Zuzenean

U12-ko hauteskunde-kanpaina

Iriarte: 'Urkulluk dio ez duela murrizketarik egingo, baina dagoeneko hasi da murrizketak aplikatzen'

N.B. | G.P. | EITB.EUS

Andoni Ortuzarrek esan du "Euskadirentzat hondamendia" izango litzatekeela EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk gobernua osatzea. Maddalen Iriartek Urkullu kritikatu du "murrizketak egingo ez dITuela esan arren, murrizketak aplikatzen ari delako". Irene Monterok azpimarratu du Euskadin ezkerreko Gobernua osatzea posible dela. Pablo Casadok Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias gustuko ez duten herritarren babesa eskatu du. Idoia Mendiak PSE-EEren aldeko botoak "biderkatzea" galdegin du. Jose Ramon Becerrak Frantziako "olatu berdea" honaino iristea espero du.  

Actualizar

BIDEOA: Krisitik ateratzeko formula zaharrak erabiltzen ari direla salatu du Equo-Berdeakek

BIDEOA: Mendia: 'Babes zabalagoa behar dugu, Gobernuak ezkerreko politikak egin ditzan'

BIDEOA: Elkarrekin Podemos-IUk banku publikoa eskatu du, industria-sektoreetan esku hartzeko

BIDEOA: EAJk murrizketarik ez duela egingo esatean ez duela sinesgarritasunik esan du EH Bilduk

BIDEOA: Iñigo Urkulluk krisitik ateratzeko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du

Elkarrekin Podemosek Donostiako Kursaal Jauregian egindako ekitaldian, Irene Montero Podemoseko buruzagi eta Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak azpimarratu du Euskadin posible dela ezkerreko Gobernu bat osatzea. "Ez dezala inork esan ezinezkoa dela", adierazi du Espainian PSOEk eta Unidas Podemosek gobernatzen dutela gogoratuz.

Basaurin egindako ekitaldi batean, Andoni Ortuzarrek esan du "ezkerreko ituna deitutakoa EAJren aurkako ituna" dela eta erantsi du "Euskadirentzat hondamendia" izango litzatekeela EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk gobernua osatzea. Horregatik, uztailaren 12an EAJk "emaitza ona" izatea oso garrantzitsutzat jo du.  

Tolosan egindako ekitaldi batean, Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaiak adierazi du Iñigo Urkulluk ez duela sinesgarritasunik: "Murrizketarik egingo ez duela esaten du, baina hezkuntzan, osasun arloan eta gizarte politiketan aplikatu ditu jada". "Gobernatzeko promesak ez dira nahikoak, emandako hitza bete egin behar da", azpimarratu du.

Santurtzin egindako ekitaldi batean, Idoia Mendiak PSE-EEren aldeko botoak "biderkatzeko" deia egin du, "Eusko Jaurlaritza berriak ezkerreko politikak egin ditzan, osasun arazoari soluzioak emateko, ekonomia suspertzeko eta atzean inor ez uzteko".

Bilboko itsasadarrean egindako ekitaldi batean, Jose Ramon Becerra Equo-Berdeak alderdiko lehendakarigaiak esan du "Frantzian zabaldu den olatu berdea" datorren uztailaren 12an hona heltzea nahi duela, "krisia hobeto gainditzeko".

 

BIDEOA: Arabako Errioxako ardoak mundura zabaltzen laguntzeko Europan lan egiteko konpromisoa hartu dute sozialistek.

BIDEOA: Berriro ere Pablo Casadoren babesa jaso du gaur Carlos Iturgaiz lehendakarigaiak Zorelor enpresa kimikora egindako bisitan.

BIDEOA: Euskal industriak erakundeen partetik jasan duen utzikeriaren adibide dira Sestao eta Ezkerraldea, Elkarrekin Podemos-IUren iritziz.

BIDEOA: EH Bilduk talka plan bat proposatu du Iñigo Urkulluren agintaldietan galdutako pisua berreskura dezan industriak.

BIDEOA: Enpleguaren kalitatea hobetzea ere erronka da jeltzaleentzat. Arantxa Tapiak gogoratu du industria eta autogintza direla euskal ekonomiaren motoreak.

Casadok ohartarazi du EAJri botoa emateak Iglesiasen fiskalitatea babestea dakarrela. PPko presidentea Carlos Iturgaiz PP+Cs alderdiko hautagaiarekin izan da Gasteizen.

Pablo Casadok esan du funtsezkoa dela hiru lurraldeen ahalmen fiskala eta Kontzertu Ekonomikoa erabiltzea enpresei zergak jaisteko neurriak aktibatzeko, lehiakorragoak izan daitezen.

Hauteskunde Batzordeak Vox babestu du eta Correos premiatu du propaganda banatzeko.

Hauteskunde organo gorenak ez du identifikatu "Voxen hauteskunde propaganda biltzen duten gutunazaletan jasotako mezuetan oinarrizko eskubideren baten urraketa zehatz edo espezifikorik".

Muriel Larrea PP+Cs koalizioaren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Gipuzkoako zerrendaburuak "gure hezkuntza-ahuleziei aurre egiteko talka-plan bat" gauzatzearen alde egin du, "pertsonak eta gizarte lehiakorra izateko".

"EAJren harrokeriak, egungo sistemaren gabezia estrukturalak aitortu nahi ez dituenak, gazteen belaunaldiei gaitasun guztiak garatu ezin izatea zigortzea akats garratza da", esan du.

Elkarrekin Podemos-IU alderdiak banku publiko bat eskatu du euskal industria sektoreetan eta enpresa traktoreetan esku hartzeko.

Gainera, koalizioak euskal industria desegitea leporatu dio EAJri, Zerbitzuen sektorearen alde 10 puntuko pisua galdu arte.

Isabel Gonzalez Elkarrekin Podemos-IU koalizioko Bizkaiko hautagaiaren eta Jon Hernandez koalizioko Gipuzkoako bigarrenaren argazkia.

EH Bilduk esan du bere lehentasuna industria eta berrikuntza sustatzea eta berritzea dela, industria-sarea indartuz eta lidergo publikoan aurrera eginez.

Pablo Iglesias Podemoseko buruak bi mitin antolatu ditu EAEko uztailaren 12ko hauteskundeen kanpainari begira: lehena, astelehenean, hilaren 5ean, Bilbon, eta bigarrena, ostiralean, hilaren 10ean, Ordizian egingo duten kanpainaren amaieran, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiarekin batera.

Equo-Berdeaken esanetan, "gobernuen politikak berriz ebaluatu behar dira eta lehentasunetan zentratu: osasuna eta horri lotuta, ingurumenaren babesa".

Halaber, ekonomia egokitu egin behar dela esan du, jasangarria, etorkizunekoa eta bidezkoa izateko, "ongizate eredu berri batera eraman gaitzan".

Eva Silvan politologoak uste du ez dela berrikuntzarik ikusten hauteskunde-kanpaina honetan, eta, gainera, sare sozialetan garatzen ari dela batez ere, eztabaida publikoa dinamizatzea lortu gabe.

Idoia Mendia PSE-EEren lehendakarigaiak asteazken honetan adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza gidatu nahi du turismo nazionala erakartzeko eta nazioartekoa berreskuratzeko, eta Arabako Errioxa jarri du adibide gisa, leku segurua delako eta pilaketak gertatzeko arriskurik ez duelako.

Mendiak hauteskunde mitin batean parte hartu du Guardian (Araba), Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroarekin batera.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiaren eta Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroaren argazkia.

Iñigo Urkulluren hitzetan, EH Bilduren, Elkarrekin Podemosen eta PSE-EEren arteko hiru alderdi ezkertiarren planteamenduak "soberan" daude, alderdi jeltzalea "estigmatizatu" nahi dutelako, baina inork ezin dio "justizia sozialeko leziorik" eman.

Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiaren argazkia, gaur goizean Gasteizen egindako ekitaldian.

Bilboko Udalak "online" tresna bat prestatu du herritarrek uztailaren 12an botoa non eman behar duten jakin dezaten, 12 hauteskunde-gune berri irekiko baitira.

EH Bilduk asteazken honetan adierazi duenez, Iñigo Urkullu lehendakariaren kudeaketarekin euskal industria gelditu egin da eta ikerketan eta garapenean (I+G) egiten den inbertsioa murriztu egin da BPGren ehunekoan.

EH Bilduren Bizkaiko zerrendako lehenengo biek, Jasone Agirrek eta Iker Casanovak, industriari buruzko ekitaldi sektoriala egin dute gaur goizean Bizkaiko Parke Teknologikoan.

Bihar, osteguna, amaituko da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatzeko epea.

Posta bidezko botoa ia 5 aldiz handiago bihurtu da: Maiatzaren 19an hauteskundeak deitu eta posta bidezko botoa eskatzeko epea ireki zenetik (uztailaren 2an amaituko da), 84.581 hauteslek eskatu dute botoa, eta 17.778 hauteslek eskatu zuten duela lau urte.

Iñigo Urkullu EAJren hautagaiak ezker abertzaleari leporatu dio "giza eskubideen urraketa justifikatu eta txalotu izana", ordezkari politikoen aurkako "eraso fisikoak" eta alderdien egoitzen aurkako erasoak direla argudiatuta.

Hala, Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaiari erantzun dio, Urkulluk "faxismoaren eta antifaxismoaren arteko distantziakidetasuna" kritikatu baitzuen.

PSE-EEren hautagaiak "berreraikitze itun handi bat" egitearen aldeko apustua egin du, "eragile ekonomiko eta sozialekin, gizarte zibilarekin eta euskal erakunde guztiekin batera, pandemiari aurre nola egin behar diogun adosteko". "Guztiei entzutea da helburua, iritzi guztiak kontuan hartuta, eta akordioak bilatzea", esan du Mendiak.

Idoia Mendiaren esanetan, "autogobernuak aurrera egiten du beti sozialistak badaude bi gobernuetan", Eusko Jaurlaritzan eta gobernu zentralean, eta akordiorako "borondatea" dagoela azpimarratu du.

Voxek uste du garrantzitsua dela etxean botoa aukeratzea, larderia saihesteko. Ivan Espinosak asteazken honetan azpimarratu duenez, euskal herritarrek euren etxeko intimitatean aukeratu behar dute botoa emateko eskubidea, jazarpenik gabe.

Espinosak Vox alderdiaren propagandarekin eta boto-paperekin egindako gutun-azalen legezkotasuna defendatu du, baina Correosek ez ditu banatu, mezuek oinarrizko eskubideak urratzen dituztela argudiatuta.

Iñigo Urkulluk enplegua eta ekonomia lehiakorra izan ditu hizpide gaur goizean Gasteizen egindako ekitaldian.

Berrikuntza teknologikoaren eta nazioartekotzearen aldeko apustua egin du lehendakariak. Gainera, langabezia tasa % 10etik behera kokatuko duela iragarri du.

Euskal ekonomia sozialak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio datorren uztailaren 12an aterako dela hautestontzietatik sektore horren aldeko apustu "irmoa" egiteko, eta sailburuordetza espezifiko bat eskatu du horretarako.

Gizarte Ekonomiaren Euskal Sareak (EGES) egin du eskaera, Euskadiko ekonomia sozialeko bost erakunde garrantzitsuenak (Asle, Ehlabe, Gizatea, Konfekoop eta Reas) biltzen dituen plataformak. Guztira, 77.602 langile ditu, 1.901 enpresatan banatuta.

Carlos Iturgaitzek PP eta Cs "elkartuta" egotea defendatu du, "guztiontzako herrialdea" egiteko, "nazionalistentzat bakarrik" izan beharrean. PP+Cs alderdiko lehendakarigaiak azaldu duenez, EAJk "nazionalisten herrialdea egin nahi du nazionalistentzat soilik", eta "konstituzionalistei ezinezko bizitza" egin nahi die.

Iturgaitzek azpimarratu duenez, egungo egoera "oso zaila" da, osasun krisia dela eta, eta horrek ekonomian dituen ondorioak direla eta, horrenbestez, ordezkatzen duen koalizioak "etorkizunerako plan bat" duela esan du EAJren "kudeaketa desastrea" hobetzeko.

Jose Antonio Pastor PSE-EEren Bizkaiko hautagaiak Radio Euskadin adierazi duenez, "denek nahi duten neskalaguna" dira, "denek hitz egiten dutelako PSEri buruz euren gobernu itunetarako".

AUDIOA:

Kontzertua bertan behera uztea eskatu ostean, Arrimadasek euskal eskubide historikoekin konpromisoa hartzea espero du Urkulluk.

Era horretan, Pablo Casado PPko presidenteak eta Ines Arrimadas Ciudadanosseko buruak datorren igandean Gernikako Batzar Etxean egingo duten PP+Cs koalizioaren ekitaldia izan du hizpide Urkulluk, Gernikako arbolaren ondoan, euskal foraltasunaren eta autogobernuaren ikurra baita.

Joserra Becerra Equo Berdeak alderdiko lehendakarigaiak adierazi duenez, Euskadira "olatu berdea" ekartzea espero du, "etorkizun hobea lortzeko behar dugulako".

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, Becerrak esan du Alemanian eta Frantzian egindako azken hauteskundeetako emaitzek agerian utzi dutela "etorkizuna berdea behar dela, bai ala bai".

AUDIOA:

Egun on! Kanpainaren seigarren eguna hasi da; hautagaiak eta ordezkari politikoak martxan daude beren proposamenekin.