Cargando...

Jarraipen berezia

KORONABIRUSA

LABIk hartutako neurriak bihar sartuko dira indarrean

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

Euskadiko ostalaritzako, jatetxeetako eta kultur eta aisialdiko jarduera guztiak goizaldeko ordu batean itxiko dira asteazken honetatik aurrera, eta, beraz, urte amaierako ohiko jaiak bertan behera geldituko dira.

Actualizar

Amaitu da Iñigo Urkullu lehendakariaren agerraldia.

Hauek dira urtarrilaren 28ra arte Euskadin indarrean egongo diren murrizketak

Testuinguru honetan, lehendakariak esan du argi eta garbi identifikatzen direla birusa transmititzeko hiru arrisku faktore nagusiak: omikron aldaeraren kutsakortasun altua, mugikortasun handia eta sasoi honi dagozkion harreman sozialak, eta txerto hartu ez dutenen edo jarraibide osoa hartu ez dutenen eragina.

Neurriak gaur argitaratuko dira Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, bihar sartuko dira indarrean eta urtarrilaren 28ra arte iraungo dute.

Ildo horretan, esan du Osakidetza bere giza baliabideak eta baliabide materialak indartzen eta berrantolatzen ari dela.

Urkulluk aipatu du tentsio hori agerian geratzen ari dela lehen mailako arretan.

Urkulluk azpimarratu duenez, une honetan intzidentzia-tasa altuak ez dira ospitaleko eta ZIUetako oheen okupazioarekiko modu proportzionalean lekualdatzen, baina, hala ere, tentsionatuta daude.

Lehendakariak esan duenez, LABIren Aholku Batzordearen bileran egiaztatu dute mundu erdiari eta, bereziki, Europa osoari eragiten dion kutsatze-bolada baten aurrean gaudela.

Neurri horiek bihartik aurrera eta urtarrilaren 28ra arte egongo dira indarrean.

7. Urte Zahar, Urte Berri eta Erregeetako afarietane ta bazkarietan hamar pertsona baino gehiago ez elkartzea gomendatzen da.

6. Urtarrilaren 1ean eta 6an establezimenduak ezin izango dira 08:00ak baino lehen zabaldu.

5. Barruko kiroletan gehienez hamarreko lagunen taldeak onartuko dira. Aldagelek % 50aren edukiera izango dute.

4. Ostalaritzan, jatetxeetan, gaueko aisialdian, txokoetan eta gazteenlonjetan debekatuta dago zutik kontsumitzea. Bestetik, mahai bakoitzeko gehinez hamar pertsona elkartu ahal izango dira

3. Ekitaldietan hauek izango dira edukiera orokorrak: gehienez 600 pertsona barrualdean eta 800 kanpoaldean.

2. Edukiera % 60koa izango da barnealdean

1. Jarduera guztiak 01:00etan bukatuko dira

Neurriak honako hauek izango dira:

Iñigo Urkullu lehendakaria zuzenean ari da

Hasi da prentsaurrekoa


Iñigo Urkullu lehendakariak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak agerraldia egingo dute bileraren ostean.

Jarraitu zuzenean eitb.eus-en LABIren bileraren osteko prentsaurrekoa.