Zuzenean
18:22 - Irunberrin (Nafarroa), suhiltzaileek etxebizitza batean harrapatuta zeuden bi pertsona erreskatatu dituzte. Uholdeen ondorioz, etxetik atera ezinik zeuden.
17:24 - BIDEOA: Haize ufada bortitzek kalte handiak eragin dituzte, Donostian eta Irunen batez ere
16:38 - BIDEOA: Haize bortitzak kalte handiak eragin ditu Bizkaiko kostaldean
15:57 - Guztira sei pertsona artatu behar izan dituzte EAEko osasun zentroetan denboralearen ondorioz, Osakidetzak jakinarazi duenez. Gehienak erori egin direlako eraman behar izan dituzte medikuarenera.
15:08 - Bihar eta etzi itsasoan egitekoak diren eskola kiroleko ekintzak bertan behera utzi ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, olatuengatik ezarrita dagoen alerta horia dela eta.
15:00 -
¿¿¿ Continúan los cortes de tráfico debido a las #inundaciones, aunque ha comenzado a remitir el caudal del río Arga
— Ayuntamiento de Pamplona (@Pamplona_ayto) December 13, 2019
¿¿ Agentes de Policía Municipal siguen trabajando para garantizar la seguridad y restablecer la circulación
+INFO: https://t.co/R1yHQIFdSq pic.twitter.com/WtbLachFQO
14:51 -
GOGORATU! #GI636 Km 16 #Irun-en ERREPIDE ITXITA norantza bietan zuhaitz baten erorketa dela eta. #Bide_Oztopoak .
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) December 13, 2019
RECUERDE! CARRETERA CORTADA Gi-636 Km 16 Irun en ambos sentidos por caída de un árbol. #Trafikoa
14:46 - 16:00etan, 19;00etara arte, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak berriro jarriko du indarrean alerta laranja, olatuek kostaldearekin talka egitean izango duten arriskuagatik. Olatu handienen batez besteko altuera 6-7 metrokoa izango da. Itsasgora 17:20an izango da.
14:33 - Zadorrako arroan, Eturako estazioa maila berdera jaitsi da, Euskalmetek jakinarazi duenez. Ondorioz, sareko estazio guztiak daude maila berdean.
14:30 -
Arratsaldeak aurrera egin ahala, haizeak indarra galduko du. Hala ere, arratsaldeko lehen orduetan zakar ibiliko da oraindik, bereziki kostaldean
— Euskalmet (@Euskalmet) December 13, 2019
A lo largo de la tarde el viento irá perdiendo intensidad. A primeras horas de la tarde,sin embargo, todavía será intenso en la costa pic.twitter.com/CSSwR0zbKH
14:24 - Aurreikuspenak gaindituta, hainbat ibaik gainezka egin dute Nafarroan. Ikusi BIDEOA hemen.
14:23 - Nafarroan, euri-denboralea gutxituko da, pixkanaka. Javier Remirez lehen presidenteorde eta Presidentetza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak esan duenez, "okerrena atzean geratu da", baina zehaztu du komeni dela kontuz ibiltzea.
Aemet Navarrak jasotako datuen arabera, azken 48 orduotan 100 milimetrotik gorako kopuruak jaso dituzte. Eugin, Luzaiden eta Orreagan botatakoa da bereziki nabarmentzekoa; izan ere, 150-200 mm arteko kopuruak jaso dituzte udalerri horietan.
Arakil ibaiak gainezka egin du Arbizun. Argazkia: Jose Luis Imaz.
13:55 - BIDEOA: GI-636 errepideak itxita jarraitzen du, bi noranzkoetan, Irunen, arbola bat jausi baita
13:47 - Izan ere, denboraleak gogor astindu du Ipar Euskal Herria. Uholdeak izan dira hainbat herritan. Haizeak arbola ugari bota ditu, eta horren ondorioz, errepideak itxi eta argindar hornidura mozketak izan dira.
Pirinio Atlantikoetako Prefekturak ohar bidez jakinarazi duenez, 20.000 etxebizitza daude argindar barik.
13:34 - 72 urteko gizon bat hil da gaur Ilharren (Nafarroa Beherea), D134 errepidean, zuhaitz batek gidatzen ari zen autoa bete-betean harrapatu duenean, France Bleuk irrati kateak jakinarazi duenez. Ezbeharra eguerdia baino lehen gertatu da.
Intempéries au Pays basque : un homme tué par la chute d'un arbre à Ilharre https://t.co/ibj0Cd1hJD pic.twitter.com/xIyj0WxaKl
— France Bleu Pays Basque (@Bleu_Basque) December 13, 2019
13:22 - Nafarroako Suhiltzaileek lau pertsona erreskatatu behar izan dituzte azken orduetan, uholdeak direla eta. Iruñean, hiru gidari atera behar izan dituzte urak eramandako autoetatik. Atarrabian, emakume bat atera behar izan dute etxetik.
Iruñean egindako azken erreskatearen argazkia: ç
Nuevo rescate de persona en la zona del club Natación.
— Bomberos y Bomberas – Suhiltzaileak (@bomberos_na) December 13, 2019
Así estaba su coche y la persona dentro.
Pedimos que se tomen las máximas precauciones y que se haga caso a los consejos dados por Protección Civil,
#112 pic.twitter.com/FGQnGX1VGo
13:14 - Lur-jausia izan da N-634 errepidean, Getaria parean, eta bidea guztiz itxi dute.
#Lur_jausia #N634 km 21 #Getaria -n errepidea ITXITA. #Autopilaketak #Trafikoa
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) December 13, 2019
Desprendimiento #N634 Pk21 #Getaria carretera CORTADA. retenciones #Trafikoa
13:09 - Eska ibaiak gainezka egin du Burgi parean, eta herria isolatuta utzi du, urak hartu baititu sarbide guztiak.
¿¿ Burgui incomunicado por sus tres accesos: carreteras de Salvatierra de Esca, Roncal y Navascués ¿¿ pic.twitter.com/Lpnq2aTuaZ
— La Kukula (@lakukula) December 13, 2019
13:04 - BIDEOA: Haizea indartsu dabil Getxon
12:52 - Uribarriko urtegia ura askatzen hasi da segundoko 29.000 litroko bolumenean. Izan ere, edukieraren % 87a gainditu du. Bilbok eta Gasteizek bertatik hartzen dute ura.
Argazkia: Jose Luis Madina
12:52 - EAEn (Nafarroan 14:00ak arte dago) bertan behera geratu da haizeagatik ezarritako alerta laranja. Boladek 120 km/h-ko abiadura gainditzea espero zen, eta hala gertatu da: Matxitxakon 160 km/-ko ufada neurtu dute, eta Karrantzan, 152 km/h-koa.
Denboraleak utzitako haize bolada indartsuenak.
— Euskalmet (@Euskalmet) December 13, 2019
Datu gehiago: https://t.co/fwswZwzJWV
Rachas máximas del temporal.
Más datos: https://t.co/fEEsbKCM4N pic.twitter.com/4bcWr72kqt
12:48 - Itsasoan ere ez da giro. Zazpi metroko olatuengatik, alerta laranja dago ezarrita Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean. Hona erabiltzaileek bidalitako argazki batzuk:
Ondarbeltz (Mutriku). Argazkia: Rikardo Agirregomezkorta
Olatuek Zumaiako kai-mutura gainditu dute. Argazkia: Luis Maria Alkorta
Olatuak Pasaian. Argazkia: Lazaro Gonzalez
12:34 - Besteak beste, Iruñean, Burlatan, Atarrabian eta Huarten izan dira uholdeak. Argazkiak: EFE
Uharteko ortuak eta etxebizitzak, urpean.
Gizon bat Atarrabian, urpetutako kale batean.
Hainbat auto harrapatu ditu Ultzamak Atarrabian.
12:17 - BIDEOA: Haizeak zuhaitzak, estalkiak eta hesiak bota ditu Donostian
12:13 -
ZUHAITZAK BOTATA #BERMEO Auzotar batzuk argindar barik gelditu dira. Sollube ere itxita egon da @BomberosBizkaia @BermeoHBabesa lanean #Haizegogorra. Itsasoa ere zakar dabil @VOSTeuskadi @eitbNoticias @Euskalmet @eguraldia pic.twitter.com/N0KbDspX9w
— Asier Sánchez (@Asiersangar) December 13, 2019
12:06 - Nafarroako Gobernuak Larrialdi Plana aktibatu du, 1. mailan, uholdeak direla eta. Arga ibaia hazita dator eta hainbat gunetan gainezka egin du.
Gainerakoan, kezkagarria da Bidasoaren egoera (beherantz badoa ere), Eskarena (Izaban inoizko mailarik altuena harrapatu du), eta baita Salazar, Irati eta Arakil ibaiena ere.
11:55 - Bilbon lan eta lan ibili dira goizean suhiltzaileak. Haizeak arbolak, eraikin zatiak eta bestelako objektuak bota ditu. Iruditan, Larraskituko bidean eroritako zuhaitz bat kentzen:
Intervención por caída de árbol. Carretera Rekalde-Larraskitu. Dotación del Parque de #Miribilla #suhiltzaileak #Bilbao #bomberos ¿¿ pic.twitter.com/ctqdKrTfbH
— A.D.C.Bomberos Bilbao (@BomberosBilbao) December 13, 2019
11:45 - BIDEOA: Kamioi batek istripua izan du Ziordian eta trenen joan-etorria eten behar izan dute
11:45 - Nafarroan, Altsasu eta Araia arteko trenen zirkulazioa etenda egon da goizean (10:30ean berrerazi dute) A-1ean, Ziordia parean, izandako istripu baten ondorioz.
Kamioi batek eta auto batek talka egin dute, eta kolpearen ondorioz, autobideko hesia gainditu eta katenarian kalteak egin ditu kamioiak.
Kamioiak hesia gainditu du eta katenarian kalteak egin ditu. Argazkia: Javier Legaz
11:27 - Araban apur bat lasaiagoa da egoera. Nolanahi ere, Zadorrari begira daude, hainbat puntutan maila laranjara heldu baita.
Así baja hoy el #Zadorra a su paso por #Gebara en #Álava @eguraldiaETB @Arabamet @Euskalmet @viskowitz @alava pic.twitter.com/kKCLnxk9Al
— Iñigo Montoya (@monttymer) December 13, 2019
11:22 - BIDEOA: Eraikin baten fatxada zati bat haurtzaindegi baten gainean erori da Barakaldon
10:50 - BIDEOA: Oinezkoek lanak izan dituzte ibiltzeko Bilbon, haize zakarra dela eta
10:45 - Irudi kezkagarriak heldu zaizkigu Nafarroatik, Erdoitzainetik (Agoitzetik gertu). Autoak ere eraman ditu urak.
Así baja el barranco del Chaparral en Erdozain, arrastrando 2 vehículos sin conductor. pic.twitter.com/JvStnVUN35
— Policía Foral-Foruzaingoa (@policiaforal_na) December 13, 2019
10:39 - Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak muturreko fenomenoen abisuak gaurkotu berri ditu. Haizeagatik ezarritako alerta laranja eguerdira arte luzatu du. Horrez gain, beste alerta bat dago indarrean (egun osoan) itsasaldeko arriskuagatik, nabigaziorako.
Horrez gain, 16:00etatik 19:00etara beste alerta laranja bat ezarriko dute 7 metroko olatuek kostaldean kalteak eragin ditzaketela eta.
Kostaldean haizeagatik dagoen Alerta Laranja eguerdira arte luzatuko da. Ondorengo orduetan ere itsaso nahasia.
— Euskalmet (@Euskalmet) December 13, 2019
Se extiende la Alerta Naranja por viento en la costa hasta el mediodía. Seguimos con mar revuelto.#AlertaLaranja #AbisuHoria #haizea #olatua #ItsasUholdea pic.twitter.com/ErzrPCsDFO
10:20 - Praka bete lan dute gaur Iruñeko udaltzainek. Hainbat kale itxi behar izan dituzte, urak hartu dituelako. Goizean goiz, Madalena kalea zarratu dute, eta handik gutxira, Arga ibaia kalea (Pompeio plazaraino). Auto partikularra ez erabiltzea gomendatu dute.
Hainbat kale itxi behar izan dituzte Iruñean. Argazkia: Udaltzaingoa
10:11 - BIDEOA: Arga ibaiak gainezka egin du Iruñerrian
10:03 - Iruñean, pertsona bat erreskatatu behar izan dute suhiltzaileek eta Iruñeko udaltzainek Madalena zubiaren paretik autoan zihoala. Arga ibaiak gainezka egin du han.
Persona rescata por @bomberos_na y @PamplonaIrunaPM en la zona del Club Natación hacia el Vergel, al quedarse su vehículo parado cuando intentaba circular.
— Policia Municipal Udaltzaingoa 092 (@PamplonaIrunaPM) December 13, 2019
Buen trabajo!! pic.twitter.com/7Z42HSkt35
09:59 - Ordubete pasatxoko kaosaren ostean, kendu dute errepidetik AP-8an, Irunen, jausitako zuhaitza. Dena dela, ilarak daude oraindik:
Zuhaitza kenduta #Ap8 Km 3 #Irun-en, errei guztiak irekita. 6 km-tako #Autopilaketak
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) December 13, 2019
Arbol retirado en Ap-8 Pk 3 #Irun, carriles abiertos y 6 km de retenciones. #Bide_Oztopoak #Trafikoa
09:54 - BIDEOA: Haizeak gorabehera handiak eragin ditu Donostian
09:51 - Bizkaian, suhiltzaileek irteera ugari egin behar izan dituzte haizeak argindar-zutoinak bota baititu. Kortezubin eta Fruizen gertatu da. Azken horretan, gainera, sutea piztu da.
¿Aviso incendio forestal x caída de poste eléctrico Bi2121 #Fruiz #Bomberos en camino
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) December 13, 2019
Basosutearen abisua, elektrizitateko zutoin bat jausteagatik Bi2121 Fruiz #Suhiltzaileak bidean
09:47 - BIDEOA: Haizeak irudi ikusgarriak utzi ditu Portugaleten
09:41 - Bizkaian ere gogor ari da jotzen haizea. Bermeon ufadek eraikin bateko fatxada bota dute.
SE DESPRENDE PARTE DE LA FACHADA #BERMEO @BomberosBizkaia trabajan en la localidad para asegurar toda la zona. El mural de entrada al pueblo se viene abajo. También se han caído varios árboles en Sollube. Precaución con el fuerte viento @eitbNoticias @VOSTeuskadi pic.twitter.com/aEFUIhZHJq
— Asier Sánchez (@Asiersangar) December 13, 2019
09:39 - BIDEOA: Ultzama ibaiak gainezka egin du Atarrabian
09:32 - Haizea da eguneko beste protagonista. Ufada gogorrek zuhaitzak eta objektuak bota dituzte errepide eta kaleetara. Hauxe da egoera Gipuzkoan:
AP-8a itxita dago Irunen, Baionako noranzkoan, arbola bat jausi baita autobidera. Ilara luzeak sortu dira. Udalerria erabat kolapsatuta dago, gainera.
ADI! #Ap8 Km 3 #Irun-en Baionako norantzan errepidea ITXITA zuhaitz bat jausi dela eta.
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) December 13, 2019
ATENCION! Ap-8 Pk 3 Irun sentido Baiona carretera CORTADA por caída de árbol. #Trafikoa
GI-636a itxita dago Irunen, han ere zuhaitz bat jausi delako errepidera.
GOGORATU! #GI636 Km 16 #Irun-en ERREPIDE ITXITA norantza bietan zuhaitz baten erorketa dela eta. #Bide_Oztopoak
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) December 13, 2019
RECUERDE! CARRETERA CORTADA Gi-636 Km 16 Irun en ambos sentidos por caída de un árbol. #Trafikoa
09:25 - Denboraleak gogor astindu du gaur Euskal Herria.
Nafarroan, azken orduetako euriteek uholdeak eragin ditu Iruñean eta Burlatan eta Atarrabian, Arga eta Ultzama ibaiek gainezka egin baitute. Arakil eta Bidasoa ere bidetik atera dira.
Hain justu, bi pertsona erreskatatu izan behar dituzte Atarrabian (etxetik atera dute, urak ia metro bat harrapatu duelako) eta Landabenen (Iruñean).
Foruzainek gidari bat atera behar izan dute ibilgailutik, itxita zegoen Landabengo lurpeko pasabidean. Argazkia: Foruzaingoa