Cargando...

Jarraipen berezia

Koronabirusa

Sagardui: "Lau adingabe ditugu ospitaleetan; horietako bi, ZIUetan"

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak pandemiaren datuak eguneratu ditu:

-

Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak pandemiaren datuak eguneratu ditu:

- 11.572 positibo berri atzeman dituzte eta intzidentzia tasa ia 5.000koa da.

- Osakidetzak haurrentzako 36.000 dosi berri jaso zituen atzo.

Actualizar

Amaitu da agerraldia.

Erregeetako desfileei eutsi dieten alkateei babesa agertu die Sagarduik: "Udalek desfileak egitea erabaki badute, segurtasun neurriak beteko dituztelako da".

ZIUetako kontigentzia planaren III. agertokian dago EAE.

Sagarduik ez du baztertu auto diagnostikorako puntu gehiago zabaltzea, pandemiaren bikaerari aurre egiteko.

Osakidetzak eguneko batez beste 32.000 proba diagnostiko egin ditu. Kopuru handia dela dio Sagarduik.

Omikron da aldaera nagusia EAEn. Dena dela, ospitaleetan daudenen artean delta aldaerak jotakoak daude oraindik.

Sagarduik gogorarazi duenez, txertatu gabekoek dituzte arrisku gehien: gaixotasuna hartzeko aukera zortzi aldiz handiagoa da eta ZIUetan bukatzekoa, 12 aldiz handiagoa. Oraindik txertatu ez direnei babesteko deia egin die: "Osakidetzak lehen dosiak jartzen jarraitzen du".

"Arriskua benetakoa da, adina gorabehera", esan du erietxeratuta dauden adingabeen inguruan.

Gabonetako oporraldiaren ostean, eskolak berriro hasiko direla eta, koronabirusaren kontrako protokoloa aldatuko ote duten galdetuta, Sagarduik esan du Hezkuntza Sailarekin "aztertzen" ari direla eta aldaketaren bat izatekotan, jakinaraziko dutela. Dena dela, adierazi du haurren txertaketak egoeran lagunduko duela.

Sagarduiren esanetan, "datuek ez dute joera aldaketa baten zantzurik ematen".

Kazetarien galderei erantzuten ari da orain Sagardui.

Sagarduik jakinarazi duenez, bi adin txikiko daude ospitaleetako gela arruntetan, eta beste bi, ZIUetan.

Osasun sailburuaren arabera, txertaketa datuak "onak" dira Euskadin. 5-11 urtekoen % 34k dosiren bat jaso dute jada, eta atzo bertan 36.0000 txerto pediatriko berri jaso zituzten.

Hasi da agerraldia. Atzoko datuak eman ditu Sagarduik: astelehenean 11.572 positibo berri zenbatu zituzten, proba diagnostikoen % 39 47. Intzidentzia metatua 4.898 kasukoa da 100.000 biztanleko.