Jarraipen berezia
Eider Garaikoetxea O. | Eriz Lotina | EITB MEDIA
Estatusaren gaian gehiengoak gutxiengoari men egitea nahi izatea leporatu dio Egibarrek PSE-EEri. EH Bilduk dio Urkulluk aldarrikatzen duen subiranotasuna Euskal Estatua eraikiz soilik izango dela posible. PSE-EEk ohartarazi du Estatutu berri batek ez lukeela "independentziaren bidea" irekiko. Elkarrekin Podemos-IU Jaurlaritzarekin akordioak egiteko prest agertu da, "Urkulluk norabidea aldatzen badu". PP+Cs taldeak laguntza eskaini dio Urkulluri, baina "haustura-tentazioak" alde batera uzteko eskatu dio.
Bukatu da Politika Orokorreko Eztabaida.
"Elkarbizitzea da helburua", nabarmendu du Joseba Egibar EAJko bozeramaileak. "Euskal herritarrek adostu behar dute zer nahi duten eta gero hitzartu behar da", aldarrikatu du. Azkenik, lehendakariari, Jon Darponi eta Maria Jesus Mugikari eskerrak eman dizkio jeltzaleak.
"Gure aldetik uneoro egindako eskaintza guztietan elkarrizketarako borondatea egon da", esan dio Maialen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak Urkulluri. "Aldebikotasuna fantasia bat da, botere funts blindatu bat barik, erabakitzeko eskubiderik, bermerik gabe", gogorarazi dio. Ondoren Eneko Anduezari zuzendu zaio: "Arrasatekoa ez da omenaldia eta ez da ongietorria, gezurretan eraikitako kontakizuna da hori". Bestalde, "biktima guztiei berdin begiratzen diet", azpimarratu du.
"EH Bilduren formula Jaurlaritzaren aurka egitea izan da", adierazi du Eneko Andueza PSE-EEko ordezkariak. "Arraun egin dezagun denok norabide berean", eskatu du. "Ezin da trintxera politika egin", gaineratu du. "Elkarren aurka joateak ez garamatza inora", uste du.
"Gobernu batengatik espero dena da esatea gauzak nola egin zitezkeen hobeto", esan dio Miren Gorrotxategik (Elkarrekin Podemos-IU) lehendakariari. "Aurrez aurreko zerbitzuan oso berandu dabil Osakidetza", gogorarazi dio. "Azken urteetako murrizketen ondorio da", gaineratu du. "Ez diguzu irakurketa objektiboa egin", kritikatu du.
"Badirudi Euskadi erreferentea izan dela, eta ez da horrela", argitu dio Carlos Iturgaiz PP+C's koalizioko bozeramaileak lehendakariari. "Euskal oasia marrazten diguzu. Marketing asko dago eta kudeaketa txarra kasu askotan", azaldu du. "Lurrera jaitsi behar zara", esan dio Urkulluri.
"Baztertuta utzi gaituzu", esan dio Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak lehendakariari.
Urkulluren esanetan, "pandemiaren tuneletik ateratzen ari gara, eta aukera bikaina dugu". "Konfiantza osoa dut euskal gizartean", nabarmendu du.
"Saia gaitezen ituna egiten, elkarlanean", eskatu du lehendakariak.
"Zaldibarko enpresak bere gain hartu du erantzukizuna", gogorarazi du EAEko buruzagiak. "Tragedia izan zen, eta hildakoen senideekin harremanetan jarraituko dut", gaineratu du.
"Energia berriztagarriak bultzatzea da erronketako bat; baina energia berriztagarrien kokapena onartzeko prest gaude? Prest gaude gas naturalari uko egiteko?", galdetu du Urkulluk.
Lehendakariaren hitzetan, "euskal industria indartsu atera da krisi honetatik".
BIDEOA: EAJko Joseba Egibarren mintzaldi osoa
"Iriarte andrea, ulertzen ditut zure arazoak nire proiektua ulertzeko", esan du agintariak. "Ez duzue aurrera egiten. Espero dut urratsez urrats joatea", gaineratu du. "Aukera ezin hobea duzu gizarteari begiratu eta biktimei hitz egiteko", gomendatu dio EH Bilduko bozeramaileari.
"Ez nator bat zure hitz topikoekin", aurpegiratu dio lehendakariak Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileari. "Akordio asmoarekin geratu nahi dut", erantsi du.
"Esaidazu, Iturgaiz jauna, Estatutua betetzeko prest zaude?", galdetu dio Urkulluk PP+C'seko bozeramaileari.
"Espainiako eredua inposatzera zatoz", esan dio lehendakariak Voxeko legebiltzarkideari.
"Egin zitekeen hobeto, baina aitor dezagun inguruan baino hobeto kudeatu dugula", erantzun dio Urkulluk Iriarteri, pandemian egindako kudeaketaz.
"Anduezak garbi esan du bere proposamena dela gehiengoa gutxiengoaren aurrean makurtzea", azaldu du Egibarrek. "Estatusa aldatzea da gakoa, Estatutua bete ahal izateko", aldarrikatu du. "Zein da bidea herri honentzat?", galdetu dio sozialistari: "Ezin al da demokratikoki erantzun?". "Ez dira marra gorriak jarri behar", gomendatu dio.
"Ez dut ikusi Bildu Sanchezi galderak egiten Europako funtsen inguruan", gogorarazi du Egibarrek. "Asmatu egin behar dugu proiektuak aurkezterakoan", uste du. "Susperraldi ekonomikoari ekin behar diogu orain", gaineratu du.
BIDEOA: EH Bilduko Maddalen Iriarteren mintzaldi osoa
"Faltan botatzen dut ETAk suposatu zuenaren inguruan EH Bilduk izan duen defizita", erantsi du Egibarrek.
"Ezker abertzaleak teorian eta abstrakzio ideologian bizi du politika. Lurra hartu behar da", adierazi du Joseba Egibar EAJko bozeramaileak.
"Demokrazia kontua da. Herritarren borondatea errespetatzea", nabarmendu du. "Esan diezaiogun herri honi zein den bakoitzaren proposamena", errepikatu du. "Ikuspuntu partekatutik abiatuta, urratsak egin ditzakegu", gaineratu du.
"Erabakitzeko eskubidea desagertu da zure hitzalditik", aurpegiratu dio Urkulluri. "Badakizue egia esateko ordua iritsi dela", erantsi du.
EH Bilduko bozeramailearen ahotan, "ez daukagu behar adina tresna autogobernuan urratsak egiteko". "Autogobernuan zuek non zaudete?", galdetu du.
"Zure ardura da Zaldibarko erantzukizun politikoak argitzea", esan dio Urkulluri.
Iriarteren hitzetan, "giza eskubideak herritar guztien ardatz izatea da lehentasunetako bat".
"Birusari aurre egiteko atzetik ibili gara, Gobernu honek ez du jakin aurrea hartzen", esan du.
"Atzera egiten ari gara. Lidergo falta dago eta su artifizialak ikusi ditut", kritikatu du koalizioko ordezkariak.
"Ilusio falta du Gobernu honek", leporatu du Maialen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak.
"Gure erreferentzia ez da XIX. mendea izango", aurpegiratu dio Urkulluri.
"Alderdi abertzaleei esan nahi diet ondo ezagutzen dutela orain arteko bidea", ohartarazi die. "Gehiengoa dute abertzaleek nahi duten testua adosteko, baina horrek gizartearen zatiketa ekarriko du", gaineratu du sozialistak.
"2022 gastu publiko handiko urtea izango da, inoizko handiena", aurreratu du.
"Ez dugu eztabaidarik saihestuko. Estatua federalki antolatzeko proposamenari eusten diogu", adierazi du Eneko Andueza PSE-EEko bozeramaileak.
BIDEOA: Elkarrekin Podemoseko Miren Gorrotxategiren mintzaldi osoa
BIDEOA: PP+Cs-eko Carlos Iturgaizen mintzaldi osoa
BIDEOA: Voxeko Amaya Martinezen mintzaldi osoa
Azkenik, "sistema publikoa behar dugu, ez eredu pribatua", azpimarratu du koalizio moreko bozeramaileak.
Miren Gorrotxategi.
"Prest gaude marra gorririk gabe adostasun zabalak lortzeko", nabarmendu du Gorrotxategik. "Eredu sozial eta publikoa da proposatzen duguna", erantsi du.
"Herri honen errealitate nazionala ondo ezagutzen dugu", aldarrikatu du Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak.
"Autogobernuan ditugun tresnak behar bezala erabili behar ditugu", adierazi du Gorrotxategik.
Gorrotxategiren ustez, pandemiak "agerian utzi ditu gure sistemaren arrakalak", eta horren ildoan, "autokritika" eskatu dio Jaurlaritzari.
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU ari da hitz egiten orain.
PP+Cs-ren bozeramaileak "argi hitz egiteko" eskatu dio lehendakariari eta argitzeko EH Bildurekin estatutu berria adostuko duen. Izan ere, ohartarazi duenez, "jakin badakizu zer ekartzen duen obsesio identitarioa: Kataluniako hondamendira".
Iturgaizen aburuz, "ETAren terrorearen negazionista asko daude hemen"
Iturgaizen ustez, azken urtean "hazi egin dira euren eskubideak defendatu nahi dituzten horien kontrako erasoak" eta ugaritu egin dira "gure kaleak eurenganatu egin nahi dituzten antolatutako bandak".
"Popularren" buruak "Sanchezekin duen aliantza" uzteko eskatu dio Urkulluri: "Ez da herritarrek behar dutena".
Iturgaizek krisi ekonomikoa hartu du hizpide: "Euskadi ez da uharte bat".
Jaurlaritzak izurriaz egin duen kudeaketa "kaotikoa" kritikatu du. "Sagardui desagertuta egon da udan", salatu du.
Carlos Iturgaizen (PP+Cs) txanda. Urkullurena "bere buruaz harro dagoen gobernu bat da", kritikatu du.
Iturgaiz
Voxeko bozeramaileak gaztelania aldarrikatu du eta "euskara inposatzen" ari direla salatu.
Martinez
Martinez ETAko presoen "ongietorrien" inguruan hitz egiten hasi da. Lehendakariak eta Ganberak terrorismoaren biktimei bizkarra eman izana deitoratu du.
Taldeen hitzaldiak txikitik handira izango dira. Beraz, hitza hartzen lehena Amaia Martinez Voxeko bozeramaile eta legebiltzarkidea izango da.
Ordubete eskas barru, 14:30ean, ekingo diote taldeek Urkulluren hitzaldiari erantzuteari.
Lehendakariak hitzaldia amaitu ondoren, saioa eten da 14:30ak arte. Taldeen txanda izango da pic.twitter.com/MshKcxXEqS
— Eusko Legebiltzarra (@PVasco_EuskoL) September 16, 2021
Berdintasuna bermatzeko politikak Jaurlaritzaren jardunean txertatzeko konpromisoa hartu ostean, Urkulluk azpimarratu du Jaurlaritzaren asmoa dela genero berdintasunaren Europako Institutuaren indizean hobera egitea (gaur egun 9. postuan dago EAE).
Xingola morea, martxoaren 8ko ekitaldi batean.
Alor ekonomikoaz ari zela, trenbide bidezko garraioaren garrantzia nabarmendu du Urkulluk, "mugikortasuna hobetzen eta ingurumenaren gaineko eragina murrizten" duelako. AHTari buruz, esan du espero duela aurten lortzea Bilboko eta Gasteizko sarbideen inguruko akordioa.
Gasteizko geltokia, Jaurlaritzak egindako simulazio batean.
Hezkuntza ere hizpide hartu du Urkulluk hitzaldian, eta Bildarratzek iragarritako hitzarmenari buruz honakoa esan du: "Gure konpromisoa hezkuntzaren etengabeko hobekuntzan datza".
BIDEOA | Egibar (EAJ): "Oso diskurtso konprometitua izan da iragan hurbilarekin"
Politika orokorreko eztabaidaren ARGAZKIAK
BIDEOA | Laura Garrido (PP): ''Autogobernuaren gaian Lehendakariak nahasmena sortu nahi izan duela uste dugu''
BIDEOA | Nerea Kortajarena (EH Bildu): "Autokritika aipatu bai, baina Urkulluren diskurtsoa ez da bat etorri autokritikarekin"
BIDEOA | Alberto Alonso (PSE-EE): "Gaur egun gizartearen ardura ez da autogobernuan sakontzea, osasuna eta krisia baizik"
Oposizioko alderdiek Legebiltzarreko korridoreetan egin dute lehen balorazioa:
BIDEOA | Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-IU): "Titular handiak bai, baina zehaztasun gutxi"
BIDEOA | Urkullu lehendakariak ''euskal nazioa'' berrindartzeko deia egin du
Legebiltzarreko saioa 14:30ean abiatuko da berriro, taldeen hitzaldiekin.
"Asko dugu aurrera egiteko" esanez bukatu du bere agerraldia Urkulluk.
Lehendakariak "transferitutako autogobernuaren eskumen higadura larria" eta aitortutako autogobernuaren "urratze tematia" kritikatu ditu. Hala, Gernikako Estatutua osorik betetzeko eta hura berritzeko beharra azpimarratu du.
"Gure errealitate nazionala eta euskal autogobernuaren berezitasuna aitortuko duen akordio berri bat lortzeko aukera dugu. Estatuarekin alde biko harremana eta Euskadik nazioartean presentzia eta proiekzioa edukitzea beharrezkoak izango dira horretarako", esan du.
Ondoren, Jaurlaritzak bere buruari ezarritako 10 herri helburuak azaldu ditu Urkulluk. Hauek dira horietako batzuk: langabezia tasa % 10etik behera jaistea, BPGaren % 40 industriatik eratortzea, ezberdintasun soziala murriztea, berdintasun gehiago lortzea edota negutegi efektuko gasen emisioa % 30 jaistea.
Iñigo Urkullu Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Ondoren, Jaurlaritzak bere buruari ezarritako 10 herri helburuak azaldu ditu Urkulluk. Hauek dira horietako batzuk: langabezia tasa % 10etik behera jaistea, BPGaren % 40 industriatik eratortzea, ezberdintasun soziala murriztea, berdintasun gehiago lortzea edota negutegi efektuko gasen emisioa % 30 jaistea.
Abiadura Handiko Trenaren Bilboko eta Gasteizko sarbideen inguruko akordioa aurten erdiestea espero du Urkulluk, "behin betiko epeak" zehaztuta. Horren harira, prest agertu da "aldez aurretik ezarritako egutegian atzerapenik ekarri ez duen edozein aukera" aztertzeko.
Gernikako Estatututak aitortutako eta oraindik egiteke dauden transferentziei buruz, "aurrerapausoak" onartu ditu lehendakariak, baina nabarmendu du oraindik "bide luzea" dagoela egiteke Autogobernua osorik betetzeko.
Hizkuntza politika ere hizpide hartu du. "Euskara guztiona da", azpimarratu du, eta gogorarazi du duela ia 40 urte Euskararen Legea "adostasun handiarekin" onartu zela.
Berrikuntza eta jasangarritasuna aldarrikatu ditu Urkulluk, ekonomia zirkularraren estrategia eta "Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana" ahotan hartuta. Horren ildoan, "Zaldibarko zabortegiaren amiltze dramatikoa" espresuki aipatu du, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze hil zituena. Berretsi du gardentasunaren aldeko konpromiso horri heltzen diola eta euren erantzukizuna dela "horrelako zerbait berriro gerta ez dadin saiatzea".
Susperraldi ekonomikoa eta aurrekontuen egoera hizpide hartuta, taldeei proiektua "elkarrekin" aztertzeko deia egin die, "akordio bat lortzeko.
Lau zatitan banatu du hitzaldia lehendakariak: egindakoaren balantzea, "herri helburuetan izandakoa aurrerapenaren ebaluazioa", susperraldi ekonomikoa, eta Euskadi garai berrian eraldatzeko proposamena.
BIDEOA | Urkulluk "akatsak" onartu ditu pandemiaren kudeaketan
Lehendakaria 09:20 aldera heldu da Gasteizko ganberara:
Lehendakariarentzat "inflexio-puntu" batean gaude, uste baitu Euskadi "ziklo berri bati ekiteko atean" dagoela. Hala, politika orokorreko saioa "aukera" gisa ikusten du, "aukera bat, Euskadiren susperraldi sozial, ekonomiko, sanitarioa eta emozionalaren oinarriak konpartitzeko".
Lehendakariak "aitorpen kritikoa" eginez jarraitu du: "Ez dakit asmatu dugun azaltzen pandemia egoeran jarraitzen genuela eta pandemia egoeran jarraitzen dugula, horrek dakarren guztiarekin. Ez dakit asmatu dugun esplikatzen zergatik hartu ditugun hartu ditugun neurriak. Aitortu behar da agintariok ez dugula denetarako erantzunik, eta horrelako egoera batean, proba-errore metodoarekin jardun dugula".
Autokritika eginez abiatu du hitzaldia lehendakariak. Aitortu duenez, "zailtasun handiak izan ditugu, eta akatsak egin ditugu".
Urkullu lehendakaria
Pandemiaren biktimak gogoan abiatu du hitzaldia Iñigo Urkullu lehendakariak.-
Apur bat lehenago iritsi da Maddalen Iriarte EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramailea.
Iriarte, Legebiltzarrera sartzen. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Iñigo Urkullu lehendakaria Legebiltzarrera heldu da. Ondoan du Idoia Mendia bigarren lehendakariordea eta Jaurlaritzako sailburu batzuk.
Urkullu eta Mendia, Legebiltzarrera heltzen.
Ganberaren kanpoaldea protesta eta aldarrikapenetarako baliatuko dute gaur. Tubacexeko langileek ibilgailu karabana antolatu dute Laudio eta Gasteiz artean, politika orokorreko saioarekin bat eginda.
Tubacexeko langileen aurreko protesta bat. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
20 minutu eskas falta dira eztabaida abiatzeko. Hainbat legebiltzarkide eta gonbidatu heldu dira Legebiltzarrera, besteak beste, Carmelo Barrio PPko kidea edota Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia.
Oso pleno inportantea dugu gaur Gasteizko Legebiltzarrean. Durangotik bidean
— Miren Gorrotxategi (@MiGorrotxategi) September 16, 2021
Hoy tenemos uno de los plenos más importantes del año. El de Política General. Allí vamos! pic.twitter.com/tNGVHTGUqI
EITB Mediako albistegiek arreta handiz jarraituko dute saioa. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioa Gasteizetik egiten ari dira gaur:
¿ Gaur, Eusko Legebiltzarretik!
— Faktoria (@faktoriaEITB) September 16, 2021
¿ Bakartxo Tejeria @PVasco_EuskoL¿en presidentea
¿ Solasaldia: @egarai, @ikerrioja, @inakigaldosira
¿ #Katalunia: @martinaranburu, Fermin Roviralta
¿ Ion Celestino, musikaz eta bizitzaz
¿Hemen ¿ #zuzenean https://t.co/UAhJpdGsbo #Faktoria pic.twitter.com/zsvxh0wa51
Gonbidatuen tribunak edukiera mugatua izango da oraindik. Dena dela, buruzagi politiko nagusiak bertan egongo dira. Besteak beste, honakoak: hiru aldundietako ahaldun nagusiak (Rementeria, Gonzalez eta Olano), Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak (Elosegui eta Otadui), Gorka Urtaran Eudeleko burua, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria, edota Andoni Ortuzar EAJko EBBren presidentea eta Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia.
Nolabaiteko normaltasuna berreskuratuko du gaur Legebiltzarrak. Izan ere, ia urtebete edukiera mugatua izan ostean, eserleku guztiak beteta egongo dira gaur.
Jarlekuen erdiak hutsik egon dira ia urtebetez.
Urkulluk astelehenean aurreratu zuen bere hitzaldiaren zirriborroa. Euskal alderdiei Legebiltzarreko autogobernu lantaldeak egindako lana amaitzeko deia egin zien, "autogobernu proiektu handi baten inguruan adostasun sendoa lortzeko erronka partekatua" bultzatuta.
EAEko urte politikoa politika orokorreko eztabaidarekin abiatuko da. Goizeko saioan, lehendakariaren hitzaldiak izango du protagonismoa. Batez ere, hiru gai izango ditu ardatz: izurriaren bilakaera ona, susperraldi ekonomikoa eta autogobernuaren alorrean "adostasun sendoa" lortzeko beharra.
Urkullu, Legebiltzarrean. Argazkia: EFE