Zuzenean

U12-ko hauteskunde-kanpaina

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltza sortzea proposatu du Elkarrekin Podemosek

N.B. | G.P. | EITB.EUS

Iñigo Urkulluk esan du krisia gainditzeko zientzian, ikerkuntzan eta teknologian gehiago inbertitu behar dela. Jasone Agirrek ohartarazi du 13.500 pentsiodunek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutela eta agindu du EH Bilduk 1.080 euroko gutxiengo pentsioa bermatuko duela. Miren Gorrotxategik Ustelkeriaren aurkako Fiskaltza sortuko duela adierazi du. Carlos Iturgaizek etxebizitzen okupazio ilegala kartzela-zigorrarekin zigortzea proposatu du. Idoia Mendiak uste du automobilgintzaren sektorea eta aldaketa klimatikoaren aurkako borroka ez direla aurrez aurre jarri behar. Jose Ramon Becerrak erraustegi eta zabortegi guztiak ixtearen aldeko apustua egin du.

Actualizar

BIDEOA | Krisia geldiarazteko Podemosek hartutako neurri sozialak goraipatu ditu Garridok


 

BIDEOA | Euskal gizartearen "iratzargailua" izan nahi du Euskadiren Aldeko Libreak alderdiak 

BIDEOA | EAJk okupak lehenesten dituela salatu du Iturgaizek 

BIDEOA | Jaurlaritzan ezkerreko politikak txertatzeko berme bakarra PSE dela dio Idoia Mendiak 

BIDEOA | Maddalen Iriartek hautetsontziak boto subiranistez betetzeko deia egin du

BIDEOA | Urkulluk funtsezkoa ikusten du "Jaurlaritza sendoa" izatea "erronka guztiei erantzuteko"

Oionen egindako ekitaldi batean, Iñigo Urkulluk hauteskundeetan parte-hartze handia izatearen garrantzia azpimarratu du, "koronabirusak eragindako krisiari erantzun sendoa emateko bozkatzea inoiz baino garrantzitsuagoa da".

Arrasaten egindako ekitaldian, Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaiak esan du Iñigo Urkullu "oztopoa" dela erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidean. "Autogobernuaz ari garenean, Urkulluren hitzak ez du baliorik. Bederatzi urte daramatza estatus berriari buruzko galdeketa agintzen, baina non dauden kontsulta horiek? Non dago estatus berria? Giltzapean, kutxa batean gordeta", kritikatu du.  

Gasteizen egindako ekitaldian, Pilar Garrido Podemos Euskadiko buruzagiak esan du Elkarrekin Podemos-IU hautagaitzak "herritar guztiei ongizatea eta segurtasuna bermatzeko proiektua" landu duela eta EAJren eskutik "prekarietatea" eta "murrizketak" etorriko direla ohartarazi du.

 

Errenterian egindako ekitaldian, Idoia Mendiak esan du PSE-EEk "euskal ezker arduratsua" ordezkatzen duela eta sozialistak direla berme bakarra hurrengo Jaurlaritzak "ezkerreko politika" egin dezan.

Iñigo Urkulluk 5 ekintza proposatu ditu, tartean adimen artifizialeko euskal zentroa sortzea eta Ikerbasque sarean 400 zientzialari izatea.



EH Bilduk uste du badirela tresnak pentsio duinak gauzatzeko eta gizarte segurantzaren kuadeka eskuratzeko beharra ikusten du, euskal pentsio sistema publikoa sortzeko helburuarekin.

Miren Gorrotxategiren ustez De Miguel auzia eta Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoaren kasuakz izotz-mendiaren punta besterik ez dira.

Okupazio ilegalaren eztabaida argitu nahi du PP-Ciudadanos koalizioak



Automozioak euskal ekonomian garrantzia azpimarratu du Gasteizen Idoia Mendiak



Erreustegi eta zabortegi guztiak hamar urtean ixtea proposatu du Equo-Berdeak alderdiak

Urkulluk esan du EAJren helburua dela 30.000 gazteri lehen lan aukera bat eskaintzea. "Aldarri bat egin behar diegu enpresei: gazteek duten balioan oinarritu dezaten bai etorkizuna bai egungoa", esan du lehendakarigaiak.

Felix Arrieta politologoak En jake saioan aztertu ditu alderdi politikoen estrategiak uztailaren 12ko hauteskunde-kanpainan.

Elkarrekin Podemos-IU alderdiak kontratu publikoen behatoki bat eta ustelkeriaren aurkako euskal fiskaltza bat sortzea proposatu du, "erakunde benetan garbien alde lan egiteko eta arauak betetzeko".

Joserra Becerrak gogoratu du Equo-Berdeakek konpromisoa hartzen duela @zerozaborbizkai eta @ZaldibarArgitu-k helarazitako proposamenekin.

Idoia Mendiak esan du PSE-EEk krisia aprobetxatu nahi duela Euskadiko ekonomia eraldatzeko eta enplegua sortzeko:

Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioko lehendakarigaia Xavier Garcia Albiol Badalonako alkatearekin paseatzen, Bilboko Errekalde auzoan; izan ere, hautagaiak legez kanpoko etxebizitzen okupazioaren aurkako lege bat proposatu du, kartzela zigorrak barne, eta EAJri "toleratzea" eta arazo horren aurrean "onargarritasunez" jokatzea leporatu dio.

PP+C 's koalizioak ekintza-plan bat eskatu du COVID-19a bezalako egoeren aurrean:

Urkulluk esan du "onartezina" dela Euskadin giza eskubideen urraketa batzuen aurrean "garrasia zeruan jarri eta beste batzuen aurrean txalo egitea":

Raquel Gonzalezek, Bizkaiko PPko presidenteak, okupen aurkako lege bat proposatu du Bilboko Errekalde auzoan egindako mitinean:

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiaren esanetan, demokrazia finkatu batean, "alderdi bateko txartela izateak ez luke abantaila izan behar lanpostu publiko bat lortzeko".

Carmelo Barrio PP+CS koalizioaren Arabako zerrendaburuak Lehen Mailako Arreta "eguneratzeko eta indartzeko" eskatu du, Euskadin gaur egun duen estrategia "berehala berraztertzeko", baliabide material eta giza baliabide gehiagoz hornitzeko.

Gasteizko Txagorritxu Ospitalearen aurrean egindako adierazpenetan, Barriok azpimarratu du koalizioak "etengabeko harremana" duela osasun arloko taldeekin, eta azpimarratu du lehen mailako arreta "indartzea" eskaera "etengabea" dela, eta EAJk ez diola jaramonik egiten.

"Urkulluri botoa ematea Sanchez eta Iglesias Moncloan mantentzea dela" esan du Carlos Iturgaitzek.

Alderdi politikoek hauteskunde-hitzorduaren garrantzia azpimarratu dute, bozetara joateko deia eginez

Equo-Bedeakek EAJ-PSEren Gobernua kritikatu du hondakinen arloan duen politikagatik:

Eneko Andueza PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburuak esan du alderdi guztiek "begiratzen" diotela PSE-EEri eta "hitz egiten" dutela; izan ere, uztailaren 12ko hauteskundeen ostean, "giltza" izango da, eta "funtsezkoa izango da herrialdearen gobernagarritasunean".

Balizko hiruko gobernu ezkertiar baten inguruan, Anduezak esan du politika "zenbakiak eta batuketa baino askoz gehiago" dela eta, "zenbakiak" emango balituzte ere, "baloratu beharreko" egoerak daudela.

Nerea Kortajarena Eusko Legebiltzarrerako EH Bilduren Gipuzkoako hautagaiak "1.080 euroko gutxieneko erretiro-pentsioak" bermatzeko konpromisoa hartu du astelehen honetan.

Lazkaon (Gipuzkoa) egindako ekitaldi batean, Kortajarenak esan du "Euskal pentsiodunei bizitza duinak bermatu behar zaizkiela", eta "EH Bilduren aldeko botoa da pentsio duinak bermatzeko irtenbide guztiak bilatzen dituen bakarra, Gizarte Segurantzaren eskumena izan arte itxaron gabe".

Automobilgintzaren industria klima aldaketarekin ez alderatzeko eskatu du Idoia Mendiak.

PSE-EEren lehendakarigaiak erakundeen arteko lankidetza eskatu du COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomikoa gainditzeko, eta automobilgintzaren industria klima aldaketarekin "aurrez aurre" jarri nahi dutenak kritikatu ditu.

Mercedesek Gasteizen duen lantegiaren aurrean egindako ekitaldi batean, buruzagi sozialistak horrelako adierazpenak leporatu dizkie "botoak biltzeko beldurretara jotzen dutenei".

Iñigo Urkulluk urteko inbertsio publikoa % 6 handitzeko konpromisoa hartu du astelehen honetan, hamarkada batean 20.000 milioi euro mugiarazi arte. EAJren hautagaiaren esanetan, EAJren helburua "Euskadi Europako berrikuntza gune bihurtzea da" eta Ikerbasquen 400 zientzialari bikain erakartzea.

Abanton, Ezkerraldea Meatzaldeko Parke Teknologikoan, egindako ekitaldian, Urkulluk, Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuarekin eta Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidentearekin batera, berrikuntza "krisiari emandako erantzuna" dela esan du.

Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaia zuzenean ari da Gasteizen:

Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaiak Radio Euskadin azaldu duenez, "faxismoari aurre egin behar zaio" Vox alderdiaren harira, "iskanbila sortu nahi duelako", gaineratu du EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak.

Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaia Euskadi Irratian izan da eta koronabirusaren pandemiak eragindako ondorioak direla eta, datorren ikasturte hasierari buruz begira "ahalik eta segurtasun handiena eskaintzen ariko direla" esan du.

Egun on!!

Hasi da hauteskunde-kanpainaren hirugarren eguna.