Cargando...

Jarraipen berezia

UHOLDEAK

Ebroren oldarraldiak metro bateko altuera hartu du Tuterako kaleetan

E. Jauregi Oiartzabal | EITB MEDIA

-  Ura sartu da Tuterako Alde Zaharreko 20 bat kaletan. Nafarroa Erdialdea eta Erribera oso kaltetuta daude.

- Nafarroako Gobernuak uholdeek kaltetutako eremua hondamendi natural izendatzeko eskatuko dio Estatuari.

- Atera dute Lesakan, Bidasoa ibaitik, ostiraletik falta zen gizonaren gorpua. Denboraleak bi hildako utzi ditu Nafarroako iparraldean.

- Gasteizko inguruak izan dira kaltetuenak EAEn, eta oraindik itxita dago Gasteizeko irteera nagusietako bat.

Actualizar

Bernardo Ciriza Nafarroako Lurralde Kohesiorako kontseilaria Sunbillan, Donezteben eta Elizondon izan da igande honetan, azken egunetako euriteek eta ibaiek eragindako kalteak bertatik bertara ikusteko.

Gainera, Herri Lan eta Azpiegituretako zuzendari nagusi Pedro Lopezekin batera, Belateko eta Almizeko tunelak bisitatu ditu Cirizak. Astelehen honetan irekitzea espero dute, abiadura mugekin.

Iruñeko El Vergeleko eta Funesen egoitzako bizilagunak handik atera dituzte azken orduotan. El Vergeleko egoiliarren lekualdaketa ostiraleko uholdeen ondorioz egin behar izan da, zentroa kaltetua geratu baitzen. Gaur goizean amaitu dute lekualdaketa, eta arratsaldean, Funesen egoitzako pertsonak lekualdatu dituzte, atzo inkomunikatuta geratu baitziren.

Ebroren ur-emari handiena 14:00etan iritsi da Tuterara. 19:00etan, ibaiak 6,06 metroko altuera zuen eta 2.647 m/3 emaria zeraman segundoko.

Emilio Cigudosa San Adriango alkateak adierazi duenez, "egoera kaotikoa da" uholdeen ondorioz, baina erakundeak "elkarrekin" lanean ari direla eta "normaltasunera azkar itzultzea" lortuko dutela azpimarratu du.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak San Adrian bisitatu du, uholdeek eragin dituzten kalteak ikusteko.

Sunbillako eta Elizondoko uholdeetan izandako bi heriotzengatik doluminak eman eta elkartasuna helarazi die senideei.

"Babes zibileko sisteman, administrazio guztien arteko koordinazioan eta lankidetzan" konfiantza duela adierazi du eta nabarmendu du "oraindik erantzun-fasean gauden bitartean, errekuperazio-fasean ere" ari direla lanean, "kalteak baloratzeko fasean, alegia, larrialdia ez baita amaitzen, harik eta normaltasun zentzuzko bat berrezarri arte".

Nafarroa hondamendi natural eremu izendatzerai buruz galdetuta, ministroak esan du ikusteko dagoela eskariak zer ibilbide izango duen, baina aitortu du "lehen begiratuan kalte handiak eta garrantzitsuak" ikusten direla, "begien bistakoa eta objektiboa da" gaineratu du.

A-15 eta 113 errepideak Nafarroako Erriberan eta N-622 irteera Gasteizen, oraindik ere arazoak dauden errepide nagusiak. Kontsultatu informazioa hemen.

Azaroaren 21etik metatutako marka historikoak: 847 l/m ² Eskas estazioan; 695 l/m ² Añarben; 609 l/m ² Sarrian (Zuia) eta 606 l/m ² Cerrojan (Karrantza).

Kantauri isurialdearen zonalde handi batean 400-500 l/m ² baino gehiago pilatu dira azken 21 eguneta.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, azken 21 egunetan izandako euriteak "erabat ezohikoak" izan dira eta mende honetako markak nabarmen gainditu dituzte bai azaroan baita abenduan ere.

Azaroaren 21ean hasi ziren prezipitazioak. Dana bat iritsi zen Iberiar Penintsulara, eta, ondorioz, metro koadroko 100 litro baino gehiagoko prezipitazioak pilatu ziren hilaren 25ean Gipuzkoako zenbait tokitan, eta 60 l/m ² tik gorakoak Bizkaian.

Hilaren 26tik aurrera, antizikloi bat sartu zen Atlantikoan, eta Britainiar Uharteetan zegoen Arwen izeneko depresio sakon batek 100 l/m ² -tik gora pilatu zituen berriro 24 ordutan zenbait estaziotan, baita elurra ekarri ere.

Abenduko lehen egunetan depresio atlantikoei lotutako fronte ugari izan ziren. Eta, berriz, Barra izeneko ziklogenesi leherkorrarekin, abenduaren 9an eta 10ean 100 l/m2-ko euria metatu zen 24 ordutan.

Euskalmeten arabera, egoera horietako bakoitza normala da urte sasoi honetan, baina ez guztiak segidan.

Tuterako bizilagunek ura jaisten denean ikusiko dituzte behar bezala kalteak. Herriko alkatea eta Nafarroako presidentea ados daude hondamendi eremu izendatzea eskatu behar dela.

Ebro ibaia behera egiten ari da Tuteran. 16:30ean, 6,16 metroko altuera du eta 2.696 m3/s-ko emaria.

Ebroko goraldiaren maximoa 04:00ak aldera igaro da San Adriandik. Ibaiak gainezka egin du eta hainbat kale urez bete dira baina ez da inor etxetik atera behar izan, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak San Adrian bisitatuko du gaur, 17:30ean, Foru Erkidegoak azken egunetan jasan dituen uholdeen berri betatik bertara izateko.

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea, Javier Remirez Presidentetza, Berdintasun, Barne eta Funtzio Publikoko kontseilaria eta Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria izango ditu alboan.

BIDEOA: Abetxukon, Gasteizen, tranbia martxan da berriz, baina Presa kaleak trafikoarentzat itxita jarraitzen du.

BIDEOA: Soroak putzu bihurtuta Cadreitan, urak eramandako auto bat Milagron… Ebro eta Arga ibaiek bere bidean zehar eragindako txikizioak nabariak dira.

BIDEOA: Ebro ibaiaren emaria etengabe hazi da eta 06:00etarako metro bete ur zuten Tuterako kaleetan. Eguneko lehen argiek agerian utzi dituzte uholdeen ondorioak.

BÍDEO: Azken 20 urteetako uholderik okerrenak izan dira Tuteran

Ebroren oldarraldiak metro bateko altuera hartu du Tuterako kaleetan

GALERIA: Ega ibaia, Lizarra parean, erauntsi handitik bi egunera. Nuria Mampelek eitb.eus-era bidalitako argazkiak.

Argazki guztiak ikusi.

Errepidea itxi dute Zeberion, lur-jausiagatik:

Uribarri eta Urrunaga urtegietako maila behera egiten hasi da, azkenean.

Hurrengo egunetarako eguraldi iragarpena hemen:

Uribarri-Ganboa eguerdian. Argazkia: Maria Agirre | EITB Media

Gasteizko uholdeen ondorioak, argazkitan, Jokin Zurutuzak eitb.eus-era bidalita.

Iker Ibarluzea meteorologoa: "Azken urteetan ez du hainbeste euri egin, hain egun gutxitan"

Iker Ibarluzea: "Azken urteetan ez du hainbeste euri egin, hain egun gutxitan"

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak uholde tokietara ez hurbiltzeko eskatu die herritarrei:

Gogora dezagun gaur goizean atera dutela erreskate taldeko kideek Bidasoa ibaitik ostiraletik desagertuta zegoen Elizondoko bizilagunaren gorpua. Nafarroako Foruzaingoak darama ikerketa.

Atera dute Bidasoako uretatik ostiralean desagertu zen Elizondoko gizonaren gorpua

ARGAZKIAK: Tutera goizean (Patxi Irigoyen | EITB Media):

Nafarroako Foru Exekutiboak eta urak kaltetutako herrietako udalek uholde-arriskua duten eremuetara ez hurbiltzeko deia egin diete herritarrei, izan ere, "pertsona horientzat eta erreskatea beharrezkoa izanez gero esku hartu beharko luketenentzat arriskutsua da".

Gauetik uholdeak izatean ari dira Tuteran baina 14:00ak pasatxo direnean joko du goia Ebroren emariak. Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren arabera, 2.723 m3/s-koa izango da. 2015eko eta 2018ko uholdeak 2.691 eta 2.682 m3/s-koak izan ziren.

BIDEOA: Hau da Uribarri Ganboa urtegiko egoera.

Araban indarrean zen Larrialdietako Plan Berezia indargabetu du Eusko Jaurlaritzak, eguraldiaren iragarpenak hobetu direlako eta ibaien arroen mailak "nabarmen" jaitsi direlako.

ARGAZKIAK: Urak hartu ditu Tuterako Alde Zaharreko kaleak eta lokalak, eta hainbat errepide itxi egin behar izan dituzte.

Ostiraletik falta zen Elizondoko gizonaren autoa atera du Nafarroako Foruzaingoak Bidasoa ibaitik, Lesakan, eta gorpua erreskatatu du.

Lesaka. Foruzaingoa

Nafarroako Gobernuak uholdeek kaltetutako udalerriak hondamendi naturaleko eremu izendatzeko eskatuko dio Estatuari.

Maria Chivite presidenteak iragarri duenez, bihar bilduko da kaltetutako 74 udalekin, kalteak aztertzeko.

Ibaiak 6,08 metroko altuera zuen 10:00etan Tuteran eta segundoko 2.635 metro kubikoko emaria, Ebroko Konfederazio Hidrologikoaren Informazio Hidrologikoaren Sistema Automatikoaren datuen arabera.

Ebro ibaiak gainezka egin zuen atzo, larunbata, Tuteran, Prado pasealekuan eta udal-igerilekuetan, eta, ondorioz, kaleak eta errepideak moztu zituzten. Uholdeak Iruñeko pasealeku osoan, Terraplen kalean eta Alde Zaharrean izan dira gaur goizean.

Tutera. Policía local

Tuterako Udaltzaingoaren larrialdietarako telefonoa: 092 - 948848309

BIDEOA: Foronda ingurua, airetik ikusita

N-622 errepideak, Forondako Atetik Bilborako noranzkoan, itxita jarraitzen du Gasteizen, baina gaur gauean Gamarrako Atea ireki dute bi noranzkoetan, N-240 errepiderako sarrera- eta irteera-sarbidea, AP-1 eta N-622 errepideekin Bilboko noranzkoan.

Halaber, Arabako hiriburuko tranbia normaltasunez ari da lanean.

Kontsultatu errepideei buruzko informazioa.

Tuterako ARGAZKIAK, goizeko lehen orduan:

Uholdeak Tuteran. Argazkia: Patxi Irigoyen | EITB Media

Uholdeak Tuteran. Argazkia: Patxi Irigoyen | EITB Media

ARGAZKIA: Iruñeko pasealekua, Tuteran.

Uholdeak Tuteran. Argazkia: Patxi Irigoyen

Alejandro Toquero Tuterako alkateak txio bidez jakitera eman duenez, 10:00ak alderako espero da egoerarik okerrena, Ebro ibaiaren emaria bere mailarik gorenean herri barrura iristen denean.

Ostiralean desagertu zen Elizondoko gizonezkoaren gorpua erreskatatzeko lanei gaur berrekingo diete. Atzo aurkitu zuten haren ibilgailua Bidasoako uretan, Lesaka parean, eta gorpua barruan zegoela baieztatu zuen Nafarroako Gobernuak. Iluntzean, bertan behera utzi zuten erreskatea, eta gaur goizean espero da gorpua ateratzea.

Lesaka

Uholdeengatik 2. larrialdi maila ezarri du Tuterako Udalak. Ebro ibaiaren emaria azken urteotako handiena da, eta atzo arratsaldetik, segunduko 2.300 metro kubiko ur neurtu dira. Gainezka egiten ari da hainbat lekutan, eta kalte larriak eragiten ari da.

ARGAZKI BILDUMA: Azken hamarkadetako uholde handienak, Euskal Herrian

Maria Chivite Nafarroako presidentea urak hartuta dauden Nafarroako Erreiberako herrietara joango da gaur goizean, 11:00ak inguruan, eta bertako udal ordezkariekin bilduko da, egoera aztertu eta kalteen inguruan hitz egiteko. Foru Gobernuko beste goi agintari batzuk ere izango dira kaltetutako herrietan.

Funes

Harrotuta doa Ebro ibaia Nafarroako Erriberan barrena, eta 09:30 inguruan iritsiko da bere mailarik gorenean Tuterara. Atzo, larrialdi maila ezarri zuren herri horretan, uholde larriak espero baitira.

Tuterako Udalak 2. larrialdi maila jarri du indarrean uholde arriskuagatik Ebroko ur emariak segundoko 2.300 metro kubikoko langa gainditu ostean, eta datozen orduetarako uholde larriak espero direlako.

Aurreikuspenen arabera, emariak 2.700 metro kubikoak gaindituko ditu gaur gauean, eta igandeko 07:45 arte.

Hauxe da uneotan Nafarroako ibaien egoera, eta nabarmen ageri da egoera zailena Erriberan dagoela.

Iturria, navarra.es.

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea Burlatan eta Atarrabian izan da gaur, Arga ibaiak gehien kaltetutako udalerrietako bitan, egoera bertatik bertara ikusteko, eta igandean Erriberara joango da.

Funeseko zaharren egoitza berogailurik eta argindarrik gabe dago uholdeen ondorioz, eta Foruzaingoak elikagaiak eraman ditu, eraikina urak hartuta eta inkomunikatuta baitago.

Gasteizko Udaleko gizarte-zerbitzuek Abetxukoko 28 bizilagun artatu dituzte auzoko gizarte-etxean dagoen Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuan.

Horietako 26 (9 familia) hotel batera eraman dituzte eta beste biri ostatua jasotzeko aseguruakin harremanak izaten lagundu zaie.

Aztegietako beste 9 bizilaguni (4 familia) ere, ostatua bilatu behar izan diete Udaleko gizarte-zerbitzuek

Desagertuta zegoen eta Lesakan ibaian murgilduta aurkitu duten Elizondoko gizonaren ibilgailua lotuta daukate, bihar gorpua erreskatatu arte.

Gasteiz: Abetxukuko Presa kaleko bi etxebizitza-bloke hustu dituzte, hornidura elektrikoa eten behar izan dutelako ura instalazio elektrikora iritsi delako.

Etxea utzi eta senideen laguntzarik ez duten pertsonak Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuan artatzen ari dira, eta Abetxukuko gizarte-etxera eraman dituzte.

ARGAZKI GALERIA: Uholdeak Euskal Herrian

Gaur iristekoa zen Olentzero Baionara, baina denboralea dela eta, bihar arte atzeratu dute etorrera.

Gasteizen N-622 errepidea moztuta dago, A-1 bidearekin bat egiten duen tokian. N-240, Forondako Ateko irteera eta Gamarrako Ateko irteerak ere itxita daude.

Gasteizko irteera, N-622 errepidetik, itxita. Argazkia: Joseba Garrido

Ostiralean lanera zihoala desagertutako Elizondoko pertsonaren ibilgailua ibaian murgilduta aurkitu dute gaur Lesakan, eta Uretako Erreskate Taldeko suhiltzaileek gorpua barruan, gidariaren eserlekuan, dagoela egiaztatu ahal izan dute.

Ur korrontea handia da eta ikusmena ere ez da ona. Horregatik, Nafarroako Gobernuak jakitera eman du erreskatea bihar, igandea, egingo dela.

Maria Chivite Nafarroako presidenteak Faltzes eta Tutera bisitatuko ditu bihar, igandea, 11:30ean.

Gasteizko Udalak Baskonia eta Bilbao Basketen arteko partidara garraio publikoan edo Arkautitik joateko eskatu du.

Lesakan garabiaren zain daude atzotik desagertuta dagoen Elizondoko gizonaren ibilgailua Bidasoako uretatik ateratzeko.

Uholdeak Gasteizen, Txus Txascok eitb.eus-era bidalitako BIDEOA

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak espero du 2.750 m3/s-ko maximoa goizaldeko 03:00etan iritsiko dela Castejonera, eta ur emari handiena 07:30ean iritsiko dela Tuterara, 2.700 m3/s-rekin.

ARGAZKI GALERIA: Funes ur azpian

Castejonen, Ebrok 2.244 metro kubiko baino gehiago daramatza segundoko, eta Argak erregistro historikoak gainditu ditu Faltzesen eta Azkoienen.

Gasteizko lau familia hoteletara eraman behar izan dituzte azken orduetan uholdeen ondorioz, Gorka Urtaran alkateak jakinarazi duenez.

Elizondon desagertutako gizonaren autoa aurkitu dute Bidasoa ibaian, Lesakan.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak egindako aurreikuspenen arabera, Ebroren emaria hazten ari da, eta maila gorena (segundoko 2.750 metro kubiko) 03:00etan harrapatuko du Castejonen. Tuteran igande goizean (07:30ean) espero dute, 2.700 m3/s jaitsiko baita.

Kezka iturri dira, era berean, Cabanillas eta Fustiñana, urak hartuko balitu erabat isolatuta geratuko bailirateke

BIDEOA: Eguraldiaren iragarpenaren arabera, euria gutxituz joango da eta bihar giro bustia atzean utziko dugu.

BIDEOA: Egoera hobetuz doa Ipar Euskal Herrian

BIDEOA: Garbiketa eguna izan da gaurkoa Atarrabian eta Iruñeko Arrotxapean auzoan

BIDEOA: Zadorraren uhaldiaren ondorioak bistakoak dira Araban

Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu duenez, "azken hamarkadetako denborale larrienaren azken astinduak pairatzen ari gara". Iragarri du bihartik aurrera euriteek utzitako kalteak zenbatzeko garaia izango dela.

Iñigo Urkullu.

BIDEOA: Uribarri Ganboako urtegia husten jarraitzen dute

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak gaur nabarmendu duenez, Ullibarri eta Urrunagako urtegiek ura askatzen jarraitzen dute baina hustutzeak espero zena baino eragin txikiagoa izan du ibaien emarietan. Gainera, baikor azaldu da, eguraldiak atertzera egingo duela eta 10 egunean euririk egingo ez duelako.

Dena dela, uholdeak izan dira Durana herrian. Azken 45 urteotako larrienak izan direla esan dute herritarrek.

Durana, ur azpian. Argazkia: EITB Media

Gasteizen, Abetxuko, Aztegieta eta Gamarra auzoetan sartu da ura. Azken eremu horretan itxita dago Bilborako irteera, eta Bizkaiko hiriburura joateko Duranako edo Zurbanoko bidea hartzea gomendatzen da.

22 pertsona artatu behar izan dituzte, eta lau familiari hoteletan eman diete ostatu.

Abetxuko auzoa, urpean Argazkia: EFE

Funes, Nafarroa Erdialdean, ia isolatuta eta urpetuta dago. Argak gainezka egin du goizean eta urak dena hartu du: landak, kaleak, baita etxebizitza ugari ere.

Aitor Perez Euskadi Irratiko lankideak bertatik kontatu duenez, alkateak egoera larria dela azpimarratu du eta Veneziarekin alderatu du.

Gipuzkoan, arro bakarra dago maila gorrian: Urumeakoa, Ereñozu auzoan (Hernani). Bidasoak maila laranjari eusten dio, oraingoz. Horira jaitsi dira honako hauek: Oria ibaia (Lasarte, Leitzaran, Araxes, Alegia eta Ibiur estazioetan) eta Deba (San Prudentzio eta Oñatiko estazioetan).

Bideoa: Bidasoa Irunen

Ebro ibaia harro doa Tutera parean: 4,74 metroko altuera du eta segundoko 2.165 metro kubikoko abiaduran doa emaria. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Kristoren Bidea itxi dute, Castejongo noranzkoan, urak hartu duelako.

Goizean uholdeak izan dira Prado pasealekuan eta udal igerilekuak urez bete dira. Verjas kalea ere itxita dago.

Arga ibaia alerta egoeran dago oraindik Iruñean, Irurtzunen, Etxaurin eta Funesen; Ega egoera bertsuan dago Urederran, Lizarran eta Andosillan. Horrez gain, Ebro ibaia oso hazita doa Castejon parean: 7,73 metroko altuera harrapatu du eta emaria segundoko 2.304 metro kubikotakoa da. Horrela dago Nafarroako ibaien egoera:

Nafarroako ibaien egoera. Mapa: Nafarroako Gobernua.

BIDEOA: Aragoi ibaia harro doa Zangoza parean

Zadorra ubidetik atera da Gasteiz parean, Abetxuko eta Gamarra auzoetan. Abetxukon, Presa kalea urez bete da, eta Gamarran, Bilboko irteera itxi behar izan dute. Lakuakoa ere zarratuta dago. Hortaz, Bizkaiko hiriburura joan nahi dutenek Duranatik egin beharko dute.

Durana ere urez gainezka dago. Argazkia: EITB Media

ARGAZKIAK

Azken 20 urteetako uholderik larrienek utzitako kalteak garbitzeari ekin diote Iruñeko Arrotxapea auzoan. EITB Mediaren argazkiak. 

Urez bete ziren soto eta dendak.

Tabernak ere urpean geratu ziren.

Mendaroko Ospitalearen sarbidea ireki dute berriro. Atzo itxita egon zen, Deba ibaiak gainezka egin zuelako.

Mendaroko Ospitalea. Argazkia: EFE

Foruzaingoa Funesen isolatuta dauden pertsonei janaria eramaten ari da. Argak gainezka egin du Erriberako udalerri honetan.

ARGAZKIAK Zadorra ubidetik atera da Gasteiz parean. Gaurko irudiak:

Kale batzuk urez bete dira. Argazkia: EITB Media

Zadorrak egin du gainezka Gasteizen.

Uholdeak Gasteizen

Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du Uholdeei aurre egiteko Planaren larrialdi fasea, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak iragarri duenez. Krisi mahaia bildu da goizean, uholdeen bilakera jarraitzeko.

Euriaren, ur putzuen eta uholdeen eraginez, egoera nahasia dago gaur errepideetan. Nafarroan, A-15aren errei bat itxita dago Castejon parean urak hartu baitu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak prezipitazio iraunkorrengatik abisu horia jarri du indarrean EAE guztian. Bizkaian eta Gipuzkoan metro koadroko 10-20 litro pila daitezke, eta Araban, 5. Ibaiak oso hazita daudenez, abisu horiari eutsi diote.

Urumeak gainezka egin zuen atzo Donostiako Okendotegi kalearen parean. Argazkia: EFE

Atzotik desagertuta dagoen Elizondoko 61 urteko gizonezkoaren bila hasi dira berriro erreskate taldeak. Gizona lanera irten zen ostiral goizean baina ez zen Lesakako Laminaciones enpresara heldu.

Bilaketa taldea indartuko dute gaur, eta eguraldiak baimentzen badu, uretako erreskate taldearen helikopteroaren laguntza izango dute.

BIDEOA: Araban, Zadorraren arroari begira daude bereziki, Uribarri Ganboako urtegian pilatutako ura husten ari delako 

Ebro ibaia harro dabil, euriteen eta urtzaldiaren eraginez, eta gainezka egin du Tutera parean. Urak Padro pasealekua eta udal igerilekuak hartu ditu, Alejandro Toquero herriko alkateak jakinarazi duenez. Hainbat kale trafikora itxi dituzte.

Tuterak uholdeen larrialdi planaren I. fasea du indarrean.

Larunbat goizeko lehen orduotan, EAEko egoerarik kezkagarriena Araban dago, Zadorraren arroan eta inguruko udalerrietan. Uribarri Ganboako urtegian pilatutako ura husten ari dira, eta begirada hor jarrita dute larrialdietarako zerbitzuek.

Atzoko uholdeek utzitako kalteak zenbatzeko eguna izango da gaurkoa EAEko herri askotan, egoerak baretzera egiteko itxura baitu. 09:00etatik aurrera Uholdeen Ziozko Larrialdiko Plan Bereziaren krisi mahaia bilduko da, egoera aztertu eta hemendik aurrerako neurriak adosteko. Iñigo Urkullu lehendakariak hartuko du parte bilera horretan.

Krisi mahaia

Euskalmeten arabera, larunbatean bustitik jarraituko du Euskal Herri osoan. Euri gehien, goizaldean eta goizean goiz egingo du., eta gainontzeko orduetan, berriz, zaparradak tartekatuagoak izango dira. Hegoaldean, arratsalde-gau partean atertuko du.

BIDEOA: Garbiketa eguna Sodupen, uholdeen biharamunean 

BIDEOA: Gipuzkoako ibaien egoerak hobera egin du azken orduotan, baina alerta laranja bihar arte luzatu dute 

BIDEOA: Sunbillan, 49 urteko emakume bat hil da, luiziak harrapatuta 

BIDEOA: Gasteiz inguruko uholdeak, drone batetik ikusita 

Bilboko Udalak larunbatean eskainiko ditu berriro Areatzaren inguruan antolatzen dituen Gabonetako jarduerak; asteazkeneko 18:00etan itxi zituzten, euriteengatik.

AP-8an, Irunen, 21:30ean, ia 9 kilometroko auto-ilarak zeuden, Baionarako noranzkoan; izan ere, kamioiak ezin dira Lapurdin sartu.

AP-8 autobidean 7 kilometro baino gehiagoko auto-ilarak dira Irungo mugan, Baionako noranzkoan, kamioientzat bidea itxi ondoren.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren arabera, Ebron ur-goraldia ezohikoa izango da, 2015ean gertatutakoaren antzekoa. 2.500-3.200 metro kubiko segundoko harrapatu eta urak Castejon eta Tutera hartu ditzake. Larunbat goizean Mendabiara ere iritsi daiteke.

BIDEOA: Urak Forondako aireportua hartu du, Zalla errekak gainezka egin eta gero 

BIDEOA: Atarrabiako uholdeen aireko irudiak 

Uribarri Ganboako eta Urrunagako urtegiak husteko erritmoa areagotzeak Zadorra ibaiko sei kontzejuri eragingo die: Mendibil, Arroiabe, Urbina, Durana, Luko eta Amarita.

Azaroa-abendua bihilekoa historiako euritsuena da Añarbeko urtegian (Gipuzkoa). Azaroan 478 litro metro karratuko bildu zituen, eta abenduan, hamar egunetan soilik, 289 litro metro karratuko. Guztira, 767 litro metro karratuko bota ditu ostiralera arte.

Arabako Foru Aldundiak eskola kirola bertan behera utzi du asteburu honetan.

Uribarri Ganboako eta Urrunagako urtegiak (Araba) husteko erritmoa % 80 areagotu dute arratsaldean. Segundoko 75 metro kubiko askatzetik 135era pasa dira, uraren mailak gora egiten jarraitzen baitu.

BIDEOA: Egoera zaila Ipar Euskal Herrian, Errobi, Urdazuri eta Uhaitza ibaien pasabidean 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, denboraleak eragindako ur-putzuen eta luizien ondorioz, hainbat errepidek moztuta jarraitzen dute ondorengo herriotan: Gasteizen, Leintz-Gatzagan, Eibarren, Mallabian, Aretxabaletan eta Mendaron,

- Gasteizen N-622 errepidearen eta A-1 autobiaren arteko lotunea itxita dago, bi noranzkoetan, pare horretan ibaiak gainezka egin duelako. Zadorra etorbidea eta Forondako Atea ere itxita daude.

- Gipuzkoan, GI-627 errepidea moztuta dago, Leintz-Gatzagan, Arlaban gainetik Gasteizerantz. Bestalde, N-634 errepidea itxita dago Mendaroko ospitalerako sarbidean eta Mendaro eta Deba artean, ibaiak gainezka egiteagatik eta luiziengatik.

- GI-627 errepidea itxita dago Eibar eta Soraluze artean, Aretxabaletan eta Maltzagan, luiziengatik; AP-8an, berriz, bypass bat jarri dute Eibar eta Mendaro artean, beste luizi batengatik.

- Bizkaian, BI-633 errepidea itxita dago Mallabian, bi noranzkoetan, Trabakuako gainean, luizi baten ondorioz. Egun batzuk beharko dira konpontzeko.

Bidasoa ibaiaren ur-goraldia "historikoa" da, Jose Antonio Santano Irungo alkateak azpimarratu duenez; izan ere, Endarlatsan 8,34 metro gainditu ditu. Zonaldean "ez dugu horrelakorik ezagutu", onartu du Santanok.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren hitzetan, eguerdi aldera egoera "zerbait baretu" bada ere EAEn, denboraleak berriro astindu dezake Gipuzkoa ingurua, arratsalde-iluntze inguruan. 19:00etatik aurrera, berriro, euri asko botatzea espero da, eta goizaldera arte, ez dute etenik izango zaparradek.

Alerta laranjan egongo da Gipuzkoa osoa bihar goizeko 09:00ak arte, datozen orduotarako aurreikusita dauden euriteengatik. Bizkaia eta Araba, berriz, alerta horian daude. Bi lurralde horietan egoera lasaiagoa da.

Uholdeak

Arratsalderako Nafarroako erdi eta hegoaldean aurreikusita dauden uholdeen aurrean, neurriak lehenbailehen hartzeko eskatu dute Erriberako zortzi herritako alkatek. Ebrokoko Ur Konfederazioko, Nafarroako Gobernuko eta Espainiako Gobernuko ordezkariekin premiazko bilera eskatu dute, neurriok adosteko. Buñuel, Cabanillas, Castejon, Cortes, Fustiñana, Fontellas, Ribaforada eta Tuterako alkateak dira, hain zuzen, bilera eskatu dutenak. Ebro ibaiak arratsalde-iluntze partean inguru horietan gainezka egin dezake, duen ur emariaren ondorioz.

Agintariek emandako "aholkuak" errespetatzeko eta errepideetako seinaleei kasu egiteko eskatu die herritarrei Philippe Le Moing-Surzur Baionako Gobernu ordezkariak. Ipar Euskal Herrian azken orduotan egoera baretu egin bada ere, Baiona inguruan, eguerdian, itsasgorarekin, Errobi ibaiak gainezka egin du. Bestalde, A-63 errepidea guztiz itxita dago Lapurdiko hiriburutik Landetaraino, eta Biriatun kamioiei ez zaie pasatzen utziko.

Uholdeak

Arga ibaiaren ur emariaren ondorioz, arratsalderako Nafarroa erdi eta hegoaldean espero dira uholdeak: Peralta, Funes, Faltzes eta Lizarra herrietan dute begirada jarrita larrialdietarako zerbitzuek. Aldiz, aurreikuspenen arabera, arratsaldetik aurrera euri-jasak baretu egingo dira Foru Erkidegoaren iparraldean eta Iruñerrian. 

Iruñea

Gipuzkoako suhiltzaileek, orotara, 47 esku-hartze egin dituzte, atzo arratsaldeko 18:00etatik gaur goizeko 08:00ak bitartean, denboraleak eragindako kalteak konpontzeko.  Hala jakinarazi du Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko eledunak. Horren hitzetan, ur putzuak, luiziak eta zuhaitz-erorketak izan dira, batez ere.

Denboralearen ondorioz, gutxienez, hogei erreskate egin dituzte goizean zehar Nafarroako Suhiltzaileek eta udaltzaingoko agenteek,  Foru Erkidegoko hainbat herritan. Uholdeek edota luiziek eragindako kalteen eraginez, dozenaka lagun geratu dira etxeetan edo errepideetan ez atzera ez aurrera.

Uribarri Ganboako eta Urrunagako urtegiak ia goraino beteta daude, edukieraren % 94 eta % 95raino iritsi baita horietako ur kopurua. Zadorra eta Arratia ibaietara bideratzen ari dira bertako ura, eta etengabeko euri-jasen ondorioz, egoera zailtzen ari da inguruko herrietan.

Zadorra

Denboralea dela eta, Gipuzkoako Foru Adundiak bertan behera utzi du biharko deituta zeuden eskola kiroleko ekintzak. Alerta laranja dago deituta bihar goizera arte.

Mendaro, gaur.

Iñigo Urkullu lehendakariak "joan-etorriak ahalik eta gehien murrizteko" deia egin du. Bere hitzetan, denboralea "beste arrai bat da" mugikortasuna eta harremanak murrziteko. "Pertsona guztien segurtasuna bermatzeko lanean jarraituko dugu", esan du Urkulluk, Maria Chivite Nafarroako presidentearekin batera, Iruñean, bi erkidegoen arteko lankidetza protokoloaren berri emateko eskaini duen prentsaurrekoan.

Chivite eta Urkullu, gaur. Argazkia: EFE.

Aturri ibaiaren egoera maila gorrira heldu da Bidaxunen (Nafarroa Beherea). Gainerako arroak, tartean Errobi eta Ugarana ibaiena, maila laranjan daude, Meteofranceren arabera.

Aturri maila gorrira heldu da. Meteofranceren mapa

Pertsona bat hil da Sunbillan (Nafarroa) uholdeek eragindako luizi batek bere baserriko etxola bat harrapatuta.

Maria Chivite Nafarroako presidenteak "pazientzia eta zuhurtzia" eskatu dizkie herritarrei, "oraindik ordu eta egun konplikatuak" geratzen direlako, uholdeei dagokienez. "Une zailak dira, larrialdi batzorde guztiak lanean ditugu. Informazio guztia ematen jarraituko dugu, unean-unean", gaineratu du.

BIDEOA: Eugiko urtegiak gainezka egin duela gezurtatu dute agintariek 

ARGAZKI GALERIA: Azken 20 urteetako uholde handienak Iruñerrian

Uholde Arriskuari Aurre Egiteko Plan Bereziaren larrialdi-fasearen "2" egoera bihar 09:00ak arte mantentzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak.

Hala adierazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburu denak, krisi mahaiak 10:00etan egin duen bileraren ostean eskaini duen prentsaurrekoan.

Erkorekaren esanetan, goizean egoerak baretzera egin duen arren, 20:00ak aldera fronte berri bat iritsiko da eta euria egingo du. Ibaien egungo ur-emari handia tarteko, horietako askok gainezka egingo dute, bereziki, Gipuzkoan

BIDEOA: Urumea ibaiak gainezka egin du Astigarragan. Iñaki Garmendia EITB Mediako erabiltzaileak bidalitako bideoa.

BIDEOA: Bidasoa ibaia Etxalarren. Joxe Zubieta EITB Mediako erabiltzaileak bidalitako bideoa.

MAPA: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ibaien arroen egoera

BIDEOA: Oñatiko Jaturabe presak gainezka egin du 

BIDEOA: Hipodromoko zubia itxi dute Lasarten, Oria ibaiaren goraldiagatik 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak luzatu egin du prezipitazio iraunkorrengatik ezarrita zuen alerta laranja. Hala ere, Gipuzkoan bakarrik egongo da indarrean bihar 09:00ak bitartean. Araban eta Bizkaian, ostera, abisu horia aktibatu da bihar 09:00ak arte.

BIDEOA: Suhiltzaileek zuhaitz bati helduta zegoen familia bat erreskatatu dute Eztarroa

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, egoera "oso sentikorra" da uholdeengatik, "aurreikuspen guztiak gainditu dituztelako".

Javier Remirez kontseilariak azaldu duenez, "egoerarik zailena Nafarroa iparraldean eta Iruñerrian dago, Arga ibaiaren inguruetan".

Datozen orduei begira, Nafarroako Gobernuak Azkoien, Funes eta Faldes inguruan jarri du arreta.

BIDEOA: Arabako suhiltzaileek familia bat erreskatatu behar izan dute Eztarroan

BIDEOA: Bart Arabako suhiltzaileek bi pertsona erreskatatu dituzte Billodan, urak autoa eraman ostean.

ARGAZKIA: Mendaro errepidez inkomunikatuta dago, eta hainbat pertsona trenez iritsi dira herrira.

Mendaroko tren geltokia, jendez gainezka. Argazkia: EITB Media

ARGAZKIAK: Luizia izan da Deskargan

Deskarga. Argazkia: EITB Media

Deskarga. Argazkia: EITB Media

BIDEOA: Bidasoa ibaiak gainezka egin du Sunbillan eta hainbat kale ur azpian geratu dira 

Errepideei buruzko informazioa: Trafiko arazoak Euskal Herrian, uholdeen, luizien eta ur-putzuen ondorioz

Iruñea. Argazkia: EFE

BIDEOA: Luizi baten ondorioz, AP-8 autobidea itxi behar izan dute Elgoibarren, Donostiarako noranzkoan 

Gaur goizean nolabaiteko "barealdia" izan arren, datozen 24 orduetan ibaiek gainezka egingo dutela aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak.

Josu Erkoreka krisi mahaiaren bileran. Argazkia: Radio Euskadi

Mallabian, BI-633 errepidean (Trabakua), gertatu den luizia handitu egin da. Errepideak guztiz itxita jarraitzen du.

MAPA: Azken 10 orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan pilatutako euria

BIDEOA: Arga ibaiak azken bi hamarkadatako goraldirik handiena izan du Iruñean

Eguneratzea: Osakidetzak jakinarazi duenez, Mendaroko Ospitalea normaltasunez funtzionatzen ari da.

Hitzorduak mantendu egiten dira eta txertaketa ere aurreikusitakoaren araberakoa da. Mendaroko Ospitalean bertan behera geratu diren kontsulta bakarrak Endokrinologiakoak, Otorrinolaringologiakoak, Kardiologiako esfortzu-probak eta Erreumatologiakoak dira.

Kontsultaren bat bertan behera utzi behar bada, ospitalea jarriko da harremanetan gaixoekin.

Mendaroko Ospitalera iritsi ezin diren pertsonei beste hitzordu bat eskainiko zaie datozen egunetarako.

Iruñeko hainbat kale itxi behar izan dituzte, uholdeengatik. Ezinbestekoa ez bada ibilgailua ez hartzeko eskatu die Iruñeko Udaltzaingoak herritarrei eta, eginez gero, arretaz gidatzeko eta seinaleak errespetatzea galdegin du.

Hauek dira trafikoari itxita dauden Iruñeko kaleak:

BIDEOA: Oria ibaiak gainezka egin du Andoainen

Mendaroko Ospitalearen oharra:

Euria eta ibaien ur-goraldia tarteko, zailtasunak daude Osakidetzako Mendaroko Ospitalera iristeko.

Langile batzuk ospitalera iritsi ahal izan dira, eta, beraz, osasun arreta bermatuta dago gaur egun ospitaleratuta dauden 90 gaixo ingururentzat.

Ildo horretan, Osakidetzak lasaitasun mezua helarazi nahi die gaixoei zein horien senideei.

BIDEOA: Kezka Baionan, Aturri ibaiaren maila gora egiten ari delako

ARGAZKIAK: Arga ibaiak gainezka egin du Arrotxapean

Uholdeak Arrotxapean. Argazkia: EFE

Uholdeak Arrotxapean. Argazkia: EFE

Uholdeak Arrotxapean. Argazkia: EFE

Eguraldiaren iragarpena Euskal Herrian: Aterrune luzeek atseden emango diete ibaiei, arratsaldeko frontea iritsi bitartean

Zadorra, Aztegietan. EITB Media

ARGAZKIA: Autoak ur azpian Burlatan

Burlata. Argazkia: Radio Euskadi

BIDEOA: Emakume bat eta bere bi txakurrak erreskatatu dituzte Mungian, euren etxea urak inguratu ostean 

Erkorekak ohartarazi duenez, euriteak ez dira amaitu. Orain egoera lasaiagoa dela, baina 19:00-20:00etatik aurrera sartuko den beste fronte batek euria utziko duela azpimarratu du. Fronte horrek sei ordu inguru iraungo omen du. Hori guztia dela eta, datozen 24 orduan arreta mantentzeko eskatu die herritarrei.

Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak azaldu duenez, EAEko errepideetan egoera konplikatua da. Horregatik, ezinbestekoa ez bada, autoa ez hartzea gomendatu du. Halaber, gaur Mendaroko Ospitalean hitzordua duten pertsonei kontsultara ez joateko eskatu die, herria errepidez isolatuta dagoelako.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Radio Euskadin jakinarazi duenez, SOS Deiak larrialdi zerbitzuek 250 intzidentzia zenbatu dituzte azken orduetan, uholdeengatik. 

BIDEOA: Mendarorako sarrera-irteera guztiak itxita daude, azken orduetako euriteen ondorioz 

Ertzaintzak emakume bat eta bere bi txakurrak erreskatatu ditu Mungian, ibaiak gora egin eta etxean harrapatuta gelditu ostean.

BIDEOA: Autoan harrapatuta geratu den gidari bat erreskatatu dute Landabenen. Foruzaingoak gidari bat erreskatatu behar izan du NA-30 errepidean, Landaben parean, ur-putzu handi batean harrapatuta geratu ostean.

ARGAZKI GALERIA: Uholdeak Euskal Herrian

Euriteek EAEko errepideetan eragindako gorabehera nagusiak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera:

- BI-633 errepidea guztiz itxita dago Mallabian (Trabakua)

- N-634 errepidea Eibarren, Elgoibarren, Deban eta Mendaron. Une honetan ezin da errepidez Mendaroko ospitalera iritsi. Hitzordua izan arren, Mendaroko ospitalera ez joateko eskatu dute agintariek. 

- AP-68 errepidea moztuta dago Orozkon, Gasteizera bidean. Trafikoa BI-625 errepidetik bideratzen ari dira.

- Errepide mozketa AP-8an, Eibar eta Elgoibar artean, Irungo noranzkoan. Bypass bat zabaldu dute dagoeneko.

- N-121A errepidea moztuta dago Behobia parean. Zirkulazioa AP-8tik bideratzen ari dira.

BIDEOA: Oria ibaiak arazo batzuk eragin ditu Villabonan 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, SOS Deiak larrialdi zerbitzuek 209 intzidentzia erregistratu dituzte.

Gainera, 21 errepide mozketa gertatu dira.

BIDEOA: Zadorra ibaiak gainezka egin du hainbat puntutan

ARGAZKIA: Zornotza

Zornotza. Argazkia: EITB Media

ARGAZKIA: Zadorra ibaiak Astegieta herriko kaleak hartu ditu.

Astegieta. Argazkia: Radio Euskadi

BIDEOA: Deba ibaia Bergara parean. Antonio Rodriguez EITB Mediako erabiltzaileak bidalitako bideoa.

ARGAZKIAK: Mendaro

Mendaro. Argazkia: Radio Euskadi

Mendaro. Argazkia: Radio Euskadi

Mendaro. Argazkia: Radio Euskadi

Uholdeen eraginez, Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak bertan behera utzi du Iruñera egitekoa zuten bidaia instituzionala eta  Larrialdiak Koordinatzeko Txurdinagako Zentrora joango da. Krisi mahaiak 10:00etan egingo du bilera.

Mendaro eta Deba artean tren zerbitzua etenda dago. Euskotren autobusez garraiatzen ari da bidaiariak tarte horretan.

Nafarroan, Arga, Ega, Larraun, Ezkurra, Urederra eta Baztan ibaiak alerta mailara iritsi dira uholdeengatik.

Uholdeek eragindako errepide mozketen ondorioz, Iruñerriko billabesa autobus zerbitzuko hainbat lineak beren ibilbidea aldatu behar izan dute. Informaizo gehiago, hemen:

Nafarroan, Arga ibaia eragozpenak eragiten ari da Iruñean.

Uholdeek EAEko errepideetan eragindako gorabehera nagusiak:

- BI-633 errepidea guztiz itxita dago Mallabian (Trabakua)

- N-634 errepidea Eibarren, Elgoibarren, Deban eta Mendaron. Une honetan ezin da errepidez Mendaroko ospitalera iritsi.

- AP-68 errepidea moztuta dago Orozkon, Gasteizera bidean. Trafikoa BI-625 errepidetik bideratzen ari dira.

- Errepide mozketa AP-8an, Eibar eta Elgoibar artean, Irungo noranzkoan. Bypass bat zabaldu dute dagoeneko

Deba ibaiak gainezka egin ondotik, Mendaro isolatuta dago errepidez. Ezin da bertara sartu ez Debatik, ezta Elgoibartik ere. Ondorioz, Mendaroko ospitalerako sarbide guztiak itxita daude.

Bidasoa ibaia ere hazita dabil, baina pixkanaka-pixkanaka egoera hobera egiten ari da.

Urumea ibaiak ere gainezka egin du hainbat puntutan. Esaterako, Ereñotzun maila gorrira iritsi da eta Astigarragan ere oinezkoen hainbat bide hartu ditu.

Oria ibaia ere oso hazita dator. Lasarteko estazioa ere maila gorrian egon da, nahiz eta dagoeneko egoera zerbait hobetu den.

Andoaingo estazioa, ostera, maila laranjara jaitsi da.

Ordu honetan, Gipuzkoako ibaiek eragiten dute kezka gehien.

Deba ibaiak gainezka egin du Elgoibarren eta Mendaroko ospitalerako sarbideak itxita daude.

Bergaran, Deba ibaia bere bidetik atera da eta Zubieta kalea erreka bihurtu da.

Bergara. Argazkia: @soniags6

BIDEOA: Cadagua ibaiak gainezka egin du, eta Sodupeko bizilagunak kezkatuta daude 

BIDEOA: Gernikan, ikasleak txalupa pneumatiko batean atera behar izan dituzte autobusetik 

BIDEOA: Gasteizko Aztegieta kontzejua urez inguratuta dago Zadorrak gainezka egin eta gero 

BIDEOA: Euri jasek uholdeak eragin dituzte Gernikako sarreran 

Nafarroan, Larraun ibaia, Irurtzun parean, alerta-egoeran dago, balizko uholdeengatik, emaria handia du eta. Baztan ibaia, Errazu parean, eta Ezkurra ibaia, Elgorriagan, alerta-aurrean daude. Oraingoz, ibai bakarrak egin du gainezka: Arakilek. Uharte Arakilen, NA-2410 errepidea itxi behar izan dute, horregatik.

Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak nabarmendu du igandean ez duela euririk egingo, eta giro eguzkitsua izango dela. Larunbat arratsaldean nabarmen egingo du hobera, eta euriak, aldiz, eskasagoak izango dira; ostiralean eta larunbatean, eguerdira arte, euria egingo du, "baina ez da kezkagarria izango, aurreko egunetan baino gutxiago egingo baitu".

Zadorrako urtegiek, ondorengo 24 orduetan, hustuko duten uraren ia bikoitza jasoko dute, URA Uraren Euskal Agentziak emandako datuen arabera; hori dela eta, handiagoa da Gasteizen kezka, Zadorrak gainezka egiteko arriskuagatik.

Gasteizen, Aztegieta auzoan, Zadorrak gainezka egin du, eta bi atari urez bete ditu; hogei bat lagunek euren etxeak utzi behar izan dituzte. Tresponden eta Billodan ere izan dira arazoak, Zadorraren ibaiertzean egoteagatik. Gainezka egin duen beste ibaia Cadagua da, bereziki Gueñesen eta Sodupen; uholdeak izan dira kale batzuetan, kalte handirik eragin gabe, eta Quadra-Lakabexerako sarbidea itxi behar izan dute. Mungian ere, erdigunean, arazo batzuk sortu dira, Butroe ibaiak gainezka eginda.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez, ostegun honetan 200 gertakari baino gehiago izan dira, euriteengatik: "Ibaietako ur-emariren hazkundearen une kezkagarrienak gaur arratsalde-gauean Bizkaian eta goizaldean Gipuzkoan izango dira; Araban, berriz, kezka Zadorra ibaiak sortzen digu", esan du Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak.

Gasteizko Udalak 2. fasea aktibatu du uholdeengatik indarrean duen udal-larrialdiko planaren barnean; ondorioz, krisi-mahaia eratuko dute, egoerari jarraipena egin eta hartu beharreko neurriak erabakitzeko.

Gueñeseko alkate Juan Andres Iragorrik adierazi duenez, egoera zaila da udalerrian; izan ere, uholdeak daude hainbat auzotan. Euriteengatik, Cadagua ibaiak gainezka egin du, eta Quadra-Lakabexeko auzoko sarbide nagusiak itxi egin behar izan dituzte.

Nafarroako Gobernuak larrialdi-aurreko maila aktibatu du, uholdeengatik; asmoa da nafar ibaietako emariak uneoro eta zehazki zaintzea. Une hauetan, normaltasuna da nagusi edukiera-estazio guztietan, baina baliteke mailak gora egitea Egan, Bidasoan edo Argan, eta horrek eragina izan lezake aldameneko udalerrietan.  

BIDEOA: Beasain eta Brinkola arteko aldiriko trenbidea moztu behar izan dute Gabirian izandako luizi baten ondorioz 

BIDEOA: Gipuzkoan ez dago oraingoz arazorik, baina ibaiei adi ari dira 

Andoaingo Udalak behin-behineko aparkalekuak prestatu ditu Oria ibaiak gainezka egin dezakeelakoan urak har ditzakeen eremuetan garajeak dituzten bizilagunentzat.

Hala, ibilgailuak eta gainerako tresnak Martin Ugalde - Zumea kaleko lurpeko garajeetatik ateratzeko deia egin du.

Bilboko Areatza eta Erriberako kaiaren inguruan dauden Gabonetako pista, izotz sintetikoko txirrista, haurren karpa eta Gabonetako azoka bertan behera geratuko dira ostegun honetan eta bihar, ostirala, euriteen iragarpena dela eta, Bilboko Udalak jakitera eman duenez.

Renferen oharra, Beasain eta Brinkola arteko zerbitzua moztera behartu duen lur-jausia dela eta:

Eusko Jaurlaritzako krisi-mahaia 15:00etatik bilduta dago EAEko egoera meteorologikoaren bilakaera ikusi eta uholdeen aurrean erabaki berriak hartzeko aukera aztertzeko.

BIDEOA: Gipuzkoan ez dago oraingoz arazorik, baina ibaiei adi ari dira

BIDEOA: 15:00tan bilduko da krisi mahaia, ibai arroen zaintza egin eta neurriak hartzeko

Muxikan Oka ibaiak gainezka egin du eta BI-2121 errepidea itxi behar izan dute Gernika eta Zornotza lotzen dituen BI-635 errepidearen bidegurutzean.

Añarbeko presak, Donostialdea hornitzen duenak, 500 l/m2 baino gehiago bildu ditu azken 15 egunetan, hau da, urteko prezipitazioen laurdena, 2.062 l/m2. Une honetan urtegiaren edukiera % 81,16an dago.

Gipuzkoako Renferen aldiriko trenen linea moztuta dago Gabirian izandako luizi baten ondorioz. Ezbeharrean ez da inor zauritu.

BIDEOA: Larrañazubi ibaiak Getxoko hainbat gune urez estali ditu

BIDEOA: Gueñesen kaleak eta errepideak moztu behar dituzte Cadagua ibaiaren hazkundeagatik 

BIDEOA: Azken orduko euriteek uholdeak eragin dituzte Arabako hainbat tokitan.

Trafikoaren egoera: Elurrak ez du dagoeneko arazorik eragiten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetan.

Juan Mari Aburtok azaldu duenez, gaur-gaurkoz, egoera "kontrolpean" dago Bilbon, Güeñesen gainezka egin duen Cadagua ibaiaren bilakaeraren eta Nerbioi ibaiaren eboluzioaren zain.

Bilbok uholdeei aurre egiteko larrialdi plana aktibatu du gaur goizean.

Udaletik hiriko hainbat gune jarraitzen ari dira, tartean, Abusu, Zorrotzaurre, Deustu, Elorrieta, Olabeaga eta Zorrotza.

Juan Andres Iragorri Gueñesko alkateak adierazi duenez, uholdeen eraginez hainbat kale moztu behar izan dituzte: Askatasuna kalean, Quadra auzoan; Santxosolo kalea, Gueñesen; eta Sollobente, Elubarri eta Ubide kaleak eta Allende Zelaia eta Iorgi Ibarra kaleetako ibaiertzak, Sodupen.

Alkateak gaineratu duenez, zakuak banatu dituzte bizilagunen artean eta zenbait gune balizatu dituzte.

Gainera, hondar zakuak banatu dituzte bizilagunen artean.

La Quadra, Gueñes. Argazkia: Radio Euskadi

Azken orduotako euriteen ondorioz, Cadagua ibaiak gainezka egin du Gueñesen.

Zehazki, La Quadra auzorako sarbide nagusiak itxi ditu Gueñeseko Udalak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

La Quadra auzoa Gueñesen. Argazkia: Radio Euskadi

ARGAZKI GALERIA: Euri eta elur denboralea Euskal Herrian

Ibaien egoera:

Zadorra ibaia maila gorrira iritsi da Abetxuko-CHE estazioan.

Halaber, Cadaguako arroan Sodupe-Herrerias estazioa maila laranjara iritsi da.

ARGAZKIA: Uribarri Ganboako urtegia ura askatzen.

Uribarri Ganboako urtegia. Argazkia: SOS Deiak

Amaitu da kostaldeko kalteengatik ezarrita zegoen abisu horia.

Olatuak Donostian. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak uholdeei aurre egiteko larrialdi plan bereziaren bigarren fasea aktibatu du 12:00etan. Aldi berean, krisi mahaia deitu du, 15:00etan, Trafikoa Koordinatzeko eta Larrialdiak Kudeatzeko Txurdinagako Zentroan.

Bilera horretan parte hartuko dute, besteak beste, Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek, Espainiako Gobernuaren Arabako ordezkaritzak, Ebroko Ur Konfederazioak, Kantauriko Ur Konfederazioak, Gurutze Gorriak eta DYAk.

Zadorra ibaia Astegietan. Argazkia: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila

ARGAZKIA: Zadorra ibaia bere bidetik atera da Ihurre parean

Zadorra ibaia, Ihurren. Argazkia: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila

ARGAZKIA: Zadorra ibaia Gorbeo parean

Zadorra ibaia. Argazkia: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila

ARGAZKIA: Olatuak Zurriola hondartzan

Olatuak Donostian. Argazkia: EFE

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hedabideen aurrean adierazi duenez, Zadorra arroak eragiten du kezka gehien, eta ipar isurialdeko ibai guztien emaria gertutik jarraitzen ari dira, bai Bizkaian eta baita Gipuzkoan ere. Dena dela, haren esanetan, orain arte uholdeak txikiak izan dira.

Eusko Jaurlaritzak larrialdi egoera ezarriko du eguerdian uholdeengatik eta 15:00etan bilduko da krisi mahaia. Hala iragarri du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean hedabideen aurrean egin dituen adierazpenetan.

Larrialdi maila bira igoko du 12:00etatik aurrera Eusko Jaurlaritzak eta eguraldiak hobera egin ezean bihar eguerdira arte egongo da indarrean.

Halaber, krisi mahaia 15:00etan elkartuko da.

Getxoko Udalak Babes Zibileko Udal Plana aktibatu du eta krisi mahaia deitu du, gaurko eta biharko euriagatik ezarrita dagoen alerta laranja tarteko. Gainera, Gobela eta Larrañazubi ibaien emaria gertutik jarraituko ditu, behar izanez gero neurri egokiak hartzeko.

Udalak gomendatu du ibilgailurik ez aparkatzea ubide lehorretan eta ibaien ertzetan, eta ibilgailuak ur putzuak sor daitezkeen eremuetatik kentzea, baita urez bete daitezkeen garajeetatik ere.

Zadorra eta Cadagua ibaiek gainezka egin dute Arabako eta Bizkaiko hainbat puntutan:

Uribarri Ganboako urtegia hustutzen ari dira, zehazki, segundoko 58 metro kubiko. Horri azken orduotako euria gehituta, Zadorra bere bidetik atera da urtegiaren beheko herrietan eta Gasteiz inguruan.

Cadagua ibaiak gainezka egin du Gueñesen eta, ondorioz, La Quadra auzorako sarbide nagusiak itxi ditu Udalak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez. Hain zuzen ere, 08:00etan egin du gainezka. Segurtasun Sailaren arabera, Bizkaian ez da bestelako gorabeherarik izan euriteen ondorioz.

Ibaien egoera: Zadorra ibaia maila gorrira iritsi da Abetxukon.

Cadagua ibaiaren arroan, Balmasedako eta Arangurengo estazioak maila horira iritsi dira.

Gipuzkoan, Bidasoa ibaiak ere maila horia harrapatu du Jaizubian.

BIDEOA: Bilboko Udalak debekatu egin du duela astebete urpean geratu zen Zorrotzako eremuan aparkatzea

BIDEOA: Nerbioi ibaiari begira esnatu da Basauri 

Trafikoaren egoera Nafarroan:

Nafarroako Gobernuak arretaz gidatzea gomendatzen du, bereziki lurraldearen iparraldean, euriagatik, eta mendialdean, elurragatik. Halaber, tentuz ibiltzeko eskatu eguerditik aurrera elurra urtzea espero delako.

Goizeko lehen orduan kateak behar dira NA-140 errepidean Auritz eta Izaba artean, NA-176 errepidean Garde eta Anso artean, eta Aralarko San Migelerako igoeran.

Gainera, arreta eskatzen da NA-1740 (Irurita eta Eugi)errepidean 13. kilometrora arte errepidean elurra dagoelako. Hortik aurrera, itxita dago.

Bestalde, elurragatik itxita daude NA-2012 (Otsagabia-Irati), NA-2011 (Zaraitzu) 7. kilometrotik aurrera, eta NA-2000 (Izaba-Zuriza) errepideak.

Trafikoaren egoera: Arabako hiru mendate itxi dituzte, elurragatik

Arabako hiru mendate itxi dituzte, elurragatik: Herrera, Opakua eta Urduña.

Bernedon, berriz, autoek kateak behar dituzte eta kamioiak eta ibilgailu artikulatuak ezin dira ibili.  

Errepide sare nagusia zabalik dago, baina Ertzaintzak arretaz gidatzea eskatzen du Altuben, AP-68an eta N-622an, eta AP-1 errepidean, Agurain eta Altsasu artean eta Foronda eta Eskoriatza artean.

Bestalde, Cadagua ibaiaren Arangurengo eta Balmasedako estazioak maila horira iritsi dira azken orduetan.

Añarbeko urtegitik bezala Uribarri Ganboatik ura askatu dute. Azken horren eraginez, Zadorra ibaiak gainezka egin du Gasteiz inguruan.

Bilboko Udalak gomendatu du autorik ez aparkatzea uholdeak egon litezkeen guneetan.

Udalak eskatu die herritarrei ohiko prebentziozko neurriak hartzea; adibidez, errepide bidezko joan-etorriak saihestea. Hori bai, autoa erabili behar izatekotan, kontu handiz egitea eskatu du.

Gainera, eskatu du ez igarotzea urak hartutako espaloietatik edo errepideetatik. Halaber, arreta eskatu du luiziak gerta daitezkeelako.

Ipar Euskal Herria barne hartzen duen Pirinio Atlantikoetako departamentuan, 15:00ak arte abisu horia ezarri dute uholde arriskuagatik. Ordu horretatik aurrera, alerta laranja izatera igaroko da.

AEMETek alerta laranja ezarri du gaurko Nafarroako ipar partean, euriagatik. Aurreikuspenen arabera, litekeena da 80 litro pilatzea.

Gainera, Nafarroa erdialdean eta Pirinioetan abisu horia ezarri dute, euriagatik. Toki horietan 50 litro pila daitezke.

Uholde arriskuari aurre egiteko alerta fasea aktibatu du bart Eusko Jaurlaritzak, ibaien egoera eta datozen orduotarako aurreikusten diren prezipitazio iraunkorrak kontuan hartuta.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak elurrari dagokion abisu horia aktibatu du 09:00ak arte. Elurraren maila 600-700 metroan kokatuko da, baina beherago ere egin dezake, azken orduetan Agurainen eta Gasteizen gertatu den bezala. Eguraldi aurreikuspenaren arabera, elur-mailak nabarmen egingo du gora orduek aurrera egin ahala. Orduan euriak hartuko du elurraren tokia.

EITB Mediako Guillermo Agirre erabiltzaileak bidalitako bideoa.

Gainera, 07:00etan hasi eta 09:00ak arte abisu horia indarrean egongo da kostaldean, olatuengatik. 3,5 eta 4 metro arteko olatuak espero dira.

Gaur eta bihar, ostera, nabigaziorako abisu horia aktibatu dute lehenengo bi milietan.

Abisu horiek tarteko, Donostiako Udalak Pasealeku Berria, Haizearen Orrazia eta Zurriolako espigoia itxi ditu.

09:00etan hasi eta bihar 15:00ak arte alerta laranja egongo da indarrean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, euriagatik.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, litekeena da Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait puntutan 24 ordutan metro koadroko 80 litro pilatzea. Araba iparraldean 40 litro batu daitezke eta hegoaldean, ostera, 20 litro.

Litekeena da zenbait tokitan metro koadroko 30 litro ur pilatzea. Euriaz gain kazkabarra ere egin dezake.

Kontsulta ezazu, hemen, eguraldiari buruzko informazioa eta bidali zure argazkiak eta bideoak