Jarraipen berezia
GAIZKA PALACIOS AGIRRE | EITB Media
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak pandemiaren bilakaeraren berri eman du arratsalde honetan egin duen agerraldian. Covid ziurtagiria ostalaritzako establezimendu guztietan, ospitaleetan, erresidentzietan, kiroldegietan eta eremu itxietan egiten diren kultur ekitaldietan eskatzeko agindua gaur gauerdian sartuko da indarrean. Osakidetzak omikron aldaeraren lehen kasuak antzeman ditu Araban eta Bizkaian.
Bukatu da Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren agerraldia.
Araban eta Bizkaian antzeman diren omikron aldaera kasuen harira zehaztu du horietako bat soiik kutsatu dela atzerrian.
Osasun sektorean izan diren murrizketeei buruz galdetuta, azken asteetan Osakidetzan 1.000 kontratazio egin dituztela ziurtatu du Sagarduik.
Covid ziurtagiriaren erabileraren harira sor daitezkeen zalantza guztiak argituko dituztela agindu du, eta ondokoa erantsi du: "Badakigu tabernarientzat zaila izan daitekeela, baina denok egin behar dugu ahalegin bat heriotzak, ospitaleratzeak eta kutsatzeak ekiditeko, osasun sistema bermatzeko".
Sagarduik esan du une honetan ez duela pandemiaren eraginez Osakidetzan atzeratu diren ebakuntzei eta hitzorduei buruzko daturik.
Covid ziurtagiria paperean eskuratzeko aurrez aurreko hitzorduak ematerakoan "arazorik antzeman ez" dutela adierazi du Sagarduik.
Gabonetan prebentzio neurriak zorrozteko eta harreman sozialak murrizteko gomendioa egin du Sagarduik, kutsatzeen kopurua gelditzeko asmoz.
Sagarduik prebentzio neurriak betetzeko deia egin du, batez ere kirol ekitaldietan, "non guztiok ikusi dugu hainbat kasutan ez direla arauak bete".
Eusko Jaurlaritzak ez du helegiterik aurkeztuko EAEko Auzitegi Nagusiak emandako ebazpenare aurka, epaimahaiak covid ziurtagaria eremu irekietan -futbol zelaietan, adibidez- eskatzeko baimenik eman ez badio ere.
Osakidetzak omikron aldaeraren sei kasu detektatu dituela baieztatu du Sagarduik: bost Bizkaian eta bat Araban.
Sagardui: "Txertatuta ez egoteak sei aldiz handitzen du ospitalean amaitzeko aukera, eta hamar aldiz gehiago zainketa intentsiboetan amaitzeko aukera. Beraz, txertatzeko deia egiten dugu"
Sagarduik jakinarazi du covid ziurtagariaren erabilera beste eremu batzuetara zabaltzeko agindua gaur gauerdian, 00:00etan, sartuko dela indarrean.
Sagardui: "EAEko Auzitegi Nagusiak covid ziurtagiria beste eremu batzuetara zabaltzeko baimena eman izana berri ona da"
Sagardui: "Osasun sistema oso tentsionatuta dago eta premiazkoak ez diren kirurgiak atzeratu egin behar izan ditugu"
Sagardui: "Egoera ez da ona. Intzidentzia-tasa metatua pandemia guztiko altuena da"
Gotzone Sagarduik pandemiaren bilakera egingo du orain.
Zupiriaren hitzartzea amaituta, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren txanda iritsi da. Euskadi Basque Country Estrategia eta 2025 Harremanetarako Plana aurkezten ari da.
Bingen Zupiriak hartu du hitza lehendabizi eta gobernu-bileran aztertu eta onartu dituzten gaiak eta ekimenak aipatu ditu.
Bingen Zupiriaren eta Gotzone Sagarduiren agerraldia 25 minutuko atzerapenarekin hasiko da. Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak ere hartuko du parte prentsaurrekoan.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen agerraldia zuzenean, hemen.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak agerraldia egingo dute 16:30etik aurrera.