Cargando...

Zuzenean

Agerraldia Eusko Legebiltzarrean

Gotzone Sagarduik EAEko egoera epidemiologikoa zertan den azaldu du

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Osasun sailburuak EAEko bilakaera epidemiologikoaren nondik norakoak azaldu ditu, eta Legebiltzarreko taldeen galdereei erantzungo die.

Actualizar

Amaitu da Sagarduiren agerraldia, pandemiari dagokionez. Bost minutuko atsedenaldia egingo dute Legebiltzarrean.

"Kutsatzeak gorantza doaz etengabe. Nola ez zaigu ospitaleen egoera tenkatuko?", galdetu du Osasun sailburuak.

Gotzone Sagarduiren ustez, "inork ez du pandemiarekin bete-betean asmatu. Norbaitek giltza badu esan dezala".

Telleriaren ustez (EAJ), neurri sorta betetzearekin batera, "erantzuleak eta zuhurrak izan behar gara".

Uberak salatu duenez, Osasun Sailak baliabideak murriztu ditu, eta "horregatik gaude orain transmisio komunitarioak". "Baliabideak denboran mantendu behar dira", erantsi du.

Erantzun gabeko galderei ihardesteko eskatu dio Uberak (EH Bildu) Sagarduiri.

Ekain Ricok (PSE-EE) deitoratu duenez, Legebiltzarreko batzordea "kritikaren eremua" bihurtu da.

Jon Hernandezek (EP-IU) txertakearen eta maskararen erabileraren aldekoak direla berretsi du.

Farmazietan antigeno probak erosteko laguntzak eskatu ditu Garridok.

PP+Cs taldearen ordezkariak eskoletako egoera "kaotikoa" dela esan du. "Ez dago irizpide bateraturik".

Garridoren (PP+Cs) ustez, Sagarduik ez die taldeen galdereei erantzun.

Martinez (Vox) covid-ziurtagiriaren kontra azaldu da: "Ez du kutsatzeak kontrolatzen lagundu, agerian geratu da hori".

Talde parlamentarioen txanda da berriro.

Sagarduik zehaztu duenez, 12 urtetik beherako 15.279 haurrek (% 8 inguru) jaso dute dagoeneko covid-19aren kontrako txertoaren lehen dosia.

Sailburuaren esanetan, covid ziurtagiriak "berak bakarrik ez du erangikortasunik, baina badirudi beste neurri batzuk badaudela ahazten ari garela".

Garridori erantzunez, Sagarduik azpimarratu duenez "kutsatze komunitarioaren egoera batean gaude, ez da agerraldi kontua. Estrategiak bestelakoa behar du izan".

Gotzone Sagarduik berriro hartu du hitza talde parlamentarioen galderei erantzuteko.

BIDEOA | Omikron aldaeraren 220 kasu zenbatu dira EAEn, kutsatze berrien herena 

Luis Javier Telleria EAJren ordezkariak hartu du hitza, eta Jaurlaritza egiten ari den kudeaketan konfiantza osoa duela azaldu du.

EH Bilduren ustez, covid ziurtagiria ez da "tresna baliagarria" eta txertaketan izan duen eragina norainokoa den galdetu dio sailburuari.

Olentzerori harrera barnealdeko espazio batean egiteko Bilboko Udalak hartutako erabakia kritikatu du Uberak. "Ez da koherentea, ezta serioa ere".

Rebeka Ubera EH Bilduko ordezkariak izurriari aurre egiteko Jaurlaritzak duen asmoez galdetu dio Sagarduiri. "Neurri prebentiboak behar ditugu", galdegin du.

Txertatzearen garrantzia nabarmendu du ordezkari sozialistak. "Txertatuta ez dauden % 9 horiek ZIU oheen % 60 betetzen ari dira", ohartarazi du.

Ekain Ricok (PSE-EE) "zarata politikotik ihes" egiteko deia egin du, erantzukizunez jokatzeko garaia da, horren aburuz.

Ezkerreko koalizioaren kideak berriro eskatu du CO2 neurgailuak jartzea barrualdeetan.

Hernandezen ustez, Jaurlaritza ez da "neurri nahikoak" hartzen ari, eta "astiro" ari da hartzen, gainera. Horren ahotan, garrantzi "larregi" ematen ari zaio covid ziurtagiriari.

Buletin epidemiologikoa egunero kaleratzeko eskatu dio Hernandezek Osasun Sailari.

Jon Hernandez Elkarrekin Podemos-IUren bozeramailearen txanda.

Eskoletako egoeraren kontura kezka agertu du Garridok. "Orain gurasoen bizkar utzi dugu arazoa", salatu du.

Laura Garridok (PP+Cs) Lehen Arretako egoerari buruz galdetu dio sailburuari. "Gainezka daude", ohartarazi du.

Talde parlamentarioen bozeramaileen txanda da, txikitik handira.

Sailburuak azaldu duenez, LABI teknikoak Gabonei begirako aholku sorta prestatu du. "Prebentzio neurriak badaude, danoi dagokigu horiek betetzea. Denok dugu gure gertukoak besarkatzeko gogoa", aitortu du.

Sagarduiren esanetan, "eguneko albiste on bakarra txertaketa da".

Ospitaleetako egoerari dagokionez, ZIUetan 105 gaixo daudela jakinarazi du Sagarduik.

Egoera horren aurrean, eta Gabonen atarian gaudela eta, "kezka handia" duela aitortu du  Osasun sailburuak.

Horrez gain, omikron aldaeraren 220 kasu zenbatu dituztela jakinarazi du.

Eguneko datuen berri eman du lehenik, sailburuak: atzokoan 1.607 positibo berri atzeman zituzten eta intzidentzia metatua 1.179 kasutan dago 100.000 biztanleko.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak hartu du hitza.

Seigarren olatuari aurre egiteko "neurri partekatuak" adosteko Presidenteen Konferentziaren atarian egingo du Sagarduik agerraldia. Batzarra aurreratzea erabaki zuen Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak, pandemiaren bilakaera ikusita eta Gabonak gertu egonda.

Pedro Sanchez.

Gotzone Sagardui Osasun sailburua Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean azalduko da gaur, 11:30etik hasita, pandemiak Euskadi duen bilakaerari buruzko datuak emateko.

Birusa gogor astintzen ari da EAE, eta Espainiako Estatuko intzidentzia metatu handienetakoa du, 1.100 kasutik gorakoa. Gainera, positiboak erietxeetara heltzen ari diren heinean, ospitaleen presioa areagotzen ari da. Osakidetzak ZIUetako kontingentzia plana III. mailara igo du.