Cargando...

Zuzenean

U12-ko hauteskunde-kanpaina

Elkarrekin Podemos-IUk aurrerapauso bat eskatu die PSE-EEri eta EH Bilduri gobernu aurrerakoi baterako

EiTB.EUS

Hauteskunde-kanpaina azken egunetan sartu da. Jarraitu unean-unean asteazken honetako informazioa.

Actualizar

BIDEOA: EAJk nazioarteko 20 buruzagi baino gehiagoren babesa jaso du

BIDEOA: Abertzaleen aliantzari uko egitea aurpegiratu dio Arnaldo Otegik EAJri

BIDEOA: "Betoak utzi eta urratsa ematera" deitu ditu Miren Gorrotxategik PSE eta EH Bildu

BIDEOA: Iturgaiz: "Ni izan nintzen ETBko eztabaidan proposamen zehatzak jarri zituen bakarra"

BIDEOA: Idoia Mendia: "VOXen ideiak Iturgaitzek sartuko ditu Legebiltzarrean"

EAJk babesa erakutsi nahi izan dio gaur bertako merkataritzari eta ostalaritzari

Arnaldo Otegik esan du EAJren buruzagiek uko egin diotela abertzaleen arteko aliantzari

Gobernu ezkertiarra osatzeko ahaleginean eusteko eskatu die jarraitzeei Yolanda Diazek

Eskuineko botoa ez zatitzeko eskatu die herritarei Carlos Iturgaizek

Progresista bakar bat ere ez dadila igandean etxean geratu eskatu du Idoia Mendiak

Animalien ongizatearen legea erreformatzea aldarrikatzen du PACMAk

Iturgaiz, bere aldetik, "oso pozik" agertu da astearteko ETB2ko hauteskunde eztabaidan agerian geratu zelako Iñigo Urkullu lehendakari jeltzaleak "olatua egiten dioten bazkideekin duen autokonplazentzian" jarraitzen duela, eta "benetako EAJren alternatiba bakarra horri PP+C 's" deitzen zaiola.

Casadok Donostian egin ditu adierazpen horiek, Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioko lehendakarigaiarekin batera, eta kritikatu egin du EAJ "moderatu" gisa hartzea,  "Sanchezen zentsura-mozioa babestu" eta "inbestiduran presidente egin" zuelako, "Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko presidenteordea izango zela jakinda".

Pablo Casado PPren presidenteak ohartarazi duenez, igandeko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJri botoa ematen dionak "bere boto-papera PSOEren hautestontziarekin komunikatzen den hautetsontzi batean utziko du", eta azken horrek, berriz, "Podemosen hautetsontziarekin".

Becerrak adierazi duenez, Arabako azken eserlekua "Equo Berdeak eta Vox taldeen arteko iraupen lasterketa batean jokatzen da". "Datorren igandeko boto baliagarria Equo Berdeak-en aldeko botoa da, Vox Legebiltzarretik kanpo utz dezakeen eta Euskadik aurrera egiteko behar dituen akordioetara iristeko gai den hautagaitza bakarra", adierazi du.

Amurrion (Araba) egindako ekitaldi batean, Equo Berdeek uztailaren 12an "masiboki" bozkatzera joateko eskatu die herritarrei, "Europan arrakasta izan duen olatu berdea Euskadira irits dadin", alderdi horrek ohar batean adierazi duenez.

Jose Ramon Becerra Equo Berdeak alderdiko lehendakarigaiak ohartarazi du Araban lehian dagoen azken eserlekua "jokoan" dagoela koalizio ekologistaren eta Vox alderdiaren artean, eta, horregatik, herritarren botoa eskatu du, "eskuin muturra Eusko Legebiltzarrean sartzea eragozteko".

Gorrotxategik azpimarratu duenez, "Elkarrekin Podemos-IU indartsu bat da berme bakarra" abertzaleek eta sozialistek "euren inertziak eta ghettoak alde batera utzi eta elkartzea" adostu dezaten, "behingoz Euskadin ezkerreko gobernu bat lortzeko".

Espainiako Estatuan "martxan dagoen aldaketa" EAEra eramatearen alde egin du, eta ohartarazi du EH Bildurekin eta PSE-EErekin batera hiruko gobernua osatzeko aukera koalizio moreak igandeko hauteskunde hitzorduan emaitza ona lortzearen menpe dagoela.

Miren Gorrotxategi koalizioko lehendakarigaiarekin batera Gasteizen egindako ekitaldi batean, ministroa galizieraz hitz egiten hasi da, nahiz eta, esan duenez, euskaraz hitz egitea gustatuko litzaiokeen, eta esan du Espainiako Gobernuan Podemosek "frogatu" egin duela "jendearen bizitza alda daitekeela eta ahulenak babestu".

Espainiako Lan ministroak, Yolanda Diazek, EH Bilduri eta PSE-EEri eskatu die "aurrerapauso bat" eman dezatela EAEn, "ezkerreko indarrek sistematikoki irabazten duten tokian", gobernu aurrerakoia egon dadin.

Urkulluk adierazi duenez, mikroenpresei eta autonomoei "krisiaren unerik gogorrenak gainditu ahal izateko likidezia eta mailegu neurriekin" lagundu ostean, orain laguntza emateko unea da, jarduera "erabat" berreskura dezaten.

Pertsona autonomoak, saltoki txikiak, ostalaritza eta jatetxeak EAJren estrategian "erreferente" eta "lehentasun" direla azpimarratu du.

Urkulluren esanetan, merkataritza eta ostalaritza jarduerak "gizarte-harremanen dinamizatzaileak dira, herritarren bizitza sustatzen dute eta tokiko ekonomia eta enpresa txikiak bultzatzen dituzte", beraz, "tokiko enplegua sortzeko eta mantentzeko faktore bat dira".

Bilboko Zazpikaleetan, Bizkaiko hiriburuko merkataritza-gune nagusietako batean, egin duen ibilbidearen ostean, Urkulluk Erriberako Merkatuan egindako ekitaldi batean parte hartu du, eta nabarmendu du, osasun-krisiak merkataritzan eta ostalaritzan eragin duen "kolpea geldiarazteko" neurriak hartu ondoren, "orain haiei laguntzea dagokiela, jarduera erabat berreskuratzeko".

Iñigo Urkullu lehendakari eta EAJren hautagaiak "merkataritzan eta ostalaritzan galdutako enplegu guztia berreskuratzeko" helburua jarri du asteazken honetan, eta tokiko saltokietan kontsumoa sustatzeko "zero kilometroko" plan bat proposatu du.

Aitzitik, bere alderdiak "Maroto Gasteizko Udaletik kanporatu" zuela esan du, eta "EAJ Gasteizko Alkatetzara iristea erraztu" zuela, "bigarren indarra izanik, eta gauza bera Guardian eta beste herri batzuetan".

Otegik gogorarazi duenez, Gipuzkoan EAJk, "subiranistak deitzen diren tokian, Andoaingo eta Pasaiako alkatetzak PSE-EEri" eman zizkiola, bi udalerrietan EH Bildu lehen indarra den arren.

Horrela, koalizio subiranistaren eta jeltzaleen jarrera kontrajarri ditu, eta "EH Bildu marka, lehenik herrialdea eta gero alderdia" dela azpimarratu du, "EAJ marka, lehenik alderdia eta gero herrialdea" dela.

"Haiek pentsatzen zuten batasun abertzaletik eraiki behar zela, besteak beste, herri honen askapena eta independentzia", adierazi du, eta, aldi berean, salatu du egungo buruzagi jeltzaleek "independentziari uko egiten diotela, Urkulluk esan zuelako zaharkituta zegoela".

EH Bilduren koordinatzaile nagusiak gogorarazi duenez, Monzon "abertzaletasunaren erreferente gorenetako bat eta EAJren erreferente izan zen 36ko Errepublikan eta Gerran", Jose Antonio de Agirreren aholkulari eta laguna izan zen, eta "txikitan lorategi hauetan jolasten zuten eta haien adiskidetasunak amaiera arte iraun zuen". "Agirreren hil-kapera Telesforo Monzonen Lapurdiko etxean jarri zen", gaineratu du.

Otegik, Nerea Kortajarena Gipuzkoako bigarren zerrendaburuarekin batera, kritikatu egin du EAJren egungo zuzendaritza ez dagoela "ez Monzonengan ez Jose Antonio Agirrerengan inspiratuta", Telesforo Monzon buruzagi nazionalista historikoaren jaioterrian, Bergaran, egindako ekitaldi batean.

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak deitoratu egin du EAJk "abertzaleen arteko ulermen estrategikorako edozein aukera lurperatu" izana, jeltzaleek nahiago dutelako "erabakitzeko eskubidea ukatzen dutenekin itunak egin". Gainera, "EH Bildu markak lehenik herrialdea eta gero alderdia" defendatzen dituela azpimarratu du.

"Aurrerakoi bakar bat bera ere ez dadila etxean geratu nagikeriagatik", "PSEri boto masiboa eman behar zaiolako", adierazi du, "politika aurrerakoiak egiteko, adosteko eta aurrera eramateko". "Euskadi aurrera aterako den bermea gara, guztion akordioetan eta aurrerabidean oinarrituta", gaineratu du. 

Lehendakarigai sozialistak azpimarratu du igande hau "oso egun ona" dela "guztion artean pandemia bat geldiaraztea lortu dugula gogoratzeko", "Pedro Sanchez presidenteak hartu zituen bezalako erabaki ausartei esker, alarma egoerarekin" eta "osasun sistemaren zuloak estali eta inor atzean geratuko ez den etorkizun baterako prestatzeko".

Mendiak eta Anduezak asteartean Eibarren izandako eraso matxista gaitzetsi dute eta elkartasuna adierazi diote biktimari.

Lasarte-Orian (Gipuzkoa) egindako ekitaldi batean, Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko zerrendaburu eta Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak ere hitz egin du, eta esan du hauteskunde hauetan erabakiko dela "geldirik geratzen garen edo herrialdea prestatzen dugun etor daitezkeen pandemietarako eta modernizatzeko".

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta Eusko Legebiltzarrerako lehendakarigaiak deia egin du igandeko hauteskundeetan "aurrerakoi bakar bat bera ere ez dadila etxean geratu nagikeriagatik", sozialistei "boto andana" ematea beharrezkoa delako, "etorkizunaren, bizikidetzaren eta aniztasunaren berme" direlako.

Halaber, neurri fiskal justuak proposatzen ditu, iruzurraren eta paradisu fiskalen aurka borrokatzea, eta enpresen merkataritza eta nazioartekotze politika berrikustea, "giza eskubideak errespeta ditzan".

Proposamenen artean daude, besteak beste, gobernuei "lankidetza politika publiko finkoa, koordinatua, egonkorra eta gorabehera politikoak alde batera utzita" bermatzeko deia egitea, larrialdi klimatikoari eta garapenaren finantzaketarako agendari heltzeko politika "koherenteak" bultzatzea, eta lankidetzarako politika publikoaren "kontuak ematea".

Koordinakundea euskal alderdi nagusiekin bildu da, eta 3 eskaera eta 11 neurri helarazi dizkie, "kalitatezko euskal lankidetza publikoa" sustatzeko eta osasun arloko "krisiari irtenbide zuzena" emateko.

Agiri batean, EAEn lan egiten duten elkarte horietako 79 biltzen dituen koordinakundeak defendatu du lankidetzarako politika publikoak ere "konponbidearen parte" direla COVID-19ko krisian.

Gobernuz Kanpoko Erakundeek datorren legealdirako proposamenak aurkeztu dizkiete igandeko hauteskundeetan parte hartuko duten alderdiei, eta "lankidetza politika publiko finko, koordinatu eta egonkorra" bermatzea eskatu dute, "gorabehera politikoetatik at".

Urkulluk esan du onartu egin beharra dagoela pertsona batzuk ez direla botoa ematera joango, baina zehaztu du inkestek esaten dutela "parte-hartze maila ez dela duela lau urte izan zena baino txikiagoa izango".

"Nik egunero bidaiatzen dut Euskadin zehar, eta ikusten dudana da udalerri edo hiriburuetan erabileran aldea dagoela, baina uste dut maskararen erabileraren kultura nahiko hedatua dagoela, eta, aldi berean, gehiegizko erlaxazioa ere badagoela. Sentimendu bikoitz horretan bizi gara", ziurtatu du.

Horren harira, gogorarazi du Galizian ere agerraldiak izan direla, konfinamendu eta guzti, eta Hauteskunde Batzordearen erabakia izan dela bozketa ez eragoztea.

Haren esanetan, "erabat" bermatuta daude datorren igandean Gipuzkoako Goierri aldean segurtasunez bozkatzeko baldintzak, "Euskal Autonomia Erkidego osoan bezala". Era horretan, ez du planteatu eremu horretan hauteskundeak atzeratzea.

Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak ez du Gipuzkoan edo inguruetan hauteskundeak atzeratzeko asmorik agertu.

EAEko hauteskunde kanpainako elkarrizketen atalean, Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaia Radio Euskadin izan da.

Besteak beste, COVID-19aren kudeaketaz eta gaitzak eragindako krisi ekonomikoaz eztabaidatu dute lehendakarigaiek, ETB2ko hauteskunde-debatean.

Hauteskunde kanpainaren hamahirugarren egunari hasiera emango diogu gaur, ETB2ko hauteskunde eztabaidaren oihartzunekin eta Ordizia eta Goierri osoa astintzen dituen koronabirus agerraldiaren aurkako neurriei begira.