Cargando...

Zuzenean

Gabonetako Loteria

Horrela kontatu dizugu Gabonetako Loteriaren zozketa

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

- Bigarren sariak (72119) 177 milioi banatu ditu Basaurin (Bizkaia). Bertako eskubaloi taldeari tokatu zaio gehiena (150 milioi).

- Bilbori eta Laudiori (Araba) 400 000 euro baino gehiago egokitu zaizkie laugarren sarietako bati esker (42833).

- Bi bosgarren sarik (92052ak eta 89109ak) 3,6 milioi eurona utzi dituzte Barakaldon (Bizkaia) eta Azkoitian (Gipuzkoa). Beste baten (26711) zati bat Donostian jausi da. 34345 zenbakiak 120.000 euro utzi ditu Bilbon eta Berrizen.

Actualizar

Amaitu da zozketa.

BIDEOA: Maria Jose Berzosa, loteria administrazioaren jabea: ''Basaurik merezi zuen'' 

Azken bosgarren sariak, 89109 zenbakiak, dirutza utzi du Azkoitian (Gipuzkoa). Kale Nagusiko administrazioak 60 serie zituen (3,6 milioi euro) eta Bilboko Urkijo Zumarkalekoak serie bat (60.000 euro).

Lau ordu badaramatza zozketak, eta azken sari handi bat falta da: zortzigarren bosgarren saria.

Bosgarren sari horrek 120 000 euro utzi ditu Bizkaiko hiriburuan eta Durangaldeko herrian.

Azken-aurreko bosgarren saria: 34345. Banatuta dago, baina Bilboko Azcarreta eta Berrizko (Bizkaia) loteria administrazioan saldu dute.

Bi bosgarren sari baino ez dira geratzen. Nafarroan izan ezik, gainerako lurraldeetan egokitu da Gabonetako Loteria.

Eta beste bat: 89053. Hau Balear Uharteetara.

Beste bosgarren sari bat: 69457. Malagan erori da oso-osorik.

Oraindik beste lau bosgarren sari falta dira.

Lehen saria Madrilen, Las Palmasen, Huelvan eta Kantabria (Santoña) tokatu da. 

Azkenean: sari potoloa 86148 zenbakiari egokitu zaio.

Hiru ordu egin ditu zozketak, eta zortzi sari banatu dituzte jada: bigarrena, hirugarrena, bi laugarrenak, eta lau bosgarren. Noiz kantatuko dute sari nagusia?

ARGAZKIAK: Arteagabeitiako eskolako kideen poza eta bosgarren sari hori saldu duen Barakaldoko loteria administrazioaren jabearen protesta (gaur itxita du denda).

Arteagabeitia eskolako kideak, saria ospatzen. Argazkia: EFE

Barakaldoko loteria administrazio hori itxita egon da gaur, greban baitaude. Argazkia: EFE

Laugarren bosgarren saria atera da: 24198. Espainiako Estatuko leku askotan saldu dute, baina ez EAEn eta Nafarroan.

ARGAZKIAK: Milioi zaparrada Basaurin

Bigarren saria ospatzen Basaurin.

Basaurin, pozarren daude gaur.

BIDEOA: Horrela abestu dute Basaurin osorik erori den Gabonetako loteriaren bigarren saria 

Irten da hirugarren saria ere: 19517. Ez da Hego Euskal Herrian suertatu.

Hirugarren bosgarren sariaren (26711) serie bat Donostiako Urrezko Danborra loteria administrazioan saldu dute. 60.000 euro dira saritan.

Bigarren laugarren saria: 91179

Bigarren saria (72119) Basauriko eskubaloi taldeko kideen artean banatu dute.

Laugarren sari hau (42833) oso banatuta dago, eta besteak beste, Bilbon eta Laudion (Araba) saldu dute.

Lehen laugarren saria: 42833.

Basauriko Nagusia kaleko 9. zenbakiko loteria administrazioak saldu du bigarren saria, oso-osorik. Serieko 1.250.000 euro dira (dezimo bakoitzak 125.000 euroko saria du).

Bigarren saria atera da: 72119.

BIDEOA: Alfredo, 5. sariarekin saritutako barakaldarra, pozarren

Barakaldoko 12. loteria administrazioak 92052 bosgarren sariaren 80 serie saldu ditu (gainerako 50ak itzuli egin zituen).  Horietatik 60 Arteagabeitia Eskolako guraso elkartean banatu ditu. 3,6 milioi euro dira.

Loteriaren salmenta % 10 igo da EAEn, iazkoarekin alderatuta. Bizkaian gastatu dute gehien (pertsonako batez beste 83,46 euro). Gipuzkoa dago bigarren, 59,4 eurorekin, eta Araba hirugarren, 51,79 eurorekin.

Gabonetako Loteriaren inguruko iruzurrak saihesteko aholkuak. Espainiako Poliziaren arabera, ohikoak dira iruzurrezko salmenta, billete partekatuak kobratzeko garaian arazoak, identitate-ordezpenak eta sari faltsuak.

70316, bigarren bosgarren saria, ez da Hego Euskal Herrian saldu. Oso banatuta egon da, eta besteak beste, Madrilen eta Bartzelonan saldu dute.

Bigarren bosgarren saria: 70316 (serieko 60.000 euroko saria)

Barakaldoko Arteagabeitia Eskolan saldu dituzte 92052 bosgarren sariaren dezimo asko eta asko, 12. administrazioko jabeak jakinarazi duenez.

Arteagabeitia eskola. Argazkia: EITB Media

Lehen bosgarren saria (92052) 09:23an atera da, lehen taulan. Bigarren taulako zenbakiak kantatzen ari dira orain, eta oraingoz, sari txikiak baino ez dira banatu.

ARGAZKIAK: Aurtengo zozketaren lehen irudiak

Lehen bosgarren sariaren (92052) 130 serieak Barakaldoko Isaac Peral kaleko administrazioan saldu dituzte, Arteagabeitia auzoan.

180 pertsona daude Madrilgo Errege antzokian zozketa bertatik bertara jarraitzen. Asko eta asko, mozorrotuta:

Emakume bat, mozorrotuta. Argazkia: EFE

Loteria administrazioak grebara deituta daude gaur, saldutako dezimo bakoitzeko jasotzen duten komisioetan igoera eskatzeko.

Loteria saltzaileek protestak egin dituzte gaur, goizean goizetik. Argazkia: EFE

Ikuskizun dago zenbat serie saldu dituzten Barakaldoko administrazio horretan. Baina denak banatu badituzte, ia 8 milioi euro dira saritan.

Lehen bosgarren sari hori oso banatuta dago. Barakaldon, 12. administrazioan, 130 serie saldu dituzte.

Atera da sari goiztiarrenae: 92052 (bosgarren saria). Serie bakoitzak 60.000 euroko saria du.

Pandemian egiten den bigarren zozketa da aurtengoa. Oraingo honetan edukiera mugatuarekin egingo dute; iaz, ordea, publiko barik.

Aretoan 180 pertsona daude zozketa bertatik bertara jarraitzen. Argazkia: EFE

San Ildefonso ikastetxeko haurrek kantatuko dituzte, aurten ere, sariak. Taula gainean daude jada.

180 pertsona daude Madrilgo Errege Antzokian zozketa bertatik bertara jarraitzen. Kantabriatik joan den Chuchi izenekoa izan da antzokira sartzen lehena. Bost gau eman ditu kalean, itxaroten. "Hotz handia pasatu dut, baina ilusio handia daukat", aitortu du. Iaz, koronabirusa tarteko, ez zen publikorik sartu antzokian.

Nafarroan apur bat beherago dago batez besteko gastua, 47,95 eurokoa.

Ikusteke dago zenbat diru uzten duen gaurko zozketak, baina egia bada aurreneko saria eduki duela Nafarroak, han grabatu baita Gabonetako aurtengo iragarkia.

EAEn, herritar bakoitzak batez beste 77,93 euro gastatzen ditu loterian.

Sari nagusia 25 aldiz tokatu da Euskadin, azkena iaz. 72897 zenbakiak lau milioi euro utzi zituen Bilbon.

Zozketa 09:00etan abiatuko da. eitb.eus-ek zuzenean kontatuko dizu Madrilgo Errege Antzokian gertatzen den guztia.

Loteria bolak Madrilgo Errege Antzokian daude jada. Argazkia: EFE