agerraldi batean.
12:12 - BIDEOA | Guardiolak nazioartearen esku-hartzea eskatu du 'Espainia hitz egitera eseri dadin'
12:07 - Kataluniako Parlamentuko presidentea zela Carme Forcadellek Ganberako Mahaian zituen hainbat kide azaroaren 28an hasiko dira epaitzen, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak zehaztu duenez, aldeen abokatuek beste data bat adostuta. Epaiketa Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian bertan egingo dute.
Forcadell, Mahaiko kideekin, Parlamentuan. Argazkia: EFE
11:55 - Espainiako Gobernua prest dago Katalunian "beharrezkoak diren neurriak proportzionaltasunez" hartzeko 'proces' auziko epairen ostean sortu den tentsioa baretze aldera.
Nadia Calviño jarduneko Ekonomia eta Enpresa ministroak azaldu duenez, Kataluniako egoera "ez da ona" ekonomiarentzat. Hori horrela, neurriok hartzeko prest agertu da "elkarbizitza fase berri bati ekiteko".
11:41 - Bartzelonako Aireportuan atzo izandako protestetan zauritutako batek begia galdu du. Horrez gain, hainbat zauritu ditu aurpegian eta ebakuntza egin beharko diote gaur Bellvitgeko Ospitalean (L'Hospitalet de Llobregat, Bartzelona).
Osasun iturriek adierazi dutenez, eriak dituen zauriak pilotakada bat jaso izanarekin "bateragarriak" dira. Iturriok ez dute zehaztu foam edo gomazko pilota batek sortuak ote diren.
Izan ere, Espainiako Poliziak aitortu duenez, atzo gomazko pilotak erabili zituzten Prateko protestei aurre egiteko. Zehaztu dute "tentsio handieneko uneetan" 14 pilota jaurti zituztela T1eko parkingean.
11:35 - Abian da Kataluniako Gobernuaren ezohiko bilera:
¿ El #president @QuimTorraiPla encapçala la reunió extraordinària del #Govern pic.twitter.com/WRll88Wyvj
— Govern. Generalitat (@govern) 15 de octubre de 2019
11:10 - Vueling hegazkin konpainiak sei hegaldi utzi ditu bertan behera Bartzelonako Aireportuan, epaiaren kontrako mobilizazioak tarteko.
Zehazki, Aenaren arabera, honakoak dira: Bartzelona eta Palma, Menorca eta Eivissa uharteen arteko bina hegaldi geratu dira bertan behera.
11:03 - Meritxell Budo Presidentetzako kontseilari eta Kataluniako Gobernuko bozeramaileak esan duenez, atzo epaiaren kontra izandako mobilizazioak "ulertzen eta partekatzen" ditu, baina onartu du "gatazkaren bat edo beste" izan zela.
10:57 - Omnium Cultural elkarteak kontzentrazioak deitu ditu gaurko 'proces' auziaren epaiaren kontra. Espainiako Gobernuak Bartzelonan, Tarragonan, Lleidan eta Gironan dituen ordezkaritzen aurrean izango dira 19:00etatik 21:00etara.
Les mobilitzacions de rebuig a la sentència als nostres líders socials i polítics continuen. Fem sentir la nostra veu, pacífica i determinada!¿
— Òmnium Cultural (@omnium) 15 de octubre de 2019
¿Avui
¿De 19 a 21 h
¿Davant les delegacions del Govern espanyol a BCN, TGN, Lleida i Girona
¿ Porta una espelma#EnsCondemnenATots pic.twitter.com/RfAhjj6g8i
10:36 - BIDEOA | Omniumek autoinkulpazioa eskatu die katalanei: 'Epaiaren aurka, berriro egitea''
10:27 - 'Proces' auziko epaiaren kontrako protesten ondorioz, hainbat errepide itxita daude gaur:
C17 errepidea, Gurb parean (Bartzelona), bi noranzkoetan.
C25 errepidea, Gurben (Bartzelona).
NC-65 errepidea, Cassa de la Selva (Girona).
N141 errepidea, Bescano parean (Girona).
C66 errepidea, Celran (Girona), bi noranzkoetna.
10:16 - Bartzelona-Girona-Figuereseko abiadura handiko trenaren zerbitzua tarteka dabil gaur, atzo bertan behera geratu ostean. 09:45erako, trenak Bartzelonako noranzkoan nolabaiteko normaltasunez ari ziren. Aurreikuspenen arabera, 11:00etarako Figuereserako bidea ere zabaldu ahalko dute.
Era berean, Renfek jakinarazi du 09:10etik badabiltzala R1 eta RG1 aldiriko trenak. Goizean goizetik manifestari talde bat trenbidera sartu da Mataron (Bartzelona) eta trenen joan-etorria bertan behera utzi behar izan dute.
10:03 - Quim Torra Kataluniako presidenteak gaur nabarmendu duenez, tinko jarraituko du autodeterminazio eskubidearen defentsan Lluis Companys presidenteak egin zuen bezala.
Tropa frankistek duela 79 urte fusilatu zuen Companys. Urtemugan "frankismoko hilketekin justizia egiteko" eta Companysen fusilamendua "Estatu krimentzat" jotzea eskatu du Torrak.
Poques hores abans de ser afusellat, el MHP Lluís Companys escriu a la seva dona: “No admetis, doncs, condols, ni ploris. Aixeca el cap. moriré estimant-te” A 2/4 de 7 del matí, just abans de disparar-lo, va cridar: "Per Catalunya!" . En record sempre del president Companys. pic.twitter.com/RtuQA1mFtw
— Quim Torra i Pla (@QuimTorraiPla) 15 de octubre de 2019
09:59 - BIDEOA | Torrak eta Aragonesek lore eskaintza egin dute Compaynsen hilobian
09:51 - Bartzelonako Aireportua normaltasunez ari da gaur, Aenak jakinarazi duenez.
Gaurko 1.000 hegaldi daude programatuta, baina Vuelingek kasu, 20 bat hegaldi bertan behera utziko dituela iragarri du.
09:42 - Kataluniako Gobernuak aparteko bilera du gaur (10:00etan), eta ziurrena epaiaren aurrean erantzun instituzionala adostuko du.
Aurrez (08:45), Torra presidenteak eta Gobernuko gainerako kideek lora-eskaintza egin dute Companys presidentearen hilobian. Gaur 79 urte dira fusilatu zutela.
09:32 - BIDEOA | Ehunka lagunek gaua El Praten pasatu dute, hegaldiak bertan behera geratu ostean
09:28 - Kataluniako Barne Departamentuak atzo El Prat aireportuan Esquadra Mossoen istiluen kontrako agenteen jarduna aztertuko du. Zehazki, furgoi polizial bat manifestari bat gainean zuela abiarazi izana ikertuko dute.
Irudiak aztertuko dituzte, "balizko erantzukizunak zehazte aldera".
Mossoen zein Espainiako Poliziaren agenteak manifestariei oldartu zitzaien: borraz kolpatu eta foam jaurtigarriaz kargak egin zituzten. 131 pertsona zauritu ziren, Larrialdi Medikoen Sistemaren arabera.
Polizia txostenaren arabera, Mossoen 34 agente eta Espainiako Poliziaren beste sei zauritu ziren.
Agenteek gogor egin zuten manifestarien aurka. Argazkia: EFE
09:07 - Gironako Abiadura Handiko zerbitzua bertan behera dago atzodanik Bartzelona-Girona-Figueres artean eta bi noranzkoetan. Trenbidean kalteak egin zituzten manifestariek, eta ezin izan dituzte konpondu.
Bestalde, arbola bat bota dute gaur trenbidera Sant Miguel de Fluvia eta Flaca herrien artean, eta katenaria kaltetu du. Ondorioz, Rodalies zerbitzuko R11 eta RG1 lineak bertan behera geratu dira 07:30 arte.
Errepideetan, manifestariek N-II-a (Mataro parean, Bartzelona) eta C-65a (Cassa de la Selva, Gironan) itxi dituzte barrikadak jarrita.
08:55 - Tsunami Democratic plataformak koordinatu eta jakinarazi zituen atzo protesta-ekintzak. Gaurko beste batzuk iragarriko dituztela
"Gaur tsunami izan gara. Mobilizazio bakoitza garaipen bihurtuko dugu. Indarkeriari gabeko desobedientzia zibilaren aroa abiarazi dugu".
"Ekintza amaitutzat ematen dugu, arrakastatsua izan da eta helburua bete dugu. Bihar -gaurko egunagatik— erronka berri bat iragarriko dugu".
(1/2) Avui hem estat un tsunami. Farem de cada mobilització een una victòria. Hem començat un cicle de desobediència civil noviolenta.
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) 14 de octubre de 2019
Donem l'acció per finalitzada amb èxit i els objectius assolits. I demà ho tornarem a fer anunciant un nou repte.
08:50 - Bartzelona, eta bereziki Prat aireportua —blokeatuta egon zen hainbat orduz, Tsunami Democratic plataformak egindako deialdiari jarraiki— izan zen protesten erdigune. Kataluniako beste hiri garrantzitsuenetan ere mobilizazioak eta manifestazioak izan ziren, hala nola, Gironan, Tarragonan edo Sabadellen.
08:40 - Katalunia kalera atera da bigarren egunez, Auzitegi Gorenaren epai gogorraren biharamunean. Epaimahaiak matxinada delitua baztertu du, baina 13 urterainoko kartzela zigorra ezarri die buruzagi independentistei.
Gaur, gainera, egun seinalatu eta berezia da Katalunian. 79 urte bete dira Lluis Companys Generalitateko presidente izandakoa fusilatu zutela.