Zuzenean

U12-ko hauteskunde-kanpaina

Pablo Iglesias: "EAJk hainbat iruzur egin ditu eta oposiziora joan behar du"

EITB.EUS

Alderdiek igandeko hauteskundeei begirako azken astea dute aurretik, botoa eskatzeko. Jarraitu, unean-unean, informazioa.

Actualizar

BIDEOA: Urkullu: 'Igandeko hauteskundeak oso serio hartu behar ditugu'

BIDEOA: EH Bilduk ziurtatu du ez dutela onartuko COVIDaren ondorengo krisia "betikoek" ordaintzea

BIDEOA: Iglesias:'Zaldibar edo De Miguel bezalako kasuen ostean, EAJk oposiziora joan behar du'

BIDEOA: PP-Cs koalizioak zuzentzen dituen erkidegoetako lana goraipatu du Iturgaizek

BIDEOA: Euskadik berreraikitze-prozesua aurrera eramateko "PSE ezinbestekoa" dela dio Mendiak

Igandeko hauteskundeetan parte hartzeko deia egin du Iñigo Urkulluk.

EH Bilduk Ikasle Sindikatuarekin egitarau akordioa sinatu du.

Pablo Iglesias: "EAJk urte batzuk oposzioan egin behar ditu".

Nekazari eta abeltzanei babesa erakutsi nahi izan die Carlos Iturgaizek.

Gobernu aurrerakoiaren aldeko botoa eskatu du PSE-EEk.

Euskadiren Aldeko Libreak alderdiak Gasteizen egin du ekitaldia.

Iturgaizek hauteskunde ekitaldi batean parte hartu du Kuartangon (Araba), eta nekazaritzak eta abeltzaintzak EAEko ekonomian duten garrantzia azpimarratu du, 96.000 langile baitaude hortik bizi direnak. Iturgaizek EAJri pertsona horiez guztiez "ahaztea" egotzi dio EAJri.

Carlos Iturgaiz PP+Cs-en lehendakarigaiak lehenengo sektoreko langileez "ahaztea" egotzi dio EAJri, garai "zailotan bazterrean" utzi dituelakoan.

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten alderdien hautagaien inguruan ere galdegin die EiTB Focusek herritarrei. Iñigo Urkulluk eta Maddalen Iriartek gainditu dute bosteko langa. Lehenak 6,15eko emaitza lortu du eta bigarrenak 5,48koa. Idoia Mendia, Miren Gorrotxategi, Carlos Iturgaiz eta Jose Ramon Becerra bostetik behera geratu dira.

Gipuzkoan ere EAJ izango litzateke lehen indarra EiTB Focusen arabera. Eserleku bat gehiago lortuko luke eta hamarrera igo. EH Bilduk 8 eta 9 ordezkariren artean lortuko lituzke eta PSE-EEk 3 eta 4ren artean. Elkarrekin Podemos-IUk ordezkari bat galduko luke, PPren eta Ciudadanosen arteko koalizioak bezala. EH Bilduk eta PSE-EEk lehiatuko lukete lurralde horretako azken aulkia.

Bizkaian, EAJk hamabigarren ordezkaria eskuratuko luke. EH Bilduk emaitzak hobetu lituzke. Boto-asmoa hobetuko luke, eta lurralde horretan bost ordezkari izaten jarraituko luke. PSE-EEk gaur egun dituen hiru aulkiei eutsiko lieke. Elkarrekin Podemos-IUk lau puntu galduko lituzke, eta PPren eta Ciudadanosen arteko koalizioak orain lau urte lortutako ordezkariari eutsiko liokete. Bizkaiko azken eserlekua EAJk eta EH Bilduk lehiatuko lukete. lurralde horretako azken eskainua.

Lurraldeka datuak aztertuz gero, Voxek lehen aldiz ordezkaritza lortuko luke Eusko Legebiltzarrean. Araban lotuko luke ordezkaritza, eta azken jarlekua EAJrekin lehiatuko luke. EAJk gehiengoa izango luke; 10 eta 11 eserleku artean lortuko lituzke. EH Bildu izango litzateke bigarren indarra lurralde historikoan, eta bost legebiltzarkide izaten jarraituko luke. PSE-EEk ordezkari bat gehiago lortuko luke. Elkarrekin Podemos-IUk bost puntu eta eserleku bat galduko lituzke Araban, eta PPren eta Ciudadanosen arteko koalizioa bosgarren lekuan geratuko litzateke, hiru aulkirekin.

Igande honetan egingo diren hauteskundeetarako % 61,1eko parte-hartzea aurreikusi du EiTB Focusek. 

EiTB Taldearen inkestak jaso duenez, EAJren eta PSE-EEren arteko koalizioak gehiengo osoa izango luke Legebiltzarrean. Daturik txarrenak lortuta ere, gehiengo osoa izango luke koalizioak, 41 legebiltzarkiderekin. Ezkerreko alderdien arteko hirukoak, berriz, ez luke gehiengorik lortuko, EH Bilduk eta PSE-EEk eserleku bat izango bailukete jokoan Gipuzkoan.

EiTB Focusen datuen arabera, EAJk hauteskundeak irabaziko lituzke eta orain lau urte lortutako emaitza hobetuko luke lau ordezkari gehiagorekin. Jeltzaleek 31 eta 32 eserleku artean lortuko lituzkete. EH Bilduk bigarren indarra izaten jarraituko luke eta ordezkari bat gehiago lor lezake, 18 edo 19 lortuta. PSE-EE alderdia izango litzateke hirugarren indarra eta ordezkari bat edo bi gehiago lor litzake, 10 edo 11raino. Elkarrekin Podemos-IUk indarra galduko luke; hiru legebiltzarkide galdu eta 8 lortuko lituzke. PPren eta Ciudadanosen arteko koalizioak ere atzerakada handia jasango luke eta hiru ordezkari gutxiago lortuko lituzke, bost denera.

Voxek ordezkari bat lor lezake Eusko Legebiltzarrean igande honetan egingo diren hauteskundeetan. Eskuin muturreko alderdiak legebiltzarkide bat lortuko luke Araban hogeita hirugarren EiTB Focus inkestaren arabera.

Datorren uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Vox alderdiak eserleku bat lortuko luke, hogeita hirugarren EiTB Focus inkestaren arabera. 14:00etatik aurrera emango ditu datuak ezagutzera EiTBk.

Iriartek eskerrak eman dizkio Ikasle Sindikatuari babesagatik, eta garrantzitsua dela azpimarratu du, "gurekin bat egin duen sektore berri bat delako, EH Bildu ezkerreko alternatiba bakar gisa ikusten duena, eta horregatik botoa EH Bildurentzat eskatzen duena".

EH Bilduren ordezkariak eta Ikasle Sindikatukoak batzarra egin dute gaur Bilbon eta txostena sinatu dute, hezkuntza publikoak bizi duen "larrialdi sozial egoera" aztertu ostean. Akordioan jaso dutenez, Ikasle Sindikatuak EH Bildu bozkatzeko deia egingo die gazteei "EAJrenak ez diren gobernuak osatzeko eta mobilizazio sozialak babestutako politika ezkertiarrak defendatzeko".

EH Bilduk akordio programatikoa egin du Ikasle Sindikatuarekin "EAJrenak ez diren gobernuak osatzeko eta ezkerreko politikak defendatzeko", eta bertan euskal hezkuntza sistema erreformatzearen alde egin dute, Maddalen Iriarte lehendakarigaiaren ustez "erabat agortuta" dagoelako eta "Urkulluk murrizketa aro berria" hasi duelako.

Laudion (Araba) egindako ekitaldi batean Gloria Sanchezek azaldu duenez, euskal herritarrek ez dute "gizarte eredu baztertzailerik nahi", eta hori "gobernu aurrerakoi sozialistak soilik berma dezake".

Gloria Sanchez PSE-EEren Arabako zerrendaburuak esan du sozialistak direla Jaurlaritzan "independentista erradikalak eta eskuin muturra ez egoteko" bermea.

Hala, Elkarteanek 28 proposamen jasotzen dituen txosten bat helarazi die alderdi politikoei. Txostenaren helburua hau omen da: "Gutxitasun fisikoren bat dutenen aukera berdintasuna bermatzea, eta inklusioan oinarritutako politikak aldarrikatzea, hezkuntzan, enpleguan, irisgarritasunean edo arreta ereduan neurri baztertzaileak ordezkatuz".

Elkarteanek, Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Konfederazio Koordinatzaileak, aniztasun funtzionalak dituzten pertsonen eskubideak errespetatzea eskatu die alderdi politikoei, eta erakundeetako ordezkariekin lan egiteko prest agertu da elkarlan ereduan oinarritua.

"Gure autogobernuan oinarritutako aldebiko harremana planteatzen dut, Konstituzionaren lehenengo xedapen gehigarriaren babesarekin, autogobernua berritzeko eta sakontzeko, Eusko Legebiltzarrean Gernikako Estatutuaren erreforma eginda", adierazi du EAJren lehendakarigaiak.

Urkulluk azaldu duenez, autogobernu gehiago lortzea "herritarren ongizatea hobetzea" da, eta autogobernu handiagoa balizko independentziarekin lotzea "zaharkitua" dagoen ideia da.

Iñigo Urkullu lehendakari eta EAJren lehendakarigaiak esan du enpresariak ez direla "beldur" izan behar, Eusko Jaurlaritzaren buru bada berriro ez duelako "independentziarako aldebakarreko bidea" hartuko, eta ez diolako bere jardunak jarduera ekonomikoari kalte egingo.

Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako elkarrizketa sortan, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiari Euskadi Irratian egindako elkarrizketa.

Gainera, gaur EiTBk egindako azken EiTB Focus inkestaren emaitzak jakinaraziko ditu. 13:00ean argitaratuko dugu titular nagusia, eta 14:00etan inkestaren emaitza, osorik.

Gaur jarraituko ditugun ekitaldi nagusien artean, hauek egongo dira:

-          Iñigo Urkulluren (EAJ) ekitaldiak Gasteizen (11:30) eta Barakaldon (19:30).

-          Maddalen Iriarteren (EH Bildu) agerraldiak Bilbon (11:30) eta Errenterian (19:00).

-          Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos) Bilboko Euskalduna Jauregian eguerdian.

-          PSE-EEren ekitaldiak Laudion (11:00) eta Barakaldon (18:00).

-          Carlos Iturgaizen (PP+Cs) ekitaldiak Kurtangon (12:30) eta Barakaldon (17:00).

Gaur, astelehena, alderdiak kanpainaren azken txanpan sartuko dira, igandeko hauteskunde hitzordua ortzi-mugan, eta koronabirus agerraldi berrien albiste artean.