Zuzenean
Iker Gonzalez | EITB MEDIA
Your browser doesn’t support HTML5 video
- Bernardina Escudero, Begoña del Olmo, Consuelo Landa eta Francisco Guerrero dira historian izena idatzita izango dituzten herritarrak, Euskadi eta Nafarroan koronabirusaren aurkako txertoa jasotzen lehenak izatearren.
- Agintariek gaurko egunaren garrantzia azpimarratu dute, baina ohartarazi dute segurtasun neurriak betetzea ezinbestekoa dela "egiteko daukagun bidea" egin arte.
BIDEOA: 263.250 txerto jarri dituzte gaur Europar Batasuneko 27 estatu-kideetan
BIDEOA: Guadalajarako egoitza batean jarri dute Espainian covidaren aurkako lehen txertoa
BIDEOA: Francisco "Patxo" Guerrero izan da txertoa hartu duen lehen nafarra
Bestalde, Consuelo Landa Araban txertoa jartzen lehenak esan du kalera irteteko desiratzen daudela. "Ea ondo egiten duen, denon onurarako".
Era berean, Bernardina eta Begoñaren kasuetan bezala, ez du minik sentitu; "ezer ez, maitasun handia bakarrik, jarri didatenean ezer ez zuela zirudien eta".
Bernardina Escudero Gipuzkoan txertoa jaso duen lehen emakumearen kasuan, Begoña del Olmoren ildo bertsutik joan da.
Escuderok esan du ez duela minik sentitu txertoa jarri diotenean, eta ondo sentitzen dela.
Begoña del Olmo Bizkaian covid-19aren aurkako txertoa jasotzen lehenak adierazi du ondo sentitzen dela, "gripearen aurkako txertoarekin bezalaxe".
Txertoa jartzeren aurkako jarrera duten pertsonei buruz galdetuta, Del Olmok eskatu du jar dezatela, "ondo egingo die bai haiei, baita niri ere".
Maria Chivite Nafarroako presidentearen hitzetan, gaurkoa "itxaropen eta ilusio" handiko eguna da, baina Eusko Jaurlaritzako agintarien joera berdinari eutsita, ohartarazi du ezin direla prebentzio neurriak alde batera utzi. "Amaieraren hasiera da, baina hasiera besterik ez da, oraindik hilabete batzuk geratzen zaizkigu koronabirusarekin elkarbizitzen", onartu du presidente nafarrak.
Maria Chivitek, era berean, eskerrak eman dizkie osasun sistemako eta erresidentzietako langileei; "covid-19aren aurka lehen lerroan egon dira, erresidentzietako egoiliarren ondoan, eta horiexek dira pandemia gogorren pairatu dutenak".
Francisco Guerreroren arabera, "urte txarra izan dugu, zorionez hemen ez zen -birusa- sartu, baina gaizki pasatu dugu, ezin izan gara irten, eta ez da bisitarik egon". Era berean, "apur bat beldurtuta" badaudela onartu du, baina egoitzako langileak aipatu ditu: "zain egon dira, eta lan eta lan etenik gabe".
Gaur hasi da txertaketa kanpaina El Vergel Nafarroako Gobernuak kudeatzen duen erresidentzian. 143 txerto daude prest gaur egoiliarrei jartzeko. 150 dira guztira egoiliarrak, baina horietako zazpik uko egin diote txertoa jartzeari.
Francisco Guerrero Cana, 70 urte, eta El Vergel Iruñeako egoitzako egoiliarra duela zortzi urte, izan da Nafarroan txertoa jaso duen lehen pertsona.
Begoña del Olmo, 80 urte, Bizkaian txertoa jaso duen lehena izan da, Elorrioko IFASen zentroan.
Gasteizko Ajuria erresidentzian Consuelo Landak, 91 urte, jaso du lehen txertoa Araban, 12:00ak jo eta gutxira.
Bernardina Escudero, 87 urte, izan da lehena Hondarribiako Caser egoitzan, baita Gipuzkoa osoan ere. Bernardinaren ondotik, Modesta Aranzasti (83 urte), Ane Aginagalde (langilea) e Irati Figueroa (langilea) izan dira hurrengoak Pfizer eta Biontechen txertoaren dosiak jasotzen.
Azken orduetan 72 covid-19 kasu gehiago zenbatu dituzte Nafarroan, Foru Gobernuak ostiral honetan emandako datuen arabera. Aurreko egunean, berriz, 83 koronabirus kasu atzeman zituzten.
Osasun sailburuaren ildo beretik mintzatu da Iñigo Urkullu lehendakaria ere. “Gaur koronabirusaren aurkako lehen txertoak jartzen ari dira Europa osoan. Txertoak itxaropen izpi bat zabaldu du baina hilabete asko beharko ditugu pertsona guztiak babesteko”.
Hala, prebentzioari eutsi eta segurtasun neurriak mantentzearen garrantzia azpimarratu ditu: “Horregatik prebentzioa eta norberaren babesa ezinbestekoak dira, hori da txertorik eraginkorrena. Zuhurtzi eta ardura osoz neurriak betetzen jarraitu behar dugu. Ezin dugu egindako lan guztia alperrik galtzen utzi”.
Gotzone Sagardui sailburuak adierazi duenez, txertoaren etorrera itxarondako unea da, eta pandemiaren "aurreko eta ondorengo" bat izango da. Gaur 405 dosi jaso ditu Euskadik, eta hiru lotetan banatu dira, txertaketa-kanpaina hasiko den hiru lurralde historikoetako egoitzetan banatzeko: 140 dosi Araban, 85 dosi Bizkaian eta 180 Gipuzkoan.
"Bihartik aurrera jasoko ditugun txertoak, lehendabizi gure egoitzetako egoiliarren txertaketa egiteko erabiliko ditugu, ondoren haiek zaintzen dituzten pertsonalarentzat, gero Osakidetzan lan egiten duten pertsonalarentzat, eta horrela handituz joango gara", adierazi du.
Beraz, "gaurkoa egun berezia da, gaurtik eta aurrera beste bide bat hartuko dugu, baina ez dezagun ahaztu -nabarmendu du- prebentzio neurriak zaindu egin behar ditugula. Gorde distantziak, aireztatu gauden lekuak, ez ahaztu musukoa janzten jarraitu behar dugula, eskuak hainbat eta gehiago garbitu behar ditugula, eta ahal dugun neurrian ez gaitezen gehiegi batu".
Bukatzeko, sailburuak berretsi egun du "gaurkoa egun berezia daukagula, baina oraindik bidea daukagu" egiteko.
Gaurko irudietako bat: txertoak Ajuria nagusien egoitzara heltzen, hiriburu arabarrean
Argazkia: Ana Alberdi
Hauek dira historia idatziko duten Hego Euskal Herriko lau erresidentziak, munduan pandemia eragin duen gaitzaren aurkako lehen txertoak ematen lehenak izatearren:
El Vergel, Iruñea. Argazkia: Patxi Irigoien
Caser erresidentzia, Hondarribia. Argazkia: EITB Media
Ajuria egoitza, Gasteizen. Argazkia: Karmele Uribesalgo, Euskadi Irratia
Elorrioko egoitza. Argazkia: EITB Media
Datu eguneratuak Nafarroako egoera epidemiologikoari buruzkoak: 72 positibo berri izan dira Foru Erkidegoan. Horrek nolabaiteko egonkortasuna eman dio azken egunetako joerari, atzo 82 zenbatu baitzituzten, Gobernu nafarrak emandako datuen arabera.
BIDEOA: Txagorritxuko Ospitaleak covid-19aren aurkako txertoaren lehen dosiak jaso ditu
Felix Zubia Donostia Ospitaleko zainketa intentsiboetako unitateko medikuak Euskadi Irratiko Faktoria saioan azaldu duenez, Euskal Herrian 4.000.000 dosi behar dira gaitzaren aurkako talde-immunitatea lortzeko; izan ere, herritarren % 60k edo % 70ek hartu beharko lukete txertoa, guztira 2.000.000 herritar inguruk, eta gogoan izan behar da pertsona bakoitzak bi dosi hartu behar dituela, hiru asteko tartearekin.
Nafarroak ere jaso ditu covid-19aren aurkako txertoaren lehen dosiak. Iruñeako El Vergel egoitzak emango dituzte datozen orduotan.
¿ Ya han llegado a Navarra las primeras dosis de la vacuna de Pfizer contra la #COVID19. Serán administradas esta mañana en la residencia El Vergel de Pamplona. Desde este lunes, irán llegando nuevas dosis semanalmente.#YoMeVacuno pic.twitter.com/KTgj1IvQrV
— DelegGobNavarra (@DelegGobNavarra) December 27, 2020
Hego Euskal Herrian txertaketa kanpaina hasiko den egunean, eguneratu egin dute pandemiak munduan izan duen eraginaren datuak. Gaur-gaurkoz, koronabirusak 80 milioi pertsona baino gehiago kutsatu ditu, azken 24 orduotan 511.000 kasu berri eta 7.077 hildako zenbatu eta gero. Hildakoak, guztira, 1,75 milioi dira jada.
Johns Hopkins Unibertsitateko datuak dira, gaur bertan argitara emandakoak.
Pedro Sanchez Gobernu espainiarraren presidenteak txalotu ditu Espainian egindako lehen txertaketak, Guadalajarako nagusien egoitza batean. Sanchezen esanetan, bi emakume horiek "aro itxaropentsu berri baten ordezkari dira".
Hoy Araceli y Mónica representan una nueva etapa esperanzadora. Un día para la emoción y la confianza.
— Pedro Sánchez (@sanchezcastejon) December 27, 2020
España inicia la vacunación frente al #COVID19 gracias a la fortaleza de su SNS y miles de profesionales que garantizarán un proceso rápido, solvente y equitativo. #YoMeVacuno pic.twitter.com/yE2060YQcc
Covid-19aren aurkako txertoaren lehen dosiak Euskadin dira jada
¿Las vacunas contra la #Covid acaban de llegar a Euskadi.
— Denis Itxaso (@DenisItxaso) December 27, 2020
La @guardiacivil ha entregado esta mañana el camión refrigerado a la @ertzaintzaEJGV para conducirlo hasta Vitoria-Gasteiz, desde donde se distribuirán las 405 dosis d esta entrega que permitirá las primeras vacunaciones pic.twitter.com/3xcIIvYJRG
Horrela ageri da gaur Gasteizko Ajuria erresidentzia. Hemen jarriko dira Arabako lehen dosiak, munduan pandemia eragin duen gaixotasunaren aurka, 2020. urtea historian arrastoa utzi duen urtea atzean utzita.
Gasteizeko Ajuria egoitza, gaur goizean. Argazkia: Karmele Uribesalgo, Euskadi Irratia
Italiak ere jarri ditu gaur lehen covid-19aren aurkako lehen dosiak 07:20ean. Erromako Lazaro Spallanzani ospitaleko langileak izan dira lehenak, Osasunaren Ministerio italiarrak zabaldu duenez.
Questa mattina all'@INMISpallanzani di Roma sono stati vaccinati i primi operatori sanitari. Inizia una nuova fase nella lotta a #Covid19
— Ministero della Salute (@MinisteroSalute) December 27, 2020
Per saperne di più visita il sito dedicato ¿¿https://t.co/Z3hPDfXrFO#VaccineDay pic.twitter.com/WDhcEZnnR4
BIDEOA: Araceli izan da covid-19aren aurkako txertoa jasotzen lehena espainiar Estatuan:
Covid-19arekin lotuta gutun "faltsuak" agertu direla ohartarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Herritarrei anbulatoriotik pasatzea eskatzen diete eskutitzetan, txertoa jartzeko.
Ipar Euskal Herrian, hiru lurraldeetako hiritarrek datorren urteko lehen astelehenean, urtarrilak 4an, jasoko dituzte lehen dosiak.
Foru Gobernuaren aurreikuspenen arabera, Nafarroako 36.000 herritarrengana iritsiko da txertoa lehen hiruhilekoan, gaurko lehen dosietatik abiatuta.
Gaur, 405 dosi jarriko dituzte Euskadin eta, gaurtik aurrera, astelehenero 16.000 dosi iritsiko dira, EAEri esleitutako 193.050 dosiak osatu arte.
11:00ak aldera espero da jartzea txertoaren lehen dosiak EAEn.
Euskadin, aldi berean jarriko dira lehen txertoak hiru lurraldeetan: Gasteizko Ajuria zahar-etxean (Araba), Elorrio Laguntza Zentroa-GUFE egoitzan (Bizkaia) eta Hondarribiko Caser Betharram zahar-etxean (Gipuzkoa).
Txertaketa hasi da jada Estatu espainiarrean. Zalantza ugari eragin ditu herritarren artean txertaketak, hori dela eta, dudak uxatze aldera, hemen kontsulta ditzakezu txertoei buruzko 10 galde-erantzun.
Araceli (96 urte), Guadalajarako Los Olmos egoitzako egoiliarra, izan da koronabirusaren aurkako txertoa jaso duen lehen pertsona Estatu espainiarrean, 09:00etan.
Covid-19aren aurkako txertaketa-kanpaina aldi berean hasiko da Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Igande honetan bertan, hilak 27, txertatuko dituzte lurralde bakoitzeko lau zahar-etxetako egoiliarrak. Hala, zentro horietan jarriko dituzte Euskal Autonomia Erkidegora (EAE) iritsiko diren lehen 405 txertoak eta Nafarroak jasoko dituen 155 dosiak.