Cargando...

Zuzenean

KORONABIRUSA

LABIren bileraren osteko prentsaurrekoa (18:00ak aldera)

O. A. | N. B. | EITB Media

Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordea, LABI, 16:30etik aurrera bilduko da. Bileraren ondoren, 18:00ak aldera, agerraldia egingo dute, urte amaierari begira edukierei eta ordutegiei eragingo dieten murrizketa berrien berri emateko.

Actualizar

Jarraitu zuzenean eitb.eus-en LABIren bileraren osteko prentsaurrekoa.

5 ) Azkenik, positibo eman duten herritarren aldi baterako ezintasunak kudeatzeko atal bat jarriko da euskadi.eus webgunean

4) Call centre deiturikoa ndartu egingo da, covid-19arekin lotutako kontsultak eremu horretara bideratu ahal izateko.

3) Koronabirusa hautemateko probak egiteko erdibideko guneak irekiko dituzte, erdibideko txertaketa guneen ereduari jarraituz.

2) Proben emaitzak denbora laburragoan lortzeko, antigeno proba gehiago egingo dira.

Hauek dira Gotzone Sagarduik iragarri dituen neurriak: 

1 ) Formulario berri bat jarriko da herritarren eskura euskadi.eus webgunean prestatuko da, covid-19arekin bateragarria den sintomatologia duten pertsonek proba diagnostikorako hitzordua har dezaten.

Kutsatze kopuru handiaren aurrean, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak aurreratu du erdibideko guneak irekiko dituztela koronabirusa hautemateko probak egiteko. Horrela, antigeno proba gehiago egin nahi ditu Osasun Sailak.

Gotzone Sagarduik adierazi duenez, omikron aldaera nagusi da EAEn hautematen diren kutsatzeetan. Aurreko astean, positibo berrien % 23 omikron aldaerakoak ziren eta aste honetan hirukoiztu egin dela kalkulatzen du Osasun Sailak, % 75era hurbilduta.

Formulario berri bat jarriko dute eskuragai en euskadi.eus

1) antigeno proba gehiago egingo ditugu

Vacunación.

cuarentena si eres contacto estrecho. si es negativo no deberas hacer cuarentena y extremar la precaucion

Positibo eman dutenen kasuan, Gotzone Sagarduik aurreratu du posible izango dela lanerako baja euskadi.eus webgunearen bitartez kudeatzea. Hala ere, horretarako ezinbestekoa izango da koronabirusaren hautemateko proba Osakidetzan egitea.

Txertaketari dagokionez, bost urtetik gorako haurrek txertoa hartzeko hitzordua hartu ahal izango dute gaur arratsaldetik aurrera. Bestetik, 50 urtetik gorako guztiek eska dezakete hitzordua errefortzu dosia jasotzeko.

Gotzone Sagarduik aurreratu du fase berri bat hasi dela. Hemendik aurrera, aztarnarien lana positibo eman duten pertsonetan eta kolektibo ahulenetan zentratuko da.

Atzo, astelehena, 6.568 positibo hauteman ziren, 24.315 proba eginda. Positibotasun tasa % 27koa da.

14 eguneko intzidentzia metatua 2.285 kasukoa da eta astebetean 1.000 puntu igo da.

Erreproduzio indizea, 1,50ekoa.

357 pertsona daude ospitaleratuta covid-19arekin.

ZIUetan 111 pertsona daude koronabirusarekin, aurreko astean baino hamar gehiago.

Egoera epidemiologikoaren analisia egiten hasi da Osasun sailburua.

Hasi da Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren agerraldia

Bingen Zupiriaren esanetan, Urkulluk arratsaldeko LABI Aholku Batzordearen atarian bi aipamen egin ditu.Batetik, neurriak bat etorriko dira inguruko erkidegoetan planteatzen diren murrizketekin eta onartutako neurriek ez dituzte urratuko oinarrizko eskubideak.

Berriro ere Bingen Zupiriak hartu du hitza

Honela egingo da lurraldeen arteko diru banaketa: Arabak, 30,4 milioi euro; Bizkaiak, 94,79 milioi euro eta Gipuzkoak, 62,9 milioi euro.

Gaur, 18:00etan, Finantzen Euskal Kontseiluak ezohiko batzar telematikoa egingo du, baliabideen banaketa adosteko Ekarpen Legean ezarritakoaren arabera.

Gaurko bileran, lurralde historikoen artean 188 milioi euro banatzea onartu du Gobernu Kontseiluak. 2021ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako 13.486 milioiko ezohiko funtsetatik 644,5 milioi dagozkio Euskadiri eta kopuru horretatik zati bat (% 29,19) banatzea da gaur onetsi duena.

Bingen Zupiriaren hitzartzea amaituta, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuaren txanda da orain.

Hasi da Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoa eta Bingen Zupiriak hartu du hitza.

Jarraitu Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoa zuzenean, hemen.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak agerraldia egingo dute 12:00etatik aurrera, Gobernu bileraren ostean.