Cargando...

Zuzenean

U12-ko hauteskunde-kanpaina

EH Bilduk energia berriztagarrietarako 800 milioiko funts publikoa sortzea proposatu du

N.B. | G.P. | EITB.EUS

Andoni Ortuzarrek esan du EAJk ez duela "konfrontaziorik eta liskar antzurik" nahi, "orain Euskadi berreraikitzea tokatzen delako". Arnaldo Otegik salatu du EAJ eta PSOE "beti ezezkoan" daudela eta haien koalizio gobernua ez dela "ez abertzalea, ezta sozialista ere". Elkarrekin Podemosek adierazi du jokoari buruzko lege bat landu nahi duela. Carlos Iturgaizek kritikatu du EAJk euskal gizartea "anestesiatuta" daukala "txiringitoekin eta laguntza publikoekin egin duen bezero-sarearen bidez". Eneko Anduezaren hitzetan, uztailaren 12ko hauteskundeak "oso garrantzitsuak" dira, "krisia gainditzea eta bizikidetza daudelako jokoan".

Actualizar

22:00etatik aurrera, jarraitu zuzenean lehen hauteskunde debatea. Hauek dira parte-hartzaileak: Iñigo Urkullu (EAJ), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-IU), Idoia Mendia (PSE-EE) eta Jose Ramon Becerra (EQUO Berdeak) lehendakarigaiak eta Laura Garrido PP+Cs koalizioko Arabako 'bigarrena'.

 

BIDEOA: EAJk elkarlanerako deia egin die erakunde, sindikatu eta eragile sozialei

BIDEOA: Otegik uste du EAJ ez dela gai herri honen erronkei erantzuteko

BIDEOA: Jokoak dakarren arriskuaz ohartarazi du Elkarrekin Podemos-IUk

BIDEOA: Abertzaleen "inposatzeen" aurrean altxatzeko deia egin du Carlos Iturgaizek

BIDEOA: Hurrengo gobernuaren giltza sozialistak izango direla ziurtatu du Anduezak

Bilbon egindako ekitaldi batean, Elkarrekin Podemosek esan du jokoari buruzko lege bat landu nahi duela, "gutxi batzuen interesen gainetik pertsonen osasuna erdigunean jartzeko".   

Azpeitian egindako ekitaldian, Andoni Ortuzarrek esan du EAJk ez duela "konfrontaziorik eta liskar antzurik" nahi, "orain pandemiaren osteko Euskadi berreraikitzea tokatzen delako". "Euskadik orain batasuna behar du, elkarlana, aurrera egiteko. Tamalez, batzuk erosoago daude ‘bandoen arteko gerran’ auzolanean baino", erantsi du.

Durangon egindako ekitaldian, Arnaldo Otegik salatu du EAJ eta PSOE "beti ezezkoan" daudela. "1.080 euroko gutxiengo pentsioari ezetz esaten diote, zergak aberatsenei igotzeari, ezetz; eta erabakitzeko eskubideari ere ezetz". EAJren eta PSE-EEren Jaurlaritza abertzalea eta ezkertiarra ez dela azpimarratuta, Otegik EH Bilduren alde bozkatzeko deia egin du, gobernuan "arduraz" jokatuko duela aginduz.

  

Pasaian egindako ekitaldi batean, Eneko Andueza PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburuak esan du uztailaren 12ko hauteskundeak "oso garrantzitsuak" direla, "ekonomia eta enplegua berreskuratzea eta datozen urteetarako bizikidetza eredua jokoan daudelako".  

Portugaleten egindako ekitaldi batean, Carlos Iturgaizek (PP+Cs) esan du EAJk euskal gizartea "anestesiatuta" daukala "txiringitoekin eta laguntza publikoekin egin duen bezero-sarearen bidez".

BIDEOA: Ikastetxea eta hizkuntza eredua aukeratzeko eskubidea defendatu ditu Carlos Iturgaizek Bilbon egindako ekitaldian.

BIDEOA: PSE-EEk "erreskate sozialaren alde" lan egingo duela berretsi du Idoia Mendiak, "ez salbazio nazionalaren" alde.

BIDEOA: Benta Berrin, Blackstone funts putrea alokairu babestuko 500dik gora etxebizitza erosi dituen tokian, espekulazioarekin amaitzeko beharra azpimarratu du Pilar Garridok.

BIDEOA: EH Bilduk 800 milioi euroko funtsa planteatu du energIa berriztagarriak hedatzeko Subillan egin duen ekitaldian.

BIDEOA: Familiek euren bizi proiektuaren arabera nahi dituzten seme alabak izateko eskubidea aldarrikatu du Iñigo Urkulluk, oztoporik gabe.

Gaur arratsaldeko ekitaldi politiko nagusien laburpena:

17:30ean Basaurin, Ekain Rico PSE-EEren Bizkaiko hautagaia eta Batzar Nagusietako bozeramailea ekitaldi politiko batean izango da.

17:30ean Portugaleten, Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioko lehendakarigaiak eta Ana Beltran PPko presidenteordeak hauteskunde mitin batean parte hartu dute.

18:00etan, Bilbon, Mikel Arana Elkarrekin Podemoseko Jokoaren Antolamendurako Zuzendaritza Nagusiko arduraduna eta Iñigo Martinez, Isabel Gonzalez eta Maika Iglesias Elkarrekin Podemos-IUko hautagaiak.

18:30ean, Pasaian, Eneko Andueza PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburu eta sozialisten idazkari nagusiaren adierazpenak.

19:00etan Durangon, EH Bilduren hauteskunde ekitaldia Jasone Agirre Bizkaiko zerrendaburuarekin eta Arnaldo Otegi eh bilduko koordinatzaile nagusiarekin.

19:30ean Azpeitian, Andoni Ortuzar EAJko presidenteak Joseba Egibar Gipuzkoako alderdiko buruarekin eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentegaiarekin batera hartuko du parte.

Iñigo Urkulluk konpromisoa hartu du administrazioaren, enpresen eta sindikatuen arteko akordio soziala sustatzeko, kontziliazio neurriak orokortzeko eta lan ordutegien "arrazionalizazioa" bultzatzeko.

PP+Cs koalizioak ostalaritzak Gipuzkoan duen papera azpimarratu du, eta "krisi sakon honetan, entzutea eta laguntzea merezi" duela gaineratu du.

Muriel Larrea Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Gipuzkoako zerrendaburuak ekitaldi bat egin du Zarautzen, eta ostalaritza Lurraldearentzat "ezinbesteko" sektorea dela adierazi du.

Save The Childrenek haurren pobreziari aurre egiteko neurri gisa eskatu du Diru-sarrerak Bermatzeko Errentan 120 euroko osagarria sartzea seme-alaba bakoitzeko, eta "adingabearen interes gorena" oinarrizko irizpidea izatea Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eteteko edo azkentzeko.

Gobernuz kanpoko erakundeak inkesta bat egin du Euskadiko hauteskundeak direla eta, eta 800 elkarrizketatuen % 90ek uste du haur-pobreziaren eta haurren aurkako indarkeriaren aurkako borroka hurrengo Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburuak izan behar direla.

EH Bilduk honako proposamen hauek egin ditu: Enplegu berdearen inguruko akordioa bultzatzea, legegintzaldian zehar gutxienez 10.000 lanpostu zuzen lortuz; etxebizitzen birgaitze jasangarrirako plan integral bat onartzea; azpiegitura handien politika berrikustea; eta AHT eta Supersur geldiaraztea.

Estatutu Berriaren inguruan Eneko Anduezak (PSE-EE) esan du "identitatearen auziak kalte handia" egiten diola Euskadiri estatutu berri bat sortzeko prozesuan, eta identitatearen kontu hori "alde batera utziko balitz", "asko aurreratuko genuke", gaineratu du.

Mikel Oteroren hitzetan, EH Bildu da "boto iraunkor eraginkor bakarra". Energia berriztagarrietarako 800 milioiko funts publiko bat sortzea proposatu du koalizioak.

Subijanan (Araba) egindako ekitaldi batean, EH Bilduren Arabako zerrendaburuak ziurtatu du "larrialdi klimatikoa datozen urteetako erronka handienetako bat" dela.

Sozialistek eta Popularrek (PP+Cs) bigarren eta hirugarren mailako herritarrez hitz egin dute ostegun honetan:

Gorrotxategi beldur da uztailaren 12an abstentzioa "handia" izango ote den:

Maddalen Iriartek esan du "batzuek eta besteek ituna egin nahi duten zalantzak" dituela:

Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioaren lehendakarigaiak ostegun honetan adierazi duenez, Pedro Sanchezen eta Pablo Iglesiasen Gobernua "itunpeko hezkuntza deuseztatzen" saiatzen ari da, Iñigo Urkulluren eta EAJren "oniritziarekin".

Iturgaitzek hezkuntza ardatz duen ekitaldi batean parte hartu du gaur eguerdian Bilbon, eta "gurasoek ikastetxea eta hizkuntza eredua aukeratzeko duten eskubidea" defendatu du. Hala, EAEn "doktrinamendurik eta manipulaziorik gabeko hezkuntza" eskatu du.

Equo Berdeakek proposatu du Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta handitzea, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera aurreztuta, gaur egun Euskadin diru-sarrera nahikorik ez duten 60.000 pertsonari laguntzeko.

"Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerak ez dira nahikoak pobreziaren itzala duten milaka pertsonaren diru-sarrerak bermatzeko, kasu askotan pandemia baino lehenagotik", ohartarazi du Joserra Becerrak.

Idoia Mendia PSE-EEren lehendakarigaiak EAJri eskatu dio hitz egin dezala Euskadirentzat EH Bildurekin partekatzen duen etorkizuneko proiektuaz eta bere programak "ezkutatzen" duena, eta gogorarazi dio sozialistak "erreskate sozialean" daudela, "ez salbazio nazionalean".

EH Bilduk, itun ezkertiarrak eta soberanistak egiteko prest, "konfederazio mailako konponbidea" posible dela uste du.

Presoak gerturatzeko "hitza betetzeko" eskatu dio Sanchezi, eta lan erreformaren alorrean ere "ez betetzea" egotzi dio.

Cesar Calderonek Arabako azken eserlekua lortzeko borrokaren nondik norakoak azaldu ditu En jake saioan:

Urkulluk, bizitza pertsonala eta lana uztartzeko, aitatasun eta amatasun baimen "berdinak eta besterenezinak" bultzatuko ditu sektore publikoan eta pribatuan.

Lehendakariak eta EAJren hautagaiak 0-3 urte bitarteko haur guztiek haur eskoletan eta haurreskoletan arreta jasotzea proposatu du.

Urkulluk Gasteizen parte hartu du ostegun honetan ekitaldi politikoan eta "familiak, beren aniztasunean, elkarbizitzarako proiektu bat eraikitzeko funtsezko oinarria" direla azpimarratu du.

Jose Antonio Oleaga soziologoak abstentzioaz hitz egin du uztailaren 12ko hauteskundeei begira:

Pilar Garridok (Unidas Podemos) "prezio eskuragarriko etxebizitza duin bat" bermatzea eskatu du.

Podemos/Ahal Duguko koordinatzaile nagusi eta Gipuzkoako Kongresuko diputatuak adierazi duenez, etxebizitza eskuratzea "oinarrizko eskubide soziala" eta "arazo nagusia" da Euskadin pandemia baino lehenagotik.

Hauteskunde-eztabaida, gaur gauean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Xabier Usabiagak aurkeztuta, Iñigo Urkulluk, Maddalen Iriartek, Miren Gorrotxategik, Laura Garridok, Idoia Mendiak eta José Ramón Becerrak hartuko dute parte.

Hauteskunde-eztabaida, gaur gauean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EAJk haurtzaro eta gazteriari buruzko ekitaldia egin du Gasteizen. Bertan, epe ertain eta luzeko estrategiak definitzea ezinbestekoa dela azpimarratu du "familien eta haurren bizi kalitatea areagotzeko, hori izango baita Eusko Jaurlaritzaren Ipar Orratza datozen lau urteetan".

Maddalen Iriartek "berdintasunezko harremana eta subiranotasun osoa" eskatu ditu "euskal herritarren arazoei erantzuteko".

PSE-EEk baztertu egin du EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemos-IUrekin ezkerreko alderdien arteko aliantza bat osatzeko aukera, koalizio moreak proposatu bezala, eta ukatu egin du PSE-EEren barruan itun horren aldeko barne korronte bat dagoela.

Gainera, azpimarratu duenez, "gauza garrantzitsuak daude egiteko bizikidetza sendoa nahi badugu", eta ezker abertzaleari eskatu dio "egindako mina aitortzeko eta indarkeria guztiak soberan zeudela esateko eta gaitzesteko, aurrerapauso izugarria izango litzatekeelako".

Gorrotxategik "euskal nortasuna aitortzearen" alde egin du, "Espainiako gainerako herriekin batera".

Elkarrekin Podemos-IU koalizioko lehendakarigaiak zalantzan jarri du EAEko fiskalitatea "aurreratua" izatea, kapitalaren errentek "gastu publikoari lanarenak baino hiru aldiz gutxiago eusten diotenean" eta sozietateen gaineko zergak "behera egin duenean urteetan zehar".

Iturgaitzen esanetan, "konstituzionalistak hirugarren mailako euskaldunak bezala tratatzen gaituzte".

Carlos Iturgaiz PP+Cs alderdiko hautagaiak hauteskunde kanpainaren ardatzak azaldu ditu Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan.

AUDIOA:

EAJk "akordio handiak" eskatu ditu "guztiekin", Gobernu koaliziotik edo gehiengo handiago edo txikiago batetik harago, uztailaren 12ko hauteskundeen ostean.

Leixuri Arrizabalaga EAJren Bizkaiko zerrendaburuak ohartarazi duenez, jeltzaleak eskuinean jartzeko "obsesioa guztiz zaharkituta" dago, eta bere burua ezkertiartzat duen inork ezin dio politika sozialetan leziorik eman.

Arrizabalagaren esanetan, EAJ-PSE koalizioak Eusko Jaurlaritzan izan duen ibilbidea "ona" izan da, "neurri handiak hartu direlako, programa ia osorik osatu delako eta, beraz, balorazioa positiboa delako".

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU alderdiko lehendakarigaiak esan duenez, "Zaldibarrek erakusten digu hondakinak zabortegian kudeatzearen aldeko apustua okerra dela".

Bestalde, erabakitzeko eskubidea "demokraziaren adierazpen gorena" dela uste dute.

Posta bidezko bozka jaso eta eskaria erregistratzeko AZKEN EGUNA da gaurkoa.

Posta bidezko botoa eman nahi duten pertsonek Hauteskunde Erroldako Ziurtagiria eskuratu behar dute (Correosen edozein bulegotan eska daiteke, baita Correosen webgunean ere).

Maddalen Iriarte: "EH Bilduk egunero euskal errepublika independentearen alde lan egiten du, eta uste dugu garrantzitsua dela herri honetako herritarrek euren etorkizuna erabaki ahal izatea".

EH Bilduren lehendakarigaiak adierazi duenez, inkestek lehen indar soberanista eta ezkertiar gisa ematen dietela.

Eneko Andueza PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburuak Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, "ez da kasualitatea alderdi guztiek guri begiratzea; giltzarri izango gara".

AUDIOA:

Egun on! Hamar egun falta dira hauteskunde egunerako.