Cargando...

Jarraipen berezia

Koronabirusa

Gotzone Sagarduiren esanetan, gaur-gaurkoz 45.731 pertsona daude kontratatuta Osakidetzan, inoizko kopururik handiena

Onintza Aiestaran | EITB Media

- Gotzone Sagardui Osasun sailburuak pandemiaren eboluzioari buruzko datuak eta datu epidemiologikoak eman ditu Osasun Batzordean.

- 14 eguneko intzidentzia metatuak goia jo zuen urtarrilaren 11n 100.000 biztanleko 7.038,61 kasurekin. Atzo, 4.497,23 kasutakoa zen.

- Ospitaleratzeak % 25 jaitsi dira astebetean.

- Familia-medikuntzako 156 lanpostu hutsik daude eta Pediatriakoak batuta, 198.

Actualizar

Amaitu da Gotzone Sagarduiren eta Susana Martinen agerraldia Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean.

Rebeka Uberari aurpegiratu dio Osakidetzatik joan diren profesionalak aipatu dituela, baina ez beste erkidego batzuetatik etorri direnak. Lan baldintzengatik erakarrita etortzen direla zehaztu du Gotzone Sagarduik.

"Beharrezkoa da protokoloak eguneratzea" eta horiek ezagutaraztea guztion lana dela esan du Gotzone Sagarduik.

Rebeka Uberari erantzuten hasi da Osasun sailburua.

Osakidetzaren gaur egungo egoera, koiunturala da, ez egiturazkoa, Sagarduiren arabera.

Sagarduik azpimarratu du haurren txertaketaren inguruko zalantzak dituztenen esanetara daudela zalantzak argitzeko.

Sagardui Hernandez legebiltzarkideari erantzuten ari da orain.

Hezkuntzako protokoloari dagokionez, Sagarduik Garridori erantzun dio gurasoek badakitela beraien zalantzak eskolaren eremuan edo osasun arloan erantzungo direla.

"Egiten ditugun antigeno proba guztiak jakinarazi egiten ditugu eta beharrezkoak diren proba guztiak egiten ditugu", erantzun dio Sagarduik Garridori.

Gotzone Sagarduiren txanda da. Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideari erantzunez hasi da.

Luis Javier Telleria EAJko legebiltzarkideak hitza ez hartzea erabaki du.

Osakidetzako plantilla indartzea ez ezik, lanpostuak egonkortzea eskatu du Rebeka Uberak. Gainera, kontratazio eredua aldatzea galdegin du.

Adinekoen egoitzetako protokoloaz galdegin dio berriro Rebeka Ubera legebiltzarkideak Osasun sailburuari. Izan ere, protokolo hori gaur bertan eguneratuko dela adierazi du EH Bilduren legebiltzarkideak.

Rebeka Ubera EH Bilduren legebiltzarkidearen txanda da orain.

Ekain Rico PSE-EEko legebiltzarkideak uko egin dio hitza hartzeari.

Jon Hernandez: "Ez dut uste lanerako prest dauden beharrezko langile guztiak kontratatzen direnik".

Jon Hernandezek haurren txertaketaren inguruan galdetu dio Gotzone Sagarduiri.

Jon Hernandez Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak hartu du berriro hitza.

Laura Garrido PP+Cs talde parlamentarioko legebiltzarkideak lehen hitzartzean egindako hainbat galdera errepikatu ditu, haren esanetan, Osasun sailburuak erantzun ez dituelako. Besteak beste, galdegin dio ea zer gertatuko den gaur-gaurkoz urtarrilaren 28ra arte indarrean dauden neurriekin.

"Nire diskurtsoa ez da txertoen aurkakoa, autoritarismoaren aurkakoa baizik". Haren esanetan, covid ziurtagiriak ez du transmisioa eteten eta ildo horretan galdetu du noiz geldituko den neurri hori bertan behera.

Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak hartu du berriro hitza.

"Ziur nago giza baliabideak erabilgarri dauden heinean kontratatzen jarraitu dutela Aldundi guztiek", esan du Sagarduik adinekoen egoitzetako egoeraren harira. 

Gauzak hobeto egin daitezkeela eta elkarlanean are hobeto azpimarratu du Sagarduik.

Gotzone Sagardui Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideari erantzuten hasi da.

Gotzone Sagarduiren esanetan, gaur-gaurkoz 45.731 pertsona daude kontratatuta Osakidetzan, inoizko kopururik handiena.

Ikastetxeetako egoerari dagokionez esan du ikasgeletako egoera hainbat baldintzaren baitan dagoela eta Osakidetzako Zaintza eta Jarraipen Sareak erabakitzen duela beste neurri batzuk hartu behar diren ala ez.

Behar diren proba diagostiko guztiak egiten ari direla nabarmendu du Sagarduik: 14.000 eta 20.000 artean.

Zuzenketa bat egin dio Voxeko legebiltzarkideari: "Eskola kirola ez dago bertan behera"

Sagarduik Voxeko legebiltzarkideari erantzun dio covid ziurtagiria ere lagungarria izan dela egoera epidemiologikoak hobera egiteko.

Sagarduik eskerrak eman dizkie Rico eta Telleria legebiltzarkideei pandemiaren testuingurua azaltzeagatik.

Gotzone Sagardui sailburuak hartu du berriro hitza.

Luis Javier Telleriak oposizioaren lana kritikatu du.

BIDEOA: Susana Martín Lehen Mailako Arretako koordinazio zuzendariordeak adierazi duenez, une honetan 198 lanpostu hutsik daude Familia Medikuntzan eta Pediatrian

Luis Javier Telleria EAJko legebiltzarkidearen txanda da orain.

Urtarrilaren 28ra arte indarrean dauden neurrien balorazioa egin ote den eta hartu ez diren beste neurri batzuen inguruan baloraziorik egin den galdetu dio Uberak Sagarduiri.

Halaber, adinekoen egoitzetan indarrean dagoen protokoloa salatu du.

EH Bilduko legebiltzarkideak hiru eskaera egin ditu:

1- Protokoloekin dagoen nahasmenari amaiera ematea eta datu epidemiologikoak kontuan hartuta eguneratzea.

2- Komunikazioa zentzuduna eta argia izatea eta koherentea izan dadila indarrean dauden neurriekin.

3- Kolektibo zaurgarrietan arreta jartzea.

Rebeka Uberak salatu duenez, Osakidetzak esan badu ere arreta zaurgarrienengan jarri duela horiek oztopo gehiago dituzte. Ildo horretan, arrakala digitala aipatu du.

Atzo mobilizazioetan parte hartu zuten langile eta herritarrei eskerrak emanez hasi du hitzartzea.

EH Bilduren txanda da eta Rebeka Uberak hartu du hitza.

PSE-EEren izenean, Ekain Rico legebiltzarkideak hartu du hitza. Bere hitzartzearen hasieran, asteburuko mobilizazioei egin die erreferentzia: batetik, larunbatean covid ziurtagiria salatzeko Bilbon egin zen manifestazioa eta, bestetik, atzo Bilbon, Donostian eta Gasteizen Osasungitza Publikoaren alde egin zen manifestazioa

Jon Hernandez Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak Gotzone Sagardui sailburuari galdetu dio protokoloa mantendu behar ote den ala aurrekora itzuli behar den. Ospitaleetako egoerari buruz, galdegin dio noiz berreskuratuko den guztiz ospitaleetako jarduera. Haurren txertaketa nola joan ere galdetu dio.

Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioaren txanda da. Jon Hernandez legebiltzarkideak hartu du hitza

Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioaren txanda da.

Laura Garrido PP-Ciudadanos talde parlamentarioko legebiltzarkideak hainbat galdera egin dizkio Gotzone Sagardui sailburuari. Besteak beste, galdetu dio ea zergatik dagoen Euskal Autonomia Erkidegoa kutsatze gehien dituzten erkidegoen buruan edota zergatik ez diren zenbatzen etxean egindako antigeno probak.

Voxeko legebiltzarkideak egun indarrean dauden murrizketekin zer gertatuko den galdetu dio Gotzone Sagarduiri.

Gotzone Sagarduik Susana Martin Lehen Arretako zuzendariordeari eman dio hitza. Susana Martinek azaldu duenez, Lehen Mailako Arretak "oso tentsionatuta" jarraitzen du, baina "nolabaiteko arintzea" nabaritzen ari direla martxan jarritako neurriei esker. Susana Martinen hitzaldiaren gako nagusiak:

- Seigarren olatu honen unerik gogorrenetan Lehen Arretak 70.000 dei jaso ditu batez beste egunean, pandemiaren aurreko egoeran 30.000 inguru ziren.

- Indarrean dauden neurriei eta profesional taldeen ahaleginari esker, deitzen digunari lehenago erantzuten diogu.

- Neurriek ahalbidetu dute Osakidetzak kolektibo zaurgarrienen jarraipenean arreta jartzea.

- Familia-medikuntzako 156 lanpostu hutsik ditugu, eta Pediatriako 198.

- Inoiz ez da hainbeste langile kontratatuta egon Osakidetzan.

Neurri gehiago:

- Administrazioko 140 pertsona kontratatu dira.

- Telefonoz bidezko arreta indartu da kutsatzeei eta egoera partikularrei buruzko zalantzak argitzeko.

- Euskadi.eus/coronavirus webgunea eguneratu da, herritarrek hainbat kasuistikaren aurrean jarraitu beharreko jarraibideak modu argi eta eskuragarrian izan ditzaten.

- Sintomak dituztenentzako, kontaktu estuak direnentzako eta farmazia-test batean positibo eman duten pertsonentzako formularioak bateratu dira.

- Komunikabideetan kanpaina bat egiten ari dira.

Azken egunetan Osakidetzan hartu diren neurrietako batzuk zerrendatu ditu Gotzone Sagarduik:

- Antigeno proba gehiago egiten dira

- Proba diagnostikoak egiteko eta txertoa jartzeko bitarteko lekuak ireki dira

- Laneko bajak izapidetzeko formularioei esker, 110.000 eskaera baino gehiago atera dira Lehen Arretatik

Gotzone Sagarduik Lehen Arretaren analisia ere egin du

Beraz, eta zuhurtzi handia mantenduta, bilakaera aldatu egin dela ondorioztatu daitekeela ziurtatu du Gotzone Sagarduik

ZIUetan dauden pertsonak asko izaten jarraitzen dute baina egoera egonkortu egin dela esan du Sagarduik

Ospitaleratzeek %25 inguru egin dute behera

Birsortze indizeak bataren azpitik jarraitzen dut Baina atzo birsortze indizeak 0,03 gora egin zuen, 0,73ra igoaz

Intzidentzia metatuak urtarrilaren 11n goia jo zuen. Orduan intzidentzia metatua 7018, 61 kasukoa zen. Atzo, ostera, 4.497 kasukoa.

Tendentzia aldaketa baten aurrean gaudela esan du Sagarduik

Gotzone Sagarduirekin batera, Susana Martin Lehen Arteko zuzendariordea igo da tribunara

Sagardui Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuren aretoko tribunara igo da

Jarraitu zuzenean Gotzone Sagarduiren agerraldia, 09:30etik aurrera

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak agerraldia egingo du 09:30etik aurrera pandemiak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen egoeraren berri emateko.