Cargando...

Zuzenean

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2022

Lujanbio: "Gaurko sentsazioa da lantsua izan dela, eta ondoren, bada, poz handia"

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

Your browser doesn’t support HTML5 video

Actualizar

Amaitu da prentsaurrekoa eta bertsolariak atseden hartzera doaz.

Lujanbiok kontatu du "lasaiago" bizi izan duela final hau, ez zuelako aurrekoetan "txapela irabazteko izan dezakezun beharrizana edo anbizioa izan oraingoan". Ez dio noski baliorik kentzen txapela irabazteari, baizik eta bere sentsazioa ezberdina izan dela nabarmendu du.

Aitor Mendiluzek "gozatu" duela aitortu du eta "etorri zen baino hobeto" doala finaletik esanez amaitu du.

Beñat Gaztelumendi "oso zortedun" sentitzen da talde honetako kide izateagatik eta zorionak eman dizkie taldekide guztiei.

Baloraziorako denbora gehiago izango dela baina sentsazio onarekin guztiak. Sustraik eta Alaiak hala esan dute. "Gorputzaldi eta aldarte onean" egotearekin pozik Joanes Illarregi, baina Nereak aitortu du "pozarekin beharrean beldurrarekin konektatu" duela. Arratsaldera arte ez dela gustura sentitu aipatu du eta "blokeatuta" egon dela.

Amets Arzallus: "Bada gaurkoa euskaraz bizi den herri baten ametsa bizirik eta pozez eta etorkizunerako proiekzioz ikusten den egun bat eta pozik nago nire aletxoa jarri dudalako euskaraz bizi nahi duen herri horren festan".

Maialen Lujanbioren balorazioa:

"Sentitzen det zorra eta eskerrak emateko parte hartu duten bertsolari guztiei".

"Gaurko sentsazioa da lantxua izan dela eta ondoren, bada poz handia"

Bertsolariek finalaren osteko prentsaurrekoa emango dute orain.


Iñaki Muruak jantzi dio Maialen Lujanbiori irabazlearen txapela.

Argazkia: Iker Rincon Moreno | EITB Media

Bertsolariak euren sariak jaso eta agurrak abesten ari dira.

BIDEOA: Maialen, irabazle

Maialen Lujanbio da 2022ko txapelketako irabazlea, 2.240 punturekin.

2. Amets Arzallus, 2.166 punturekin

3. Aitor Mendiluze, 1.507 punturekin

4. Sustrai Colina, 1.495 punturekin

5. Alaia Martin, 1.493,5 punturekin

6. Beñat Gaztelumendi, 1.443,5 punturekin

7. Nerea Ibarzabal, 1.435,5 punturekin

8. Joanes Illarregi, 1.421,5 punturekin

Puntuazioen zain dira bertsozaleak Nafarroa Arenan. Bitartean, olatua egiten ari dira.

Amaitu da leiha, nork irabazi duen jakitea falta da orain

"Ez dago B planik" gaiari hiru bertso abestuz amaituko du bere saioa Maialen Lujanbiok.

Ekin dio Maialen Lujanbiok azken txanpari. "Oreka" hitzari kantauko dio orain.

Amaitu du Amets Arzallusek ganbarako lana, orain Maialen Lujanbioren txanda.

Zoragarria Amets Arzallusek Orekari buruz kantatutako bertsoa.

Amets Arzallus ganbarako lanarekin hasi da.

Barrez lehertzen ari da une honetan Nafarroa Arena. Izugarria!

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso abestu dituzte Iparragirre abila dela doinuan. Orain, binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian abestuko dituzte.

Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio, buruz burukora

Argazkia: Iker Rincon Moreno | EITB Media

"Izan dituzun azken bikote harremanek ez dute aurrera egin ez duzulako guraso izan nahi" horri abestea tokatu zaio Amets Arzallusi.

Beñat Gaztelumendik, etxea garbitzen ari dela, txikitako egunerokoa aurkitu du.

"Besteen etxeak garbitzen lanean aritu eta gero, zure etxera iritsi zara" horixe Maialen Lujanbioren gaia. Aurrez, Sustrai Colina aritu da lur azpiko parking bateko langile paperean.

Publikoaren txalo zaparrada jaso dute biek.

Publikoa, adi. Argazkia: Iker Rincon Moreno | EITB Media

Nerea Ibarzabalek sexu erasoa jasandako adin txikiko baten paperean abestu ditu bere hiru bertsoak. Zirrara sortu du Nafarroa Arenan.

Buruz burukora iritsi aurretik, azken ariketa: Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian. Alaia Martin hasiko da. Gazara doan Gobernuz Kanpoko Langilea da.

Azken bikotea puntuka, Sustrai eta Joanes, lan bertikaletan aritzen diren langile gisa, Iberdrola dorreko leihoak garbitzen.

Amets eta Beñat aireportuan lanean. Harrituta daude eskanerrean ikusten duten guztiarekin. Horixe puntutarako gaia.

Puntuka Maialen eta Aitor. Umeekin irteera egin duten begiraleak kafea hartzera joan dira hamaiketako garaian, umeak parten utzita, eta itzultzean, umeak ez dira ageri.

Arratsaldeko bigarren ariketa, puntuka. Alaia eta Nerea, festaz festa janari azkarra saltzen duen furgoneta batean, Iruñean.

Joanes bezeroa eta Beñat okindegiko langilea, hamarreko txikiko ariketarako. Bezeroak erdaraz eskatu du eta langileak euskaraz erantzun dio.

Sustrai gurasoa eta Amets 14 urteko semea. Notak erakutsi dizkio aitari. Orain arte ez bezala, nota txarrak atera ditu. Hori arratsaldeko lehen gaia bikote honentzat.

Saio txalotuenetako bat izan da.

Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio. hamarreko txikiko ariketarako gaia: herri txiki bateko biztanleak dira, 80 urtekoa lehena eta 20koa bestea. Gero eta gutxiago direla herrian konturatu dira.

Saio ederra izan da baina Nerea Ibarzabalek poto egin du ariketa honetan.

Alaia Martin eta Aitor Mendiluzek hasi dute arratsaldeko saioa. Hiruna bertso kantatuko dituzte hamarreko txikian.

Futboleko Mundialaren finalari aipamena Maialen Lujanbiok agurrean, umorez, mobiletara "disimuloz" begiratzeko eskatuz.

Berriz ere oholtzan dira bertsolariak.

Argazkia: Iker Rincon Moreno | EITB Media

Hauek dira arratsaldeko lanak (17:00-20:30)

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Buruz burukoan

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso Iparragirre abila dela doinuan.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.

Ganbarako lana: 
Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian.
Gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Orduerdian ekingo diote finalari berriz ere

BIDEOA: Bost urteren ostean, iritsi da finala. Euskal Herriko txoko guztietatik iritsi dira zaleak. 

BIDEOA: 13.000 bihotz taupaka goizean goizetik Nafarroa Arenan

GOIZEKO ARGAZKI GALERIA (Argazkiak: Iker Rincon Moreno | EITB Media):

Amaitu dira goizeko saio puntuagarriak. Arratsaldeko zatia 17:00etan hasiko da. Aurrez, 16:00etan irekiko dira ateak.

Joanes Illarregik bota du goizeko saioa agurtu duen bertsoa.

Ekin dio Beñat Gaztelumendik goizeko saioari amaiera emango dion ganbarako lanari.

Sustrai Colina ari da une honetan ganbarako lanean. Gaia: "Irribarre konplizea egin diozue elkarri". Haginlaria zen etorkin kolonbiar bat adineko baten zaintzan hemen, Euskal Herrian. Hori bere pertsonaia.

Argazkia: Iker Rincon Moreno | EITB Media

Maialen Lujanbiok ere entzun du gaia: "Irribarre konplizea egin diozue elkarri". LGTBI kolektiboa aldarrikatu du Lujanbiok bere bertsoaldian.

"Irribarre konplizea egin diozue elkarri" gaiari abesten ari da orain Alaia Martin.

Gogoratu, ETB1en, eitb.eus-en eta EITBren Youtubeko kanalean ere zuzenean jarrai daiteke finala

Joanes Illarregi ari da orain ganbarako saioan: "Irribarre konplizea egin diozue elkarri" da gaia

Amets Arzallusek ere entzun du goizeko ganbarako gaia: "Irribarre konplizea egin diozue elkarri". Inmigrazioaren gaia jarri du oholtzan.

Euskadi Irratirako komentarista lanetan dabilen Xabi Paya konturatu denez, bertsoetako batean poto egin du "parte" hitzarekin eta akats horrek hainbat puntu kenduko dizkio:

"Bi hemisferio gara, munduko bi parte"

"Inpernu latz bat izan dut, bidearen parte"

BIDEOA: Iñaki Muruaren iritzia goizean bizi izandakoaz. Berak jantziko dio txapela irabazleari.

Nerea Ibarzabalek ere entzun du ganbarako gaia: "Irribarre konplizea egin diozue elkarri". Benetan txalotua izan da bere ariketa.

Hasi da goizeko ganbarako ariketa. Aitor Mendiluze lehena kantatzen. "Irribarre konplizea egin diozue elkarri"

Ganbarako lanak izango dira orain. Baina aurretik, etenaldi bat egingo dute.

Sei puntuko motzean ari dira bertsolariak, goizeko laugarren ariketan.

Alaia Martinek eta Beñat Gaztelumendik txalo zaparrada jaso dute euren ariketan. Maialen Lujanbio eta Sustrai Colinaren txanda orain.

Nerea Ibarzabal eta Amets Arzallus berriz ere binakako ariketetan. Bi baserritar dira, anaia-arrebak.

Sustrai puntutan oraintxe. Gaztelumendi ondoren, eta ariketa hau amaitzean goizeko ganbarako lanari ekingo diote bertsolariek.

Maialen Lujanbio zortziko txikiko lana amaitzen.

Alaia Martin hasi da bere bakarkako lanean; finaleko hirugarren ariketa. Pentsioak da gaia.

Joanes Illarregi hasi da bere bakarkako lanean, zortziko txikian.

Amets Arzallus hasi da bere bakarkako lanean. Hiruna bertso egin behar ditu zortziko txikian.

Nerea Ibarzabal hasi da bere bakarkako lanean.

Aitor Mendizule hasi da bere bakarkako lanean. Hiruna bertso egin behar dituzte zortziko txikian.

Xabier Paya bertsolari eta adituak Maialen Lujanbio nabarmendu berri du, orain arteko lanetan, Euskadi Irratian egiten ari diren zuzenekoan.

BIDEOA: Bertsozaleen inpresioak sarreran

Bigarren ariketan Maialen eta Beñat. Elkarrekin bazkaltzen, Beñat argakia ateratzen platera guztiei eta postrean, Maialenek postrea hasi Beñatek argazkia atera aurretik.

Bigarren ariketan Alaia eta Sustrai. Iruñeko erraldoiak dantzatzera animatu zineten eta gaur aterako zarete lehen aldiz. Gero eta okertuago ikusten du Alaiak Sustrai.

Bigarren ariketa puntuagarria, 8ko txikian. Aitor Mendiluze ohartu da Amets Arzallus kutxa bat egiten ari dela, bere hilkutxa. Gai iluna baina umorez bikain jorratu dute, Nafarroa Arenan txalo zaparrada eraginez.

Bigarren ariketa: Nerea eta Joanes aspalditik ezagutzen dira. Gaztetan ez ziren batere ondo konpontzen, orain seme-alabak oso lagunak direlako, asko egoten dira elkarrekin. Hauek ere umoretik heldu diote.

Bigarren ariketa puntuagarria, 8ko txikian. Aitor Mendiluze ohartu da Amets Arzallus kutxa bat egiten ari dela, bere hilkutxa.

Sustrai eta Beñat bi nerabe dira. Astean zehar joko makinetan jokatzeko ohitura duzue eta gaur eskolan ludopatiari buruzko ikastaroa eman diete. Bat identifikatuta sentitu da eta bestea ez.

Alaia Martin eta Maialen Lujanbio zortziko handian: denda bat duzue elkarrekin itsasertzean. Klima aldaketaren ondorioak gero eta nabarmenagoak dira. Alaiak tokiz aldatu nahi du eta Maialenek bertan jarraitu nahi du.

Lehen ariketa puntuagarria, 8ko handian, binaka. Aitor Mendiluze eta Nerea Ibarzabal lehenbizi. Ikertzaileak dira, urteak daramatzate ikerketa batean. Diru iturri falta dela eta egoera prekarioan ari dira. Aitorrek den bertan behar utzi nahi du. Nereak jarraitu egin nahi du amaitu arte.

Txalo zaparradak eta une hunkigarria bizi izan da bertsolarien sarreran, agurrak kantatzen hasi aurretik.

BIDEOA: Bertsolari guztien agurrak

Zozketak hala erabakita, hau izango da bertsolarien ordena:

Aitor Mendiluze

Nerea Ibarzabal

Amets Arzallus

Joanes Illarregi

Alaia Martin

Maialen Lujanbio

Sustrai Colina

Beñat Gaztelumendi

Bertsolariak oholtzara hurbiltzen ari dira

Hasi da finala, bertsolari, laguntzaile eta final hau posible izateko lan egin duten guztien beharra eskertuz.

SOSLAIAK: Finaleko bertsolariak

Finalistak

Hasi da ETB1en emisioa, zuzenean jarraitu hemen

Nafarroa Arena jendez beteta dago jada. Oso gutxi falta da finalari ekiteko.

kazetariak lanean

Egun on! Bertsozale andana iritsi da ateak ireki baino lehenago Navarra Arenara; eta 09:00ak jotzearekin batera, hasi dira aulkiak betetzen aspaldiko urteetako hitzordu garrantzitsuenaz gozatzeko.

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako gida praktikoa: zer bertsolari egongo dira? Non ikusi ahalko da? Zer ariketa egin beharko dituzte? Nafarroa Arenatik sartu eta irten ahalko da?...

BIDEOA: Kristina Mardaras Sedrun, Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen lehen emakumea

BIDEOA: Zortzi bertsolari finalean: nor da nor?

BIDEOA: 24 ordu baino gutxiago Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren final handirako