Jarraipen berezia
Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA
Osasun sailburuak egoera epidemiologikoaren inguruko datuak eguneratu ditu: Intzidentzia 6.600 kasukoa da eta 137 gaixo daude ZIUetan.
Era berean, jakinarazi du farmazietako antigeno testetan positibo ematen dutenak berehala bakartu beharko direla, baina ez diote Osakidetzari jakinarazi beharko. Hala, senda agirietarako eta kasu larrietarako bakarrik egiaztatuko dira positibook.
Amaitu da agerraldia.
Ideia honekin bukatu du Sagarduik: "Aurrekoaz ikasi dugu, baina egoerak ez dira berdinak. Aldaera honek duen bilakaera ezberdina da".
Sagarduik azpimarratu duenez, Gabonetan ez diote probak egiteari utzi eta egun bakar batean 33.000 egitera heldu ziren.
Osasun sailburuak "zuhurtzia" eskatu du covid-agatik edo covidarekin dauden gaixoen artean bereizteko orduan, "oso zaila" da biak ezberdintzea.
Sagarduiren txanda da berriro, talde parlamentarioen galderei erantzuteko.
Rebeka Uberak (EH Bildu) jakinarazi du pediatra batek argitu diola ZIUetan joan den astean zeuden lau adingabeak beste arazo batzuengatik sartu zirela unitatean, ez covid-19agatik (gerora kutsatu ziren). Gardentasunez ez informatzearen arriskuez ohartarazi du.
Jon Hernandezek (Elkarrekin Podemos-IU) uste du arazo ugari egon direla Lehen Arretan, eta horren adibide dela herritarrek autodiagnostikorako aukera egin behar izan dutela Gabonetan. Hernandezek protokoloetan egingo dituzten aldaketak argitzeko eskatu dio Sagarduiri.
Garridok salatu duenez, Sagarduik zalantzan jarri zuen farmazietako testen fidagarritasuna, baina orain herritarrei eskatzen die autodiagnostikatzeko.
PP+Cs-ren txanda. Laura Garridok Hezkuntza alorrean egin diren 800 ordezkapenei buruz hitz egin du. Horren iritzian, Bildarratzek Legebiltzarrean eman behar zituen azalpenak, gaur.
Voxek "kaotikotzat" jo du Jaurlaritzak egindako pandemiaren kudeaketa. Kritikatu duenez, egindako galderetatik bakar bati ere ez dio erantzun Sagarduik.
Taldeen txanda da berriro.
2022rako Lan Eskaintza Publikoa prestatzen hasi direla iragarri du Sagarduik.
LABI teknikoak lanean jarraitzen du, eta hainbat txosten hartzen ditu kontuan. Horien arabera, ez dago bilakaera aldaketa ekarriko duen zantzurik.
Taldeen galdereei erantzuten ari da sailburua. Nabarmendu duenez, osasun profesionalak kontratatzen jarraitu du Osakidetzak eta erantsi kasu askotan ez dagoela profesional nahikorik kontratatzeko.
Gotzone Sagarduik hartu du hitza berriro.
Luis Javier Telleria EAJren legebiltzarkidearen txandarekin amaituko da taldeen erronda.
ARGAZKIAK.
Sagardui eta Quintas, Legebiltzarrean.
Sagardui, agerraldian. Argazkia: Irekia
Sagardui, azalpenak ematen.
Talde parlamentarioen bozeramaileek euren galderak egiten ari dira. EH Bilduren txanda da. Ondoren Sagarduik berak erantzungo ditu.
Sagarduik iragarri duenez, Osakidetza gaur bertan hasi da 40 urtetik gorakoei errefortzu dosirako hitzorduak ematen.
Sagarduik amaitu du bere hitzaldia. Talde parlamentarioen galderei erantzungo die.
Sailburuak iragarri du gaur bertan aldaketa egin dutela protokoloan, farmazietan salgai dauden antigeno testei dagokionez. Horietan positibo emanez gero, herritarra berehalakoan isolatu beharko da, baina ez dio Osakidetzari jakinarazi beharko.
Sintomek okerrera egiten badute, Lehen Mailako arretak artatuko du. Baja bat kudeatzeko pertsonak baieztapena behar badu, webguneko formularioa bete behar da, botikako testari buruzkoa, positiboa dela baieztatzeko.
Omikron aldaerari dagokionez, jakinarazi du duela 20 egun kasuen % 23ren erantzulea zela; astebetean, % 80ra igo zen.
Sagarduik nabarmendu duenez, duela 20 egun egin zuen azken agerraldia. Orduko hartan, abenduaren 20an, 1.000 positibo pasatxo zenbatu ziren. Orduko hartan, 324 lagun zeuden ospitaleetako gela arruntetan eta 105, ZIUetan.
Atzoko datu batzuk ere aurreratu ditu: 7.620 positibo (% 42ko positibotasun tasa). Intzidentzia 6.691 kasutan dago, eta R0a 1etik gora dago. Ospitaleei dagokienez, 796 gaixo daude gela arruntetan, eta 137, ZIUetan.
Sagardui tribunara igo da, Jose Luis Quintas sailburuordea ondoan duela.
Sagarduiren agerraldia Legebiltzarreko osoko bilkuren aretoan izango da, aurki.
Agerraldia zuzenean jarraituko du. Astelehen honetan haurrak eskolara itzuliko dira, modu orokortuan, Gabonetako oporren ostean, positiboen goraldi betean. Intzidentzia 5.000 kasukoa da ia 100.000 biztanleko.
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak agerraldia eskainiko du 09:30etik aurrera pandemiak Euskadin duen egoeraren berri emateko.