Cargando...

Jarraipen berezia

U12

COVID-19ak baldintzatutako hauteskundeei eitb.eus-ek egindako jarraipena

I.G./E.L. | EiTB.EUS

-EAJk irabazi du Araban, 9 eserlekurekin, eta Vox ordezkari batekin sartuko da.

-EAJk irabazi ditu hauteskundeak Bizkaian, 12 aulki lortuta.

-EAJk irabazi ditu hauteskunde autonomikoak Gipuzkoan.

Actualizar

Eusko Legebiltzarra abuztu amaieran osatu daiteke, hautetsiek legebiltzarkide bezala izen emateko tramiteak bizkortzen baldin badituzte. Hala gerta liteke EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa dutela ikusita. Lehendakariaren inbestidura irailean izan daiteke.

Eusko Legebiltzarra 39 emakumek eta 36 gizonek osatuko dute XII. legealdian.

EAJ indar bozkatuena izan da EAEko hiru hiriburuetan, duela lau urte bezala, baina 16.358 boto galdu ditu 2016ko hauteskundeekin alderatuta. EH Bilduk 6.862 boz irabazi ditu hiriburuetan, bigarren indarra da Donostian, eta Elkarrekin Podemos-IU gainditu du Bilbon eta Gasteizen.

EAJk eta PSEk elkarrekin gobernatu ahalko dute berriz, akordioa lortzen badute, EAEko hauteskundeen ostean gehiengo osoa lortuta.

Emaitza “onak ez” direla onartu du Elkarrekin Podemos-IUk. Batasun eta hirietan “errotze” faltak “ondorioak izan” dituela uste du koalizioak.

Jeltzaleen emaitza “bikaina” dela adierazi du Andoni Ortuzar EBBko presidenteak.  Alderdi guztiei “eskaintza serioa” egin die Ortuzarrek, Eusko Jaurlaritza osatzeaz haratago, lankidetza bateratu “garai berri bat” zabaltzeko, koronabirusak eragindako krisiaren ondotik Euskadi “zutik jartzeko”.

Krisia gainditzeko berehala “lanari ekingo” diola esan du Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak, “ziurtasunak” eskaintzeko. “Euskadi berriro zutik” jartzeko elkarrizketa eskaini du, “akordioetara heltzeko borondatearekin”.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren esanetan, koalizioaren emaitzak “historikoak” dira, baina goia jotzetik “oso urrun gaude”.

Carlos Iturgaiz PP+C’s koalizioaren lehendakarigaiak ziurtatu duenez, boto-emaileei ez diete huts egingo, “euskal nazionalismoaren alternatiba” izango dira, “indar konstituzionalista sendoena”.

Koalizioak lortutako 22 eserlekuekin oso pozik azaldu da Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaia. “Euskal Herrian oso garrantzitsua izango den aldaketa baten hasiera da”, adierazi du.

Galiziako eta EAEko hauteskundeetan, bere alderdiaren “aitzakiarik gabeko porrota” onartu du gauean Pablo Iglesias Podemoseko buruzagiak. Orain “autokritika sakona egin eta hanka-sartzeekin ikasteko” garaia da, “zalantzarik gabe hutsegiteak” izan direlako, aitortu du.

Emaitzekin pozik azaldu da Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaia: “Hauteskundeetatik PSE-EE sendoago bat atera da, eta lehen indarra da ezkerreko ez abertzaleen artean”.

Galizia: Alberto Nuñez Feijook (PP) gehiengo osoa izango du, 42 eserleku lortuta. Gehiengo absolutua 38 ordezkari dira. Duela lau urte baino parlamentari bat gehiago eskuratu du PPk. Ondorioz, Manuel Fragaren markak berdindu ditu Feijook. Ana Pontonen BNGk 19 ordezkari izango ditu, eta PSdeG gainditu du, Xose Manuel Beirasek 1997an egin bezala.

Equo Berdeakek ez du Eusko Legebiltzarrean ordezkaritzarik lortu eta Joserra Becerra lehendakarigaiak deitoratu duenez, “olatu berdea ez da Euskadira iritsiko”, baina “lehenago edo beranduago helduko da”, ziurtatu du. Horregatik, “lanean jarraitzeko” konpromisoa agertu du.

Botoen % 99,5 zenbatuta: EAJk 31 eserleku lortu ditu, EH Bilduk 22, PSE-EEk 10, Elkarrekin Podemos-IUk 6, PP+C's koalizioak 5 eta Voxek 1.

Araban balizko eserlekua lortzea “aurrekaririk gabeko arrakasta” eta “balentria” litzatekeela esan du  Ignacio Garriga Voxeko diputatuak. Garrigaren ahotan, Voxeko ordezkariak ezker abertzalearen eta nazionalismoaren aurrean “isiltasuna bukatzeko” balioko du.

Botoen % 99 zenbatuta: EAJk 31 eserleku lortu ditu, EH Bilduk 22, PSE-EEk 10, Elkarrekin Podemos-IUk 6, PP+C's koalizioak 5 eta Voxek 1.

Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren hitzetan, Galiziako eta EAEko hauteskundeen emaitzek “abertzale, soberanista eta nazionalisten indarra eta Espainiako Gobernuko blokearen gainbehera” agerian utzi dute.

Zaldibarren, EH Bilduk garaipena lortu du, baina alde oso txikia atera dio EAJri.

EH Bilduk garaipen argia lortu du Ordizian, bozen % 45,30 eskuratuta, 2016ko hauteskundeetan baino 11,64 puntu gehiago. 1.747 boto bildu ditu EH Bilduk. 2016an 1.517 boz izan ziren (% 33,66).

Botoen % 96 zenbatuta: EAJk 31 eserleku lortu ditu, EH Bilduk 21, PSE-EEk 10, Elkarrekin Podemos-IUk 6, PP+C's koalizioak 6 eta Voxek 1.

Horrela gauzak, EAJ gailendu da, EH Bilduk igoera handia izan du eta Vox Legebiltzarrean sartu da.

EAJk irabazi ditu hauteskunde autonomikoak Gipuzkoan, botoen % 96 zenbatuta, botoen % 36,51 eta 10 legebiltzarkide lortuta, 2016an baino bat gehiago; EH Bilduk 9 eserleku lortu ditu, duela 4 urte baino bat gehiago, botoen % 35,34 lortuta.

EAJk irabazi ditu hauteskunde autonomikoak Bizkaian, botoen % 96 zenbatuta, eta 12 aulki lortu ditu lurralde historiko honrretan.

EAJk irabazi ditu EAEko hauteskundeak Araban, botoen % 34,82 lortuta, eta 8 eserleku lortu ditu, duela lau urte bezalaxe, botoen % 89 zenbatuta.

Raquel Gonzalez Bizkaiko PPren presidenteak adierazi duenez, abstentzio handiak koalizioa "asko kezkatzen" du. "Guztiek egin beharreko galdera bat da: herritarrak zergatik ez dira hurbildu gaur hautestontzietara", erantsi du.

Argazkia: EFE

Botoen % 93 zenbatuta: EAJk 31 eserleku lortu ditu, EH Bilduk 21, PSE-EEk 10, Elkarrekin Podemos-IUk 6, PP+C's koalizioak 6 eta Voxek 1.

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk Gipuzkoako azken eserlekua dute jokoan: 214 boto.

PSE-EEk eta PP+C's koalizioak Arabako azken eserlekua jokoan dute: 99 boto eskas.

Botoen % 91 zenbatuta: EAJk 30 eserleku lortu ditu, EH Bilduk 23, PSE-EEk 10, Elkarrekin Podemos-IUk 5, PP+C's koalizioak 6 eta Voxek 1.

Botoen % 85 zenbatuta: EAJk 31 eserleku lortu ditu, EH Bilduk 23, PSE-EEk 10, Elkarrekin Podemos-IUk 5, PP+C's koalizioak 5 eta Voxek 1.

Botoen % 73 zenbatuta: EAJk 31 eserleku lortu ditu, EH Bilduk 23, PSE-EEk 10, Elkarrekin Podemos-IUk 5, PP+C's koalizioak 5 eta Voxek 1.

Botoen % 69 zenbatuta: EAJk 31 eserleku lortu ditu, EH Bilduk 23, PSE-EEk 10, Elkarrekin Podemos-IUk 5, PP+C's koalizioak 5 eta Voxek 1

Hauteskunde egun berezia izan dugu EAEn

Voxek Araban legebiltzarkide bakarra lortu du, botoen % 55 zenbatuta.

Elkarrekin Podemosek bost ordezkari galdu ditu, eta sei legebiltzarkiderekin geratuko da; PP+C’s koalizioak 5 eserleku erdietsi ditu, iragan legealdian PPk bakarka baino 4 gutxiago.

EH Bildu bigarren indar bezala sendotu da. 22 eserleku erdietsi ditu, iragan legealdian baino 4 gehiago; PSE-EE laugarren indarra izatetik hirugarrena izatera pasa da, baina ez ditu ordezkari gehiago lortu, bederatzirekin geratu da oraingoz.

EAJK hauteskundeak irabazi eta duela lau urteko emaitzak hobetu ditu, 32 legebiltzarkide eskuratuta (4 gehiago), botoen % 40 zenbatuta.

Botoen % 40 zenbatuta: EAJk 32 eserleku lortu ditu, EH Bilduk 22, PSE-EEk 9, Elkarrekin Podemos-IUk 6, PP+C's koalizioak 5 eta Voxek 1

Galizian, botoen % 23,24 zenbatuta, PPkk gehiengo absolutua eskuratu du eta BNGk PSdeG gainditu du

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak iragarri duenez, 10-15 minutu gehiago itxaron beharko dituzte aurreneko emaitzen berri eman ahal izateko.

Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak gizarteari eskerrak eman dizkio, "normaltasun" demokratikoagatik eta hauteskunde egunean arauak errespetatzeagatik.

Hautesleen % 55,95 botoa eman dute Ordizian (Gipuzkoa). Guztira, 3.914 ordiziarrek eman dute botoa, Udalak jakitera eman duenez.

Gipuzkoan ere EAJ nagusi 10 ordezkarirekin, baina gertu izango luke EH Bildu 9rekin, botoen % 31,8 jasota. PSE-EEk 3 ordezkariei eutsiko lieke, Elkarrekin Podemos-IUk ordezkari bat galduko luke eta 2rekin geratuko litzateke, eta PPk ere bat galduko luke eta bakarrarekin geratuko litzateke.

Bizkaian ere EAJ gailenduko litzateke (11 edo 12 eserleku), alde handiarekin gainera . EH Bildu bigarren izango litzateke 5 eserlekurekin, PSE-EEk gora egingo luke eta bat gehiago lor lezake (3 edo 4). Elkarrekin Podemos-IUk eserleku 1 edo 2 galduko lituzke, eta 2 edo 3rekin geratuko litzateke. PP+Cs-ek 5 puntu galduko lituzke, eta dituen 2 ordezkarietatik bat gal lezake.

EAJk 9 edo 10 legebiltzarkide lortuko lituzke Araban, lehen baino 1 edo 2 gehiago. EH Bilduk 6 legebiltzarkide lortuko lituzke (lehen baino bat gehiago). PSE-EE 4 edo 5 legebiltzarkiderekin geratuko litzateke lurralde horretan (+1 edo 2). Elkarrekin Podemos-IUk eserleku bat galduko luke % 6ko beherakadarekin, eta 3 legebiltzarkidetan geratuko litzateke. PP+Cs izango litzateke azkena Araban, botoen erdia galduta, 2 edo 3 ordezkari eskuratuta. Voxek lor lezakeen ordezkaria lehia estuan egongo lizateke EAJrekin, PSE-EErekin eta PP+Cs-ekin.

Bosgarren PP+Cs koalizioa geratuko litzateke 4-6 legebiltzarkiderekin (3-5eko beherakada), eta zalantzan dago Vox Legebiltzarkidean sartuko den ala ez (Araban lor lezake).

EH Bilduk bigarren postuari eutsiko lioke, baina 2 eserleku gehiagorekin, hau da, 20ra iritsiko litzateke. PSE-EE hirugarren postura igoko litzateke 1etik 3ra arteko gorakadarekin (10-12), eta Elkarrekin Podemos-IUk beherakada nabarmena izango luke, 3 edo 4 legebiltzarkide galduta.

EAJk irabaziko lituzke EAEko gaurko hauteskundeak botoen % 40 ingururekin 30-32 legebiltzarkide eskuratuta, EiTBk uztailaren 9tik 12ra egindako inkestaren arabera.

Hauteslekuak itxi dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

"Azken txanpan hitzordu historikoan jende gehiagok parte hartzea", espero du Ekain Rico Bizkaiko PSE-EEren Politika Instituzionaleko idazkariak eta batzarkideak.

Voxek Ertzaintzaren aurrean salaketa aurkeztu du. Ultraeskuineko alderdiaren eskudun batek ustez irainak eta eraso bat jasan du Galdakaoko (Bizkaia) hautesleku batean, eguerdian. Apoderatuari "ukabilkada bat" eman diotela salatu du alderdiak Twitter sare sozialean.

20:00etan, Gizakerrek egindako inkesta: Azken egunetan telefono bidez egindako elkarrizketen emaitzak.

Galizian, parte-hartzea % 42,97koa izan da 17:00ak arte, 2016an izandakoaren oso antzekoa (% 42,49).

Gutxienez 1994az geroztik izan den parte-hartzerik txikiena da. Urte hartan 17:00ak arte hautesleen % 42,83k eman zuten boza; 1998an % 52,35ek; 2001ean % 57,52k; 2005ean % 48,63k; 2009an % 48,82k; 2012an % 47,21ek eta duela lau urte % 44,38k.

Bizkaian, boto-emaileen % 36,4 bozkatu du, 2016an baino % 8,46 gutxiago. Orduan parte-hartzea % 44,86koa izan zen 17:00ak arte.

Araban, hautesleen % 33,21ek botoa eman du, duela lau urte baino 9,27 puntu gutxiago (% 42,48).

Gipuzkoan, parte-hartzea % 36,67koa izan da, 2016an baino % 7,79 gutxiago (% 44,46).

Ordizian (Gipuzkoa) parte-hartzea % 42koa izan da 17:00ak arte. 2.952 hauteslek botoa eman dute dagoeneko, Udalak jakitera eman duenez. Euskadiren batez besteko parte-hartzea gainditu du Ordiziak, nahiz eta azken egunetan koronabirus agerraldia izan. 70 herritarrek positibo eman dute COVID-19 proban.

Parte-hartzea % 36,02koa izan da 17:00ak arte, 2016ko irailaren 25ean baino 8,36 puntu gutxiago. Orduan % 44,38koa izan zen ordu horretan.

Parte-hartzeak EAEko hiru lurraldeetan egin du behera, baina Araban beherakadarik handiena izan da, 9 puntu baino gehiago, hain zuzen ere, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak jakitera eman duenez.

Igande honetan Ganberaren osaketa erabakiko da; Eusko Legebiltzarraren historia ezagutu: Infografia

19:00etan saio bereziak hasiko dira EiTBn. ETB1en, Yerai Diaz Ikaranek, Xabier Usabiagak eta Iban Garatek gidatuko dute programa berezia 19:45etik aurrera. 

Hauteskunde-egunaren bitxikeriak

Arabako parte-hartzea % 13,51era heldu da

Bizkaian, herritarren % 13,9k eman du botoa, 2016an baino % 1,02 gutxiago

Parte-hartzerik handiena 12:00ak arte Gipuzkoan izan da: % 15,48koa

Parte-hartzea % 19,42koa izan da Galizian 12:00ak arte, 2016an baino 4 puntu gehiago

Parte-hartzea Ordizian % 19,65ekoa izan da 12:00ak arte, hau da, 1.375 bizilagunek eman dute botoa. Gauzak horrela, Goierriko herri horretako parte-hartzea Euskadikoa (% 14,14) baino handiagoa da.

Ordiziako hamar hauteskunde-mahaiak arazo barik osatu dira, eta lehen ordutik herritar asko hurbildu dira botoa ematera.

Bakartxo Tejeria EAJren Gipuzkoako zerrendaburuaren arabera, ez dago kutsatzeko "inolako arriskurik" hauteslekuetan, eta bozkatzera joateko deia egin die herritarrei.

Tejeriak 11:00ak aldera eman du botoa Lugaritz kultur-etxean, Donostian; "asko dago jokoan", azpimarratu du.

Mikel Otero EH Bilduko Arabako zerrendaburua antifaxistei zuzendu zaie bozkatzera joatea eskatzeko, bat ere ez dadila etxean geratu, frankismoa euskal erakundeetatik kanpo utzi behar dugulako".

Otero 10:30ak inguruan heldu da hauteslekura botoa ematera, Mendizorrotza kiroldegian, Gasteizen. "Gauza asko daude jokoan, besteak beste, krisialditik irteteko politikak", ohartarazi du.

Segurtasun neurriek markatutako hauteskunde-egun honen beste datu batzuk:

- Hauteslekuak sarritan garbitu eta desinfektatuko dira: ateak ireki aurretik, ondoren eta egunean zehar.

- Hautesleku barruan derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea.

- Hauteskunde mahaiko kideek hala eskatuta eta nortasuna egiaztatzeko, posible izango da une batez maskara kentzea, betiere segurtasun tartea mantenduz.

- Nortasun agiria erakustearekin nahikoa izango da eta gutun-azala norberak sartuko du kutxan.

- Hauteslekuaren sarreran gel hidroalkoholikoa egongo da eta derrigorrezkoa izango da eskuak garbitzea, sartzerakoan eta irteterakoan.

Maria Jesusek 106 urte ditu, eta bozkatzera joan da gaur Bilbon

Bizkaian, herritarren % 13,9k eman du botoa, 2016an baino % 1,02 gutxiago (orduan % 14,51ekoa izan zen).

Araban, parte hartzea % 13,51ra heldu da, % 0,41 gutxiago (% 13,92).

Gipuzkoan eman da parte-hartze handiena 12:00ak arte, % 15,48ra iritsita, 2016koa (% 17,53) baino % 2,05 gutxiago bada ere.

Parte-hartzea 2020ko euskal hauteskundeetan % 14,14koa izan da 12:00ak arte, hau da, 2016ko irailaren 25ean baio 1,26 puntu gutxiago (% 15,4koa izan zen).

Hala adierazi du Estefania Beltran de Herediak eguerdian, Lehendakaritzan egindako agerraldi batean, Gasteizen.

Adur Ezenarro Ordiziako alkatearen esanetan, Udala ahalegin guztia egiten ari da boto-emaileen segurtasuna bermatzeko, eta momentuz ez da arazorik izan. "Gorabehera bakarra euria izan da, ez genuen espero", eta, ondorioz, plastikoekin estali behar izan dituzte kanpoko instalazioak, azaldu duenez.

Gainera, Ezenarrok adierazi du ez dakiela nola kontrolatuko dituen Segurtasun Sailak positibo eman duten herritarrak, azkenik botoa ematera baldin badoaz, Jaurlaritzak delitutzat hartuko duela adierazi eta gero.

Andoni Ortuzar EAJren presidenteak bozkatzera joatera animatu ditu herritarrak, "Euskadiren etorkizunaren alde" eta "lehenbailehen" eta "ahalik eta hoberen krisialditik ateratzeko".

Ortuzarrek Abanton eman du botoa, hedabideen aurrean adierazpenak egin aurretik. EEBren presidenteak esan du "modu arin eta erraz" bozkatu duela, baina, "segurtasunarekin, bereziki".

Carmelo Barrio PP+Cs koalizioko Arabako zerrendaburuak azpimarratu duenez, "parte hartu behar da, hauteskundeak demokraziaren jaia dira".

Gasteizeko hauteslekuetako batean botoa eman ondoren esandakoaren arabera, "oso hauteskunde garrantzitsuak dira, beldurra desagerrarazi egin behar da, ulertu egin behar da segurtasuna bermatuta dagoela botoa hartu eta EAEko herritarrek hautua egin dezaten".

Pilar Garrido Elkarrekin Podemos-IUko koordinatzaileak ere, eguneko joerari jarraituta, bozkatzera joateko deia egin du, pandemiak eragindako "egoera zaila" gorabahera, gaur "Euskadiren etorkizuna erabakiko delako".

Garridok Donostiako Biteri hauteslekuan eman du botoa gaur eta "oso egun garrantzitsua" dela esan du. "Denon artean erabakiko dugu herria izaera feminista, soziala eta ekologistarekin berreraiki nahi dugun eta ahal dugun", gaineratu du.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren hitzetan, EAEko herritarrek "egia esan eta osasun publikoa zaintzen duten" eta egia esaten "ez duten" eta "arriskuan jartzen dutenen" artean aukeratu behar dute.

Elgoibarko kultur-etxeko hauteskunde-mahai batean botoa eman ostean hedabideei zuzendu zaie Otegi eta, bertan esan duenez, EH Bildu "lasai" eta "lana eginda" aurkeztu da hauteskundeetara.

Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaiak, era berean, botoa ematera joateko eskatu die herritarrei, arduraz jokatzearren eta "herritarren osasuna beste edozein interesaren gainetik jarriko duen gobernua" izateko.

Hala adierazi du lehendakarigaiak, hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Durangoko Intxaurrondo hauteslekuan 11:00ak aldera botoa eman eta gero.



Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak botoa ematera joatea eskatu die heritarrei; "bozkatzera etorri ezean, beste batzuek bozkatuko dute gure ordez eta hainbat arlotan erabakiko dute, esaterako, gure osasunaren kalitatean, gure seme-alaben etorkizun ekonomikoa edo gure enpleguen etorkizuna".

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Portugaleten baino ez da atzerapenik izan hauteskunde-mahaia osatzerako orduan, mahaikide batzuk berandu heldu direlako.

Bestalde, bozketa martxan jarri eta minutu batzuetara, Donostiako hautesleku bateko presidente bat ordezkatu behar izan dute, ondoezik sentitu ostean. Gainera, bertan artatu behar izan dute osasun langileek.

Hauteskunde eguneko argazki-galeria

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU koalizioko lehendakarigaiak "mundu guztiari" bozkatzera joateko deia luzatu dio, "Euskadik behar duen aldaketa abiarazteko".

Gorrotxategi 10:30ak pasatxo zirenean joan da botoa ematera Durangoko Zabalarra hauteslekura eta, bertan esan duenez, hauteskundeak "ezohikoak" diren arren, beharrezkoa da, "ahal den neurrian", herritarrek bozkatzera joateko "ardura" izatea.



Juana, 100 urteko ordiziarra, botoa ematera joan da, 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan.

Euskal Irrati Telebistak hauteskunde autonomikoen bozketa eguna bertatik bertara jarraitzeko aukera eskainiko du. Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta eitb.eus-en bidez egunean zehar gertatu den guztiaren berri emateaz gain, 19:00etan saio bereziak hasiko dira. Halaber, albistegi zerbitzuek Gizakerrek egindako inkestaren emaitzak emango dituzte ezagutzera.

Aurreko egunetan eta telefono bidez egindako inkestaren datuak bilduko ditu EiTBko hauteskunde gaueko galdeketak

Carlos Iturgaitz PP+Cs koalizioko lehendakarigaiak botoa ematera joan da Getxoko hauteslekuetako batera, Jose Luis Martinez Almeida Madrileko alkatearekin batera, lagun minak direlako Iturgaitz gaixo dauden herritarrei zuzendu zaie "herrikideengan pentsatu eta bozkatzera ez joateko" deia eginez.

Jose Ramon Becerra EQUO Berdeak-en lehendakarigaiak ere bozkatzeko deia luzatu die herritarrei, eta hauteslekuan bertan boto papera har daitekeela nabarmendu du "segurtasun neurriak badaudelako, eta garrantzitsua da norberak nahi duen hautua egin ahal izatea krisialdi honetatik irteteko".



Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak bozkatzera joateko deia egin du, "segurtasuna dagoela erakutsi" delako, koronabirusaren pandemia gorabehera.



Estefania Beltran de Herdia Segurtasun Sailak adierazi duenez, Euskadiko hauteskunde-mahai guztiak arazorik gabe osatu dira eta hauteskunde eguna martxan da "aurreikusita zegoen moduan".

Ordiziako hamar hauteskunde mahaiak arazorik gabe osatu dira, eta lehenengo bizilagunek botoa eman dute dagoeneko, Udalak sare sozialetan jakinarazi duenez. Duela hainbat egun COVID-19a berragertu da herri gipuzkoarrean.

Hauek izan ziren alderdiek kanpainako azken egunean zabaldutako mezu nagusiak:

-EAJk "beldurrik gabe" bozkatzeko eskatu du, "segurtasuna eta bermeak daudelako"

-EH Bildu herritarrei zuzendu zaie, "igandean beren haserrea adieraz dezaten hautestontzietan"

-Gorrotxategik hautetsontziak botoz betetzeko deitu du, ezkerreko Gobernua lortzeko

-Zentro eskuineko botoa Iturgaizek "biltzea" eskatu du Casadok kanpaina itxieran

-Mendia: "PSE-EErako botoak berreraikitze sozial eta ekonomikorako baliatuko ditugu"

-Equo Berdeak: "Betiko blokeekin etsituta daudenentzako alternatiba gara"

Martxan da U12ko hauteskunde eguna, segurtasun neurrien artean, eta COVID-19an positibo eman dutenen gaineko debekuak alderdi politikoen artean eragindako ika-mikaren ostean.

Eguraldia izango da, kutsatzeko arriskuaz gain, gaurko bozketa baldintzatuko duen faktoreetako bat. Iragarpenaren arabera, zaparrada trumoitsuak bota ditzake, batez ere egunaren hasieran eta amaieran eta barnealdean.

Hauteskunde egun honetako berezitasuna dela eta, agintariek ezohiko antolaketa egin behar izan dute, osasunaren segurtasunaren ikuspuntutik. Hala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dituzte. Esaterako, maskara jantzita eraman beharko dute eta nortasun agiria erakustea ezinbestekoa izango da, baina ez dute entregatu beharko.

Egun on! 1.790.243 hautesle daude deituta bozkatzera gaur, Eusko Legebiltzarra osatuko duten 75 legebiltzarkideak aukeratzeko, XII. legealdira begira. Gaurko eguna bereziki berezia izango da, COVID-19aren azken agerraldiek, Ordiziakoak, bereziki, bete-betean astindu dituztelako kanpainako azken egunak eta gaurko eguna bera.