Cargando...

Jarraipen berezia

22. KORRIKA

Dozenaka milaka lagunek egin diote oles Korrikari Donostian, azken egunean

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

Your browser doesn’t support HTML5 video

- Euskaren aldeko lasterketa 08:14 aldera iritsi da Gipuzkoako hiriburura. Kalez kale igaro ondoren, 12:30ean amaitu da Boulevardean, Karmele Jaiok 11 egunez lekukoan ezkutaturik bidaiatu duen mezua irakurriz.

- Egun osorako festa antolatu dute Donostian, 8 gunetan banatuta. Ekitaldi ugari izango dira programazio zabalaren pean.

Actualizar

1:42

"Euskara ez da daukagun zerbait, garena da" aldarrikatu du Karmele Jaiok

Amaitu da Korrika! Jendetza mezuaren zain orain. Karmele Jaio idazleak egin du azken kilometroa, berea da beraz mezua, Aize Otaño AEKko ordezkariarekin batera.

Karmele Jaio eta Aize Otaño. Argazkia: EITB Media

KORRIKA AMAIERAKO JAIA ETA PROGRAMA:

12:00etatik aurrera, zortzi gune atonduko dituzte, Boulevarden bertan, Alderdi Ederren, Kaian, Zuloaga plazan, Konstituzio plazan, Trinitate plazan, Gipuzkoa plazan eta Sarriegi plazan.

1| ETXEPARE GUNEA (BULEBARRA)

 
Erakusketak egunean zehar: KORRIKA ahizpak / KORRIKA munduan
12:00 Girotzea (joaldunak / trikitilariak...)
12:30 KORRIKA BUKAERA
13:00 Kantugiraren hasiera
13:30 Egunean Behin partida
15:00 Zutik elektrotxaranga
16:00 ALERTA MOREA
17:00 KILIMAK

2| ALDERDI EDER
10:00 Basoa ezagutuz Urgullen (izen-ematea: xomorrotaldea@gmail.com)
13:00 Iratxoen ikuskizuna
15:00-17:00 Tailerrak: Zirkua / Baratza / Egur eraikuntzak / Hizkuntzen jolasa
17:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots

3| EUSKO LABEL GUNEA (KAIA)
Bertako produktuen azoka
"Piratek 20 urte" erakusketa
13:30 EHko Batukada feminista sarea
15:30 AXURI BELTZA Kultur elkartearen emanaldia
16:30 Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Julio Soto. Gai-jartzailea: Ane Ezenarro
18:00 OLATZ SALVADOR
20:00 TRIKIDANTZ

4| NAIZ GUNEA (ZULOAGA)
13:30 Elektrotxaranga pirata
14:30 AUZOKO egitasmoaren emanaldia
15:00 Gipuzkoako gazte sortzaileen sarearen aurkezpen-emanaldia
16:30 LAMIAK
17:30 MUGAN
18:30 ETS

5| PLAZA BERRIA (KONSTITUZIO PLAZA)
17:00 Erromeria

6| TRINI
13:30 Bazkaria (1. txanda)
15:00 Bazkaria (2. txanda)

7| GIPUZKOA PLAZA
Artisau eta herri eragileen azoka egun osoan zehar

8| SARRIEGI PLAZA
Txerri sekretua sagar purearekin eta kroketak

Kursaal atarira iristear da Korrika.

Jendetza dago Boulevardean, Korrikaren amaiera iristeko zain. Argazkia: EITB Media

Azken ordubetean sartu da 2022ko Korrika. Erritmoa azkartu dute Korrikalariek eta aurreikusitako ordutegira gerturatzen ari dira.

Marrutxipi aldapa jaisten ari da Korrika une honetan. 11:30ean Altza behar zuen, baina dezenteko atzerapena darama.

Eguzkia lagun, argazki ederrak uzten ari da Korrika Donostian:

Martutenetik Loiolara erritmo bizian doa orain Korrika.

30-45 minutuko atzerapena darama Korrikak Donostian, beraz, atzeratu egingo da mezu ezkutuaren irakurketa.

Renfek tren gehiago jarri ditu gaur Donostiarako, Korrika dela eta.

Iritsi da Korrika Donostiara, eta bertan ibiliko da eguerdian lasterketari amaiera eman arte

07:36 aldera Donostiara sartzekoa bazen ere, Hernaniko udaletxe paretik igarotzen ari zen Korrika 07:55 aldera. Atzerapenez doa, beraz, euskararen aldeko lasterketa.

Orduerdiko atzerapena zeraman Korrikak Hernani parean, Donostian amaitzeko ordu gutxi falta direnean.

Larunbat arratsaldean, seigarren eta azken aurreko hiriburura iritsi da Korrika. Euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute euskaltzaleek Baionan. Gainera, EITBko Ipar Euskal Herriko langileek ere bat egin dute Korrikarekin. Donostian, dena prest dago igande honetan Korrikari harrera egiteko.

12:00etatik aurrera, zortzi gune atonduko dituzte Donostian, Korrikaren amaieraz gozatzeko: Boulevarden bertan, Alderdi Ederren, Kaian, Zuloaga plazan, Konstituzio plazan, Trinitate plazan, Gipuzkoa plazan eta Sarriegi plazan.

Korrikak dagokion agurra izango du Donostian

ARGAZKI GALERIA: Korrika 22, iruditan

Angelutik igaro berri, gauerdian Hendaiara iritsiko da Korrika eta handik Hegoaldera igaroko da Donostiarako bidea hartuta. 07:36 aldera iritsiko da Gipuzkoa hiriburura.