Zuzenean

Koronabirusa

Agintariek lasaitasunerako mezua eman dute, jendartean sortu den kezkaren aurrean

E.G.O | EITB.EUS

Your browser doesn’t support HTML5 video

Covit-19 izenekoak, Wuhanen (Txina) sortutako koronabirus berriak, alertan jarri ditu mundu osoko agintariak. Gaiaren inguruko azken berriak bildu ditugu.

Actualizar

Koronabirusa dela eta, Tenerifeko hotel batean itxialdian dagoen turistetako bat elkarrizketatu dute Euskadi Irratian. Kike Cea tolosarra azaldu duenez, "tenperatura hartu digute gauean eta maskarillak eman. Gelan itxita gauzkate".

Munduko Osasun Erakundeak Txinaren koronabirusaren kontrako borroka eredugarritzat jo, eta gainerako herrialdeak "prest ez" daudela ohartarazi du
Munduko 33 herrialdetan 80.000 pertsona daude koronabirusak jota
EAEn eta Nafarroan ez da koronabirus kasurik atzeman

Miren Basaras EHUko mikrobiologoak ETB1eko "Egun On Euskadi"n azaldu duenez, maskara mota ezberdinak daude eta funtzio ezberdinak dituzte. Denek ez dute balio kutsatzea saihesteko.

Maria Neira Osasunaren Mundu Erakundeko Osasun Publikoaren zuzendariak gaur ziurtatu duenez, koronabirusaren aurreko beldurragatik farmazietan maskarak eta gel desinfektatzaileak agortzea "irrazionala eta neurriz kanpokoa da".

Hainbat pertsona, maskarak jarrita, Valentziako aireportuan. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak "lasaitasun eta konfiantza mezua" helarazi nahi izan du koronabirusa dela eta.