Cargando...

Zuzenean

Eguraldia

Gizon bat hil da Ipar Euskal Herrian denboralea dela eta

Actualizar

18:22 - Irunberrin (Nafarroa), suhiltzaileek etxebizitza batean harrapatuta zeuden bi pertsona erreskatatu dituzte. Uholdeen ondorioz, etxetik atera ezinik zeuden.

17:24 - BIDEOA: Haize ufada bortitzek kalte handiak eragin dituzte, Donostian eta Irunen batez ere

16:38 - BIDEOA: Haize bortitzak kalte handiak eragin ditu Bizkaiko kostaldean

15:57 - Guztira sei pertsona artatu behar izan dituzte EAEko osasun zentroetan denboralearen ondorioz, Osakidetzak jakinarazi duenez. Gehienak erori egin direlako eraman behar izan dituzte medikuarenera.

15:08 - Bihar eta etzi itsasoan egitekoak diren eskola kiroleko ekintzak bertan behera utzi ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, olatuengatik ezarrita dagoen alerta horia dela eta.

15:00 -

14:51 -

14:46 - 16:00etan, 19;00etara arte, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak berriro jarriko du indarrean alerta laranja, olatuek kostaldearekin talka egitean izango duten arriskuagatik. Olatu handienen batez besteko altuera 6-7 metrokoa izango da. Itsasgora 17:20an izango da. 

14:33 - Zadorrako arroan, Eturako estazioa maila berdera jaitsi da, Euskalmetek jakinarazi duenez. Ondorioz, sareko estazio guztiak daude maila berdean. 

14:30 -

14:24 - Aurreikuspenak gaindituta, hainbat ibaik gainezka egin dute Nafarroan. Ikusi BIDEOA hemen.

14:23 - Nafarroan, euri-denboralea gutxituko da, pixkanaka. Javier Remirez lehen presidenteorde eta Presidentetza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak esan duenez, "okerrena atzean geratu da", baina zehaztu du komeni dela kontuz ibiltzea.

Aemet Navarrak jasotako datuen arabera, azken 48 orduotan 100 milimetrotik gorako kopuruak jaso dituzte. Eugin, Luzaiden eta Orreagan botatakoa da bereziki nabarmentzekoa; izan ere, 150-200 mm arteko kopuruak jaso dituzte udalerri horietan.

Arakil ibaiak gainezka egin du Arbizun. Argazkia: Jose Luis Imaz.

13:55 - BIDEOA: GI-636 errepideak itxita jarraitzen du, bi noranzkoetan, Irunen, arbola bat jausi baita

13:47 - Izan ere, denboraleak gogor astindu du Ipar Euskal Herria. Uholdeak izan dira hainbat herritan. Haizeak arbola ugari bota ditu, eta horren ondorioz, errepideak itxi eta argindar hornidura mozketak izan dira.

Pirinio Atlantikoetako Prefekturak ohar bidez jakinarazi duenez, 20.000 etxebizitza daude argindar barik.

13:34 - 72 urteko gizon bat hil da gaur Ilharren (Nafarroa Beherea), D134 errepidean, zuhaitz batek gidatzen ari zen autoa bete-betean harrapatu duenean, France Bleuk irrati kateak jakinarazi duenez. Ezbeharra eguerdia baino lehen gertatu da.

13:22 - Nafarroako Suhiltzaileek lau pertsona erreskatatu behar izan dituzte azken orduetan, uholdeak direla eta. Iruñean, hiru gidari atera behar izan dituzte urak eramandako autoetatik. Atarrabian, emakume bat atera behar izan dute etxetik.

Iruñean egindako azken erreskatearen argazkia: ç

13:14 - Lur-jausia izan da N-634 errepidean, Getaria parean, eta bidea guztiz itxi dute.

13:09 - Eska ibaiak gainezka egin du Burgi parean, eta herria isolatuta utzi du, urak hartu baititu sarbide guztiak.

13:04 - BIDEOA: Haizea indartsu dabil Getxon

12:52 - Uribarriko urtegia ura askatzen hasi da segundoko 29.000 litroko bolumenean. Izan ere, edukieraren % 87a gainditu du. Bilbok eta Gasteizek bertatik hartzen dute ura.

Argazkia: Jose Luis Madina

12:52 - EAEn (Nafarroan 14:00ak arte dago) bertan behera geratu da haizeagatik ezarritako alerta laranja. Boladek 120 km/h-ko abiadura gainditzea espero zen, eta hala gertatu da: Matxitxakon 160 km/-ko ufada neurtu dute, eta Karrantzan, 152 km/h-koa.

12:48 - Itsasoan ere ez da giro. Zazpi metroko olatuengatik, alerta laranja dago ezarrita Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean. Hona erabiltzaileek bidalitako argazki batzuk:

Ondarbeltz (Mutriku). Argazkia: Rikardo Agirregomezkorta

Olatuek Zumaiako kai-mutura gainditu dute. Argazkia: Luis Maria Alkorta

Olatuak Pasaian. Argazkia: Lazaro Gonzalez

12:34 - Besteak beste, Iruñean, Burlatan, Atarrabian eta Huarten izan dira uholdeak. Argazkiak: EFE

Uharteko ortuak eta etxebizitzak, urpean.

Gizon bat Atarrabian, urpetutako kale batean.

Hainbat auto harrapatu ditu Ultzamak Atarrabian.

12:17 - BIDEOA: Haizeak zuhaitzak, estalkiak eta hesiak bota ditu Donostian 

12:13 -

12:06 - Nafarroako Gobernuak Larrialdi Plana aktibatu du, 1. mailan, uholdeak direla eta. Arga ibaia hazita dator eta hainbat gunetan gainezka egin du.

Gainerakoan, kezkagarria da Bidasoaren egoera (beherantz badoa ere), Eskarena (Izaban inoizko mailarik altuena harrapatu du), eta baita Salazar, Irati eta Arakil ibaiena ere.

11:55 - Bilbon lan eta lan ibili dira goizean suhiltzaileak. Haizeak arbolak, eraikin zatiak eta bestelako objektuak bota ditu. Iruditan, Larraskituko bidean eroritako zuhaitz bat kentzen:

11:45 - BIDEOA: Kamioi batek istripua izan du Ziordian eta trenen joan-etorria eten behar izan dute 

11:45 - Nafarroan, Altsasu eta Araia arteko trenen zirkulazioa etenda egon da goizean (10:30ean berrerazi dute) A-1ean, Ziordia parean, izandako istripu baten ondorioz.

Kamioi batek eta auto batek talka egin dute, eta kolpearen ondorioz, autobideko hesia gainditu eta katenarian kalteak egin ditu kamioiak.

Kamioiak hesia gainditu du eta katenarian kalteak egin ditu. Argazkia: Javier Legaz

11:27 - Araban apur bat lasaiagoa da egoera. Nolanahi ere, Zadorrari begira daude, hainbat puntutan maila laranjara heldu baita.

11:22 - BIDEOA: Eraikin baten fatxada zati bat haurtzaindegi baten gainean erori da Barakaldon 

10:50 - BIDEOA: Oinezkoek lanak izan dituzte ibiltzeko Bilbon, haize zakarra dela eta

10:45 - Irudi kezkagarriak heldu zaizkigu Nafarroatik, Erdoitzainetik (Agoitzetik gertu). Autoak ere eraman ditu urak.

10:39 - Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak muturreko fenomenoen abisuak gaurkotu berri ditu. Haizeagatik ezarritako alerta laranja eguerdira arte luzatu du. Horrez gain, beste alerta bat dago indarrean (egun osoan) itsasaldeko arriskuagatik, nabigaziorako.

Horrez gain, 16:00etatik 19:00etara beste alerta laranja bat ezarriko dute 7 metroko olatuek kostaldean kalteak eragin ditzaketela eta.

10:20 - Praka bete lan dute gaur Iruñeko udaltzainek. Hainbat kale itxi behar izan dituzte, urak hartu dituelako. Goizean goiz, Madalena kalea zarratu dute, eta handik gutxira, Arga ibaia kalea (Pompeio plazaraino). Auto partikularra ez erabiltzea gomendatu dute. 

Hainbat kale itxi behar izan dituzte Iruñean. Argazkia: Udaltzaingoa

10:11 - BIDEOA: Arga ibaiak gainezka egin du Iruñerrian

10:03 - Iruñean, pertsona bat erreskatatu behar izan dute suhiltzaileek eta Iruñeko udaltzainek Madalena zubiaren paretik autoan zihoala. Arga ibaiak gainezka egin du han.

09:59 - Ordubete pasatxoko kaosaren ostean, kendu dute errepidetik AP-8an, Irunen, jausitako zuhaitza. Dena dela, ilarak daude oraindik: 

09:54 - BIDEOA: Haizeak gorabehera handiak eragin ditu Donostian

09:51 - Bizkaian, suhiltzaileek irteera ugari egin behar izan dituzte haizeak argindar-zutoinak bota baititu. Kortezubin eta Fruizen gertatu da. Azken horretan, gainera, sutea piztu da.

09:47 - BIDEOA: Haizeak irudi ikusgarriak utzi ditu Portugaleten

09:41 - Bizkaian ere gogor ari da jotzen haizea. Bermeon ufadek eraikin bateko fatxada bota dute.

09:39 - BIDEOA: Ultzama ibaiak gainezka egin du Atarrabian

09:32 - Haizea da eguneko beste protagonista. Ufada gogorrek zuhaitzak eta objektuak bota dituzte errepide eta kaleetara. Hauxe da egoera Gipuzkoan:

AP-8a itxita dago Irunen, Baionako noranzkoan, arbola bat jausi baita autobidera. Ilara luzeak sortu dira. Udalerria erabat kolapsatuta dago, gainera.

GI-636a itxita dago Irunen, han ere zuhaitz bat jausi delako errepidera.

09:25 - Denboraleak gogor astindu du gaur Euskal Herria.

Nafarroan, azken orduetako euriteek uholdeak eragin ditu Iruñean eta Burlatan eta Atarrabian, Arga eta Ultzama ibaiek gainezka egin baitute. Arakil eta Bidasoa ere bidetik atera dira.

Hain justu, bi pertsona erreskatatu izan behar dituzte Atarrabian (etxetik atera dute, urak ia metro bat harrapatu duelako) eta Landabenen (Iruñean).

Foruzainek gidari bat atera behar izan dute ibilgailutik, itxita zegoen Landabengo lurpeko pasabidean. Argazkia: Foruzaingoa