Cargando...

Zuzenean

EITB Maratoia

Horrela kontatu dizugu EITB Maratoiaren egun handia

A. O. - J. E.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EITB Maratoiak egun solidario handia izan du, eta jada 722.605 euro bildu ditu. Egin bat gurekin! Egin zure ekarpena online, 902542525 telefonoan, edo kontu hauetan: ES04 2100 8686 8102 0004 5619 (Caixabank), ES56 3035 0450 15 4500005802 (Laboral Kutxa) eta ES86 2095 0611 00 9120154296 (Kutxabank).

Kontsultatu EITB Maratoiaren web orri berezia, eta egizu zure dohaintza online.

Actualizar

Gaua 703.750 eurorekin amaitu dugu! Gogoratu zuen ekarpenak jasotzen jarraitzen ditugula covid-19a ikertzeko. Mila esker!

Kopurua berriro eguneratu dugu: 630.036 euro orain arte. Eskerrik asko!

Milioi erdi euro baino gehiago lortu ditugu jada! Zehazki, 504.591 euro ditugu une honetan EITB Maratoiko markagailuan. Eskerrik asko!

Jarrai ezazu EITB Maratoiari buruzko Biba Zuek! saio berezia. ETB1en eta streaming bidez, hemen.

EITB Maratoiaren markagailuak gora egiten jarraitzen du, eta une honetan 443.451 euro ditugu. Eskerrik asko zuen ekarpenengatik!

Dagoeneko 422.856 euro bildu ditugu koronabirusa ikertzeko. Egin bat gurekin!

400.000 euro baino gehiago bildu ditugu jada! Zuen dei guztiei erantzungo diegu 902 54 25 25 telefono zenbakian. Ekarpen guztiak ongi etorriak dira!

Guztion artean covid-19a ikertzeko baliabideak batzen jarraitzen dugu. Dagoeneko 300.000 euro baino gehiago lortu ditugu EITB Maratoiari esker. Eskerrik asko!

Berriro ere markagailuak eguneratu ditugu, datua etengabe aldatzen ari baita. Oraintxe bertan 283.543 euro ditugu. Egin bat gurekin!

Herritarren elkartasuna eta eskuzabaltasuna erakusten duten dei ugari jaso ditugu 902 54 25 25 telefono zenbakian egun osoan. Une honetan, 261.043 euro ditugu. Aurrera goaz!

Ekarpenak egiteko 902 54 25 25 telefono zenbakia datorren larunbatera arte egongo da zabalik. Anima zaitez EITB Maratoiarekin bat egitera!

EITB Maratoiaren egun handian biltzen ari garen dirua eguneratzen jarraitzen dugu. Dagoeneko 235.868 euro ditugu. Mila esker!

200.000 euroko muga gainditu dugu jada. Une honetan, 227.948 euro ditugu gure markagailuan. Eskerrik asko zuen konpromisoagatik!

Dagoeneko 217.918 euro jaso ditugu. Ekarpen guztiak dira ongi etorriak!

Kopurua berriro eguneratu dugu: 196.804 euro orain arte. Eskerrik asko!

EITB Maratoiaren harira egiten dituzuen ekarpen guztiak jasotzen jarraitzen dugu, eta dagoeneko 186.169 euro bildu ditugu covid-19a ikertzeko. Aurten, denok gara kausa!

Eneko Llanos, EITB Maratoiaz: "Aurtengo kausak guztioi eragiten digu" (bideoa)

1.600 bertso jaso ditu EITB Maratoiak, covid-19a ikertzeko kanpainaren alde

EITB Maratoiak 155.332 euro bildu ditu jada! Eskerrik asko!

Honela gaude... eskerrik asko!

Ikusi EITB Maratoiaren argazki-galerian txertatu ditugun irudi berriak!

EITB Maratoiaren egun handiak ia sei ordu daramatza abian... eta jada 74.664 euro bildu ditugu! Eskerrik asko!

Eduardo Barinaga ETBko zuzendaria: ''Maratoia ez da bakarrik dirua biltzea, baizik eta jakitea zein egoeratan bizi garen''

Xabier Euzkitze, 'Egun On Euskadi' saioan: "Bihotzez eskertzen dugu parte hartu izana eta sentsibilizazio lanean lagundu izana"

EITB Maratoiaren galerian lehen irudiak bildu ditugu! Hemen da:

21.810 euro jada, EITB Maratoian! Eskerrik asko!

Elikagaien Bankuko Amaia Urberuaga lehen orduan iritsi da gure dei-zentrora!

Sebastian Lizasok hasiera eman dio EITB Maratoiko egun handiari bere bertsoarekin

Hasi berri gara... eta diru-bilketa gora jada! 15.750 euro... Eskerrik asko!

Milaka lagunek bidali digute euren bertsiorik onena, bertsokaterik handienean parte hartzeko! Anima zaitez zu ere!

Sebastian Lizasok, bertso batez, hasiera emango dio egun honi!

Egun on! EITB Maratoia hastear da... Hemen, egun solidario handi honek utzitako denaren berri emango dugu... Eskerrik asko guztioi!