Cargando...

Zuzenean

AEB-ko hauteskundeak

Honela kontatu dizuegu AEBko hauteskundeen zenbaketa

Zenbaketa amaitu zain, Bidenen garaipena baieztatzeko

- Proiekzioak: Biden 253, Trump 214

- Trumpek auzitara joko du "iruzurra" salatzeko

- Bidenek uste du irabazi egingo duela, eta batasunerako deia egin du

Actualizar

Hala ere, Donald Trumpek ez du amore eman oraindik.

Izan ere, Trumpen abokatuek demandak aurkeztu dituzte, Michiganen, Pennsylvanian eta Georgian, boto zenbaketa geldiarazteko eskatuz.

Joe Bidenek 253 ordezkari ziurtatuta ditu dagoeneko, eta Arizonan eta Nevadan aurretik doa. Bi estatu horietan nagusituz gero, AEBko presidente izango da kontatzeke dauden beste estatuetan gertatzen dena gertatzen dela. 270 ordezkari behar dira horretarako. Donald Trumpek, bere aldetik, 214 ordezkari ditu.

Trumpzaleen protestak boto zenbaketaren aurka.

Joe Biden Etxe Zuriko hautagai demokratak adierazi duenez, zenbaketak aurrera egin ahala hauteskundeak irabaziko dituela uste du. Wilmingtoneko (Delaware) Chase Centerren egindako hitzaldi batean egin ditu adierazpenok Bidenek gaur arratsaldean

"Boto guztiak zenbatu ondoren irabazleak izango garela uste dugu", esan du Bidenek. Une horretan hedabide nagusiek 253 konpromisario ematen zizkioten Bideni, eta 213 Trumpi.

Hautagai demokratak, Trumpen salaketen harira, gaineratu du inork ez diela demokrazia kenduko estatubatuarrei: "Inork ez digu gure demokrazia kenduko, ez orain, ez inoiz".

Aurreikuspenek beste garaipen bat ematen diote Bideni, Michigan estatu giltzarrian hain zuzen ere. Hala, hautagai demokrata hauteskundeen irabazle izateko atarian dago 253 konpromisariorekin.

AEBko hauteskunde hauetako parte-hartzea azken 120 urteetako altuena izan da, eta Joe Biden hautagai demokratak Barack Obamak zuen errekorra hautsi du, herrialdearen historian boto gehien jaso dituen presidentegaia izan baita (70,1 milioi boto baino gehiago).

US Election Project independenteak asteazken honetan egindako kalkuluen arabera, botoa emateko eskubidea zuten estatubatuarren % 66,7k gutxienez parte hartu zuten astearte honetako hauteskundeetan, 1900etik izandako tasarik altuena, orduan % 73,7koa izan baitzen.

Bozkatzeko eskubidea zuten ia 238 milioi estatubatuarretatik 160 milioi bozkatzera joan ziren edo posta bidezko botoa bidali zuten hauteskunde hauetan; gorakada nabarmena izan da azken hauteskundeetan, 2016an, eman ziren ia 139 milioi botoekin alderatuta.

Nevadak jakinarazi du bihar jarraituko duela botoak zenbatzen, ondorioz, litekeena da bihar arratsaldera arte ez jakitea zein izango den hauteskundeen irabazlea.

Trumpen kanpainak "ekintza legal kritikoak" iragarri ditu Pennsylvanian; izan ere, errepublikanoek zalantzan jarri dute hauteskunde egunaren ondorengo hiru egunetan jasotzen diren posta bidezko botoak baliozkotzat jotzea.

"Gauza txarrak gertatzen ari dira Pennsylvanian. Demokratek boto eskubidea kentzeko eta errepublikanoen botoak desegiteko asmoa dute ", adierazi du Trumpen kanpainak ohar batean. Dagoeneko Wisconsinen botoak berriro zenbatzea eta Michiganen botoen zenbaketa gelditzea eskatu dute.

Trumpen salaketen aurrean, Bidenek argi du...

Donald Trump AEBko presidentearen kanpaina arduradunek salaketa jarri dute asteazken honetan Michigan estatuko Erreklamazio Auzitegian, botoen zenbaketa gelditzeko.

Bill Stepien egungo agintariaren kanpainako buruak adierazi duenez, ez dute "toki askotarako sarbidea" izan, "hautetsontzien irekiera eta zenbaketa prozesua ikusi ahal izateko, Michiganen legeak bermatzen duen bezala".

Senatuaren kontrola errepublikanoek izan dute orain arte, eta hauteskundeen ostean ere hala jarraituko duela dirudi, 47-46 baitoaz aurretik.

Bidenek % 49,4ko babesarekin irabazi du Wisconsinen, eta Trumpek botoen % 48,8 eskuratu du, hau da, % 1ekoa baino alde txikiagoa dago bien artean, eta horrek botoak berriro zenbatzeko errepublikanoek egin duten eskaera ahalbidetuko luke.

Joe Biden hautagai demokratak irabazi egin du Wisconsin estatu giltzarrian, eta handitu egin du Donald Trump presidentearekin duen aldea, CNNren eta New York Timesen aurreikuspenen arabera.

Trump berrautatzeko kanpainak salaketa bat aurkeztu du Michiganeko auzitegi baten aurrean, zenbaketa bertan behera gelditzea eskatzeko, bozkalekuetara sartzeko aukera nahikoa eman ez diotela iritzita.

Bill Stepien Trumpen kanpainako buruak egin du iragarpena, Wisconsinen zenbaketa errepikatzea eskatuko dutela iragarri eta gutxira.

Badirudi Bidenek lortuko dituela Wisconsingo konpromisarioak, baina Trumpek dagoeneko iragarri du ez duela emaitza onartuko eta inpugnazioa aurkeztuko duela.

Trumpek edo Bidenek irabazi, AEB Parisko Akordiotik kanpo dago jada. AEB gaur atera da ofizialki klimari buruzko Parisko Akordiotik, eta erabakia indarrean dago hauteskundeak batek edo besteak irabazi.

Barack Obamaren gobernu demokratak erabaki zuen 2015ean akordioan sartzea, baina orain AEBk ez du 2005etik 2025era negutegi efektua eragiten duten gas-isuriak % 26-28 murrizteko konpromisorik izango.

Dena dela, Bidenek irabaziz gero, litekeena da munduko bigarren herrialde kutsatzaileena berriro sartzea klima aldaketari aurre egiteko akordioan.

Lady Gagak Bidenen kanpaina itxierako ekitaldian parte hartu zuen, eta orain boto guzti-guztiak zenbatzeko aldarrikapenarekin bat egin du, Trumpen iruzur salaketari aurre egite aldera.

Trumpek alde izan dezake legea Wisconsinen zenbaketa errepika dadila eskatzeko.

Bien bitartean, Wall Streeten ezustekoa izan da gaur goizean, eta gorakada handia izan da burtsan AEBko hauteskunde egunean presidente nor izango den argitu ez bazen ere.

Orson Wellesek iragarri zuen Citizen Kane-n...

Donald Trump AEBko presidentea berrautatzeko kanpainak asteazken honetan iragarri duenez, Wisconsinen botoak berriro zenbatzea eskatuko dute, ia boto guztiak zenbatu ostean. Izan ere, emaitzak Joe Biden demokrataren alde daudela dirudi.

"Presidentea garaiz dago zenbaketa eskatzeko, eta berehala egingo dugu", esan du Bill Stepien Trumpen kanpainako buruak ohar batean, estatu horren inguruko proiekzioak zabaldu aurretik.

Zenbaketa martxan dago oraindik bederatzi estatutan, eta Joe Bidenek giltzarri diren bitan hartu dio aurrea Donald Trumpi: Michigan eta Wisconsin. Nevada ere bereganatuko balu, garaipena bermatuta izango luke hautagai demokratak.

Joe Bidenek dagoeneko gainditu du Barack Obamak 2008ko hauteskundeetan lortutako boto kopurua, eta, beraz, marka berria ezarri du.

Fox News telebista katearen arabera, Bidenek 69,77 milioi boto ditu dagoeneko (Obamak 69,49 milioi eskuratu zituen).

Nolanahi ere, bozkatuena izateak ez du bermatzen hauteskundeetako garaipena, Hauteskunde Kolegioak hautatzen baitu presidentea, ez herritarren boto zuzenak.

Bere aldetik, Donald Trumpek hauteskunde iruzurra salatzen jarraitzen du, inolako frogarik eman barik. Gogora dezakegun hauteskundeetan galduz gero iruzurra salatuko zuela aurreratu izan duela aurreko asteetan.

Txio batean, hautagai errepublikanoak adierazi du estatu batzuetan ustez zuen aldea "desagertzen" joan dela zenbaketak aurrera egin ahala, baina ez du zehaztu zein estatutan gertatu ei den. Twiterrek eduki "engainagarria"tzat jo du txio hori.

Trumpen taldeko buruak, Bill Stepienek, berretsi du egungo presidentea "bide oso oso onean" dagoela hauteskundeak irabazteko, eta "matematikak" lagun dituela erantsi du.

Joe Biden hautagai demokrataren taldeak adierazi du gaur arratsaldean garaipena aldarrikatzeko moduan izango direla, euren barne datuen arabera irabazi egin baitu Wisconsinen, Nevadan, Michiganen eta Pennsylvanian. Estatu horietan oraindik ez dira ezagutzen emaitza ofizialak.

"Joe Biden hauteskundeak irabazteko bidean dago, eta AEBko hurrengo presidentea izango da". Uste dugu garaipenerako bidea argia dela. Arratsalde honetan, espero dugu presidenteorde ohiak alde nahikoa izatea 270 ordezkariak lortzeko", esan du Bidenen hauteskunde kanpainako buruak, Jen O'Malley Dillonek, agerraldi batean.

Testuinguru honetan, bederatzi protesta deitu dituzte New Yorken asteazken honetarako Donald Trumpen aurka protesta egiteko. Poliziak agente ugari bertaratu ditu Manhattanera.

Besteak beste, "Faxismoa errefusatu" eta "Galarazi dezagun Trumpek hauteskundeak faltsutzea" leloak oinarri deitu dituzte protestak. 15:00etatik aurrera (21:00ak, Euskal Herrian) izango dira, Brooklynen, Manhattanen, Queensen eta beste zenbait distritutan.

Presidentea nor izango den jakin gabe esnatu dira AEBetan. Bai Donald Trumpek, bai Joe Bidenek, aukerak dituzte oraindik garaipena lortzeko, zenbait estatutan emaitzak ez baitituzte ebatzi dagoeneko. Batik bat, aldez aurretik jasotako boto kopuru handiaren ondorioz atzeratzen ari da zenbaketa.

Une honetan, AEBko hedabide nagusien aurreikuspenak bat datoz, eta Bidenek du gertuen 270 ordezkarien langa. 224 eta 238 artean ditu momentuz, aipatutako aurreikuspenen arabera, eta Trumpek, aldiz, 213.

Arizonak arnasa eman dio Bideni, eta Presidentetza iritsi liteke Pennsylvanian irabazi barik ere. Horretarako, hori bai, Michiganen, Wisconsinen eta Nevadan irabazi beharko luke.

Trumpek Gorenera jotzeko duen asmoaren aurrean, Jen O'Malley Dillon Joe Bidenen kanpainaburuak esan du kontaketa ez dela geldituko: "Modu egokian emandako boto guztiak zenbatu arte ez da geldituko".

"Presidenteak bere mehatxua betetzen badu, abokatu taldea dugu prest aurre egiteko. Gailendu egingo dira", azpimarratu du.

Donald Trumpek hauteskundeak irabazi dituela azpimarratu du, nahiz eta zenbaketa ez den oraindik amaitu, eta Auzitegi Gorenera joko duela esan du, bere kontrako ustezko "iruzur" bat salatzeko.

Donald Trumpek garaipena aldarrikatu du, eta lotsagarritzat jo du oraindik ofiziala ez izatea, nahiz eta ez den kontaketa amaitu giltzarri diren zenbait estatutan. Horren harira, iruzur baten aurrean gaudela adierazi du.

Hasi da Donald Trumpen agerraldia Etxe Zurian.

Donald Trump. Argazkia: EFE

Trump nagusitu da Iowan (6 konpromisario).

Kontaketa aurrera doa giltzarri diren estatuetan: Ipar Carolinan, Wisconsinen, Michiganen eta Pennsylvanian, kasu.

Ipar Carolinan, Wisconsinen eta Michiganen Trump aurretik doa. Emaitza horiek baieztatuz gero, demokratek ezinbestekoa lukete Pennsylvanian nagusitzea.

Honela dago konpromisarioen banaketa, oraingoz: Joe Bidenek, 224 eta Donald Trumpek, 213. 270 ordezkari behar dira hauteskundeak irabazteko.

Texasen, hautes-boto gehien banatzen dituen estatuetako batean (38 konpromisario), Donald Trump nagusitu da, NBC eta Fox News telebista kateen proiekzioen arabera.

Hauteskundeak irabazteko ''bide onean'' dagoela uste du Joe Bidenek

Donald Trumpek Twitter bidez erantzun dio Joe Bideni. Egungo presidentearen hitzetan, errepublikanoak "oso aurretik" doaz eta bozak lapurtzea leporatu die demokratei.

Joe Biden AEBko presidentegai demokratak hitzaldia eskaini du. Haren esanetan, hauteskundeak irabazteko "bide onean" daude eta pazientzia eskatu du boto guztiak zenbatu arte. 

Joe Biden. Argazkia: EFE

Arizonan eta Minnesotan irabazi duenaren ustea agertu du eta, horrez gain, itxaropentsu agertu da Michiganen, Wisconsinen eta Georgian nagusitzeko.

Joe Bidenek eskerrak eman dizkie boto-emaileei eta itxaropenari eusteko eskatu die.

Floridan (29 konpromisario), giltzarri den estatuetako batean, botoen % 96 zenbatuta, Donald Trumpek 3,4ko aldea ateratzen dio Joe Bideni.

Nancy Pelosi oso pozik agertu da demokratek Ordezkarien Ganberan gehiengoa mantenduko dutela jakin ostean.

Joe Bidenek 223 konpromisario ditu ziurtatuta oraingoz, eta Donald Trumpek, 145.

Joe Bidenek, bere aldetik, Hawaiin (4 konpromisario) eta Minnesotan (10 konpromisario) irabazi du.

NBC telebista katearen arabera, Donald Trump nagusitu da estatu giltzarrietako bat den Ohion, eta esan ohi da Ohion irabazten duenak irabazten dituela hauteskundeak.

Dagoeneko badira emaitzak bi estatu giltzarritan: Fox Newsen aurreikuspenen arabera, Bidenek irabazi du Arizonan (11 konpromisario) eta Trumpek, Floridan (29 konpromisario).

Alexandria Ocasio-Cortez kongresista demokratak, alderdiko joera ezkertiarrenaren ordezkariak, Kongresuan jarraituko du beste agintaldi bat, New Yorken garaipen zabala lortuta

Kalifornian irabazita, Bidenek 192 konpromisario ditu ziurtatuta oraingoz, eta Trumpek, 108. Oraindik estatu giltzarriak falta dira, eta horietan hautagai errepublikanoa da faborito une honetan.

Zenbaketa eta azken emaitza jakiteko unea are gehiago atzeratuko dela dirudi: Pennsylvania estatu giltzarrian jaso dituzten 350.000 posta bidezko botoen 75.000 bakarrik zenbatuko dituzte gaur.

Kongresuaren zati bat berritzeko ere bozkatzen dira gaur, eta badirudi demokratek jarraituko dutela Ordezkarien Ganberan agintzen; eta errepublikanoek, Senatuan.

Gaurko hauteskundeak ez dira Trumpen eta Bidenen artean erabakitzera mugatzen. New Jerseyn, adibidez, marihuanaren erabileraren inguruko erreferenduma egin dute, eta herritarrek legeztatzea onartu dute.

Associated Pressek 131 konpromisario ematen dizkio une honetan Bideni, eta 98 Trumpi. Baina oraindik hainbat estatu giltzarri falta dira zenbatzeko, tartean Florida, 29 konpromisario banatzen dituena, eta Trumpen alde dagoena diferentzia nabarmenarekin.

Ohion irabazten duenak irabazi ditu hauteskundeak 1964tik, eta une honetan Trumpek egoera irauli eta aurrea hartu dio Bideni.

Parte-hartze handiaren beste adibide bat: Floridako mahai batek % 100etik gorako parte-hartzea izan du. Ez da akats bat, Orange konderriko mahai batean eman den datu berezi bat baizik, eta urriaren 6an boto-emaileen zerrenda bidali ondoren hainbat egoiliar lekualdatu zirelako gertatu da.

Sarah McBride transgenero ekintzaleak irabazi du senatari izateko lehia Delawaren, aurreikuspen nagusien arabera, eta goi ganberan eserlekua izango duen lehenengo pertsona transgeneroa izango da.

AEBko 50 estatuetako 40k dagoeneko itxi dituzte hautesleku guztiak, tartean giltzarri diren zortzik: Florida, Georgia, Ipar Carolina, Ohio, Pennsylvania, Michigan, Wisconsin eta Arizona. 

Biden aurretik da une honetan konpromisario kopuruan, baina Floridako 29ak Trumpek lortzen baditu, eta badirudi hala izango dela, irauli egingo luke egoera.

Azpimarratu beharra dago, oraingoz, ez dagoela ezustekorik hedabide estatubatuar handien aurreikuspenetan.

Joe Biden AEBko presidentegai demokratak botoen % 50,5 eskuratu ditu Texasen, eta Donald Trump egungo presidenteak, berriz, botoen % 48,1, botoen % 60 zenbatu dutenean.

EITB jarraipen berezia egiten ari zaie AEBko hauteskundeei, baita handik ere.

Donald Trump AEBetako presidentea eta Joe Biden hautagai demokrata ia berdinduta daude Floridan, botoen % 86 zenbatuta. Errepublikanoek behar-beharrezkoa dute estatu horretan irabaztea hauteskundeetan aukerak izan nahi badituzte.

Trumpek botoen % 49,8 edo 5.017.813 boto ditu, eta Bidenek, berriz, 4.952.187 boto edo % 49,2, MSNBC telebista katearen datuen arabera.

Joe Biden Etxe Zurirako hautagai demokratak irabazi ditu hauteskundeak Massachusetts, New Jersey, Connecticut, Delaware, Maryland eta Illinois estatuetan, eta Donald Trump presidenteak Oklahoma, Hego Carolina, Alabama, Mississipi eta Tennessee bereganatu ditu, AEBetako hedabide handien aurreikuspenen arabera.

Estatu horiekin, Bidenek Trump aurreratu du, 84 konpromisario 66ren aurrean, garaipena ematen duten 270 konpromisariora iristeko bidean.

Donald Trump AEBko presidentea Joe Biden aurkari demokrataren aurretik dago, 24 16ren aurka, hedabide nagusien aurreikuspenen arabera.

Trumpek beste 5 ordezkari lortu ditu Mendebaldeko Virginian, eta Bidenek Virginiako 13ak.

Trump (24): Kentucky (8), Indiana (11), Mendebaldeko Virginia (5) .

Biden (16): Vermont (3), Virginia (13).

Dirudienez, Floridan lehia oso estua da Bidenen eta Trumpen artean. Gogoratu estatu horrek 29 konpromisario banatzen dituela, eta estatu giltzarrietako bat da.

Trump Joe Biden aurkari demokrataren aurretik dago, 19 konpromisario 3ren aurka, AEBko hedabideen aurreikuspenen arabera.

Horien arabera, Trumpek bere lehen 19 ordezkariak batu ditu Indianan eta Kentuckyn, eta Bidenek Vermonteko 3 ordezkariak.

Trump (19): Indiana (11), Kentucky (8).
Biden (3): Vermont (3).

Zortzi estatuk hautesleku batzuk edo guztiak itxi dituzte, horien artean, estatu garrantzitsuenetako batzuk: Florida eta Georgia.

Kentuckyn eta Indianan herrialdeko lehen bozketa-zentroak itxi eta ordubetera, ateak itxi dituzte bi lurralde horietako gainerako ikastetxeek eta beste lau estatutan: Vermont, Virginia, Hego Carolina eta Georgia.

New Hampshiren eta Floridan ere itxi dituzte lehen ikastetxeak.

Errepublikanoek segurutzat jotzen dute garaipena Indianan, eta bertako gobernadorea zoriondu dute.

Indianan hauteslekuak itxi eta ordubetera, CNNk Trumpen garaipena aurreikusi du estatu horretan.

Florida estatu giltzarriko irudiak, hauteslekuak ixtear zirenean:

Demokratek partehartzeari ematen dioten garrantzia aintzat hartuta, Bidenek gogorarazi du hauteslekuak ixten direnean botoa emateko ilaran dagoenak botoa emateko aukera izango duela.

Posta bidezko botoak eragin berezia izan du hauteskunde hauetan. AEBetako auzitegi federal batek Posta Zerbitzuak herrialdeko hainbat estatutan dituen prozesamendu instalazioak zorrotz ikuskatzeko agindua eman du astearte honetan, galdu edo atxiki diren posta bidezko botoen bila.

Eskubide zibilen aldeko zenbait taldek eskatuta, hala nola, NAACPk edo Vote Forwardek, Emmet G. Sullivan Washingtoneko epaile federalak posta ikuskatzaileei bi dozena posta instalazio baino gehiago erregistratzeko agindu die, atzeratuta edo galduta geratu diren botoen bila, berehala bidaltzeko.

Agindu horren arabera, 15 estatutan (Florida, Michigan, Pennsylvania, Georgia, Wisconsin eta Hego Carolina tarteko) aztertu behar da botoak galdu edo atxiki dituzte.

Trumpi ezin lepora dakioke baikortasunik eta autoestimurik eza:

Kentuckyn eta Indianan hauteslekuak itxi ondoren, AEBko gainerakoak ixten joango dira datozen orduotan. Izan ere, AEBn 9 ordu-eremu daude.

Itxi dituzte jada lehenengo hauteslekuak AEBn. Kentucky eta Indianako hauteslekuak dira, hain zuzen ere, Euskal Herriko gauerdian itxi dituzten lehenengoak.

Arrazakeria izan da legegintzaldiaren arazo nagusietako bat, eta hori oso presente izan dute bozketa egunean ere. Gaur bertan, Washingtonen, dozenaka lagun elkartu dira poliziak afroamerikarren aurka duen jarrera salatzeko.

Bidenen garaipenaren ospakizun nagusiaren lekuko izango al da Mikel Reparaz bidali berezia?

Argi dago Pennsylvaniak duela giltza, edo bai behintzat garrantzia handia.

Orlandoko (Florida erdigunea) Alderdi Demokratako agintariek salatu dute gutxienez dozena bat alderdikidek dei automatikoak jaso dituztela etxean "seguru" gera daitezen eskatzeko.

"Proba dei bat besterik ez da hau. Etxean geratzeko garaia da. Seguru eta etxean egon zaitezte", dio Orange konderriko demokratek jaso duten 18 segundoko deiak.

CNNren arabera, FBI ikertzen ari da herrialdeko beste puntu batzuetan izan diren antzeko dei eta mezuak, ustez bozketan ez parte hartzeko helburuz zabaldu dituztenak.

Trumpek esan du "ongi" dagoela, Alderdi Errepublikanoaren Batzorde Nazionalaren egoitzara iritsi denean; izan ere, "Floridan eta Arizonan oso ondo doala" adierazi du, karguan jarraitzeko oso garrantzitsuak diren bi estatutan hain zuzen.

"Texasen ere oso ondo goazela entzun dut. Alde guztietan ondo goazela uste dut", azpimarratu du Trumpek, "gau ona" izango dutela aurreikusi aurretik.

Joe Bidenen profesionaltasuna nabarmenduta, Barack Obama AEBko presidente ohiak demokraten aldeko botoa eskatu du.

"Presidente hobea egin ninduen. Gaur Joe eta Kamala (Harris) aukeratu ditzakegu gure herrialdea berriro hobea izan dadin", adierazi du Twitterren zabaldutako mezu batean.

Jen O’Malley Dillon Alderdi Demokrataren kanpainako arduradunak itxaropentsu agertu da eta Joe Biden "garaipena lortzear" dagoela azpimarratu du.

Joe Bidenek Saint Joseph elizan hasi du eguna, familia etxetik gertu, Wilmingtonen. Ondoren, Screinton Pensylvaniako jaioterrirra joan da, eta Delawaren jarraituko du hauteskunde gaua.

Aurreko egunetako mitin maratoiaren ostean, gaur Donald Trump ez da agertu jende aurrean. Arlingtongo batzorde errepublikanoaren egoitzan izan da.

Aurretiaz 100 milioi pertsonak bozkatu dutela kontuan hartuta, parte-hartzea historikoa izango dela espero da.

Hauteskunde egun luzea izaten ari da Trumpentzat eta Bidenentzat. 2016an, inkestak kontra izan arren, Trumpek sorpresa eman zuen. Normalean, AEBko presidente ia guztiek bigarren agintaldia egin dute.

"Gau handia izango dugu", adierazi du Donald Trumpek, bere kanpainak Arlingtone (Virginia) duen egoitzan egindako bisita batean.

Presidenteak txalotu egin ditu boto-emaile ilarak, eta agintean jarraituko duela aurreikusi du. "Irabaztea erraza da, baina galtzea inoiz ez, ez niretzat", aitortu du.

Orotara 100 milioi pertsonak baino gehiagok eman zuten botoa gaur hauteslekuak ireki baino lehen, U.S. Elections Project. elkarteak jakinarazi duenez. Marka berria da herrialdean.

Hain zuzen ere, 100.796.871 hauteslek bozkatu zuten gaurko eguna baino lehen: 64,8 milioik, posta bidez, eta 35,9 milioik, hauteslekuetara aurreko egunetan joanda.

Hori horrela, 2016an eman zen parte-hartzea (% 55,7) gainditu egingo dela uste da. AEBen oso baxua izan ohi da parte-hartzea. 1968tik, ez da % 60koa baino handiagoa izan.

Umorista batek egindako muntaia dirudi, baina ez, Donald Trump berak txiokatu du. Ikusi bideoa, ikusi:

Barack Obama presidente ohiak Joe Bidenen eta Kamala Harrisen alde bozkatzeko deia egin du, "herrialde hobea berreraikitzeko".

Reuters agentziaren arabera, FBIk hauteskunde egunean etxean geratzeko deia egiten duten milioika telefono dei automatiko atzeman ditu, eta ikerketa abiatu du. Washington Post egunkariak zehaztu duenez, azken asteetan tankera horretako 10 milioi dei izan dira.

Eta inkestek zer islatzen dute? RealClearPolitics hedabidearen batez bestearen arabera, Joe Bidenek 7,2 puntuko aldea du Donald Trumpekin. Hauteskunde Kolegioan, hautagai demokratak 216 ordezkari izango lituzke, eta errepublikanoak, aldiz, 125. Hori bai, 197 jokoan egongo lirateke oraindik. Dena dela, ez dugu ahaztu behar 2016an Hillary Clintonen garaipena aurreikusten zutela inkestek...

AEBko hauteskundeak, iruditan

Donald Trumpen emazte Melania Trumpek Palm Beachen eman du botoa.

Eta Trumpek galdu eta porrota onartuko ez balu, zer?

Trumpek argi du iruzurra egon ezean, garaile aterako dela. Galduko balu, beraz, ez lioke Bideni agintearen lekukoa modu baketsuan emango, irailean egindako elkarrizketa batean aitortu zuenez.

Hauteskundeak igarota, abenduaren 8ra arteko epea dute estatuetako agintariek emaitzekin gerta litezkeen gorabeherak konpontzeko. Sei egun geroago, abenduaren 14an, bilera egin eta presidentearen alde bozkatuko dute. Urtarrilaren 6rako Kongresu berria aukeratu behar dute.

Guztira, 538 boto daude jokoan, eta gutxienez 270 lortu beharko ditu irabazleak presidente hautatzeko.

Felipe Etxebarriaren iruzkina: "Trumpek narratiba bat ezarri du, eta horren arabera, hauteskunde-sistemak bere legitimitatea berma dezake, berak hauteskundeak irabazten baditu. Eta galtzen baditu, sistema ustela dela frogatuko du".

Village Peoplen kantu ezaguna dantzatzen azaltzen den bideoa txiokatu du bart Donald Trumpek, AEBko hauteskunde kanpaina bukatu eta Etxe Zurira iristean.

Errepublikanoen hautagaia zenetik polemika gustuko izan du Donald Trumpek, eta AEBko presidente kargua hartu zuenetik ere bide horri eutsi dio. Hona hemen esandako astakeri batzuk.

Milwakee-Winsconsingo Uniberitsitateko Ekonomia irakaslea da Itziar Lazkano, eta azaldu duenez, boto-emaile demokraten mobilizazioa izango da gakoa: "Obamaren alde egin zuten boto-emaile askok bizkarra eman zioten Hillary Clintoni, eta mobilizazio horrek erabakiko du emaitza". Entzun elkarrizketa osoa, hemen.

Donald Trumpek salatu du hauteskundeetan iruzurra egon dela, eta adierazi du kaleetan indarkeria egongo dela. Hauxe da Amaia Uribe kazetariak AEBtik kontatu diguna: 

Mikel Reparaz EiTBko berriemailea Arlingtonen (Virginia) dago, egunaren nondik norakoak aztertzen. Haren hitzetan, kaleetan tentsioa da nagusi, eta estatubatuarrak arduratuta daude.

AEBko presidente Donald Trumpek esan du "aukera handiak" dituela irabazteko, baina hitzeman du emaitzak jakin arte ez duela bere burua irabazletzat joko. "Ez dago jolasten ibiltzeko arrazoirik", esan du elkarrizketa batean. 

Hauteskunde egunaren ostean, zer?

Hasiera batean bi agertoki soilik aurreikusi dituzten arren, baliteke oraindik hauteskundeek luze jotzea. Iragarpenak betez gero, Bidenek irabaziko lituzke bozak, eta errazena litzateke 270 boto lortzea, estatu guztien emaitzak jakin aurretik.

Kasu horretan, porrota onartzea besterik ez luke izango Trumpek. Halere, haren izaera ezagututa, baliteke keinu hori berehala ez iristea.

Are gehiago, giltzarri diren zenbait estatutako emaitza atzeratuko balitz, luzeagoa izango litzateke hauteskundeen biharamuna.

Trump presidentearen argi-ilunak. PROFILA: Ameriketako Estatu Batuko 45. presidentea, kargura heltzean zaharrena, aberatsena eta aurretik kargu militar edo politiko bat izan gabe heltzen lehena izan zen, eta berriz ekingo dio agintaldia errepikatzeko lehiari.

Nor eta nolakoa da Joe Biden? PROFILA: Ia 78 urterekin, orain dela 48 urte hasitako ibilbide luze baten azken txanpari egin beharko dio aurre. Barack Obamarekin presidenteorde izan zen, eta eskarmentu handiko hautagaia da.

AEBn denda eta tabernak babesten hasi dira sortu daitezkeen istiluen beldur.

ETBk, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta eitb.eus-ek Donald Trump eta Joe Biden hautagaien arteko lehiaren berri emango dute unean-unean.

Texasen garrantzia, hautes-boto gehien banatzen dituen estatuetako bat baita

AEBko boto emaileen kezka nagusia koronabirusa da

Inkestek Biden jotzen dute irabazle, baina duela lau urte ere Hillary Clintonen aldekoak ziren eta ezustekoa gertatu zen.

Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetan estatuak dira garrantzitsu, boto-emaileen kopurua baino gehiago, eta bakar batek markatu dezake hautagaietako baten aldeko edo kontrako aldea.

Zein dira AEBko hauteskunde sistema konplexuaren nondik norakoak? Herritarrak hauteslekuetara deituta daude gaur, Biden eta Trumpen arteko lehian bustitzeko. Halere, Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Hauteskunde Kolegioak aukeratuko du.

Ireki dituzte hauteslekuak AEBn