Cargando...

Zuzenean

Gerra Ukrainan

Ukrainak nekez eutsi dio erasoari eta Errusiak lehen eguneko operazioak amaitutzat jo ditu "helburu guztiak lortuta"

Luzia Zugadi | Eriz Lotina | EITB MEDIA

-Errusiako tropek Hostomelgo aerodromoa hartu dute dagoeneko, Kievetik 35 kilometrora, eta baita Txernobylgo zentral nuklearra ere.

-Errusiako Burtsaren MOEX indizeak % 33,28 behera egin du gerraren lehen egunean.

-Putinek adierazi duenez, Errusiak erasoaldi militarra martxan jarri du "beste aukerarik ez zegoelako".

-AEBren ustez, Errusiak Kiev hartzeko eta Ukrainako Gobernuari "lepoa mozteko" asmoa du.

Actualizar

Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, 137 ukrainar hil dira Errusiako armadaren erasoaren lehenengo egunean.

Nazioaren aurrean egindako hitzaldian, agintariak iragarri du 316 pertsona zauritu direla.

Frantziako presidenteak eskatuta, Vladimir Putinek eta Emmanuel Macronek telefonoz hitzegin dute gaur gauean, Ukrainaren kontrako erasoaldiaren harira, eta datozen egunetan harremanetan jarraituko dute, Kremlinek jakinarazi duenez.

Gutxienez 57 ukrainiar hil eta beste 169 zauritu dituzte erasoaren lehen egunean, Ukrainako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez.

Europar Batasuneko (EB) gobernuburuek eta estatuburuek Errusiako ekonomiaren sektore estartegikoen aurkako zigor sorta berria adostu dute.

AEBk 7.000 soldadu gehiago Alemaniara bidali ditu NATO indartzeko.

Rafael Grossi Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako zuzendari nagusiak "moderazioa" eskatu du, Ukrainako instalazio nuklearrak arriskuan jar ditzakeen edozein ekintza saihesteko.

Joe Biden AEBko presidenteak Errusiako lau finantza erakunderen aurkako zigorrak iragarri ditu, baita Kremlinen gertukoak diren oligarken kontrakoak ere. VTB, Sberbank, Otkritie eta Sovcombank zigortuko ditu Washingtonek.

Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziaren arabera (ACNUR), Errusiaren erasoak 100.000 errefuxiatu utzi ditu dagoeneko Ukrainan.

Ukrainari eraso egin eta gero, Errusiari zigor gogorrenak jartzeko eskatu dute ahots batzuek Europar Batasunean. Hauetariko bat SWIFT nazioarteko ordaiketa sistematik kanpo uztea litzateke. Horrek Errusiako ekonomiarentzat ondorio larriak izango lituzke. Xehetasun gehiago, Felipe Etxebarriaren iruzkinean.

Igor Konashenkov Errusiako Defentsa Ministerioko bozeramaileak jakitera eman duenez, Kremlinak amaitutzat jo ditu ostegun honetako operazio militarrak, Armadak "helburu guztiak" lortu ondoren.

Eraso batean, Vuhledar (Donetsketik gertu) hiriko ospitale baten inguruan eroritako misilen ondorioz, bi pertsona hil dituztela salatu du AIk.

Ukrainako Armada nekez eusten ari zaio Errusiaren erasoari fronte guztietan, Kiev hiriburu ingurutik, Donbasseko marra, Krimeako penintsularen muga eta Itsaso Beltzeko kostaldera.

Bonbardaketen mapa. Irudia: EiTB Media

Joe Bidenek ziurtatu duenez, Putin "erasotzaile" bat da, "gerra aukeratu zuelako", eta orain "berak eta bere herrialdeak ondorioak jasango dituzte".

Joe Biden AEBko presidentearen hitzetan, Errusiaren "inbasioa aldez aurretik pentsatutako" eraso bat izan da, eta Vladimir Putinek "hilabeteetan zehar" planifikatu du. "Gertatu behar zela ohartarazi genuen asteetan zehar, eta orain aurreikusi bezala garatzen ari da", erantsi du.

Joe Biden Etxe Zurian.

G7 taldeak Errusiaren erasoa gaitzesti du, "nazioarteko ordena mehatxatzen duelako".

Boris Johnson Ukrainako Gobernuari balizko erbestean babesa emateko prest agertu da.

EBko Ekonomia ministroek gerraren eragina aztertuko dute ostiral honetan.

Londresek Errusiako bankuen aktiboak izoztu eta Aeroflot airelineari betoa jarriko dio.

"Borrokaldi odoltsu baten ostean Txernobylen gaineko kontrola galdu dugu", onartu du Mijail Podoliak Ukrainako presidentearen aholkulariak, UNIAN albiste agentziak jakitera eman duenez.

G7 taldeak Errusiari isun "suntsitzaileak" jarriko dizkiola agindu du Bidenek.

Errusiako Armadak Txernobylgo zentral nuklearra hartu du.

1.230 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte erasoaren aurka Errusian egindako manifestazioetan. OVD-Info erakundeak jakitera eman duenez, guztira 1.234 atxilotu izan dira, gehienak Moskun, baina baita San Petersburgon eta Jekaterinburgen ere.

Atxilotu bat Moskun. Argazkia: EFE

Ukrainiar talde batek elkarretaratzea egin du Iruñeko Gaztelu plazan. Argazkia: EFE

Erasoaldia "berehala gelditzeko" eskatu dio Sortuk Errusiari. Gatazkaren konponbidea "elkarrizketaren eta bide diplomatikoaren" eskutik etorriko dela uste du ezker abertzaleak.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak baieztatu duenez, Errusiako tropek Hostomelgo aerodromoa hartu dute dagoeneko, Kievetik 35 kilometrora.

AEBren ustez, Errusiak Kiev hartzeko eta Ukrainako Gobernuari "lepoa mozteko" asmoa du.

Putinek adierazi duenez, Errusiak erasoaldi militarra martxan jarri du "beste aukerarik ez zegoelako".

Putin Errusiako enpresaburu nagusiekin bildu da. Argazkia: EFE

Vitaliy Klitschko munduko boxeo txapeldun ohiak sare sozialetan argitaratutako mezuan ziurtatu duenez, Putinek "eroritako inperio bat berreskuratu nahi du, haren desagerpena sekula onartu ez duelako".

  

Errusiako enbaxada aurrean protesta egin dute Madrilen. Argazkia: EFE

"Errusiaren bonbardaketak jarraitzen du" Donetskeko eta Luhanskeko "kontaktu gune osoan", Ukrainako Armadak azken txostenean azaldu duenez.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak EBko buruzagiei ohartarazi dienez, "gaur Ukraina laguntzen ez baldin badute, bihar gerra ate joka izango dute".

Errusiako burtsak % 33,28 behera egin du saio amaieran.

Milaka ukrainiar, Errumaniara, Eslovakiara edo Hungariara ihes egiteko saiakeran.

Sanchezek Errusiaren ekintza militar "onartezinak" gaitzetsi ditu. Nazioarteko legedia urratzea leporatu dio Espainiako gobernuburuak Putini. Aldi berean, gatazkak Espainian eta EB osoan ondorio ekonomikoak izango dituela onartu du, batez ere arlo energetikoan.

Errusiak Txernobylgo zentral nuklearrari egin dio eraso. Munduan inoiz izan den hondamendi atomiko handiena gertatu zen han 1986an.

Errusiako Indar Armatuak Kieveko eskualdean sartu dira, non, besteak beste, Hostomeleko aireportuari egin dioten eraso. Ukrainarentzat aerodromo militar garrantzitsua den hori, Kievetik oso gertu dago.

Mugako goardiak ziurtatu du Bielorrusiatik sartu direla errusiarrak, hiriburutik 160 kilometrora dagoen leku batetik.

Etxeratze-agindua ezarri dute Kieven: "Behartutako neurri bat da, baina egungo egoeran beharrezkoa dena", idatzi du Ukrainako hiriburuko alkateak Telegramen. Halaber, argitu du 22:00ak eta 07:00ak bitartean ezarri dutela etxeratze-agindua.

Iluntzen ari da Kieven. Kaleak ia hutsik daude.

Errusia: "Ukrainaren inbasioa ez da gerraren hasiera, Donbasseko gatazkaren amaiera baizik".

"Honekin ez dugu guda abiatu, mundu mailan gatazka militarra eragin lezakeen egoera saihesteko ahalegina da", esan du Maria Zajarova Errusiako Atzerri Ministerioko eledunak. "Ukraina ekialdean abiatutako gerraren amaiera ere bada", erantsi du.

Europako Aire Segurtasun Agentziak Ukraina, Errusia, Moldavia eta Bielorrusiako aire espaziora ez gerturatzeko aholkatu die hegazkin konpainiei, "arrisku handiko lekuak" direlako.

Gutxienez lau zibil hil eta beste 10 zauritu dira Donetsk probintziako ospitale batean errusiazaleen miliziek egindako eraso batean. Eskualdeko agintarien arabera, Ugledar herriko erietxe bat bonbardatu dute.

Zauritutakoen artean batzuk larri daude eta sei mediku daude tartean.

Zer diote munduko buruzagiek Errusiaren erasoaldiaz?

Ukrainako inbasioak gaitzespen gogorra eta argia jaso du mundu zabalean. Errusiarren eraso basatia salatu du Ursula Von Der Leyen Europar Batzordeko buruak. Bigarren mundu gerratearen ostean Europa unerik ilunenean dagoela esan du Josep Borrelek.

Txina Errusiaren aliatua da, eta hilaren hasieran Putin eta Xi Ji Ping elkartu egin ziren. Olatz Urkiak kontatu digu BIDEO honetan:

Oraingoz egunak eman duena:

Tropak errusiarrak pixkanaka Kievera hurbiltzen ari dira. Oraingoz 40 soldadu baino gehiago eta dozenaka zibil ukrainar hil dira, baita Errusiako 50 soldadu ere. (Informazio osatua).

Errusiaren erasoaldia

Ane Irazabal Kieven da, eta gertutik bizi izan du Errusiaren erasoa. Jendea urduri dago Kieven Errusiako tankeak hiriaren atarian daudelako. Ukrainako presidenteak etxetik ez irteteko deia egin die herritarrei.

Mikel Reparazek Errusiak goizaldean hasi duen erasoaren nondik norakoen berri eman digu. Lehen erasoak airez egin dira goizaldean, eta ondoren Errusiaren tankeak Ukrainan sartu dira.

Arantxa Tapia sailburuak ohartarazi duenez, Errusiak Ukrainaren aurka egindako erasoaldi militarrak eragin dezakeen krisi humanitario "izugarriaz" gain, gatazka horrek ondorioak ekarriko ditu esportaziora bideratuta dauden euskal enpresetan ere.

Zer dio NATOk indarrean jarri duen 4. artikuluak?

Ipar Atlantikoko Kontseiluak, NATOn erabakiak hartzen dituen taldeak, premiazko bilera egin du gaur Aliantzaren 4. artikulua eztabaidagai hartuta. Izan ere, kide den herrialderen batek mehatxuren bat jasotzen duenean jarri ohi dute indarrean artikulu hori.

Horren arabera, estatu sinatzaileek erabaki bat hartu behar dute edozein herrialderen osotasuna, independentzia politikoa edo segurtasuna kolokan edo mehatxupean dagoenean.

Ukrainako Presidentetzaren aholkulari batek ziurtatu du Errusiak ez duela negoziatzeko inongo asmorik, eta nabarmendu du erabaki hori "erabat desegokia" dela Moskurentzat.

Minutu batzuk lehenago, Dimitri Peskov Kremlingo eledunak adierazi du Mosku "prest" dagoela Ukrainako buruzagiekin "estatus neutral" baten inguruan negoziatzeko.

Errusiaren operazio militarra, IRUDITAN

Errusiaren operazio militarra, IRUDITAN

Ahotsa urratzen zaio hitz egitean Mertxe Galarraga soraluzetarrari; "urduri" dago, eta ez da gutxiagorako. Inna Likartsu Txernobylgo (Ukraina) alabak laguntza eskatu dio gaur, Errusiako erasoaren ondorioen beldur delako.

Inna Likartsuren bi alabak. Argazkia Mertxe Galarragak bidalia

NATOko kideek iragarri dute neurriak hartuko dituztela aliatuen defentsa indartzeko. "Gure neurriak prebentiboak dira eta izango dira, neurrizkoak, eta ez dute eskalada sustatuko", adierazi du Kontseilu Atlantikoak, 30 aliatuak biltzen dituen NATOko organo exekutiboak. 

Itunaren 4. artikulua aktibatu ondoren, premiazko bilera egin dute enbaxadoreen artean, eta aliatuei laguntza ematea aurreikusi du, eraso arriskuaren aurrean. Ondoren, NATOk bideokonferentzia bidez deitu ditu liderrak ostiral honetarako.

Soldadu estatubatuarrak

EH Bilduk ere gaitzetsi egin du Errusiak Ukrainaren aurka egindako eraso militarra, eta eskatu du borroka berehala eten eta tropak herrialdetik atera ditzatela.

Ohar baten bidez koalizio abertzaleak adierazi duenez, azken asteotako tentsioak eta tropa eurriarren erasoaldiak ez diote inori mesederik egiten.

Ukrainaren aurkako eraso militarrari Europar Batasunak erantzun "bateratu eta sendo bat" emango dionaren itxaropena du Iñigo Urkullu lehendakariak.

Sare sozialen bidez, erabateko gaitzespena adierazi du Eusko Jaurlaritzaren izenean, "nazioarteko legezkotasuna mespretxatzen duen eraso larri horren aurrean". Bestalde, kezkatuta agertu da Ukrainako herritarrengatik.

Krimea eta Ukraina arteko muga guztiak itxi dituzte agintariek. Era berean, gauerdian, bertan behera utzi dute nabegazioa Azov itsasoan.

Europako Parlamentuko presidente Roberta Metsolak ezohiko bilkura deitu du martxoaren 1erako, Errusiak Ukrainan egin duen inbasioaren aurrean.

Europako Parlamentuko presidente Roberta Metsola

Ukrainako 40 soldadutik gora hil dira Errusiako Armadak abiatutako erasoetan.

"Badakit 40 hildakotik gora daudela, eta hainbat zauritu ere badira", esan du prentsaurrekoan presidentearen aholkulari Alexei Arestovichek. Gainera, zehaztu du goizeko lehen orduan airez egin dituzten erasoetan hil direla gehienak. 

Ukraniako 40 soldadutik gora hil dira Errusiako Armadak abiatutako erasoetan

Ukrainako gasolindegietan sortzen ari diren ilara luzeak hornidura zailtzen hasi dira.

Gasa eta petrolioa garestitu egin dira, Errusiak Ukrainan egindako erasoa tarteko. Gasaren prezioaren igoerak argindarra karutuko du, gainera. Petrolioaren salneurriak 2014ko uztailean ezarritako maximoa gainditu du.

Ukraina eta Errusiaren arteko gatazkak merkatuen egoeran nola eragiten ari den aztertu du Niko Cuenca ekonomialariak. Oraingoz, Errusiako burtsak % 45 egin du behera.

Mikel Reparaz ETBko Nazioarteko saileko arloburuak Ukrainaren eta Errusiaren arteko gerraren gakoak aztertu ditu. Datuak oraindik nahasgarriak diren arren, egoera zein den azaldu du.

Europak erantzun irmoa eman dio Errusiaren erasoari

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak iragarri du zigor "handiekin" erantzungo dutela

Europako Batzordeko presidenteak aurreratu duenez, asmo dute Errusiako ekonomiaren sektore estrategikoei erasotzea.

Josep Borrellen (EB) ustez, "hauek ordurik ilunenak dira Europarentzat, Bigarren Mundu Gerraren amaieraz geroztik".

Espainiako Gobernuak gogor gaitzetsi du Errusiak Ukraina militarki inbaditu izana.

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak, bestalde, Ukrainan egindako operazio militarrak "berehala" eteteko eskatu dio Errusiari.

Olaf Scholz Alemaniako kantzilerraren ustez, erasoa "nazioarteko zuzenbidearen haustura nabarmena" da.

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak adierazi duenez, Errusiak Ukraina erasotzen duen bitartean, "mendebaldea ez da zain geratuko".

Joe Bidenek Vladimir Putin Errusiako presidenteari leporatu dio "probokaziorik gabeko eraso bidegabea" egin duela Ukrainako herriaren aurka.

Errusiaren inbasioak izua eragin du Ukrainako herritarren artean. Etxean elikagairik gabe geratzeko beldur dira asko, eta supermerkatuetan ilara luzeak ikusi dira goizetik, baita botiketan eta gasolindegietan ere.

Ilara luzeak supermerkatuetan

Ilara luzeak botiketan

Auto-ilara luzeak Ukrainako hiriburutik ateratzeko. Herritarrek lehenbailehen alde egin nahi dute Kievetik.

Ukrainako hiriburuan, Kieven, jaio zen Aitor Ruiz de Angulo gipuzkoarraren emaztea. Goizaldean, senideek autoa hartu eta bertatik ihes egin dute, Poloniako mugara. 

Jendea Kievetik alde egin nahian dabil une honetan.

Petrolioaren prezioa 102 dolarreraino igo da, bezperan baino % 5 garestiago dago, beraz. 2014az geroztik, inoiz izan duen preziorik garestiena du.

Europako Batzordeko presidente Ursula Von der Leyenek Ukrainaren aurkako "erasoaldi ankerra" gaitzetsi du, eta zigor berriak iragarri ditu Errusiarentzat. Hala, banku errusiarrek ezingo dute Europako merkatuan jardun.

Ursula Von der Leyen

Espainiako Gobernuak gaitzetsi egin du Errusiaren "eraso bidegabea", eta liskarrak berehala eteteko deia egin du. Era berean, Ukraniako herriari "elkartasuna" adierazi nahi izan dio.

Pedro Sanchezek bertan behera utzi du erkidegoetako presidenteen biltzarra. Iñigo Urkullu lehendakaria hegazkinean harrapatu du azken orduko albisteak, La Palmara bidean. 

Espainiako presidente Pedro Sanchez


Ukrainako agintariek jakinarazi dutenez, Errusiaren erasoaren ondorioz lehen heriotzak gertatu dira dagoeneko. Oraingoz, zortzi pertsona hil dira eta dozenaka zauritu daude.

Ane Irazabal lankidea Kieven da eta Errusiaren erasoen hasiera nola bizi izan duen kontatu digu. Jendea autoak hartu Kievetik mendebalderuntz ihes egin nahiean dabilela ikusi du, eta Ukrainako banderez bete direla hiriburuko balkoiak.

Errusiako presidente Vladimir Putinek iragarri du operazio militarra abiatu duela Ukrainan bertako biztanleak Gobernuaren "abusuetatik eta genozidiotik" babesteko.

Valdimir Putin

Sirena hotsak entzun dira Kieven

Krimeako mugan dagoen Ukrainako Jerson eskualdean sartu dira tropa errusiarrak. Bideo honetan ikus daitekeenez, tankeak eta kamioi militarrak sartu dira han.