Zuzenean
Onintza Aiestaran | EITB MEDIA
Your browser doesn’t support HTML5 video
- A-15 errepidea hainbat orduz itxi dute, elurragatik. Halaber, goizeko lehen orduan gertatu den kazkabar erauntsi batek hainbat ibilgailuren arteko istripua eragin du AP-8 autobidean, Usurbilen, eta auto-ilara luzeak sortu dira Donostiara bidean.
- Eguraldi iragarpenaren arabera, elur maila 200-300 metrora jaitsiko da gauean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean eta ia Nafarroa osoan, eta larunbat goizean 400-500 metrora igoko da.
- Elurragatik alerta laranja ezarri dute Hego Euskal Herrian, larunbat goizera arte.
- Neguko Bidezaintza Plana aktibatu dute Euskal Autonomia Erkidegoan, elurragatik.
Bideoak (1)
Bideoa: Arazo gutxi Nafarroan, elurraren ondorioz
Bideoa: Elur gehiago espero da Araban datozen orduetan.
Goizeko lehen orduetatik eroritako elurteak arazoak sortzen jarraitzen du Nafarroako errepide sarean, baina A15 autobia zabalik dago bi noranzkoetan eta gidariei kontuz ibiltzeko eskatzen zaie.
Elurra han eta hemen iritsi da irudi hauek utzita:
Elur denboraleak eragotzi egin du Osasuna normaltasunez aritzea Taxoare belardian, zuriz estalita esnatu baita.
A-15 errepidea zabalik dago berriro.
- Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu larunbateko eskola kiroleko aire zabaleko ekitaldi guztiak.
- Errepideetako egoera: Errepide sare nagusia zabalik dago, baina elurra egiten ari da han eta hemen. Horregatik Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak arretaz gidatzea gomendatzen du, bereziki, AP-68an, Altuben; N-240an, Barazarren; N-1ean, Etzegaraten; A-1ean, A-15ean, N-622an eta N-240an.
- BIDEOA: Ibilgailuek kateak behar dituzte Opakuako mendatetik igarotzeko.
- BIDEOA: Kazkabarrak trafikoa zaildu du Donostia inguruan.
- Elurrari dagokion alerta laranja larunbatera arte egongo da indarrean: 10:00ak arte Euskal Autonomia Erkidegoan eta 12:00ak arte Nafarroan.
Euskal Autonomia Erkidegoan alerta laranja bertan behera gelditzen denean Euskalmetek abisu horia aktibatuko du Araban, eta Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean igande goizera arte, 10:00ak arte.
#AlertaLaranja #AbisuHoria #elurra
— Euskalmet (@Euskalmet) April 1, 2022
¿ ¿ Hoy a 400-500 m, por la noche a 200-300 m.
¿ ¿ Sábado de 00 a 10h a 200-300 m.
¿ ¿ Sábado a partir de las 10h a 400-500 m-ra, por la noche a 300-400 m.
¿ ¿ El domingo a 300-400 m, por la tarde a 500 m. pic.twitter.com/JMOenogswx
- Errepideetako egoera: Errepide sare nagusia zabalik dago, baina elurra ari du AP-68 autobidean (Bilbo-Gasteiz) eta Etzegaraten eta arretaz gidatzea gomendatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Bigarren mailako errepideei dagokienez, ibilgailu guztientzat itxita daude Herrera eta Urduña. Bestalde, ibilgailu astunek eta kamioiek ezin dute Belate, Gatzaga eta Opakuako mendateetatik igaro.
- A-15 errepidea zabaldu dute bi norabideetan, Berastegi eta Irurtzun artean, hainbat orduz elurragatik itxita egon ostean. Dena dela, oraindik trafikoa mantsoa da eta auto-ilarak daude.
Atención #temporal #nieve
— Policía Foral - Foruzaingoa (@policiaforal_na) April 1, 2022
Abierta A15 en ambos sentidos. Cuidado que hay muchos vehículos que estaban retenidos y están continuando la marcha. Seguimos pidiendo máxima precaución: reduce velocidad, aumenta distancia de seguridad #tráfico pic.twitter.com/XcRDdAgEkH
- BIDEOA: Altubeko errepide zaharra, zurituta.
¿¿ El puerto de Altube luce un espectacular manto blanco #elurra #nieve pic.twitter.com/d6b0kPxBaB
— Boulevard Radio Euskadi (@Boulevardeitb) April 1, 2022
- Kamioiei N-121-A errepidetik igarotzea baimendu diete.
¿¿#N121A Zirkulatzea baimenduta dago derriro kamioentzat Iruñeko norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) April 1, 2022
¿¿#N121A Permitida la circulación de nuevo para camiones en sentido Pamplona.
¿¿011#Elurra #Trafikoa
- Errepideetako egoera: A-15 errepidea itxi dute, elurragatik, eta kamioiek debekatuta dute N-121-A errepidea erabiltzea. Horrez gain, arretaz gidatzea gomendatzen da AP-68 autobidean, Altuben, eta N-240 errepidean Barazarren, eta, oro har, errepide sare osoan.
Bestalde, Herrerako eta Urduñako mendateak itxita daude ibilgailu guztientzat. Era berean, kamioiak ezin dira igaro Belate, Gatzaga edo Opakuatik.
Gainera, Nafarroan kateak erabili behar dira mendate hauetatik igarotzeko: Artesiaga, Egozkue eta Urkiaga.
- BIDEOA: Elurrak zuri utzi du Iruñeko Gaztelu plaza
- BIDEOA: Elurra mara-mara goizaldean Iruñeko Alde Zaharrean
- Errepideetako egoera: Goizeko lehen ordutik AP-8an, Usurbil parean, izan diren trafiko eragozpenak konpondu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera.
¿ #Istripua eta #Autopilaketak amaituta #Ap8 Km 29 #Usurbil-en Irungo norantzan, trafikoa lehengoratua
— Trafiko (@trafikoaEJGV) April 1, 2022
¿ Accidente y retenciones finalizado en Ap-8 pk 29 Usurbil sentido Irun, tráfico restablecido.
¿¿ 011#Trafikoa pic.twitter.com/9KQnDGu1T8
- BIDEOA: Elurra bueltan da Iruñean
- ARGAZKIAK: Elurra Iruñean.
Elurra Iruñeko Gaztelu plazan. Argazkia: EFE
Elurra Iruñeko Gaztelu plazan. Argazkia: EFE
Elurra Iruñean. Argazkia: Lusifer Urrea, EITB Mediako erabiltzailea
Elurra Iruñean. Argazkia: Lusifer Urrea, EITB Mediako erabiltzailea
- BIDEOA: Kazkabarra Hernanin
- Errepideetako egoera: Errei bat itxita eta 6 kilometroko auto-ilarak AP-8 autobidean, Usurbilen, Donostiara bidean, hainbat ibilgailuren arteko istripuarengatik.
¿¿ 6 Km-tako #autopilaketak, ¿ errei bat itxita
— Trafiko (@trafikoaEJGV) April 1, 2022
¿¿ 6 Km de retenciones, ¿ un carril cortado
¿¿ 011#Istripua #Ap8 #Usurbil #Trafikoa pic.twitter.com/FVl6uEkoqO
- Foruzaingoak N-121-A errepidea itxi du kamioientzat, Iruñerako noranzkoan. Gainera, ibilgailuak oso mantso dabiltza Belate eta Berrueta artean.
¿¿#N121a Zirkulatzea debekatuta dago kamioentzat Iruñeko norantzan #Elurra-gatik
— Trafiko (@trafikoaEJGV) April 1, 2022
¿¿#N121a Prohibida la circulación para camiones en sentido Pamplona por nieve.
¿¿011#Trafikoa
- Trafikoa: A-15 autobidea itxi dute, elurragatik. Halaber, Foru Erkidegoan bigarren mailako hiru portu itxita daude eta beste hirutan kateak behar dira.
Bigarren mailako errepide sarean itxita daude NA-137 (Burgi-Izaba), 47. kilometrotik aurrera (Belaguako mendatea, Juan Pito benta); NA-2012 (Otsagabia-Irati) 7,8. kilometrotik, eta Aralarko San Migelerako igoera, hasieratik.
Gainera, kateak erabili behar dira mendate hauetatik igarotzeko: Artesiaga, Egozkue eta Urkiaga.
- BIDEOA: Elurrarekin gidatzeko gomendioak
- Trafikoa: Kazkabar erauntsi batek hainbat ibilgailuren arteko istripua eragin du AP-8 autobidean, Usurbilen, eta auto-ilara luzeak sortu dira Donostiara bidean.
- Trafikoa: A-15 errepidea itxi dute, elurragatik.
- Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eta Aemet Espainiakoak alerta laranja ezarri dute Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) barnealdean eta ia Nafarroan osoan. Alerta larunbat goizera arte egongo da indarrean (10:00ak arte EAEn, eta 06:00ak arte, Foru Erkidegoan).
Euskalmeten erregistroen arabera, 2013tik, lehen aldia da apirilean elurragatik alerta laranja ezartzen dena.
- Arabako Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu larunbateko eskola kiroleko ekitaldi guztiak, elur aurreikuspenak direla eta.
Eskola kirola Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
- Neguko Bidezaintza Plana aktibatu dute Euskadin, barnealdean elurra egin dezakeela eta.
- Bigarren mailako errepideetan, ostera, arretaz gidatzea aholkatzen da. Euskal Autonomia Erkidegoan, esaterako, Arlaban, Herrera eta Opakua itxita daude kamioientzat.
- Elurra egin du, esaterako, Gasteizen, Iruñean, Irurtzunen, Leitzan, Lekunberrin, Legution, Olaztin edo Urduñan.
- Euskal Herrian han-hemenka elurra egiten ari bada ere, oraingoz ez da aparteko gorabeherarik eragiten ari errepide sare nagusian. Horren erakusgarri, lehen mailako errepideak zabalik daudela, A-15a ere bai.