Cargando...

Zuzenean

'Proces' auziko epaia

Jende uholdea Bartzelonan, 'Askatasunaren aldeko Martxetan'

Actualizar

20:02 - Kataluniako larrialdi zerbitzuen (SEM) arabera, gaurko protestetan 26 pertsona artatu dituzte, tartean begi bat zaurituta duen lagun bat.

19:40 - Poliziak lau pertsona atxilotu ditu Via Laietanako istiluetan. Gainera, beste lauren aurka salaketa jarriko du.

19:40 - Gironako epaitegiaren aurrean, 9.000 pertsona (Udaltzaingoaren zenbaketa) ospatzen ari dira osteguneko istiluetan atxilotutako lau pertsonak aske geratu izana.

19:38 - En Girona, unas 9.000 personas, según la Policía Local, celebran a las puertas de los juzgados la puesta en libertad de los cuatro detenidos durante los altercados del jueves.

19:31 - Espainiako Poliziak ke-poteak eta gomazko pilotak jaurti ditu Via Laietanan, zenbait pertsonak objektuak jaurti eta gero.

19:29 - Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak txalotu egin du jende "uholdeak" egon izana 'proces' auziko epaiaren aurka, "2017ko urriaren 3an egin bezala".

19:10 - Manifestazio jendetsu eta baketsuaren ostean, zenbait taldek istiluak sortu dituzte Via Laietanan.

19:06 - Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera, milioi erdi pertsonak hartu dute parte Via Laietanako protestan, Kataluniako greba orokor egunean.

18:58 - Bilbon, Ertzaintzak aurrera egin du eta manifestariek alde egin dute errepidetik. Ondoren, bat-bateko martxa abiatu dute hiriko erdigunerantz.

18:35 - Bartzelonako erdigunea lepo dago, "Askatasunaren aldeko Martxen" ondorioz.

18:35 - Bi pertsona atxilotu dituzte eta hainbat identifikatu Bilboko protestan.

18:27 - Bilbon, manifestariak banan-banan ateratzen saiatzen ari da Ertzaintza. Horren ondorioz, tentsio uneak bizi dira eta agenteak oldartu egiten dira noizbehinka. Zenbait pertsona identifikatu dituzte, eta gutxienez bat atxilotuta eraman dute.

18:25 - Espainiako Polizia zenbait pertsonaren aurka oldartu da Via Laietanan, objektuak jauri ei dizkietelako. Milaka pertsona manifestazioa egiten ari dira bertan, modu baketsuan.

17:43 - Bilbon ere, ehunka gazte protestan ari dira, 17:30etik, Kataluniako 'proces'aren kontrako epaia salatzeko. San Mamesen eta EiTBren egoitzaren artean eserialdia egin dute, eta errepidea itxita dago bi noranzkotan. Ertzaintzaren hainbat furgoneta bertan daude.

17:37 - Manifestazio burua iritsi da amaierara, eta ANCko Elisenda Paluzie izan da agertokira igo eta eta hitza hartzen lehendabizikoa.

17:33 - Marcel Mauri Omnium Cultural elkarteko presidenteordeak Kataluniako herritarrak zoriondu ditu, gaur egin duen "indar eta demokrazia erakustaldiagatik". "Ez gara geldirik geratuko, oinarrizko eskubideak errespetatzen ez dituen Estatu baten aurrean", esan du.

17:28 -

17:21 - Abiatu da manifestazioa Bartzelonan: hiriburuaren erdigunea jendez gainezka dago, eta manifestazioaren buruak aurrera egiteko, lanak.

17:12 -

17:01 - Askatasunaren Aldeko Martxek bat egin ondoren, Gracia pasealekuan ia pausorik ezin dute eman manifestariek. Abiatzen lanak izango ditu gaur arratsaldeko martxak. Protesta deitu duten sindikatuetako ordezkariek eramango dute pankarta.

16:47 - Independentziaren aldeko prozesuaren epaiaren kontrako manifestazioa, abiatzear, Bartzelonan. Milaka eta milaka pertsona elkartu dira. 

16:34 - Errepublikaren Defentsarako Batzordeek (CDR) "kanpaldi herrikoi mugagabea" deitu dute, gaurtik hasita, Bartzelona erdigunean; Kale Nagusiaren eta Gracia pasealekuaren arteko lotunean egingo dute kanpaldia.

16:26 -

15:48 - Ehunka ikaslek elkarretaratzea egin dute Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren egoitzaren atarian, Bartzelonan, eta ia bi orduz bertan egon ondoren, Esquadra Mossoek eta Polizia Nazionalak manifestarien aurka kargatu dute. Poliziaren arabera, plastikozko boteilak, arrautzak eta pintura poteak jaurti dituzte gazteek eraikinaren kontra.

Argazkia: EFE.

15:33 - Guardia Zibilak Tsunami Demokratikoaren webguneak itxi ditu, Auzitegi Nazionalaren aginduz.

15:23 - BIDEOA: Milaka langilek egin dute protesta Euskal Herrian 'proces'-aren sententziaren aurka

15:21 - Atzo iluntzean gazte independentista bat jipoitzea leporatuta, bi ultraeskuindar atxilotu dituzte gaur Esquadra Mossoek.

14:59 - Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidenteak esan duenez, Zuzenbide Estatuak ezin du amore eman indarkeria ekintzen aurrean. Azken egunotako "gertakari bandaliko" guztiak "zorrotz" ikertuko dituztela ziurtatu du, eta ez dela inpunitaterik izango gaineratu du.

Argazkia: EFE.

14:50 -

14:48 - BIDEOA: Inoizko manifestaziorik jendetsuena espero da gaur arratsalderako Bartzelonan

14:29 - 'Askatasunaren aldeko martxak' irudi ikusgarriak utzi dituzte Bartzelonara iritsi direnean:

Argazkia: EFE.

14:16 - BIDEOA: Milaka langilek egin dute bat greba orokorrarekin Katalunian

13:50 - 'Askatasunaren aldeko martxak' iritsi dira Bartzelonara, eta milaka eta milaka lagun ari dira Kataluniako hiriburuan elkartzen. Herenegun abiatutako bost zutabeek arratsaldean egingo den manifestazioan egingo dute bat.

13:11 - Fernando Grande-Marlaska jardunean dagoen Espainiako Barne ministroak esan duenez, ez dago "Bartzelonara bisitan joateko inolako arazorik". Hainbat enbaxadek Katalunian bizi den "indarkeria egoera dela eta" egindako ohartarazpenen ondotik etorri da Marlaskaren mezua.

Argazkia: EFE:

13:07 - Euskal Herri osoko milaka langile batu dira, gaur, euren lantokietan sindikatuek deitu dituzten elkarrretaratzeetara, Kataluniako independentzia prozesuaren epaia salatzeko.

12:56Greba orokorraren jarraipena, Generalitatearen arabera: unibertsitateko langileen % 90ek egin dute bat lanuztearekin, merkatarien % 60-80k, hezkuntza publikoko langileen % 43k eta  osasun alorreko beharginen % 26k.

12:33 - Berga eta Vic herrietatik abiatu ziren 'Askatasunaren aldeko martxak' 12:00ak inguruan iritsi dira Bartzelonako Meridiana etorbidera, 'Askatasuna. Errepresiorik ez' leloa zuen pankarta handi baten atzetik. Aurreikuspenen arabera, 17:00etan martxa guztiek bat egingo dute hiriaren erdigunean, eta manifestazio erraldoi bat egingo dute. 

12:28 - Katalunia osoan atera dira, gaur, herritarrak kalera. Ondorengo irudian, Bartzelonako Familia Santua basilikaren atarian egin duten protesta.

Argazkia: EFE.

12:12 - BIDEOA: 'Askatasunaren aldeko martxak' Bartzelonara hurbilzen ari dira jai giroan

12:12 -

11:57 - Esquadra Mossoen ibilgailu batek, herenegun Tarragonan izandako istiluetan, harrapatutako 17 urteko gazteak hobera egin du, Joan XXIII ospitaleko iturriek jakitera eman dutenez.

11:54 - Urriaren 26an Bartzelonan jokatzekoa zen Real Madril eta Bartzelona taldeen arteko futbol partida atzeratu egin dute:

11:52 -

11:48 -   Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilariak Esquadra Mossoek atzo eta herenegun Bartzelonan izandako liskarretan egindako lana babestu du, eta argi utzi du Kataluniako Poliziak ez duela "inolako elkar hartzerik" indarkeria erabiltzen duten talde edota pertsonekin.

11:38 - Buch, Bartzelonako polizia operazioaz: "Mossoen estrategia ez du Barne kontseilariak erabakitzen, polizia operatiboak diseinatzen dituztenek baizik".

11:27 - Hasi da Miquel Buch Generalitateko Barne Kontseilariaren agerraldia: "Argi utzi nahi dut ez Generalitateak, ez Barne Kontseilaritzak, ez eta Esquadra Mossoek ere, ez dituztela onartuko indarkeria erabiltzen duten taldeak".

11:23 - BIDEOA: EiTBren Bilboko egoitzako langileek Kataluniari elkartasuna adierazi diote

10:50 - CDR taldeek deituta, Bartzelonara bidean den independentziaren aldeko martxaren ibilbideetako baten parean hainbat pertsonak Espainiako banderak astindu dituzte. Datozen orduotan Bartzelonan bat egingo dute herenegun, Kataluniako hainbat tokitatik, abiatutako askatasunaren aldeko martxek.

10:33 - Atzo eta herenegun Bartzelonan izandako liskarren ondotik, Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilariak agerraldia iragarri du 11:15erako hedabideen aurrean. Independentziaren aldeko hainbat ahots ezagunek Buchen dimisioa eskatu duten azken orduotan.

10:23 - "Antolatutako taldeek egindako indarkeria ekintzarik ez" dutela onartuko esan du gaur Kataluniako Gobernuak, eta epaiaren ondoren Katalunia osoan egin diren mobilizazio baketsuak nabarmendu ditu. Quim Torra Kataluniako presidentea eta Pere Aragones presidenteordea hainbat kontseilarirekin bilduta egon dira goizean, azken egunotako gertakariak aztertzeko martxan jarri duten jarraipen batzordean.

10:22 - Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilariaren dimisioa eskatu du ANCk, Bartzelonan azken bi egunotan poliziak izandako jarrerarengatik:

10:19 -

10:13 -

10:08 - Bartzelonako Boqueria merkatua, hutsik, greba egunaren lehen orduetan:

Argazkia: EFE.

09:59 - Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako eledunak esan duenez, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ez zuen Gasteizko Gobernua ordezkatu, herenegun, Quim Torra Kataluniako presidentearekin batera 'Askatasunaren aldeko martxa'n parte hartu zuenean. "Bere izenean hartu zuen parte, Ibarretxek ez baitauka, lehendakari ohi izateaz gain, Jaurlaritzarekin loturarik", esan du Erkorekak.

09:51 - Greba orokorra dela eta, Kataluniako errepide sare nagusiko hogei bat bide itxita daude, goizean goizetik, protestak direla eta. Errepideei buruzko informazio guztia, eguneratuta, Generalitateko Barne Sailaren web orrian.

09:41 - Hainbat manifestarik zabor-edukiontzi bat jarri dute Hortako metro geltokiaren sarreran, Bartzelonan:

Argazkia: EFE.

09:38 - Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia bere borondatez deklaratzen ari da gaur goizean Belgikako justizia agintarien aurrean, Bruselan, Auzitegi Gorenak igorri zuen atxilotzeko eta Espainiaratzeko europar aginduaren harira.

09:33 -

09:24 - CDR taldeek deituta, ehunka lagun abiatu dira, festa giroan, Casteldefelsetik goizean, gaur Bartzelonara iritsiko diren askatasunaren aldeko martxekin bat egiteko.

Argazkia: EFE.

09:21 -

09:06 - Gaurko deitutako greba orokorra dela eta, Prateko aireportuan gutxienez 55 hegaldi utzi dituzte bertan behera, horietako gehienak Vueling konpainiarenak. Atzo erabaki zuten aire-konpainiek hainbat hegaldi bertan behera uztea, 'badaezpada'.

08:59 - Ronda de Dalt Bartzelonako ingurabidea itxita dago bi noranzkotan, hainbat manifestarik bertan jarri duten barrikada bat dela eta. Hiriko hainbat kale ere itxita daude goizean goizetik, eta trafiko arazo handiak ari dira izaten Bartzelonako gune nagusienetan, bertako Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

08:48 - Bartzelona eta Madril lotzen dituzten 12 hegaldi bertan behera utzi ditu Iberia aire-konpainiak, greba orokorra dela eta.

08:36 - Greba orokorra dela eta, goizean goizetik dozenaka manifestari protestan ari dira Katalunia osoan, eta hainbat errepide itxita daude. Besteak beste, AP-7a bi noranzkotan itxita dago, Jonquera parean. AP-2a ere itxi egin dute manifestaziek, 179. kilometroan, Lleidan. N-249 bidea ere itxita dago 79. kilometroan.

08:13 - Protesta-egun historikoa da gaurkoa Katalunian.  Independentziaren aldeko prozesuaren epaia salatzeko greba orokorra dago deituta herrialde osoan, eta herenegun abiatu ziren askatasunaren aldeko martxek bat egingo dute Bartzelonan.