Zuzenean
Hala ere, Donald Trumpek ez du amore eman oraindik.
Izan ere, Trumpen abokatuek demandak aurkeztu dituzte, Michiganen, Pennsylvanian eta Georgian, boto zenbaketa geldiarazteko eskatuz.
Joe Bidenek 253 ordezkari ziurtatuta ditu dagoeneko, eta Arizonan eta Nevadan aurretik doa. Bi estatu horietan nagusituz gero, AEBko presidente izango da kontatzeke dauden beste estatuetan gertatzen dena gertatzen dela. 270 ordezkari behar dira horretarako. Donald Trumpek, bere aldetik, 214 ordezkari ditu.
Trumpzaleen protestak boto zenbaketaren aurka.
Election challengers shout “Stop the count” as poll workers count absentee ballots in #Detroit, Michigan in the 2020 general election @washingtonpost #Election2020 pic.twitter.com/nzWfSSX34P
— Salwan Georges (@salwangeorges) November 4, 2020
Joe Biden Etxe Zuriko hautagai demokratak adierazi duenez, zenbaketak aurrera egin ahala hauteskundeak irabaziko dituela uste du. Wilmingtoneko (Delaware) Chase Centerren egindako hitzaldi batean egin ditu adierazpenok Bidenek gaur arratsaldean
"Boto guztiak zenbatu ondoren irabazleak izango garela uste dugu", esan du Bidenek. Une horretan hedabide nagusiek 253 konpromisario ematen zizkioten Bideni, eta 213 Trumpi.
Hautagai demokratak, Trumpen salaketen harira, gaineratu du inork ez diela demokrazia kenduko estatubatuarrei: "Inork ez digu gure demokrazia kenduko, ez orain, ez inoiz".
Aurreikuspenek beste garaipen bat ematen diote Bideni, Michigan estatu giltzarrian hain zuzen ere. Hala, hautagai demokrata hauteskundeen irabazle izateko atarian dago 253 konpromisariorekin.
AEBko hauteskunde hauetako parte-hartzea azken 120 urteetako altuena izan da, eta Joe Biden hautagai demokratak Barack Obamak zuen errekorra hautsi du, herrialdearen historian boto gehien jaso dituen presidentegaia izan baita (70,1 milioi boto baino gehiago).
US Election Project independenteak asteazken honetan egindako kalkuluen arabera, botoa emateko eskubidea zuten estatubatuarren % 66,7k gutxienez parte hartu zuten astearte honetako hauteskundeetan, 1900etik izandako tasarik altuena, orduan % 73,7koa izan baitzen.
Bozkatzeko eskubidea zuten ia 238 milioi estatubatuarretatik 160 milioi bozkatzera joan ziren edo posta bidezko botoa bidali zuten hauteskunde hauetan; gorakada nabarmena izan da azken hauteskundeetan, 2016an, eman ziren ia 139 milioi botoekin alderatuta.
Nevadak jakinarazi du bihar jarraituko duela botoak zenbatzen, ondorioz, litekeena da bihar arratsaldera arte ez jakitea zein izango den hauteskundeen irabazlea.
Trumpen kanpainak "ekintza legal kritikoak" iragarri ditu Pennsylvanian; izan ere, errepublikanoek zalantzan jarri dute hauteskunde egunaren ondorengo hiru egunetan jasotzen diren posta bidezko botoak baliozkotzat jotzea.
"Gauza txarrak gertatzen ari dira Pennsylvanian. Demokratek boto eskubidea kentzeko eta errepublikanoen botoak desegiteko asmoa dute ", adierazi du Trumpen kanpainak ohar batean. Dagoeneko Wisconsinen botoak berriro zenbatzea eta Michiganen botoen zenbaketa gelditzea eskatu dute.
Trumpen salaketen aurrean, Bidenek argi du...
Count every vote.
— Joe Biden (@JoeBiden) November 4, 2020
Donald Trump AEBko presidentearen kanpaina arduradunek salaketa jarri dute asteazken honetan Michigan estatuko Erreklamazio Auzitegian, botoen zenbaketa gelditzeko.
Bill Stepien egungo agintariaren kanpainako buruak adierazi duenez, ez dute "toki askotarako sarbidea" izan, "hautetsontzien irekiera eta zenbaketa prozesua ikusi ahal izateko, Michiganen legeak bermatzen duen bezala".
Senatuaren kontrola errepublikanoek izan dute orain arte, eta hauteskundeen ostean ere hala jarraituko duela dirudi, 47-46 baitoaz aurretik.
Bidenek % 49,4ko babesarekin irabazi du Wisconsinen, eta Trumpek botoen % 48,8 eskuratu du, hau da, % 1ekoa baino alde txikiagoa dago bien artean, eta horrek botoak berriro zenbatzeko errepublikanoek egin duten eskaera ahalbidetuko luke.
Joe Biden hautagai demokratak irabazi egin du Wisconsin estatu giltzarrian, eta handitu egin du Donald Trump presidentearekin duen aldea, CNNren eta New York Timesen aurreikuspenen arabera.
Trump berrautatzeko kanpainak salaketa bat aurkeztu du Michiganeko auzitegi baten aurrean, zenbaketa bertan behera gelditzea eskatzeko, bozkalekuetara sartzeko aukera nahikoa eman ez diotela iritzita.
Bill Stepien Trumpen kanpainako buruak egin du iragarpena, Wisconsinen zenbaketa errepikatzea eskatuko dutela iragarri eta gutxira.
Badirudi Bidenek lortuko dituela Wisconsingo konpromisarioak, baina Trumpek dagoeneko iragarri du ez duela emaitza onartuko eta inpugnazioa aurkeztuko duela.
Buenas noticias para @JoeBiden, pero cuidado porque la campaña de Trump dice que impugnará el resultado. No hay grandes celebraciones en #Delaware. Prudencia. #Election2020 https://t.co/uLC7rfvDo1
— Mikel Reparaz (@reparazz) November 4, 2020
Trumpek edo Bidenek irabazi, AEB Parisko Akordiotik kanpo dago jada. AEB gaur atera da ofizialki klimari buruzko Parisko Akordiotik, eta erabakia indarrean dago hauteskundeak batek edo besteak irabazi.
Barack Obamaren gobernu demokratak erabaki zuen 2015ean akordioan sartzea, baina orain AEBk ez du 2005etik 2025era negutegi efektua eragiten duten gas-isuriak % 26-28 murrizteko konpromisorik izango.
Dena dela, Bidenek irabaziz gero, litekeena da munduko bigarren herrialde kutsatzaileena berriro sartzea klima aldaketari aurre egiteko akordioan.
Lady Gagak Bidenen kanpaina itxierako ekitaldian parte hartu zuen, eta orain boto guzti-guztiak zenbatzeko aldarrikapenarekin bat egin du, Trumpen iruzur salaketari aurre egite aldera.
Every single vote in this country matters, will be counted and will matter! It is the emblem of our democracy! I have so much faith in the human spirit! We’ve got this America! Sending EVERYONE A BIG HUG!
— Lady Gaga (@ladygaga) November 4, 2020
Trumpek alde izan dezake legea Wisconsinen zenbaketa errepika dadila eskatzeko.
Si la ventaja de @JoeBiden sobre @realDonaldTrump es menor a un punto, las leyes de #Wisconsin permiten al perdedor forzar un nuevo recuento de los votos. Esto va para largo. #Election2020 https://t.co/pKdg9htQog
— Mikel Reparaz (@reparazz) November 4, 2020
Bien bitartean, Wall Streeten ezustekoa izan da gaur goizean, eta gorakada handia izan da burtsan AEBko hauteskunde egunean presidente nor izango den argitu ez bazen ere.
Orson Wellesek iragarri zuen Citizen Kane-n...
In the movie “Citizen Kane,” a tycoon runs for political office. In advance of the election result, his newspaper prepares two headlines after the election. One headline says: “Kane Elected” and the other says: “Fraud At Polls.”
— James Melville (@JamesMelville) November 4, 2020
This feels spookily prophetic today. #USElection pic.twitter.com/UoL2TWgETM
Donald Trump AEBko presidentea berrautatzeko kanpainak asteazken honetan iragarri duenez, Wisconsinen botoak berriro zenbatzea eskatuko dute, ia boto guztiak zenbatu ostean. Izan ere, emaitzak Joe Biden demokrataren alde daudela dirudi.
"Presidentea garaiz dago zenbaketa eskatzeko, eta berehala egingo dugu", esan du Bill Stepien Trumpen kanpainako buruak ohar batean, estatu horren inguruko proiekzioak zabaldu aurretik.
Zenbaketa martxan dago oraindik bederatzi estatutan, eta Joe Bidenek giltzarri diren bitan hartu dio aurrea Donald Trumpi: Michigan eta Wisconsin. Nevada ere bereganatuko balu, garaipena bermatuta izango luke hautagai demokratak.
Joe Bidenek dagoeneko gainditu du Barack Obamak 2008ko hauteskundeetan lortutako boto kopurua, eta, beraz, marka berria ezarri du.
Fox News telebista katearen arabera, Bidenek 69,77 milioi boto ditu dagoeneko (Obamak 69,49 milioi eskuratu zituen).
Nolanahi ere, bozkatuena izateak ez du bermatzen hauteskundeetako garaipena, Hauteskunde Kolegioak hautatzen baitu presidentea, ez herritarren boto zuzenak.
Bere aldetik, Donald Trumpek hauteskunde iruzurra salatzen jarraitzen du, inolako frogarik eman barik. Gogora dezakegun hauteskundeetan galduz gero iruzurra salatuko zuela aurreratu izan duela aurreko asteetan.
Txio batean, hautagai errepublikanoak adierazi du estatu batzuetan ustez zuen aldea "desagertzen" joan dela zenbaketak aurrera egin ahala, baina ez du zehaztu zein estatutan gertatu ei den. Twiterrek eduki "engainagarria"tzat jo du txio hori.
Trumpen taldeko buruak, Bill Stepienek, berretsi du egungo presidentea "bide oso oso onean" dagoela hauteskundeak irabazteko, eta "matematikak" lagun dituela erantsi du.
Joe Biden hautagai demokrataren taldeak adierazi du gaur arratsaldean garaipena aldarrikatzeko moduan izango direla, euren barne datuen arabera irabazi egin baitu Wisconsinen, Nevadan, Michiganen eta Pennsylvanian. Estatu horietan oraindik ez dira ezagutzen emaitza ofizialak.
"Joe Biden hauteskundeak irabazteko bidean dago, eta AEBko hurrengo presidentea izango da". Uste dugu garaipenerako bidea argia dela. Arratsalde honetan, espero dugu presidenteorde ohiak alde nahikoa izatea 270 ordezkariak lortzeko", esan du Bidenen hauteskunde kanpainako buruak, Jen O'Malley Dillonek, agerraldi batean.
Testuinguru honetan, bederatzi protesta deitu dituzte New Yorken asteazken honetarako Donald Trumpen aurka protesta egiteko. Poliziak agente ugari bertaratu ditu Manhattanera.
Besteak beste, "Faxismoa errefusatu" eta "Galarazi dezagun Trumpek hauteskundeak faltsutzea" leloak oinarri deitu dituzte protestak. 15:00etatik aurrera (21:00ak, Euskal Herrian) izango dira, Brooklynen, Manhattanen, Queensen eta beste zenbait distritutan.
Presidentea nor izango den jakin gabe esnatu dira AEBetan. Bai Donald Trumpek, bai Joe Bidenek, aukerak dituzte oraindik garaipena lortzeko, zenbait estatutan emaitzak ez baitituzte ebatzi dagoeneko. Batik bat, aldez aurretik jasotako boto kopuru handiaren ondorioz atzeratzen ari da zenbaketa.
Une honetan, AEBko hedabide nagusien aurreikuspenak bat datoz, eta Bidenek du gertuen 270 ordezkarien langa. 224 eta 238 artean ditu momentuz, aipatutako aurreikuspenen arabera, eta Trumpek, aldiz, 213.
Arizonak arnasa eman dio Bideni, eta Presidentetza iritsi liteke Pennsylvanian irabazi barik ere. Horretarako, hori bai, Michiganen, Wisconsinen eta Nevadan irabazi beharko luke.
Trumpek Gorenera jotzeko duen asmoaren aurrean, Jen O'Malley Dillon Joe Bidenen kanpainaburuak esan du kontaketa ez dela geldituko: "Modu egokian emandako boto guztiak zenbatu arte ez da geldituko".
"Presidenteak bere mehatxua betetzen badu, abokatu taldea dugu prest aurre egiteko. Gailendu egingo dira", azpimarratu du.
Donald Trumpek hauteskundeak irabazi dituela azpimarratu du, nahiz eta zenbaketa ez den oraindik amaitu, eta Auzitegi Gorenera joko duela esan du, bere kontrako ustezko "iruzur" bat salatzeko.
Donald Trumpek garaipena aldarrikatu du, eta lotsagarritzat jo du oraindik ofiziala ez izatea, nahiz eta ez den kontaketa amaitu giltzarri diren zenbait estatutan. Horren harira, iruzur baten aurrean gaudela adierazi du.
Este era el escenario más peligroso. No hay resultados definitivos y Trump ya ha cantado victoria, asegurando que los demócratas intentan robarle la victoria. El “espejismo rojo” del que hablaban los analistas. #ElectionNight pic.twitter.com/5KbkBt4dLj
— Mikel Reparaz (@reparazz) November 4, 2020
Hasi da Donald Trumpen agerraldia Etxe Zurian.
Donald Trump. Argazkia: EFE
Trump nagusitu da Iowan (6 konpromisario).
Kontaketa aurrera doa giltzarri diren estatuetan: Ipar Carolinan, Wisconsinen, Michiganen eta Pennsylvanian, kasu.
Ipar Carolinan, Wisconsinen eta Michiganen Trump aurretik doa. Emaitza horiek baieztatuz gero, demokratek ezinbestekoa lukete Pennsylvanian nagusitzea.
Honela dago konpromisarioen banaketa, oraingoz: Joe Bidenek, 224 eta Donald Trumpek, 213. 270 ordezkari behar dira hauteskundeak irabazteko.
Texasen, hautes-boto gehien banatzen dituen estatuetako batean (38 konpromisario), Donald Trump nagusitu da, NBC eta Fox News telebista kateen proiekzioen arabera.
Hauteskundeak irabazteko ''bide onean'' dagoela uste du Joe Bidenek
Donald Trumpek Twitter bidez erantzun dio Joe Bideni. Egungo presidentearen hitzetan, errepublikanoak "oso aurretik" doaz eta bozak lapurtzea leporatu die demokratei.
We are up BIG, but they are trying to STEAL the Election. We will never let them do it. Votes cannot be cast after the Polls are closed!
— Donald J. Trump (@realDonaldTrump) November 4, 2020
Joe Biden AEBko presidentegai demokratak hitzaldia eskaini du. Haren esanetan, hauteskundeak irabazteko "bide onean" daude eta pazientzia eskatu du boto guztiak zenbatu arte.
Joe Biden. Argazkia: EFE
Arizonan eta Minnesotan irabazi duenaren ustea agertu du eta, horrez gain, itxaropentsu agertu da Michiganen, Wisconsinen eta Georgian nagusitzeko.
Joe Bidenek eskerrak eman dizkie boto-emaileei eta itxaropenari eusteko eskatu die.
Keep the faith, guys. We’re gonna win this.
— Joe Biden (@JoeBiden) November 4, 2020
Floridan (29 konpromisario), giltzarri den estatuetako batean, botoen % 96 zenbatuta, Donald Trumpek 3,4ko aldea ateratzen dio Joe Bideni.
Trump gana los 29 votos electorales de #Florida, según @AP. El presidente, más cerca de la reelección. #ElectionNight https://t.co/PYNewoTpQ6
— Mikel Reparaz (@reparazz) November 4, 2020
Nancy Pelosi oso pozik agertu da demokratek Ordezkarien Ganberan gehiengoa mantenduko dutela jakin ostean.
Joe Bidenek 223 konpromisario ditu ziurtatuta oraingoz, eta Donald Trumpek, 145.
Joe Bidenek, bere aldetik, Hawaiin (4 konpromisario) eta Minnesotan (10 konpromisario) irabazi du.
NBC telebista katearen arabera, Donald Trump nagusitu da estatu giltzarrietako bat den Ohion, eta esan ohi da Ohion irabazten duenak irabazten dituela hauteskundeak.
NBCren arabera, Trumpek irabazi du Ohion. Eta esaten da, Ohion irabazten duenak irabazten dituela hauteskundeak. Oraindik, baina, gau luzea dugu aurretik https://t.co/YwkhVB9Hgd
— Amaia Uribe (@amaia_uribe) November 4, 2020
Dagoeneko badira emaitzak bi estatu giltzarritan: Fox Newsen aurreikuspenen arabera, Bidenek irabazi du Arizonan (11 konpromisario) eta Trumpek, Floridan (29 konpromisario).
Alexandria Ocasio-Cortez kongresista demokratak, alderdiko joera ezkertiarrenaren ordezkariak, Kongresuan jarraituko du beste agintaldi bat, New Yorken garaipen zabala lortuta
Serving NY-14 and fighting for working class families in Congress has been the greatest honor, privilege, & responsibility of my life.
— Alexandria Ocasio-Cortez (@AOC) November 4, 2020
Thank you to the Bronx & Queens for re-electing me to the House despite the millions spent against us, & trusting me to represent you once more. https://t.co/MXG2Z2DV2F
Kalifornian irabazita, Bidenek 192 konpromisario ditu ziurtatuta oraingoz, eta Trumpek, 108. Oraindik estatu giltzarriak falta dira, eta horietan hautagai errepublikanoa da faborito une honetan.
Entraron los votos electorales de #California. #Biden tiene 192 votos electorales asegurados y #Trump 108. Ambos lejos de los 270 y a la espera de los estados clave, en los cuales no pinta bien para los demócratas. #ElectionNight https://t.co/I5P41IRShi
— Mikel Reparaz (@reparazz) November 4, 2020
Zenbaketa eta azken emaitza jakiteko unea are gehiago atzeratuko dela dirudi: Pennsylvania estatu giltzarrian jaso dituzten 350.000 posta bidezko botoen 75.000 bakarrik zenbatuko dituzte gaur.
Kongresuaren zati bat berritzeko ere bozkatzen dira gaur, eta badirudi demokratek jarraituko dutela Ordezkarien Ganberan agintzen; eta errepublikanoek, Senatuan.
Al margen de la carrera presidencial, esta clave es importante. Los republicanos parecen camino de mantener la mayoría en el Senado. #ElectionNight https://t.co/bm5hjET7LT
— Mikel Reparaz (@reparazz) November 4, 2020
Parece que la Cámara seguirá siendo demócrata. #electionnight https://t.co/c4dbXJK6MV
— Mikel Reparaz (@reparazz) November 4, 2020
Gaurko hauteskundeak ez dira Trumpen eta Bidenen artean erabakitzera mugatzen. New Jerseyn, adibidez, marihuanaren erabileraren inguruko erreferenduma egin dute, eta herritarrek legeztatzea onartu dute.
Associated Pressek 131 konpromisario ematen dizkio une honetan Bideni, eta 98 Trumpi. Baina oraindik hainbat estatu giltzarri falta dira zenbatzeko, tartean Florida, 29 konpromisario banatzen dituena, eta Trumpen alde dagoena diferentzia nabarmenarekin.
Ohion irabazten duenak irabazi ditu hauteskundeak 1964tik, eta une honetan Trumpek egoera irauli eta aurrea hartu dio Bideni.
Parte-hartze handiaren beste adibide bat: Floridako mahai batek % 100etik gorako parte-hartzea izan du. Ez da akats bat, Orange konderriko mahai batean eman den datu berezi bat baizik, eta urriaren 6an boto-emaileen zerrenda bidali ondoren hainbat egoiliar lekualdatu zirelako gertatu da.
Sarah McBride transgenero ekintzaleak irabazi du senatari izateko lehia Delawaren, aurreikuspen nagusien arabera, eta goi ganberan eserlekua izango duen lehenengo pertsona transgeneroa izango da.
We did it. We won the general election.
— Sarah McBride (@SarahEMcBride) November 4, 2020
Thank you, thank you, thank you.
Zorionak @RafaelAnchia Euskal jatorriko politikariak Texaseko Kongresuan jarraituko du https://t.co/FICHwamq6O
— Amaia Uribe (@amaia_uribe) November 4, 2020
AEBko 50 estatuetako 40k dagoeneko itxi dituzte hautesleku guztiak, tartean giltzarri diren zortzik: Florida, Georgia, Ipar Carolina, Ohio, Pennsylvania, Michigan, Wisconsin eta Arizona.
Biden aurretik da une honetan konpromisario kopuruan, baina Floridako 29ak Trumpek lortzen baditu, eta badirudi hala izango dela, irauli egingo luke egoera.
Gaueko 21:00 Estatu Batuetan. Une honetan Bidenek 119 boto elektoral, Trumpek 94. Floridako emaitzen zain, Trump aurretik estatu giltzarri honetan pic.twitter.com/mOFOy7zHnK
— Amaia Uribe (@amaia_uribe) November 4, 2020
Azpimarratu beharra dago, oraingoz, ez dagoela ezustekorik hedabide estatubatuar handien aurreikuspenetan.
Joe Biden AEBko presidentegai demokratak botoen % 50,5 eskuratu ditu Texasen, eta Donald Trump egungo presidenteak, berriz, botoen % 48,1, botoen % 60 zenbatu dutenean.
EITB jarraipen berezia egiten ari zaie AEBko hauteskundeei, baita handik ere.
EITB taldea hauteskunde gauerako prest! @MariaSuarezLa @LanDer42 Gau luzea baina gogoangarria dugu aurretik @eitb Nola zabiltzate Wilmingtonen @reparazz ? pic.twitter.com/PPrjY3pCj8
— Amaia Uribe (@amaia_uribe) November 4, 2020
Donald Trump AEBetako presidentea eta Joe Biden hautagai demokrata ia berdinduta daude Floridan, botoen % 86 zenbatuta. Errepublikanoek behar-beharrezkoa dute estatu horretan irabaztea hauteskundeetan aukerak izan nahi badituzte.
Trumpek botoen % 49,8 edo 5.017.813 boto ditu, eta Bidenek, berriz, 4.952.187 boto edo % 49,2, MSNBC telebista katearen datuen arabera.
Joe Biden Etxe Zurirako hautagai demokratak irabazi ditu hauteskundeak Massachusetts, New Jersey, Connecticut, Delaware, Maryland eta Illinois estatuetan, eta Donald Trump presidenteak Oklahoma, Hego Carolina, Alabama, Mississipi eta Tennessee bereganatu ditu, AEBetako hedabide handien aurreikuspenen arabera.
Estatu horiekin, Bidenek Trump aurreratu du, 84 konpromisario 66ren aurrean, garaipena ematen duten 270 konpromisariora iristeko bidean.
Donald Trump AEBko presidentea Joe Biden aurkari demokrataren aurretik dago, 24 16ren aurka, hedabide nagusien aurreikuspenen arabera.
Trumpek beste 5 ordezkari lortu ditu Mendebaldeko Virginian, eta Bidenek Virginiako 13ak.
Trump (24): Kentucky (8), Indiana (11), Mendebaldeko Virginia (5) .
Biden (16): Vermont (3), Virginia (13).
Dirudienez, Floridan lehia oso estua da Bidenen eta Trumpen artean. Gogoratu estatu horrek 29 konpromisario banatzen dituela, eta estatu giltzarrietako bat da.
Trump Joe Biden aurkari demokrataren aurretik dago, 19 konpromisario 3ren aurka, AEBko hedabideen aurreikuspenen arabera.
Horien arabera, Trumpek bere lehen 19 ordezkariak batu ditu Indianan eta Kentuckyn, eta Bidenek Vermonteko 3 ordezkariak.
Trump (19): Indiana (11), Kentucky (8).
Biden (3): Vermont (3).
Lehen estatuak argitzen sorpresarik ez: Vermont Bidenek (3 hautes-boto), Kentucky (8) eta Indiana (11) Trumpek. Georgian orain bertan interesa. Eta Floridan, noski. https://t.co/1iSOoZYBjs
— Urtzi Urrutikoetxea (@urtziurruti) November 4, 2020
Zortzi estatuk hautesleku batzuk edo guztiak itxi dituzte, horien artean, estatu garrantzitsuenetako batzuk: Florida eta Georgia.
Kentuckyn eta Indianan herrialdeko lehen bozketa-zentroak itxi eta ordubetera, ateak itxi dituzte bi lurralde horietako gainerako ikastetxeek eta beste lau estatutan: Vermont, Virginia, Hego Carolina eta Georgia.
New Hampshiren eta Floridan ere itxi dituzte lehen ikastetxeak.
Errepublikanoek segurutzat jotzen dute garaipena Indianan, eta bertako gobernadorea zoriondu dute.
The RGA is proud to congratulate Governor @HolcombForIN on successfully securing another four years of building #OneIndiana for all! #INgovhttps://t.co/sqgOfTfJw6 pic.twitter.com/MFf1r3EtK5
— The RGA (@The_RGA) November 4, 2020
Indianan hauteslekuak itxi eta ordubetera, CNNk Trumpen garaipena aurreikusi du estatu horretan.
Empiezan las proyecciones de @CNN. Trump se llevaría los 11 votos electorales de #Indiana #ElectionNight pic.twitter.com/mUhnK30LCN
— Mikel Reparaz (@reparazz) November 4, 2020
Florida estatu giltzarriko irudiak, hauteslekuak ixtear zirenean:
#Florida, falta una hora para el cierre de urnas. Así estamos fuera de un colegio electoral de Hialeah. #Election2020 #ElectionDay pic.twitter.com/kIRZMeZfON
— Ane Irazabal (@AneIrazabal) November 3, 2020
Demokratek partehartzeari ematen dioten garrantzia aintzat hartuta, Bidenek gogorarazi du hauteslekuak ixten direnean botoa emateko ilaran dagoenak botoa emateko aukera izango duela.
As polls begin to close in certain parts of the country, remember to stay in line.
— Joe Biden (@JoeBiden) November 3, 2020
If you’re in line at your polling place before it closes, you’re able to vote. pic.twitter.com/qUpn30B8mj
Posta bidezko botoak eragin berezia izan du hauteskunde hauetan. AEBetako auzitegi federal batek Posta Zerbitzuak herrialdeko hainbat estatutan dituen prozesamendu instalazioak zorrotz ikuskatzeko agindua eman du astearte honetan, galdu edo atxiki diren posta bidezko botoen bila.
Eskubide zibilen aldeko zenbait taldek eskatuta, hala nola, NAACPk edo Vote Forwardek, Emmet G. Sullivan Washingtoneko epaile federalak posta ikuskatzaileei bi dozena posta instalazio baino gehiago erregistratzeko agindu die, atzeratuta edo galduta geratu diren botoen bila, berehala bidaltzeko.
Agindu horren arabera, 15 estatutan (Florida, Michigan, Pennsylvania, Georgia, Wisconsin eta Hego Carolina tarteko) aztertu behar da botoak galdu edo atxiki dituzte.
Trumpi ezin lepora dakioke baikortasunik eta autoestimurik eza:
WE ARE LOOKING REALLY GOOD ALL OVER THE COUNTRY. THANK YOU!
— Donald J. Trump (@realDonaldTrump) November 3, 2020
Kentuckyn eta Indianan hauteslekuak itxi ondoren, AEBko gainerakoak ixten joango dira datozen orduotan. Izan ere, AEBn 9 ordu-eremu daude.
Itxi dituzte jada lehenengo hauteslekuak AEBn. Kentucky eta Indianako hauteslekuak dira, hain zuzen ere, Euskal Herriko gauerdian itxi dituzten lehenengoak.
Arrazakeria izan da legegintzaldiaren arazo nagusietako bat, eta hori oso presente izan dute bozketa egunean ere. Gaur bertan, Washingtonen, dozenaka lagun elkartu dira poliziak afroamerikarren aurka duen jarrera salatzeko.
Bidenen garaipenaren ospakizun nagusiaren lekuko izango al da Mikel Reparaz bidali berezia?
Joe Bidenen oholtza gainean. Drive-in #ElectionNight honetarako dena prest. Baita kotxeak ere. #BidenHarris2020 pic.twitter.com/lJI6umi1TE
— Mikel Reparaz (@reparazz) November 3, 2020
Argi dago Pennsylvaniak duela giltza, edo bai behintzat garrantzia handia.
Let's win this thing, Pennsylvania! pic.twitter.com/jmCXbuL5V3
— Joe Biden (@JoeBiden) November 3, 2020
Orlandoko (Florida erdigunea) Alderdi Demokratako agintariek salatu dute gutxienez dozena bat alderdikidek dei automatikoak jaso dituztela etxean "seguru" gera daitezen eskatzeko.
"Proba dei bat besterik ez da hau. Etxean geratzeko garaia da. Seguru eta etxean egon zaitezte", dio Orange konderriko demokratek jaso duten 18 segundoko deiak.
CNNren arabera, FBI ikertzen ari da herrialdeko beste puntu batzuetan izan diren antzeko dei eta mezuak, ustez bozketan ez parte hartzeko helburuz zabaldu dituztenak.
Trumpek esan du "ongi" dagoela, Alderdi Errepublikanoaren Batzorde Nazionalaren egoitzara iritsi denean; izan ere, "Floridan eta Arizonan oso ondo doala" adierazi du, karguan jarraitzeko oso garrantzitsuak diren bi estatutan hain zuzen.
"Texasen ere oso ondo goazela entzun dut. Alde guztietan ondo goazela uste dut", azpimarratu du Trumpek, "gau ona" izango dutela aurreikusi aurretik.
Joe Bidenen profesionaltasuna nabarmenduta, Barack Obama AEBko presidente ohiak demokraten aldeko botoa eskatu du.
"Presidente hobea egin ninduen. Gaur Joe eta Kamala (Harris) aukeratu ditzakegu gure herrialdea berriro hobea izan dadin", adierazi du Twitterren zabaldutako mezu batean.
This Election Day, everything is on the line. Our jobs. Our health care. Whether or not we get this pandemic under control. But here’s the good news: today, you can choose change. You can elect @JoeBiden and @KamalaHarris. Let’s win this thing. pic.twitter.com/rvW2uOknpl
— Barack Obama (@BarackObama) November 3, 2020
Jen O’Malley Dillon Alderdi Demokrataren kanpainako arduradunak itxaropentsu agertu da eta Joe Biden "garaipena lortzear" dagoela azpimarratu du.
Joe Bidenek Saint Joseph elizan hasi du eguna, familia etxetik gertu, Wilmingtonen. Ondoren, Screinton Pensylvaniako jaioterrirra joan da, eta Delawaren jarraituko du hauteskunde gaua.
Aurreko egunetako mitin maratoiaren ostean, gaur Donald Trump ez da agertu jende aurrean. Arlingtongo batzorde errepublikanoaren egoitzan izan da.
Aurretiaz 100 milioi pertsonak bozkatu dutela kontuan hartuta, parte-hartzea historikoa izango dela espero da.
Hauteskunde egun luzea izaten ari da Trumpentzat eta Bidenentzat. 2016an, inkestak kontra izan arren, Trumpek sorpresa eman zuen. Normalean, AEBko presidente ia guztiek bigarren agintaldia egin dute.
"Gau handia izango dugu", adierazi du Donald Trumpek, bere kanpainak Arlingtone (Virginia) duen egoitzan egindako bisita batean.
Presidenteak txalotu egin ditu boto-emaile ilarak, eta agintean jarraituko duela aurreikusi du. "Irabaztea erraza da, baina galtzea inoiz ez, ez niretzat", aitortu du.
Orotara 100 milioi pertsonak baino gehiagok eman zuten botoa gaur hauteslekuak ireki baino lehen, U.S. Elections Project. elkarteak jakinarazi duenez. Marka berria da herrialdean.
Hain zuzen ere, 100.796.871 hauteslek bozkatu zuten gaurko eguna baino lehen: 64,8 milioik, posta bidez, eta 35,9 milioik, hauteslekuetara aurreko egunetan joanda.
Hori horrela, 2016an eman zen parte-hartzea (% 55,7) gainditu egingo dela uste da. AEBen oso baxua izan ohi da parte-hartzea. 1968tik, ez da % 60koa baino handiagoa izan.
Umorista batek egindako muntaia dirudi, baina ez, Donald Trump berak txiokatu du. Ikusi bideoa, ikusi:
VOTE! VOTE! VOTE!pic.twitter.com/85ySh1KYkh
— Donald J. Trump (@realDonaldTrump) November 3, 2020
Barack Obama presidente ohiak Joe Bidenen eta Kamala Harrisen alde bozkatzeko deia egin du, "herrialde hobea berreraikitzeko".
For eight years, Joe was the last one in the room whenever I faced a big decision. He made me a better president. And today, we have the chance to elect Joe and Kamala to build our country back better. But it’s going to take every single one of us. Vote: https://t.co/XdZz4dh82T https://t.co/Tg95bMztqT
— Barack Obama (@BarackObama) November 3, 2020
Reuters agentziaren arabera, FBIk hauteskunde egunean etxean geratzeko deia egiten duten milioika telefono dei automatiko atzeman ditu, eta ikerketa abiatu du. Washington Post egunkariak zehaztu duenez, azken asteetan tankera horretako 10 milioi dei izan dira.
Eta inkestek zer islatzen dute? RealClearPolitics hedabidearen batez bestearen arabera, Joe Bidenek 7,2 puntuko aldea du Donald Trumpekin. Hauteskunde Kolegioan, hautagai demokratak 216 ordezkari izango lituzke, eta errepublikanoak, aldiz, 125. Hori bai, 197 jokoan egongo lirateke oraindik. Dena dela, ez dugu ahaztu behar 2016an Hillary Clintonen garaipena aurreikusten zutela inkestek...
AEBko hauteskundeak, iruditan
Donald Trumpen emazte Melania Trumpek Palm Beachen eman du botoa.
Eta Trumpek galdu eta porrota onartuko ez balu, zer?
Trumpek argi du iruzurra egon ezean, garaile aterako dela. Galduko balu, beraz, ez lioke Bideni agintearen lekukoa modu baketsuan emango, irailean egindako elkarrizketa batean aitortu zuenez.
Hauteskundeak igarota, abenduaren 8ra arteko epea dute estatuetako agintariek emaitzekin gerta litezkeen gorabeherak konpontzeko. Sei egun geroago, abenduaren 14an, bilera egin eta presidentearen alde bozkatuko dute. Urtarrilaren 6rako Kongresu berria aukeratu behar dute.
Guztira, 538 boto daude jokoan, eta gutxienez 270 lortu beharko ditu irabazleak presidente hautatzeko.
Hona hemen, hauteslekuak noiz itxiko diren estatu bakoitzean (Euskal Herrian sei ordu gehitu) https://t.co/6rDPsCdwVP
— Amaia Uribe (@amaia_uribe) November 3, 2020
Felipe Etxebarriaren iruzkina: "Trumpek narratiba bat ezarri du, eta horren arabera, hauteskunde-sistemak bere legitimitatea berma dezake, berak hauteskundeak irabazten baditu. Eta galtzen baditu, sistema ustela dela frogatuko du".
Virginiako hautesleku hau, hutsik. Argazkia ez dator bat partehartze datu historikoarekin. “Botoemaleen gehiengoak aurretiaz bozkatu du”, esan digu hautes-mahaiaren presidenteak. #Election2020 pic.twitter.com/0GV4JjnzOs
— Mikel Reparaz (@reparazz) November 3, 2020
Village Peoplen kantu ezaguna dantzatzen azaltzen den bideoa txiokatu du bart Donald Trumpek, AEBko hauteskunde kanpaina bukatu eta Etxe Zurira iristean.
Errepublikanoen hautagaia zenetik polemika gustuko izan du Donald Trumpek, eta AEBko presidente kargua hartu zuenetik ere bide horri eutsi dio. Hona hemen esandako astakeri batzuk.
Milwakee-Winsconsingo Uniberitsitateko Ekonomia irakaslea da Itziar Lazkano, eta azaldu duenez, boto-emaile demokraten mobilizazioa izango da gakoa: "Obamaren alde egin zuten boto-emaile askok bizkarra eman zioten Hillary Clintoni, eta mobilizazio horrek erabakiko du emaitza". Entzun elkarrizketa osoa, hemen.
Donald Trumpek salatu du hauteskundeetan iruzurra egon dela, eta adierazi du kaleetan indarkeria egongo dela. Hauxe da Amaia Uribe kazetariak AEBtik kontatu diguna:
Mikel Reparaz EiTBko berriemailea Arlingtonen (Virginia) dago, egunaren nondik norakoak aztertzen. Haren hitzetan, kaleetan tentsioa da nagusi, eta estatubatuarrak arduratuta daude.
AEBko presidente Donald Trumpek esan du "aukera handiak" dituela irabazteko, baina hitzeman du emaitzak jakin arte ez duela bere burua irabazletzat joko. "Ez dago jolasten ibiltzeko arrazoirik", esan du elkarrizketa batean.
ETBko berriemaileak hurbiletik ari dira jarraitzen AEBn gertatzen ari dena
Heldu da eguna eta hauxe, Etxe Zuriaren aurrean dagoen irudia. Emaitzen inguruan ez ezik, Trumpen iruzur salaketen inguruan hitz egingo dugu gaur eta tentsioa da nagusi kaleetan. Ezohiko kanpaina eta ezohiko hauteskunde eguna #Elections2020 #Trump2020 #BidenHarris2020 pic.twitter.com/2PwNeOCcW4
— Amaia Uribe (@amaia_uribe) November 3, 2020
Hauteskunde egunaren ostean, zer?
Hasiera batean bi agertoki soilik aurreikusi dituzten arren, baliteke oraindik hauteskundeek luze jotzea. Iragarpenak betez gero, Bidenek irabaziko lituzke bozak, eta errazena litzateke 270 boto lortzea, estatu guztien emaitzak jakin aurretik.
Kasu horretan, porrota onartzea besterik ez luke izango Trumpek. Halere, haren izaera ezagututa, baliteke keinu hori berehala ez iristea.
Are gehiago, giltzarri diren zenbait estatutako emaitza atzeratuko balitz, luzeagoa izango litzateke hauteskundeen biharamuna.
Trump presidentearen argi-ilunak. PROFILA: Ameriketako Estatu Batuko 45. presidentea, kargura heltzean zaharrena, aberatsena eta aurretik kargu militar edo politiko bat izan gabe heltzen lehena izan zen, eta berriz ekingo dio agintaldia errepikatzeko lehiari.
Nor eta nolakoa da Joe Biden? PROFILA: Ia 78 urterekin, orain dela 48 urte hasitako ibilbide luze baten azken txanpari egin beharko dio aurre. Barack Obamarekin presidenteorde izan zen, eta eskarmentu handiko hautagaia da.
AEBn denda eta tabernak babesten hasi dira sortu daitezkeen istiluen beldur.
ETBk, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta eitb.eus-ek Donald Trump eta Joe Biden hautagaien arteko lehiaren berri emango dute unean-unean.
Texasen garrantzia, hautes-boto gehien banatzen dituen estatuetako bat baita
AEBko boto emaileen kezka nagusia koronabirusa da
Inkestek Biden jotzen dute irabazle, baina duela lau urte ere Hillary Clintonen aldekoak ziren eta ezustekoa gertatu zen.
Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetan estatuak dira garrantzitsu, boto-emaileen kopurua baino gehiago, eta bakar batek markatu dezake hautagaietako baten aldeko edo kontrako aldea.
Zein dira AEBko hauteskunde sistema konplexuaren nondik norakoak? Herritarrak hauteslekuetara deituta daude gaur, Biden eta Trumpen arteko lehian bustitzeko. Halere, Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Hauteskunde Kolegioak aukeratuko du.
Ireki dituzte hauteslekuak AEBn